Jagonet deskargatu

Transcripción

Jagonet deskargatu
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Zernahi (Ahoskera)
"-il" + bokala egokitzean, "elle" ahoskatu
Galdera:
Euskarazko hitzetan "il" ageri denean, "ll" (gaztelaniaz bezala) esan behar dugu ala
"j bustia"? Ez al da "elle"a erdalduna?
Erantzuna:
Egia da "elle" hotsa erdaraz ere badela (bereziki gaztelaniaz), baina horrek ez du
esan nahi erdalduna denik; izan ere, horrelaxe ahoskatu behar baitira euskarazko
"-il" gehi bokala duten hitzak: esate baterako, "bila, oilo, mila" eta abar.
Palatalizazio hori egiten ez dakienak "bi-la, oi-lo, mi-la, langi-le" eta abar ahoska
beza, eta ez, inola ere ez, "biya, oiyo, miya, langiye" eta abar.
Data: 20010625
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
"j" letra "y" ahoskatu
Galdera:
Egia al da "j" letra "y" ahoskatu behar dela?
Erantzuna:
Bai, batasuneko ahoskera zainduan "j" letra "y" ahoskatu behar da ia beti.
Euskaltzaindiaren 87. arauak, "Euskara Batuaren ahoskera zaindua" izenekoak
dioenez, "j" letraren euskarazko ahoskera oinarrizkoa "y" da, eta hori da hizkera
zaindurako hobesten den ahoskera:
"j" hitz hasieran gertatzen denean, "y" ahoskatuko da. Hala ere, salbuespentzat
hartzen dira Heg. marka daramaten "jertse, jipoi" edo "jira" bezalakoak, eta hitz
horietan onartzen da "j" ahoskera.
"j" hitz barruan gertatzen denean, "y" ahoskatuko da. Hala ere, gaurko egoera
kontuan izanik, Hegoaldeko "j" belarra (gazt. "jamón") eta Iparraldeko "Z"
sabaiaurrekoa ere (fr. "jambon") onartzen dira hizkera zainduan, "garaje" edo "ijito"
bezalako hitzetan.
Data: 2001/11/27
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Izena eta azentu-indargunea: Maddi, Andoni, Arantzazu... nola ahoskatu
Galdera:
Nafarroako Bera herrian, Maddi izena ma-yí ahoskatzen da, azentua bigarren
silaban paratuz (beti pentsatu dut frantsesaren eraginez dela, frantsesez Marie
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
horrela ahoskatzen baita). Aldiz, Gipuzkoan lehenbiziko silaban paratzen dute
indargunea. Zein da ahoskera zuzena?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak arautu gabeko kontua da hori. Nire ustez, honela jokatzen da
nagusiki:
1. Kasu gehien-gehienetan ez dago azentu-indargune berezirik: Non dabil Maddi?
Hor dator Maddi. Etxera joan da Maddi. Kalean ikusi dut Maddi.
2. Norbaiti bere izenez deitzean (kasu berezi horri deikia edo bokatiboa deritzo),
deikiak izenaren azken silaban hartu ohi du azentu-indargunea (Maddi izenean,
bigarren silaban, adibidez; Andoni izenean, hirugarrenean; Arantzazu izenean,
laugarrenean): Zatoz, Maddí! Ekarri ogia, Andoní! Begira gora, Maddí! Non bizi
zara, Arantzazú?
Jokaera hori, esan bezala, ahoskerari bakarrik dagokio; izan ere, euskaraz
idazterakoan ez da azentu grafikorik erabiltzen, Euskaltzaindiak batasunerako
bereziki araututako erdal izen berezietan izan ezik.
Data: 20140708
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa (IPA): s, ts eta z, tz hotsen ikurrak
Galdera:
Nola transkribatu behar dira euskarazko ese eta zeta hotsak Nazioarteko Alfabeto
Fonetikoko (IPA) irizpideak jarraituz?
Erantzuna:
Euskal hotsak transkribatzeko IPA alfabetoa erabiltzean, arazoak izaten dira; izan
ere, IPA alfabetoa ezin da beti erabili bere horretan, eta egokitzapenak egin behar.
Arazo larriena txistukariak bereiztekoa da: s eta z batetik, eta ts eta tz bestetik.
Alfabeto horretan ez dago ikur desberdinik s eta z bereizteko, eta diakritikoak
erabili behar: hain zuzen ere, azentu grafikoa eransten zaio s hotsa adierazteko
ikurrari. Bestearen hotsa, z-arena, honela adierazten da: [s]. Arazo bera dago ts eta
tz bereizteko ikurrekin. Horregatik, azentu diakritikoa eransten zaio ts hotsa
adierazteko ikurrari, eta tz-arena, honela adierazten da: [ts].
Zenbait aplikazio informatikotan, zeinu diakritiko horiek ez dira ikusten edo
desitxuratuta ikusten dira. Horregatik ez ditut idatzi hemen s eta ts hotsak
adierazteko ikurrak; baina IPAren webgune ofizialean ikus ditzakezu:
http://www.internationalphoneticassociation.org
Bestela, http://westonruter.github.io/ipa-chart/keyboard/ eta antzeko
helbideetara jo dezakezu.
Paperezkoan, Miren Lourdes Oñederra euskaltzainak UPV/EHUn 2004an
argitaratutako Fonetika Fonologia Hitzez Hitz liburuaren eranskin batean
zerrendaturik agertzen dira euskal hots nagusienei dagozkien Nazioarteko Alfabeto
Fonetikoko ikurrak.
Data: 20151123
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Ahoskera-eredua
Galdera:
a) Ahoskatze kontua, eta oro har, Euskara Batuaren Ortoepia arazo larria da oso.
