udalbiltza

Comentarios

Transcripción

udalbiltza
UDALBILTZA®
ABERRI EGUNA 2004
EUSKAL HERRIARENGAN SINESTEN DUGULAKO
PORQUE CREEMOS EN EUSKAL HERRIA
PARCE QUE NOUS CROYONS EN EUSKAL HERRIA
Hondarribian, 2004ko apirilaren 11ean
EUSKAL HERRIARENGAN SINESTEN DUGULAKO
Gure erakunde hau sortu zenetik urtero bezala, UDALBILTZAk itxaropen, ilusio eta
konpromisoz ospatuko du Aberri Eguna. Euskal Nazioarengan sinesten dugula eta hari
atxekitzen gatzaizkiola irmotasun osoz berresteko eguna. Eskubide oro pertsona ororentzat
izan behar duela errespetatuz eta horren alde lan eginez eta ziur jakinda Herri bat ez dela aske
izango herri hori osatzen duten pertsonak aske ez badira; baina, aldi berean, ziur jakinda
herritarrak ez direla aske beren “izaera kolektiboa” ere, bere Nazioa, ez bada aske eta haren
izatea bera ere ukatu egiten baldin bada.
2004. urte honetan ospatzen ari gara Iruñeako Antso III. “Handia” koroatua izan zeneko
milurtekoa. Bere garaian “Euskaldunen Jauna” izenaz izan zen ezaguna. Leku honetan bertan
–eta horregatik gara gu, gaur, hemen– hemendik aste batzuetara oroitarri bat inauguratuko dugu
haren ohorez. Hemen bere erregetza-aroko aztarna nabariak utzi zituelako eta hemendik ikusten
ditugula Euskal Herria izenaz ezagutzen dugunaren lurraldeak.
Antso III. Handiaren milurtekoaren ospakizunean hainbat ekitaldi intelektual eta kultural
burutuko ditugu. Horien guztien helburua Euskal Herriaren kontzientzia kolektiboa eta
memoria historikoa aberastu eta sendotzea izango da, izan den pertsona eta garai
historiko garrantzitsuenetako baten eskutik. Garai batean errealitate izan eta gaur egunean
lortu beharreko amets gisa ikusten dugun Nafarroako Erresumak euskal herritar oro biltzeko
duen balio sinbolikoa gogoan izan eta azpimarratzeko bildu gara leku honetan.
Oroitzapen-ekitaldi honek herri aske izan gineneko historia-une harekin bat egiteko aukera
ematen digu euskaldunoi, geure usadio eta legeen arabera antolatuak bizi ginenekoa, euskaraz
elkar ulertuz eta bere inguruan ziren Herriak aurrez aurre tratatzen zituena, inolako
menpekotasun eta inperialismorik gabe, eta herri haiek ere errespetatu egiten zutenekoa eta
“Ahaide Nagusi”tzat zutenekoa. Euskaldunok Historiaren hasieretatik gara eta Euskal
Herria errealitate historikoa da, orainaldi eta etorkizuna duena.
XX. mendearen bigarren zatian sarri askotan “gerra hotzak” eta “blokeen politikak” estaltzen
zituen gatazka eta gerrak agerian geratzen ari diren une historikoa ari gara bizitzen.
Mundua indarkeria anker, itsu eta justifikaziorik gabekoaren zartadak ari da jasaten eta horren
adibide garbia gaur hilabete hurbil ikusi ahal izan dugu Madrilen. Eta horren guztiaren aurrean,
berriro ere, esan behar dugu indarkeriarik eza, elkarrizketa, distentsioa, Herrien askatasuna eta
haien garapen orekatu eta bidezkoa direla Bake eta Justiziazko elkarbizitzarantz eramango
gaituzten bide bakarrak.
Era berean, egun gutxi barru hamar herrialde sartuko dira Europako Batasunean eta bihotz osoz
agurtu nahi ditugu. Baina horrekin batera adierazi behar dugu Europako Batasunak jakin egin
behar duela bere baitan euskalduna bezalako Herriak hartzen ere, moderno eta garatuak izanik,
bere etorkizuna askatasun, solidaritza eta Europako gainerako Herri guztiekin lankidetzan
erabakitzeko duen eskubide demokratikoa lortzearen bidetik bere nortasuna garatu nahi baitute.
