Lehendakaritza - Eusko Legebiltzarra

Transcripción

Lehendakaritza - Eusko Legebiltzarra
Lehendakaritza
Presidencia
PRENTSA OHARRA
KONTZERTUA ERREBINDIKATU DU LEGEBILTZARREKO PRESIDENTEAK, "GURE
ESKUBIDEA ETA GURE AUTOGOBERNU POLITIKO ETA EKONOMIKOAREN TRESNA
GILTZARRIA DELAKO"
Azpimarratu du "menpekotasunetik urruti dagoela eta itunean eta
aldebikotasunean oinarritutako erlazio-sistema bat dela", eta "bere izaeragatik,
aldebikotasun hori behar dela aplikatu ez bakarrik eremu ekonomikoan, baizik eta
baita ere politikoan".
Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak Kontzertu Ekonomikoa
errebindikatu du, gure eskubidea eta gure autogobernu politiko eta
ekonomikoaren tresna giltzarria delako". "Indarrean dagoen legediaren aurretiko
eskubide bat da eta hura baino harago doa", nabarmendu du, "ehun eta hogeita
hamabost urtetik gora dituen eskubide bat da". "Kontzertua baino lehen, ordea,
foruak existitzen ziren, zeinek ematen baitziguten autogobernu politikoa eta
ekonomikoa", erantsi du.
Eusko Legebiltzarrak Kontzertu Ekonomikoari buruz bultzatu duen lehenengo
mintegiaren irekieran, legebiltzarburuak arreta jarri du "euskal autonomiaren
identitate-ikur" gisa definitu duen horren bi aldeetan: alde ekonomikoa eta alde
politikoa. Zeren "autogobernu ekonomikorik gabe, burujabetza ekonomikorik
gabe, ez baitago benetako autogobernu politikarik, ez baitago burujabetza
politikorik; eta autogobernu politikorik gabe, ez baitago benetako autogobernu
politikorik", azpimarratu du. Ildo horretan, esan du ezen Euskadin "bi kontzeptuek
–autogobernu politikoa eta ekonomikoa– estuki lotuta daudela".
Gogoratu du "Kontzertu Ekonomikoa gure eskubide historikoetatik eratortzen
dela" eta "ezaugarri hori dela, hain zuzen, gure autogobernua bereizten duena",
eta zehaztu du ezen "menpekotasunik urruti, itunean eta akordioan oinarritutako
harreman-sistema bat dela". Hona helduta, azaldu du ezen "harreman politikoekonomiko bilateral bat ezartzen duela euskal instituzioen eta instituzio
espainiarren artean" eta "bere izaeragatik, bilateralitate hori behar dela aplikatu ez
bakarrik eremu ekonomikoan, baizik eta baita ere politikoan, nahiz eta badiren –
espainiar gobernu batzu eta besteak, adibidez– bilateralitate hori saihesten
saiatzen direnak". "Euskal herritarrok geurok gara gure zerbitzuak eta gure
inbertsioak finantzatzen ditugunak; geuk biltzen dugu eta geuk erabakitzen dugu
Becerro de Bengoa • 01005 Vitoria – Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 • Fax: 945 14 60 16 • www.parlamento.euskadi.net
bilketa horren destinoa euskal instituzio batzu eta besteetan: Legebiltzarrean,
biltzar nagusietan edo udaletan", nabarmendu du.
-2-
Eusko Legebiltzarreko presidentearen ustez, "industria, hezkuntza, osasun, zerbitzu
sozial eta beste hainbat arlotan Euskadik Espaini gainditzearen sekretua, hain
zuzen, Kontzertu Ekonomikoan datza, Kontzertuak ematen digun autogobernuahalmenean eta autogobernu horretaz egiten dugun erabileran". "Zeren
autogobernuak ongizatea baitakar; eta burujabetza gehiagorekin, ongizate-maila
handiagoa lortzen da euskal herritarrentzat; autogobernu gehiago nahi dugu,
hobeto bizitzeko", bukatu du. Bakartxo Tejeriak ohartarazi du orobat "Kontzertuak
Europan sartzen gaituela, zeren Euskal Ogasuna, nahiz eta gu estatu bat ez izan,
Europaren parte baita, beste ogasun europar batzuekin batera, hala nola
espainiarrarekin batera".
Presidenteak bere hitzaldian, azkenik, gogoetagai hartu du Kontzertuak
etorkizunean jokatu behar duen papera, etorkizun hori "herri honen
borondatearen baitan dagoelarik, hemen bizi garen guztion borondatearen
baitan".
Bakartxo Tejeriak adierazpen hauek egin ditu Kontzertu Ekonomikoarei buruzko
mintegiaren irekieran, mintegi hori izango delarik Eusko Legebiltzarrak Euskadiko
intereseko gaiei eta analisi politikoari buruz sustatuko dituen mintegietatik
lehenengoa. Hitzaldi-sorta hau urtarrilaren 27, 28 eta 29an gauzatuko da Tomas
Moro aretoan. Ziklo horretan parte hartuko dute mundu akademikoko aditu
batzuek eta Kontzertuaren garapenean eta eguneraketan funtsezkoak izan ziren
arduradun politiko batzuek. Mundu akademikotik, Eduardo J. Alonso, Santiago
Larrazabal eta Susana Serrano irakasleak. Eta Kontzertuaren garapenean eremu
politikoan protagonista izan zirenen aldetik, Pedro Luis Uriarte, Jose Luis Larrea eta