Zein eredu irakatsi behar diegu gure ikasleei? Zer gertatzen da azentua eta
kontsonante multzoen ahoskerarekin? Gure ustez Euskaltzaindiak Euskara Batuaren
Ortoepia Batua ere bultzatu behar luke: ahozko kodearen arautzeari ekin behar
lioke euskararen irakaskuntzaren mesedetan.
b) Ahoskera: ez dago > eztago; ez gara > ezkara eta hil zen > hiltzen; omen zuen
> omentzuen?
c) Doinuak duen garrantzia jakinda, aditzen arau fonetikoak biltzen dituen txosten
bat lagungarri izango genuke.
Erantzuna:
a) Euskaltzaindiak, 1998ko ekainaren 26ko bileran onartu zuen 87. araua, ahoskera
zaindurako araua, eta urte horretan bertan argitaratu. Hor aipatzen da nola ahoskatu
behar genituzkeen bokalak eta kontsonanteak, bai eta kontsonante bilkurak ere.
b) Arau horretan gomendatzen denaren arabera, hauexek lirateke ahoskera zuzenak:
<eztago> / <ezkara> / <hiltzen> / <omentzuen>
c) Ahoskera lantaldeak jardun du ikastaroak ematen, eta aurrerantzean ere aztertuko
du arau hori osatu beharrik dagoen, eta hedatzeko biderik egokienak zein izan
litezkeen.
Data: 1999
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
G edo J duten zenbait mailegu
Galdera:
Nola idatzi zenbait mailegu, eta nola ahoskatu. Bereziki, nola ahoskatu behar den
"j".
magia/majia (nola ahoskatu?)
trajea (horrela idatzi, baina nola ahoskatu?)
agentzia/ajentzia
agenda/ajenda
Erantzuna:
Batetik, "g" hori, "e" eta "i" bokalen aurrean, beste bokalen aurrean bezalaxe
ahoskatu behar litzateke, ahoskera zainduan behintzat. Ikus 87. araua.
Bestetik, "j" letraren euskarazko ahoskera oinarrizkoa da, eta hori da hizkera
zaindurako hobesten den ahoskera. Hala ere, "j" hitz hasieran ahoskatuko da
(salbuespentzat hartzen dira Heg. marka daramaten jertse, jipoi edo jira
bezalakoak. Horietan onartzen da [x] ahoskera).
Baina "j" hitz barruan gertatzen denean, izango litzateke ahoskera zainduena. Hala
ere, gaurko egoera kontuan izanik, Hegoaldeko [x] belarra (gazt. jamón) eta
Iparraldeko sabaiaurrekoa ere (fr. jambon) onartzen dira hizkera zainduan garaje
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
edo ijito bezalako hitzetan.
Idatzi, "g" letrarekin idatziko dira oro har mailegu berriak. Eta hauen ahoskera
zainduena [g] da (magia, agente, etab.)
Data: 2000
Erantzulea: Araua
Data (Idazkera)
hamaika
Galdera:
Nola idatzi behar da: apirilaren 11a ala apirilaren 11 (alegia, hamaika A letraz
bukatzen denez, ipini behar da beste -a hori)?
Erantzuna:
Ez, hamaika a letraz bukatzen denez, ez zaio erantsi behar beste -ahori. Beraz,
apirilaren 11 da zuzena.
Data: 2001/05/04
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Data nola adierazi
Galdera:
Ondo al dago Durango, 1983ko martxoak 9 idaztea?
Erantzuna:
37. arauaren hasieran berean garbi asko esaten denez, forma hedatu eta erabilia da
hor ageri dena. Baina hori baino erabiliagoa izan da beste hau: Durango(n), 1983ko
martxoaren 7a(n). Hain zuzen ere, Euskaltzaindiak gomendatu duena.
Data: 1996
Erantzulea: Araua
Data nola adierazi: -garren
Galdera:
Euskaltzaindiaren 37. arauan, data nola adieraz daitekeen azaldu ondoren, arauaren
bukaerako data ematerakoan, bertan adierazitako egiturak erabili beharrean,
-garren atzizkiaren ordezko den puntuaren bidez ematen du data Euskaltzaindiak.
Nola behar du?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Ezin da -garrenen erabilera gaitzetsi, tradizioan erabili izan den egitura denez gero.
Arauan ere ez da gaitzesten, nahiz eta han bestelako eredua eman:
Durangon, 1995eko martxoaren 7an
edo
Durango, 1995eko martxoaren 7a
Nolanahi ere, Euskaltzaindiko Jagon saileko Corpus batzordeak erabaki du
ondorengo erabilera hau gomendatzea:
"Datari dagokion urtea idaztean, ez erabili -garren atzizkia (ez letraz eta ez puntuz),
salbu urte-kopuruaren ondoren urte hitza idazten denean (eta orduan, nahitaez
erabili -garren atzizkia)."
Adibidez, 1982an, 1664ko udaberrian, 2001eko abenduaren 13an, 1952. urtean,
1952an eta abar.
Urtearen digitoa bera punturik gabe idatzi behar da.
Data: 2002/06/15
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Data nola idatzi
Galdera:
Euskaldunon Egunkarian hau ikusi nuen: Igandea, 1997ko azaroaren 9a, baina
barruko orrialdeetan bertze hau: Igandea, 1997ko azaroak 9.
Arauak dio aposizioan bakarrik erabil daitezkeela azaroak 9 bezalakoak, eta Euskal
Gramatika Laburrak dio tituluetan ere erabil daitezkeela. Horien arabera, aipatu
adibidea ongi al dago?
Erantzuna:
Bai, adibidea zuzen dago. Arauan "aposizioan bakarrik" erabil daitezkeela esatean,
hauxe esan nahi zen: alegia, ondoren ezin zaiola kasu-markarik erantsi. Behar bada
ez zen hori adierazteko modurik egokiena, baina azaroak 9an ez dela zuzena
adierazteko modua zen.