Euskadin gure etorkizunerako ilusio eta itxaropenez betetako uneak ari gara bizitzen.
Garrantzi handiko eztabaidak garatzen ari garelakoan gaude, eta horietatik aterako diren
ondorioek oinarrituko dituztela etorkizuneko gure elkarbizitza eta garapena. Berriro diogu
Giza Eskubideen errespetua (bizitzeko eskubidea, bakoitzak ditugun ideiengatik jazarpenik
edota mehatxurik ez jasatea, indarkeriarik eza, biktimei merezi duten aitorpena eta ordaina
ematea, presoen eta hauen senitartekoen eskubideak…); elkarrizketa eta, azken batean,
Euskal Herriak askatasunez eta modu libre eta demokratikoan Autodeterminazio
Eskubidea gauzatzea direla gure inguruan ditugun Herri eta errealitateekin askatasunez eta
solidaritzan elkarrekin bizitzeko oinarriak.
Izan ere, askatasun-sistema batean ordenamendu juridikoak euskal herritarren borondatearen
adierazpen legitimoa islatu behar du, legeek herritarren zerbitzura egon behar dute, hauen
borondatearen menpe. Horregatik, funtsezko oinarri demokratiko moduan aldarrikatzen dugu
euskal herritarren gehiengoaren borondatea, bakean eta prozesu demokratikoen bidez legez
azaldua, aitortu eta errespeta dezatela Espainiako eta Frantziako estatuek.
Bestalde, sarri askotan adierazi izan dugu indarkeria eta Euskal Herriaren eraikuntza
nazionala erabat eta guztiz bateraezinak direla; eta bitartekoak eta helburuak ardatz bat
beraren inguruan harilkatuak daudela: ekinbide politiko erabat demokratikoan.
Gure herriak tinko eskatzen du indarkeria adierazpen guztiak behin betiko desager daitezela.
Euskal Herriari premiazko zaio bake eta demokrazian oinarritutako prozesu bati,
estrategikoa eta behin betirakoa izango den prozesu bati ekitea, bere baitan daraman
izaera politikoko gatazka historikoa gainditzeko bideari ekiteko balioko diona.
UDALBILTZAk, erakunde hau osatzen dugun euskal hautetsiok, gure erantzukizuna geure gain
hartzen dugu. Gure Herriaren aurrean dugun erantzukizuna. ETAk berea hartu behar du.
Ausarta izan dadila eta bere buruari begiratu diezaiola. Orain arte beti izan duen jarrera,
gainontzekooi botatzea erruak eta erantzukizunak, aspaldi agortua da. Gaur, inoiz baino
areago, buru argiak eta ausardia politikoak atera behar dute nagusi.
Udal hautetsi moduan eta euskaldun moduan, sinesten dugu badela Herri bat, Pirinioetako bi
aldeetan bizi dena. Gauden leku paregabe honetatik argi eta garbi ikusten dugu hori.
UDALBILTZAk Euskal Herriaren lurraldetasunaren testigantza ematen jarraituko du, Europako
Herrien artean nortasun propioa duen Herri honen eraikuntza nazional eta soziala sustatuz eta
sakonduz.
Nahi dugu euskal lurra benetan osoa eta bakarra izan dadila. Eta, jakin badakigu ere, zazpi
lurraldeetan bultzatzen ari garen prozesuek nazio-kontzientziaren garapenean, erabakierritmoetan eta haietara borondatez atxekitzeko errimoetan neurri ezberdinak eskatuko dituztela.
Eskua luzatua dugu Giza Eskubideen errespetuan, demokrazian eta askatasunean oinarrituta
Herri hau baketu eta normalizatzeko egin nahi den prozesu orotan laguntzeko.
Euskaldunak garelako, Euskal Herria badela sinesten dugulako...
GORA EUSKADI ASKATUTA!!!
