Difret, Eztia, Neska banda y Coria eta itsasoa son

Comentarios

Transcripción

Difret, Eztia, Neska banda y Coria eta itsasoa son
“Eskerrik asko, ugazaba!” eta “Nire ahizpa perfektua”
dira 2017an Filmazpit katalogoan gehitu diren aurreneko filmak
Sanna Lenken zuzendariak pantaila handian ezohikoa den elikadura arazoen gaia jorratzen du
Nire ahizpa perfektua (Min lilla syster, 2015) bere aurreneko film luzean. Bere aldetik, François
Ruffin kazetari eta zuzendariak Robin Hood moderno paperak hartu eta Frantziako gizonik
aberatsenaren negozio eztabaidagarriak aireratzen ditu Eskerrik asko, ugazaba! (Merci
patron!, 2015) filmean.
Elikadura arazoak ugariak eta larriak dira kultura garaikide unibertsalean. Suedian esaterako
emakumeen %10ak nolabaiteko elikadura arazoak izan ditu. Ehunekoa antzekoa da Europa
nahiz Ameriketako Estatu Batuetako hainbat lurraldeetan. Honek esan nahi du herrialde hauetan
biztanleriaren parte handi batek arazoarekin zeharkako edo zuzeneko erlazioa izan duela.
Sanna Lenken suediar idazle eta zuzendariak, gaur egun neska gazte bezala haztea eta
zarenagatik beharrean besteek ikusten zaituzten moduagatik epaitua izateak zer esan nahi duen
ikertu nahi izan du Nire ahizpa perfektua filmean. Rebecka Josephson zoragarri dago Stellaren paperean, bere ahizpa patinatzaile ospetsu Katja-k (Amy Deasismont) elikadura arazo bat
duela konturatzen den nerabea. Anorexiarekin izan zuen esperientzia pertsonaletik edanaz,
Lenkenek bikain aztertzen du bi ahizpak harrapatuta dituen intimitate eta alienazio sare
gatazkatsua.
Francois Ruffin-en Eskerrik asko, ugazaba! aurrekontu txikiarekin eta Michael Moore estiloan
egindako filma da. Ruffinek, Bernard Arnault Frantziako enpresari handiak urteetan zehar
eginiko zalantzazko negozioak erakusten ditu filmean Klur familiaren kasuan fokua jarriz. Serge
eta Jocelyne Klur-ek Frantzia iparraldean lan egiten zuten Arnault-en inperioaren parte den
Kenzo fabrika batean ekoizpen kostua merkatzeko fabrikazioa kanpora atera zuten arte. Ordutik
langabezian, Ruffinek ezagutzen dituenean eguneko hiru eurorekin bizi dira.
Sentimentaltasunean erori ordez Ruffinek Klur familiari laguntzea erabakitzen du eta elkarrekin
abiatzen dira euren miseria ekonomikotik aterako dituen konponketa baten bila.
Nire ahizpa perfektua filmak hainbat jaialditan parte hartu du eta honako sari nahiz aipamenak
jaso ditu: 27th Galway Film Fleadh (Opera Prima Hoberena), Cannes Zinemaldia (Écrans
Juniors), 65 Berlinale (Crystal Bear Generation – Aipamen Berezia), Göteborg Film Festival
(Ikuslearen Saria Filma Nordiko Hoberenari), European FF XVI (Gidoi Onenari Saria, FIPRESCI
Sari Berezia, Publikoaren Sari Berezia… Aldiz, Eskerrik asko, ugazaba! filmak jaso duen
saririk hoberena Frantzian izan duen 500.000tik gorako ikusle kopurua izan da zalantzarik gabe.
Lan hauek gehitu ondoren, Filmazpit katalogoak film sorta eklektiko ederra jartzen du interesa
duten programatzaile eta eragile kulturalen eskura kosturik gabe proiekzioak antolatu ditzaten.
Filma guztiak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen dira.
Filmazpit, Eusko Jaurlaritzak finantzatu eta Donostia Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiarekin
batera Donostia Kulturak 2011 urtetik kudeatzen duen euskarazko azpitituludun zinema
zabaltzeko programa da.
Programaren informazio osoa, filmen katalogoa eta kontaktua www.filmazpit.eus webgunean.
“Eskerrik asko, ugazaba!” y “Nire ahizpa perfektua”
son las primeras incorporaciones al catálogo Filmazpit 2017
La directora Sanna Lenken trata en su primer largometraje, Nire ahizpa perfektua (Min lilla
syster, 2015), el tema de los trastornos alimentarios, una temática difícil de ver en la gran
pantalla. Por otro lado el periodista y director François Ruffin hace las veces de Robin Hood
moderno para difundir en su documental Eskerrik asko, ugazaba! (Merci patron!, 2015) los
turbios negocios del hombre más rico de Francia.
Los trastornos alimentarios son un gran problema en la cultura contemporánea universal.
Aproximadamente el 10% de las mujeres ha tenido algún tipo de trastorno alimentario en
Suecia. El porcentaje es casi el mismo en diferentes territorios en toda Europa y Estados
Unidos. Eso significa que una gran parte de la población de estos territorios ha tenido algún tipo
de conexión directa o indirecta con este problema. La directora sueca Sanna Lenken ha querido
examinar en su película Nire ahizpa perfektua qué significa crecer como una chica joven hoy
en día y lo horrible que es ser juzgada por la forma en que te ven los demás y no por lo que en
realidad eres. Rebecka Josephson hace un papel excelente como Stella, la jovencita que
descubre el trastorno alimentario que esconde su hermana mayor Katja (Amy Deasismont), una
talentosa y bella patinadora.
Eskerrik asko, ugazaba!, de Francois Ruffin, es un documental de bajo presupuesto que
utilizando un estilo a lo Michael Moore destapa los negocios bastante cuestionables llevados a
cabo durante años por el francés Bernard Arnault. El foco de la película se centra en el caso de
la familia Klur. Serge y Jocelyne Klur trabajaban para Arnault en una de sus fábricas Kenzo al
norte de Francia hasta que la producción fue externalizada para abaratar costes. Cuando Ruffin
conoce a los Klur estos viven con tres euros al día. En lugar de simplemente contar su triste
historia, Ruffin decide ayudarlos a luchar y encontrar una reparación a su miseria.
Nire ahizpa perfektua (2015) ha participado en numerosos festivales: 27th Galway Film Fleadh
(Mejor Ópera Prima), Festival Internacional de Cannes (Écrans Juniors), 65 Berlinale (Crystal
Bear Generation – Mención Especial), Göteborg Film Festival (Premio del Público a la Mejor
Película Nórdica), European FF XVI (Premio al Mejor Guion, Premio Especial FIPRESCI,
Premio Especial del Público)… Es probable que el mejor premio que haya obtenido Eskerrik
asko, ugazaba! sean los más de 500.000 espectadores que ha tenido hasta hoy en Francia.
Tras estas nuevas incorporaciones al programa, el catálogo de Filmazpit cuenta con una
colección ecléctica de películas para que aquellos programadores y agentes culturales
interesados puedan organizar proyecciones sin coste alguno. Todas las películas del catálogo
están en versión original con subtítulos en euskera.
Filmazpit es una iniciativa financiada por el Gobierno Vasco y que con la colaboración del
Festival de Cine de San Sebastián y Filmoteca Vasca gestiona Donostia Kultura desde 2011
con el objetivo de difundir el cine con subtítulos en euskera.
Toda la información sobre el programa, el catálogo de películas así como el contacto en
www.filmazpit.eus.

Documentos relacionados