Data: 1998
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
Data: puntua
Galdera:
Data idaztean, urtea jartzerakoan, puntua jarri behar da ala ez?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du erabaki data jartzerakoan urtearen ondoren puntua idatzi
behar den ala ez. Euskaltzaindiak, datari buruzko 37. araua eman zuenean, batez ere
dataren barruan hilabetea nola jarri behar den argitu nahi izan zuen. Arau horren
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
azalpenetan ez da inolako aipamenik egiten urtearen atzean puntua jartzeaz edo
besterik gabe izen bezala deklinatzeaz.
Hala ere, Euskaltzaindiko Jagon saileko Corpus batzordeak erabaki du ondorengo
erabilera hau gomendatzea:
"Datari dagokion urtea idaztean, ez erabili -garren atzizkia (ez letraz eta ez puntuz),
salbu urte-kopuruaren ondoren urte hitza idazten denean (eta orduan, nahitaez
erabili -garren atzizkia)."
Adibidez, 1982an, 1664ko udaberrian, 2001eko abenduaren 13an, 1952. urtean,
1952an eta abar.
Urtearen digitoa bera punturik gabe idatzi behar da.
Data: 2002/06/15
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Dataren deklinabidea "ekainak 18 / ekainaren 18a"
Galdera:
Zuzena al da, adibidez, "2001eko ekainak 18" idaztea?
Erantzuna:
Bai, 37. arauak eta Euskaltzaindiaren Euskal gramatika laburra: Perpaus bakuna
liburuak (ikus 100. or.) diotenez, zuzena da "2001eko ekainak 18" idaztea; baina
tituluetan eta aposizioan bakarrik: alegia, deklinabide-atzizkirik erantsi gabe idaztea
dagokionean bakarrik. Beraz:
a) 2001eko ekainak 18 ZUZENA DA
b) 2001eko ekainak 18a OKERRA DA
c) 2001eko ekainak 18an OKERRA DA
d) 2001eko ekainak 18ko OKERRA DA
e) 2001eko ekainak 18tik OKERRA DA
f) 2001eko ekainaren 18a ZUZENA DA
g) 2001eko ekainaren 18ko ZUZENA DA
h) 2001eko ekainaren 18tik ZUZENA DA
Data: 2001/06/18
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Ordua: eta erdi (apostrofeaz)
Galdera:
35. arauan irakurri dut bost eta erdiak idatzi behar dela. Hala ere, zuzena al da bost
´erdiak edo bost t´ erdiak erabiltzea?
Erantzuna:
Arauan esaten den bezala, eta osorik idatzi behar da:
"Idazkerari dagokionez, t´erdi da Hegoaldean erabat hedatua; Iparraldean, ordea,
eta idazteko ohitura dago, eta oraingo erabileran et´erdi ere arrunta da. Horiek
horrela, batasuna etaren bidetik egin behar dela uste du Euskaltzaindiak. Ahoskerari
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
dagokionez, bakoitzak bere euskalkiko ohitura gorde beza".
Beraz, bost eta erdiak.
Data: 2001/04/23
Erantzulea: Araua
Orduak: 03:00etan, 04:00etan, 13:00etan
Galdera:
Nola idatzi behar dira orduak "hiru" eta "lau" zenbakien deklinabidea dela eta:
03:00etan eta 04:00etan ala 03:00retan eta 04:00retan (betiere, "goizeko
hiruretan..." idaztekoak ez diren kasuetaz ari naiz). Eta 13:00ean ala 13:00etan?
Jakin nahi nuke, gainera, zelan irakurri behar dira hauek: 15:01ean, 15:02an,
15:01era, 15:01 arte, 15:02ra, 15:01etik, 15:02tik
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren 35. arauak hauxe dio 5. puntuan:
"5. Zifretan ematen direnean, bi punturekin bereizten dira orduak eta minutuak, eta
bakoitzeko bi zifra erabili behar dira beti: 00:12, 12:10, 09:25, e.a. Deklinatzen
direnean, orduei plurala erantsi, eta minutuei singular marka, dagozkien lotura
bokalekin: 15:00etan, 15:03an, 15:04an, 15:30ean, e.a. Irakurtzeko orduan hobe da,
hala ere, honela irakurtzea: hiruretan, hirurak eta hiruan, e.a. Erabilera formaletan
ontzat ematen dira, dena den, hamabostak eta bostean, hamabostak eta
hamabostean, e.a."
Horren arabera:
- 13:00etan / hamahiruetan (formalean) ZUZENAK DIRA
- 13:00ean / hamahiruan (formalean) EZ DIRA ZUZENAK
Bestalde, honela irakurri behar dira erabilera formalean:
- 15:01ean hamabostak eta batean
- 15:02an hamabostak eta bian
- 15:01etik hamabostak eta batetik
- 15:02ra hamabostak eta bira
Ikus, horrez gainera, zer dioen Euskaltzaindiaren 35. arauak 6. puntuan:
"6. Egitarau, kartel eta horrelakoetan ez da eragozpenik erdiko bidea hartzeko:
arratsaldeko 5etan, goizeko 11,30etan, iluntzeko 8etatik 11k arte, arratsaldeko
3etatik gaueko 12ak arte, e.a."
Seigarren puntuko adibideetan aipatzen den "3etatik" horren ildo beretik, hortaz,
"03:00etan" eta "04:00etan" da idazkera zuzena. Izan ere, Beñat Oihartzabalek
adierazi bezala, kontuan hartu behar da "hiruretan" hitzeko bigarren "r" letra
zenbakiaren izenari dagokiola (behinolako "hirur" izenari), ez atzizkiari.
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "Orduak" sarrera.
Data: 2002/01/11
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Urtea
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Data jartzerakoan, urtearen atzean puntua jarri behar da ala ez?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du erabaki data jartzerakoan urtea nola idatzi behar den,
puntuarekin ala punturik gabe: ikus37. araua. Datari buruzko arau hori bereziki
hilabeteen idazkeran zegoen erabilera okerra zuzentzera etorri da, nahiz eta data
osoa jartzerakoan urtearen idazkeraren aukera bat bakarrik erabili, hots, punturik
gabekoa.