PORQUE CREEMOS EN EUSKAL HERRIA
Como todos los años desde el nacimiento de nuestra institución, UDALBILTZA celebra con
esperanza, ilusión y compromiso el Aberri Eguna. Un día para reafirmar con plena
convicción nuestra creencia y adhesión a la Nación Vasca. Desde el respeto y defensa de
todos los derechos para todas las personas y con la clara conciencia de que un Pueblo no es libre
si las personas que lo conforman no lo son; pero, igualmente, con el convencimiento de que
unos ciudadanos no son tampoco libres si su “ser colectivo”, si su Nación, no lo es y se
encuentra negada en su propia existencia.
En este año 2004, conmemoramos el milenio de la coronación de Sancho III el Mayor de
Pamplona, conocido en su época como “Señor de los Vascos”. En este mismo lugar, de ahí que
nos encontremos hoy aquí, inauguraremos dentro de varias semanas un monumento en su honor.
Porque aquí dejó trazos evidentes de su reinado y porque desde aquí divisamos los territorios de
lo que denominamos Euskal Herria.
La conmemoración del milenio de Sancho III el Mayor estará jalonada por varias actividades
intelectuales y culturales. Su objetivo es enriquecer y fortalecer la memoria histórica y la
conciencia colectiva del Pueblo Vasco en base a una de sus figuras y épocas históricas más
relevantes. Como recuerdo y subrayado del valor simbólico del Reino de Navarra como ámbito
de todos los vascos, que fue una realidad en el pasado y es una aspiración en el presente.
Esta conmemoración nos ofrece a los vascos la posibilidad de sentirnos identificados con aquel
momento histórico en el que éramos un pueblo libre, organizado con sus propias costumbres y
leyes, que se entendía en euskera y trataba de igual a igual, sin sometimientos ni imperialismos,
a los Pueblos de su alrededor, que lo respetaban y lo consideraban como “pariente mayor”. Los
vascos existimos desde los albores de la Historia y Euskal Herria es una realidad histórica,
con un presente y un futuro.
Vivimos un momento histórico donde se hacen palpables los conflictos y guerras que en muchas
ocasiones quedaban solapadas por la “guerra fría” y la “política de bloques” en la segunda mitad
del siglo XX.
El mundo sufre los embates de una violencia brutal, ciega e injustificada, como hoy hace un mes
hemos visto de cerca en la villa de Madrid. Y ante todo esto debemos, una vez más, proclamar
que la no violencia, el diálogo, la distensión, la libertad de los Pueblos y su desarrollo justo y
equilibrado son las únicas recetas que nos pueden encaminar hacia una convivencia en Paz y en
Justicia.
Igualmente, dentro de pocos días, ingresarán en la Unión Europea una decena de países a los
que saludamos con afecto. Pero debemos añadir que la Unión Europea también debe saber
acoger en su seno a Pueblos como el vasco que siendo moderno y abierto, anhela desarrollar su
propia personalidad mediante la consecución de su derecho democrático a decidir su propio
futuro en libertad, en solidaridad y en cooperación con el resto de Pueblos de Europa.
En Euskadi vivimos momentos clave de ilusión y esperanza para nuestro futuro. Pensamos
que estamos desarrollando debates de importancia capital, cuyos resultados van a
cimentar los fundamentos de nuestra convivencia y desarrollo futuros. Reafirmamos que el
respeto a los Derechos Humanos (al derecho a la vida, a no ser perseguidos o amenazados por
las ideas que se profesan, a la no violencia, al reconocimiento y reparación de las víctimas en
sus diferentes grados y a los derechos de los presos y sus familiares), el diálogo y, en última
instancia, el Derecho de Autodeterminación del Pueblo Vasco a ejercerlo en paz y de
manera libre y democrática constituyen la base de una convivencia en libertad y en
solidaridad con el resto de Pueblos y realidades que nos rodean.
Porque en un sistema de libertades el ordenamiento jurídico debe reflejar la legítima expresión
de la voluntad popular vasca, ya que las leyes están al servicio de los ciudadanos y
condicionadas a la voluntad de éstos; y no al revés. Por ello, reclamamos como principio
democrático básico que la voluntad mayoritaria de la ciudadanía vasca, legítimamente
expresada a través de vías pacíficas y procesos democráticos, sea reconocida y respetada por los
Estados español y francés.