Juan Jose Ibarretxe, eta Nafarroako Hitzarmenari dagokionez, Blas los Arcos.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 27a
-3-
NOTA DE PRENSA
LA PRESIDENTA DEL PARLAMENTO REIVINDICA EL CONCIERTO COMO
“DERECHO E INSTRUMENTO CLAVE DE NUESTRO AUTOGOBIERNO POLÍTICO Y
ECONÓMICO”
Subraya que, “lejos de la subordinación, es en un sistema de relación sustentado
en el pacto y en la bilateralidad” y, “por su propia naturaleza, esa bilateralidad
debe aplicarse, no sólo en el ámbito económico, sino también en el político”.
La presidenta del Parlamento Vasco, Bakartxo Tejeria, ha reivindicado el Concierto
Económico como “derecho e instrumento clave de nuestro autogobierno político
y económico”. “Es un derecho previo a la legislación vigente y va más allá de la
misma”, ha enfatizado, “un derecho que tiene más de ciento treinta y cinco años”.
“Pero es que antes del Concierto existían los Fueros, que nos dotaban de
autogobierno político y económico”, ha agregado.
En la apertura del primer Seminario sobre el Concierto Económico impulsado por
la Cámara vasca, su presidenta ha incidido en las dos vertientes del que ha
definido como “seña de identidad de la autonomía vasca”: la económica y la
política. Porque “sin autogobierno económico, sin soberanía económica, no hay
auténtico autogobierno político, no hay soberanía política; y sin autogobierno
político, no hay verdadero autogobierno económico”, ha subrayado. En ese
sentido, ha indicado que, en Euskadi, “los dos conceptos –el autogobierno político
y el económico- están intrínsecamente unidos”.
Tras recordar que “el Concierto Económico deriva de nuestros derechos
históricos” y que “es esa característica, precisamente, la que diferencia a nuestro
autogobierno”, ha puntualizado que, “lejos de la subordinación, es un sistema de
relación sustentado en el pacto y en el acuerdo”. En este punto, ha explicado que
“establece una relación político-económica bilateral entre las instituciones vascas y
las instituciones españolas” y, “por su propia naturaleza, esa bilateralidad debe
aplicarse, no sólo en el ámbito económico, sino también en el político, a pesar de
que haya quien –como los diferentes gobiernos españoles- a menudo intente
soslayarla”. “Somos los propios vascos los que financiamos todos nuestros
servicios y nuestras inversiones; nosotros recaudamos y nosotros decidimos el
-4-
destino de esa recaudación en las diferentes instituciones vascas, en el
Parlamento, en las juntas generales o en los ayuntamientos”, ha remarcado.
-5-
Para la presidenta del Parlamento Vasco, “el secreto que permite a Euskadi
aventajar a España en el ámbito industrial, la Educación, la Sanidad, los servicios
sociales y en tantas otras áreas” radica, “precisamente, en el Concierto
Económico”, en “la capacidad de autogobierno de la que nos dota y en el uso que
hemos hecho del mismo”. “Porque el autogobierno supone bienestar; y a más
soberanía, mayor grado de bienestar para las vascas y los vascos; queremos más
autogobierno para vivir mejor”, ha concluido.
Bakartxo Tejeria también ha puesto el acento en el he hecho de que “el Concierto
nos introduce en Europa” porque “la Hacienda vasca, a pesar de no ser estado,
forma parte de Europa junto a otras haciendas europeas como la española”.
La presidenta ha finalizado su intervención apelando a la reflexión en torno al
papel que el Concierto debe jugar en el futuro, un futuro que “depende de la
voluntad de este Pueblo, de todas y todos los que aquí vivimos”.
Bakartxo Tejeria ha pronunciado estas palabras en la apertura del Seminario sobre
el Concierto Económico, el primero de una serie de Seminarios que el Parlamento
Vasco impulsará sobre temática de interés y análisis político en Euskadi. Este ciclo
de charlas se celebra los días 27, 28 y 29 de enero en la Sala Tomás Moro. En el
mismo, participan expertos del mundo académico y algunos de los responsables
políticos que fueron claves en su desarrollo y actualización. Los profesores
Eduardo J. Alonso, Santiago Larrazabal y Susana Serrano, desde el mundo
académico. Y Pedro Luis Uriarte, José Luis Larrea, Juan José Ibarretxe –y, en lo
referido al Convenio de Navarra, Blas los Arcos- como protagonistas de su
desarrollo desde el ámbito político.
Vitoria-Gasteiz, 27 de enero de 2014
-6-

Documentos relacionados