Nolanahi ere, Euskaltzaindiko Jagon saileko Corpus batzordeak erabaki du
ondorengo erabilera hau gomendatzea:
"Datari dagokion urtea idaztean, ez erabili -garren atzizkia (ez letraz eta ez puntuz),
salbu urte-kopuruaren ondoren urte hitza idazten denean (eta orduan, nahitaez
erabili -garren atzizkia)."
Adibidez, 1982an, 1664ko udaberrian, 2001eko abenduaren 13an, 1952. urtean,
1952an eta abar (urtearen digitoa bera punturik gabe idatzi behar da).
Beraz, data jartzerakoan, zilegi da bi eratan egitea:
Bilbon, 1996ko apirilaren 17an.
Bilbon, 1996. urteko apirilaren 17an.
Data: 2002/06/15
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Urtea ("-garren"en erabilera)
Galdera:
Euskaltzaindiaren 37. arauak, data adierazteko honako egitura hau hobesten du:
"Durango(n), 1983ko martxoaren 7a(n)".
Nire zalantza da ea zilegi den ordinala erabiltzea urtea adierazteko: "Durango(n),
1983.eko martxoaren 7a(n)". Badirudi baietz, arauaren datan egitura hau ageri
baita: "Euskaltzaindiak, Donostian, 1995.eko uztailaren 28an onartua". Hala ere, ez
litzateke egokiagoa izango "-garren"en erabilera gaitzestea digitoekin?
Erantzuna:
Gramatika batzordeak erabaki zuen ezin dela "-garren"en erabilera gaitzetsi,
tradizioan erabili izan den egitura denez gero. Arauan ere ez da gaitzesten, nahiz eta
han bestelako eredua eman: "Durangon, 1995eko martxoaren 7an" edo "Durango,
1995eko martxoaren 7a". Baina Gramatika batzordeak esana du arauan bertan
adierazten den horixe dela errespetatu beharrekoa (adibideetako bi egitura horiek,
alegia).
Horrez gainera, eta 37. arauaren osagarri, ondorengo jokaera hau hobetsi zuen
Jagon saileko Corpus batzordeak:
"Datari dagokion urtea idaztean, ez erabili "-garren" atzizkia (ez letraz eta ez
puntuaz), salbu urte-kopuruaren ondoren "urte" hitza idazten denean (eta orduan,
nahitaez erabili "-garren" atzizkia). Adibidez, 1982an, 1664ko udaberrian, 2001eko
abenduaren 13an, 1952. urtean, 1952an, 1664. urteko udaberrian..."
Oharra:
Urtearen digitoa bera punturik gabe idatzi behar da, adibide horietan ikus
dezakezunez.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Data: 2004/06/21
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Marratxoa (Idazkera)
audio: audio-liburua, audioliburua, audio liburua; audiometria
Galdera:
Nola idatzi behar da audio-liburua, audioliburua ala audio liburua?
Erantzuna:
Audio hitzak oraindik ez dauka batasunik idazkeran; batzuek bereiz, beste batzuk,
loturik, eta beste batzuk marratxo batekin idazten baitute: audio gida, audiogida,
audio-gida, esaterako.
Hortik alde batera uzten dira, jakina, audiometria, audiologia bezalako hitzak,
zeintzuetan audio ez den aurrizkia, hitzaren osagai organikoa baizik, eta gu,
bereziki, audio-dokumentu, audio-seinale bezalakoez ari gara hemen. Horregatik,
eta hitzak, berak bakarrik, oraindik autonomia urria duela ikusita, hitz hori bere
zerrendetan oraingoz ez aipatzea erabaki zuen Euskaltzaindiak 2014-12-19an.
Horrek ez du esan nahi, noski, hitz hori ezin erabil daitekeenik; baina
Euskaltzaindiak, era horretako hitzetan, nahiago izaten du denbora pixka bat
itxarotea, eta askatasuna uztea, idazleen artean kontsentsu edota erabiltzeko joera
nagusia zein den antzeman arte, gehiengoaren aurkako erabakirik ez hartzeko.
Beraz, segurenetik, bideo hitzarekin gertatu zen bezala, oraindik denbora pixka bat
itxaron beharko dugu, datu gehigarri nahikorik eskuratu arte.
Bitartean, zerorrek ondoen deritzozun eran idazteko askatasun osoa duzu,
zalantzazko era horretan aurkitzen diren gainerako hitzetan bezala.
Data: 20150608
Erantzulea: Xabier Kintana
Hitz elkartuen idazkera: marratxoa Euskaltzaindiaren hiztegietan
Galdera:
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delakoan, unitate sarreran (ikus
787. or.), hor ageri da luzera unitatea adibidea marratxorik gabe idatzia. Horrek zer
esan nahi du, luzera-unitatea marratxoz lotuta idaztea okerra dela?
Erantzuna:
Idazkera biak zuzenak dira; izan ere, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan, luzera
sarreran, hor ageri baita luzera-jauzia adibidea (marratxo eta guzti). Hiztegi
horretako ´´Argibideak´´ atalean (2010, 13. or.), azalpen orokor hau ageri da,
besteak beste:
´´Adierak ezaugarritzeko, adibideak erabili ditugu beste kasu batzuetan. Esan behar
da adibide horietan -eta gorago aipatu diren definizio eta adierazgarrietan-,
marratxoa, Euskaltzaindiaren arauaren arabera aukerakoa denean, batzuetan ipini
dugula eta besteetan ez, aukerako izate hori errespetatzeko eta adibideok marratxo
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
parentesidunez ez betetzeko. Sarreretan, aldiz, marratxoaren erabileraren arauak
zilegitzat jotzen dituen idazkera guztiak eman ditugu. Kontuan izan behar du
irakurleak haize(-)oihal-ek haize oihal eta haize-oihal idazkerak biltzen dituela´´.
Hemen adibide pare bat (ikus Hiztegi Batua):
gernu-debeku edo gernu debeku: gernu debekutik operatu dute.
izerdi-lika edo izerdi lika: izerdi-likak eta odola darizkio.