En muchas ocasiones hemos manifestado que la violencia y la construcción nacional de
Euskal Herria son radicalmente incompatibles; que medios y fines están unidos por un
mismo eje: la acción política exclusivamente democrática.
Nuestro Pueblo exige la desaparición definitiva de todas las expresiones de violencia.
A Euskal Herria le urge abrir un proceso democrático y pacífico, de carácter estratégico y
definitivo, que le permita encarar la superación del conflicto histórico de naturaleza
política que arrastra.
UDALBILTZA, los electos vascos que la integramos, asumimos nuestra responsabilidad.
Responsabilidad ante nuestro Pueblo. ETA debe asumir la suya. Que sea valiente y se mire a
sí misma. El ejercicio que históricamente ha practicado de transferir a los demás toda
serie de culpas y responsabilidades hace mucho tiempo que se acabó. Hoy, más que nunca,
se debe imponer la inteligencia y determinación políticas.
Como electos municipales y como vascos creemos en la existencia de un Pueblo asentado a
ambos lados de los Pirineos y que desde este privilegiado lugar divisamos con claridad.
UDALBILTZA va a seguir dando testimonio de la territorialidad de Euskal Herria promoviendo
y profundizando en la construcción nacional y social de este Pueblo con personalidad propia en
el concierto de Pueblos de Europa.
Queremos que el solar vasco sea verdadera y plenamente vasco. Siendo conscientes que los
procesos que estamos impulsando en los siete territorios exigen medidas diferentes de desarrollo
de la conciencia nacional, de ritmos de decisión y de respeto a la adhesión voluntaria de los
mismos.
Nuestra mano está tendida para contribuir a todo proceso de pacificación y normalización de
este pueblo que se sustente sobre las bases del respeto de los Derechos Humanos, de la
democracia y de la libertad. Porque somos vascos, porque creemos en Euskal Herria.
GORA EUSAKDI ASKATUTA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
PARCE QUE NOUS CROYONS EN EUSKAL HERRIA
Comme chaque année depuis la naissance de notre institution, UDALBILTZA célèbre avec
espoir, enthousiasme et engagement l’Aberri Eguna. C’est un jour où nous réaffirmons
avec conviction notre foi et notre adhésion à la Nation Basque. Le respect et l’engagement
de la défense de tous les droits pour toutes les personnes doit être assurés en ayant clairement
conscience qu’un Peuple n’est libre que si les personnes qui le composent le sont. D’autre part,
nous partageons la conviction de citoyens libres si leur « être collectif », leur nation l’est
également et se trouve reconnue dans sa propre existence.
En cette année 2004, nous célébrons le millénaire du couronnement de Sanche III Le Grand, de
Pampelune, connu à son époque comme étant « le Seigneur des Basques ». En ce lieu où nous
nous trouvons aujourd’hui, nous inaugurerons d’ici quelques semaines un monument en son
honneur. Il a en effet laissé, ici, des traces évidentes de son règne et depuis ce lieu, nous
apercevons les territoires composant ce que l’on appelle Euskal Herria.
La commémoration du millénaire de Sanche III Le Grand sera jalonnée de divers moments
de réflexion et divers actes culturels. L’objectif de ces manifestations est d’enrichir et de
renforcer la mémoire historique et la conscience collective du Peuple Basque e, se basant
sur une des figures historiques les plus fortes. Nous marquons ici le souvenir d’un symbole
du Royaume de Navarre comme entité de tous les Basques qui fut une réalité hier et une
aspiration pour nous aujourd’hui.
Cette commémoration donne aux Basques le sentiment d’être proche d’une période où nous étions un
Peuple libre, organisé avec ses propres lois et coutumes, qui utilisait l’Euskara comme langue de
compréhension, et traitait d’égal à égal, sans soumission ni impérialisme, avec les Peuples qui vivaient
dans son entourage, qui le respectaient et le considéraient comme « un grand ancêtre. »
Nous, les Basques, existons depuis l’aube de l’histoire, et Euskal Herria est une réalité historique,
avec un présent et un futur.
Nous vivons un moment historique où les conflits et les guerres sont palpables. En maintes occasions ces
conflits ont été occultés dans le passé par la « guerre froide », la « politique des blocs » dans la 2ème
moitié du XX ème siècle.