Gauza bera gertatzen da hiztegi-sarrerako formaren atal bat aukerakoa denean:
lehen, parentesi artean jasotzen zen, eta gaur bikoiztuta ematen da; baina adibide
bakarra jasotzen da. Hemen adibide pare bat (ikus Hiztegi Batua):
adio esan edo adioak esan: aberastasunei adio esan.
egunero... -ago edo egunero eta... -ago g.er.: egunero eta maiteago dute elkar.
Data: 20121210
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Marratxoa, hitz elkartuetan
Galdera:
Jarraian datozen hitz hauek nola idatzi behar dira, marratxoarekin ala marratxorik
gabe?
Pila Daniell
Pila Leclanché
Sulfato de cobre
Atomo de cobre
Dioxido de carbono
Pentacloruro de fósforo
Fósforo de aluminio
Oxido de plata
Angulos consecutivos
Aproximadamente
Erantzuna:
Aurreneko biak Daniell pila eta Leclanché pila idatzi behar dira; beraz, marratxorik
gabe, "aposizioak" baitira.
Hurrengoak, berriz, kobre sulfatoa, kobre atomoa, karbono dioxidoa, fosforo
pentakloruroa, aluminio fosforoa eta zilar oxidoa "eguzki-lore" motakoak dira;
beraz, marratxoarekin nahiz bereiz idatz daitezke. Baina kimikan, marratxorik gabe
erabili ohi dira.
Beste biak honela idatzi behar dira:
ondoz ondoko angeluak (kasu-marka desberdineko "bikoiztapena" delako) eta gutxi
gorabehera (ikus Hiztegi Batua).
Data: 1998
Erantzulea: Araua
Marratxoa, hitz elkartuetan
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Argi ikusten dugu zenbait kasutan marratxoaren erabilerak esanahia argitzen lagun
diezagukeela (esaterako ume-biltzailea eta ume biltzailea adibidearen kasuan).
Baina era horretako kasuak bereizi beharrak, esaterako, kimikaren arloa marratxoz
jostera garamatza. Orain arte ondo konpondu gara jakintzagai horretan marratxorik
erabili gabe, ez dugu beharrezkoa ikusten.
Erantzuna:
Marratxoaren erabilera aukeran utzi zen hainbat kasutan, hala nola eguzki-lore
izenaz "bataiatu" genuen motan eta elkarte sintetikoetan (ikus Hitz elkartuen
osaera eta idazkera). Horrelakoetan, norberak erabakitzen du marratxoa erabili ala
ez. Euskaltzaindiak, gainera, Hiztegi Batuan beti adierazten du hitz elkartu horiek
marratxoarekin nahiz gabe idatz daitezkeela (ikus 13. araua).
Data: 2000
Erantzulea: Araua
Marratxoa, hitz elkartuetan
Galdera:
Konposagaien artean noiz erabil daiteke marratxoa eta noiz ez? Zuzena da, esate
baterako, barne- eta kanpo-alarmak marratxo eta guzti idaztea?
Erantzuna:
Bai, jakina (ikus 13. araua).
Data: 1998
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Marratxoak nola jarri lerroz aldatzean
Galdera:
Euskaltzaindiak, 13. arauean, hitzak silabaka zatitzea gomendatzen du. Baina,
silabaka zatitzean, egokia litzateke lerro-amaieran bokal-multzorik ez haustea.
Adibidez, ez du-ela, gau-ean; baizik due-la, gauean.
Beraz, lerro-hasierako hitz hautsia beti kontsonantez hastea egokiagoa litzateke
("h"letradunak barne: be/rre/hun, le/hia), bai begietarako bai irakurtzeko, lerroaren
bukaeran beti egin ohi den pausatxoa bideratzeko.
Bestalde, nola jokatu hitz elkartuko osagai bat lerro-amaieran gertatzen denean, eta
bestea hurrengo lerroaren hasieran? Errepikatu egin behar al da marratxoa?
Erantzuna:
Lerroz aldatzean marratxoa nola jarri aztertu zuenean, Euskaltzaindiak ez zuen
ikusi arautu zuena baino gehiago arautu beharrik. Hala ere, aztertuko du arau hori
osatu ala ez.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Marratxoaren erabilera
Galdera:
Noiz erabili behar da marratxoa?
Uda oporrak
Uda-oporrak
Erantzuna:
Kasu horretan, bietara idatz daiteke, marratxoa aukeran dago, Euskaltzaindiaren 25.
arauan adierazten den bezala (eguzki-lore bezalako menpekotasunezko
izen-elkarteak).
Nolanahi ere, badugu gure artean hedatuagoa eta erabiliagoa den forma bat: udako
oporrak.
Data: 1999/05/05
Erantzulea: Gramatika batzordea
Zenbakiak (Idazkera)
bat zenbakia
Galdera:
Euskaltzaindiaren 7. araua betez gero, fakturak egiterakoan, adibidez, ez dugu
inolako arazorik kopurua "bat" ez beste edozein denean. Baina kopurua "bat" edo
unitate osoa ez denean, aldatu egiten da ordena. Beraz, argitu egin beharko diguzue
nola idatzi eta nola irakurri horrelakoak. Esaterako, dendako testu hau:
Idatzi: 1 metro soka Irakurri: metro bat soka
Idatzi: 2 kilo mandarina Irakurri: bi kilo mandarina
Idatzi: 1,5 kilo madari Irakurri: kilo t´erdi madari
Erantzuna:
Euskara Batuko batzordeak aztertuko du arazotxo hori, araua osatu behar den ala ez
ikusteko.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Txekeak betetzeko idazkera-eredu batua
Galdera:
Txekeak nola bete euskaraz?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Euskaltzaindiko Jagon saileko Corpus batzordeak, txekeak euskaraz betetzeko
orduan zegoen nahaspila kaltegarria ikusirik, erabaki zuen euroari egokitutako
"Txekeak betetzeko idazkera-eredu batua" prestatzea, herritarren esku jarri behar
denerako. Horretarako, kutxa eta bankuetako ereduak bildu eta aztertu zituen, eta
eredu berria landu, hizkuntza-arauak eta legezkotasunari dagozkionak betez.
Horrelaxe sortua dugu "Txekeak betetzeko idazkera-eredu batua".
Data: 2004/01/07
Erantzulea: Jagon saila - Corpus batzordea
Dokumentua: Txekeak betetzeko idazkera-eredu batua (irizpena ) http://www.euskaltzaindia.net/dok/jagonet/txekea.pdf
Zenbakien idazkera: 1.200.000
Galdera:
Nola idatzi behar da 1.200.000?
Erantzuna:
Milioi bat eta berrehun mila da egokia, eta ez milioi eta berrehun mila.
Data: 1999/01/07
Erantzulea: Gramatika batzordea
Zernahi (Idazkera)
A zer (...)! / Hara zer (...)!
Galdera:
"A ze(r)" idatz daiteke edo beti "Hara zer" idatzi behar da? Ez baitu inork horrela
esaten, baizik eta "A ze(r)" entzuten da.
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du esan "A ze(r) etxea!" modukoak erabil daitezkeen ala ez; hori
bai, Hiztegi Batuan "Hara" bakarrik agertzen da (eta, sarrera horren barruan, "hara
han", "hara hemen", "hara hor" esapideak). Bestea ("A zer") ez da Hiztegi Batuko
lehen bueltan sartu, eta uste izatekoa da ez dela aurrerantzean ere sartuko, ontzat
ematekotan (edo txartzat) biak aldi berean sartzekoak diruditenez gero.
Gainera, hizkuntzen berri eta hizkuntzen idazkeren berri duen orok badaki
ahoskeraren argumentua ez dela beti erabil daitekeen irizpidea; ez baita beti,
zorionez edo zoritxarrez, ahoskatzen den bezala idazten (ala "eztakit" idatzi
beharko genuke, hala esaten dugulako?).
Hortaz, erregistro jaso samarrean "Hara zer" erabiliko nuke. Besterik litzateke
adiskide bati-edo egindako gutunean.
Data: 2002/01/08
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Agintera: ez ezazu / *etzazu
Galdera:
Aginteran, ezezko perpausetan etzazu idaztea onartzen da ala soilik ahozko forma
da?
Erantzuna:
Euskara batuan, ahozkoan bakarrik onartzen da etzazu forma. Idazkera formal
zuzen bakarra eta ahoskera zaindua ez ezazu da. Gainera, ikus datu-base honetako
agintera eta aditz trinkoak sarrerak.
Data: 2008/05/21
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
agur t`erdi
Galdera:
Nola idatzi behar da agur t`erdi esamoldea?
Erantzuna:
Zeure galderan ondo idatzita daukazu. Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta
adibideak delako liburuan (ikus 12. or.), hauxe da agur t`erdi azpisarreran
datorrena:
- agur t`erdi Agur egiteko erabiltzen den adeitasun esapidea. Agur t`erdi, ongi
etorri, jauna. Agur, Jon Arrospide, agur, agur t`erdi, zeru goienetan atsedendu
bedi.
OHARRA
Arazo informatiko batek beharturik, t` ageri da hemen, kakotxa eskuinera begira
duela; baina, bere izatez, t letraren alboko kakotx hori ezkerrera begirakoa da (edo
bertikala), eta horrela idatzi beharrekoa, ez hemen ageri den bezala.
Data: 20141120
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Azentu grafikoa (tildea) erdal izenetan: Kordoba (Esp.), Córdoba (Arg.),
couché...
Galdera:
Gaztelaniazko izenak euskaraz idaztean, zer egin behar da haien tildearekin, idatzi
ala ez? Adibidez: Ramón Fernández / Ramon Fernandez; Cádiz/Cadiz;
María/Maria...
Erantzuna:
Euskaltzaindiak bereziki arautu gabeko kontua da hori, baina azentu grafikorik
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
gabe ere idatz daitezke erdal izenak (eta horrela idatzi ohi dira gehienak, bereziki
deklinaturik doazenean). Azentu (tilde) grafikorik gabe idatzi ohi dira, adibidez,
Ramon Fernandez; Cadiz...; baina Maria tilderik gabe idazten da beti euskaraz.
Etxekotu gabeko izenen kasuan, ordea, hobe da azentu grafiko eta guzti idaztea:
René Bêrtol doktorea, Sóstenes erregea...
Euskaltzaindiak batasunerako bereziki araututako erdal izen bereziak (leku-izenak
edota bestelakoak) Euskaltzaindiak erabaki bezalaxe idatzi behar dira: Kordoba
(Espainia), Córdoba (Argentina), couché papera...
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako Espainiako erresumako
probintzia eta autonomia erkidegoen izenak sarrera.
Data: 20130314
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
gau on, gabon, Gabon gau, Gabon egun, Gabon zahar, Gabonak
Galdera:
Zuzena da Agur, eta gabon pasa! idaztea edo Agur, eta gau on pasa! idatzi behar
da? Eta Eguberrietakoak?
Erantzuna:
Biak zuzenak dira. Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako
liburuan (ikus 2012koaren 281. or.), hauxe da, besteak beste, gabon sarreran
datorrena:
gabon 1 interj. Gauaz agur egiteko erabiltzen den esapidea. Ikus gau on. -Gabon!
-Bai(ta) zuri ere!
2 iz. pl. Eguberriak. Gabonak etxean igarotzera etorria.
Gabon egun, Gabon-egun Abenduaren 24a. Gabon egun goizean.
Gabon eske, Gabon-eske iz. Gabonetan etxez etxe egiten den eskea. Haurrak
etxerik etxe zebiltzan Gabon-eskean.
Gabon gau, Gabon-gau Gabon eguneko gaua. Gabon gaua ospatzeko aitaren eta
amaren ondoan.