Le monde souffre d’agressions, d’une violence brutale, aveugle et injustifiée, comme nous l’avons vu il y
a un mois, avec l’attentat de Madrid. Et devant ces faits, nous devons une fois de plus proclamer que la
non-violence, le dialogue, la distension, la liberté des Peuples leur développement juste et équilibré sont
les uniques recettes qui puissent nous mener vers une coexistence de Paix et de Justice.
Egalement, dans quelques jours, une dizaine de Pays, que nous saluons chaleureusement, vont
entrer dans l’Union européenne. Mais nous devons ajouter que l’Union européenne aussi, doit
savoir accueillir en son sein d’autres Peuples comme le Peuple Basque qui est un peuple
moderne et ouvert et aspire à développer sa propre personnalité par l’obtention du droit
démocratique consistant à pouvoir décider de son propre futur en liberté, solidarité et
coopération avec les autres Peuples d’Europe.
En Euskadi nous vivons des moments clefs d’espérance pour notre futur. Nous pensons
développer des débats d’importance capitale, dont les résultats vont devenir les
fondements de notre « vivre ensemble » et de notre développement futur. Nous réaffirmons
le respect des Droits de l’Homme (droit à la vie, droit au respect des opinions, la non-violence,
la reconnaissance et l’aide aux victimes et les droits des prisonniers et de leurs familles), le
dialogue et en ultime instance le Droit pour le Peuple Basque à l’autodétermination et son
exercice de manière libre et démocratique que constituent les fondements « d’un vouloir
vivre ensemble » en liberté et en solidarité avec les autres Peuples qui nous entourent.
Dans un régime de liberté, l’ordre juridique doit refléter l’expression légitime de la volonté
populaire basque, car les lois doivent être au service des citoyens et être conditionnés par la
volonté de ceux-ci ; et non le contraire.
Pour cela, nous réclamons comme principe démocratique fondamental, que la volonté
majoritaire des citoyens basques soit légitimement exprimée par des voies pacifiques et
démocratiques, et qu’elle soit reconnue, respectée par les Etats espagnol et français.
En de multiples occasions nous avons manifesté que la violence et la construction nationale
d’Euskal Herria sont radicalement incompatibles ; que les moyens et les fins sont unis par
un même axe : l’action politique exclusivement démocratique. Notre Peuple exige la disparition
définitive de toutes les expressions de violence. Il est urgent d’ouvrir en Euskal Herria un
processus démocratique et pacifique, de caractère stratégique et définitif, qui lui permette
d’aborder le dépassement du conflit historique de nature politique.
UDALBILTZA et nous, les élus basques qui le composons, assumons notre responsabilité
devant notre Peuple. ETA doit assumer la sienne, qu’elle ait du courage et se regarde en
face. Le temps, où elle a toujours accusé les autres de toute une série de fautes et de
responsabilités, est achevé depuis longtemps. Aujourd’hui, plus que jamais s’imposent
l’intelligence et la détermination politique.
Comme élus municipaux et comme basques, nous croyons à l’existence d’un Peuple situé des
deux côtés des Pyrénées. Et nous pouvons l’observer clairement depuis ce lieu privilégié où
nous sommes.
UDALBILTZA va continuer à témoigner de la territorialité d’Euskal Herria, en promouvant et
en approfondissant la construction nationale et sociale de ce Peuple avec son identité propre
dans le concert des Peuples d’Europe.
Nous voulons que la maison d’origine soit vraiment et pleinement basque. Nous sommes
conscients que le processus que nous impulsons sur les 7 territoires doit être adapté à chacun
d’eux par des mesures différentes, pour le développement de la conscience nationale, de même
que les rythmes de décision et le respect à l’adhésion volontaire de la part de chacun.
Notre main est tendue à tout processus de pacification et de normalisation de ce Peuple qui
s’appuie sur les fondements du respect des Droits de l’Homme, de la démocratie et de la liberté.
Parce que nous sommes basques, parce que nous croyons en Euskal Herria.
GORA EUSKADI ASKATUTA!!!!!!!!!!

Documentos relacionados