Gabon kanta, Gabon-kanta Eguberrietan abesten den kanta alaia, Jesu Kristoren
jaiotzaren inguruko gaia duena. Guraso eta seme-alabak gabon-kanta zaharrak
kantatzen.
Gabon zahar Abenduaren 31, urteko azken eguna. Ikus Urtezahar. Gabon
zaharrean urteko zorrak ordaindu. Gabon zaharrez, hamabiak ezkero datorren
lehen ura jasotzera. Gabon zaharretako kopletan.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako gau sarrera, gau hitzaren
deklinabide berezi eta guzti.
Data: 20150316
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
guzti: hau guztiau, hori guztiori, honek guztionek
Galdera:
Zuzena al da honek guztionek idazkera erabiltzea?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Hiztegi Batuan begiratzen baduzu, adibide hauek aurkituko dituzu, besteak beste,
guzti sarreran: hau guztiau; hori guztiori. Beraz, bi idazkera horiek ere arautu ditu
Euskaltzaindiak batasunerako: bi forma horiek ere zuzenak dira. Hortaz, uste
izatekoa da honek guztionek erabiltzea ez dela okerra izango; nahiz eta oraindik
ageri ez Hiztegi Batuan.
Data: 20140918
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Hitz elkartuak: bideo (bideo-arte, bideo-instalazio...)
Galdera:
Badakit batasunerako zuzenak direla bideo-joko eta bideo joko; bideokamera;
bideokasete; bideoklip; bideoklub; bideoteka; bideozaintza idazkerak. Baina
zuzenak al dira bideo-arte eta bideo-instalazio formak?
Erantzuna:
Dudarik gabe, bideo aurrizki/hitza gaur egun hitz osotzat ere har daiteke. Erdaraz,
egia esan, nolabaiteko anarkia dago hitz horren erabileran, kasu batzuetan bereiz,
beste batzuetan marrarekin loturik eta beste batzuetan elkarturik idazten baita.
Erdararen erregela, nolabait, elkarketaren luzeran oinarritzen dela esango nuke,
hots, zenbat eta bigarren elementua laburragoa izan, are arrazoi gehiago elkarturik
idazteko.
Horrez gainera, jakina, bistan da bigarren elementuak -zain edo -teka atzizkiak edo
gisa horretakoak direnean, normalagoa dela erabat loturik idaztea. Ene ustez,
erabiltzaile askoren eredua erdararena da, eta erdaraz nola, euskaraz ere halaxe
idazten dute.
Euskararako orain arte eman diren arauekin bat, ene ustez, bideo-arte edo bideo
arte idatz liteke; baina arte hitz polisemiko honen kasuan, argiago
litzateke bideo-arte, marratxo eta guzti idaztea.
Data: 20140114
Erantzulea: Xabier Kintana
Hitz elkartuak: naturazale (natura/natur, kultura/kultur;
biologia/biologi...)
Galdera:
Zuzena al da naturzale forma erabiltzea, naturazale erabili ordez?
Erantzuna:
Galderako naturazale/naturzale eta gisako hitzez esan behar dizut egia dela
hasieran -ia eta -ura bukaerako berbak hitz eratorri eta elkartuetan azken -a hori gal
zitekeela Euskaltzaindiak berak esan arren (filologi, biologi, zoologi / kultur, natur,
literatur... gisako forma laburtuekin), azken urteotan nagusituz joan dela -a hori ez
kentzeko joera, eta horixe dela gaur indartuz doana.
Gogoan izan, Euskaltzaindiak ez duela inoiz esan azken -a hori nahitaez kendu
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
behar dela, baizik eta, ken zitekeela, oinarriz forma biak onartuz. Akademiak ez du
iritzia aldatu, baina azken urteotako aukera soziala ikusita, badirudi joera nagusia -a
hori ez kentzekoa dela. Hortaz, naturazale litzateke, nolabait, erarik
gomendagarriena.
Data: 20140303
Erantzulea: Xabier Kintana
Idazkera: ç (c hautsia)
Galdera:
Antzinako euskal testuetako ç hizkiaren ordez, zein letra erabili behar da?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren 17. arauak hauxe dio, besteak beste: <ç (c hautsia), q, v, w eta y,
ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez diren arren, kanpotar izenak
transkribatzeko beharrezkoak direlarik, euskal alfabetoan sartzen dira>>.
Antzinako euskal testuetan agertzen den ç (c hautsia) egungo euskal grafian
ematerakoan, oro har, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua hartu behar da eredutzat,
aldian aldiko baliokideak (z, tz, ...) erabiliz. Adibidez:
- XVI. mendeko Milia Lasturkoaren eresia delakoan ageri diren çauria, lur oça,
doçu grafien ordezkoak zauria, lur hotza, dozu dira.
- XVI. mendeko Joan Perez Lazarraga delakoaren testuetan ageri diren çara, çu,
doçu, naucaçu grafien ordezkoak zara, zu, dozu, naukazu dira.
- XVII. mendeko Axularren Gero delakoan ageri diren çatçaizquit, çait, çutçaz
grafien ordezkoak zatzaizkit, zait, zutzaz dira.
- Elizanbururen Ikusten duzu goizean abestian ageri diren heçurrik, çait, duçu
grafien ordezkoak hezurrik, zait, duzu dira.
Data: 20130214
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Idazkera: iparra, hegoa; Ipar Euskal Herria, Hego Amerika...
Galdera:
Minuskulaz idatzi behar al dira iparralde, hegoalde eta gainerako puntu
kardinalak?
Erantzuna:
Bai, letra xehez hasita idazten dira ostertzeko puntuak (iparra, hegoa, ekialdea,
mendebaldea; ipar-ekialdea, ipar-mendebaldea... ); baina puntu horietakoren bat
leku-izen berezi baten parte denean, letra larriz hasita idazten da (Ipar Euskal
Herria = Iparraldea, Hego Amerika, Ipar Irlanda... ).
Data: 20121015
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Idazkera: dela eta, dela-eta
Galdera:
Euskaltzaindiak onartzen du eta kausala marratxoarekin idaztea? Adibidez: Trenak
ihes egin dio, berandu ibili da-eta. Ezingo dizut eskura ordaindu, diru barik
nago-eta.
Horrelako esaldiak marratxoz idaztea onartzen da? Edo idazlearen esku uzten da
marratxoaren erabilera? Edo erabat baztergarritzat jotzen da?
Erantzuna:
Araututako idazkera marratxorik gabea da: adibidez, dela eta. Salbuespen gisa
eransten zaio marratxoa, bestela testua nahasgarri gerta daitekeenean; adibidez:
Galdezka hasi zaio lanaldia dela-eta eta oporrak direla eta.
Beraz, hauek dira idazkera zuzen-egoki arruntak: Trenak ihes egin dio, berandu
ibili da eta. Ezingo dizut eskura ordaindu, diru barik nago eta.
Ahoskerari dagokionez, berriz, dela eta eta gisakoak ere osorik ahoskatzekoak dira
maila zainduan.
Data: 20120531
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Mendeak nola aipatu: XVIII. mendean, XVII. eta XVIII. mendeetan...
Galdera:
37. arauaren osagarri, mendeak aipatzeko onargarriak al dira XVIII.ean,
XVII-XVIII.etan eta antzeko idazkerak? Hau da, mende hitza erabiltzen ez bada, ez
al dira motz samarrak gertatzen XVIIIan, XVII-XVIIIetan bezalakoak? Zein da zure
irizpena?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak arautu gabeko kontua dugu hau. Iritziak iritzi, ni ere zure iritzi
berekoa naiz: alegia, *XVIII.an eta gisako erabilerak motz geratzen direla, ez direla
egokiak.
Hortaz, hauxe duzu nire proposamena:
- Ohiko testuetako erabilera arrunta: XVIII. mendean, XVII. mendean eta XVIII.
mendean, XVII. eta XVIII. mendeetan eta abar (egokiena da, beti ere eta
aldiro-aldiro, ordinalaren -garren atzizkia puntuaz ordeztea).
- Testu zientifikoetan mende hitzaren maiztasun handiko erabilera egokitzen den
testuguneetan, ordea, ez dago aldiro idatzi beharrik mende hitza: XVIII.ean,
XVII.ean eta XVIII.ean (beti ere marratxorik gabe erantsiz puntuaren ondorengo
deklinabide-atzizkia). Hala ere, ez zaizkit egokiak iruditzen beste idazmolde hauek:
*XVIIan, *XVII-XVIIIetan, *XVII-XVIII.etan, *XVII.-XVIII.etan.
Data: 20120403
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
zer, zein / ze: zer ordu, zer polita, zer ona...
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Zuzena al da ze ordu, ze polita, ze ona... idaztea? Edo zer ordu, zer polita, zer ona...
idatzi behar da?
Erantzuna:
Idazkera zuzen-egokia zer da; izan ere, ze forma lagunartekotzat markatu baitu
Euskaltzaindiak. Honela dator Hiztegi Batuan:
ze 2 1 Lagunartekoa Hobetsi ezen; zeren. 2 Lagunartekoa Hobetsi zer; zein.
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus
2012koaren 833. or.), hauxe da, besteak beste, zer sarreran datorrena:
- zer 1 Izen baten aurrean, honen nolakotasun edo xehetasun ezezagun bat
ordezkatzen duen hitza. Etxean zer lan egiten duzu? Zer adin zuen? Zer gizon
modu dugu andaluziarra? Zer bidetatik hara joan uste duzu?
Ugariak dira orrialde horretan, zer sarreran, datozen adibideak: zer gauza, zer lan,
zer adin, zer gizon, zer zoriona, zer goxotasuna, zer bakea, zer polita, zer ona...
Data: 20151013
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
"elle" letra
Galdera:
Mantentzen al da "elle" letra hitz hauetan: tortilla, pastilla, bonbilla…?
Erantzuna:
Hiztegi Batuan datoz, besteak beste, bonbilla Heg., pastilla eta tortilla Heg.
"arrautzopila".
Data: 2000
Erantzulea: Araua
bait
Galdera:
Ahoskera kontuan harturik eman omen duzue idaztaraua bait partikularen kasuan
(bainaiz, baikara, baitu…). Zergatik ez da horrela jokatu beste hainbatetan?
Adibidez, behinik behin, batik bat, -z gero, seietan/seiretan), alde/-kalde eta beste
hainbatekin.
Erantzuna:
2. arauan behin eta berriz esaten den bezala, bait elkarturik idatzi behar dela
erabakitzeko arrazoia ez da ahoskera izan, mendetako tradizio idatzia baino (testu
hitza etengabe aipatzen da bigarren arau horretan).
Data: 1996
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
batez beste eta batez besteko
Galdera:
Hiztegi Batuan begiratu dut eta, batez beste eta batez besteko bereiz idatzita datoz.
Azkenaldi honetan, ordea, sarri-sarri ari naiz ikusten lotuta batezbesteko, era
horretara izenaren balioa omen duela eta. Zein da idazkera zuzena?
Erantzuna:
Hiztegi Batuak agintzen du. Beraz, batez beste eta batez besteko dira idazkera
zuzen bakarrak batasunean, Hiztegi Batuak arauaren indarra duenez.
Data: 2001/03/21
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
egun on / egunon
Galdera:
Zein da idazkera zuzena, egun on ala egunon? Edo biak zuzenak dira?
Erantzuna:
Hiztegi Batuan egun on besterik ez dator; beraz, horixe da idazkera zuzena
batasunerako.
Data: 2001/04/04
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
ez ezik
Galdera:
Nola idatzi behar dugu, ez ezik ala ezezik?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak argitaratutako Hiztegi Batuan begiratzen baduzue, berehala ikusiko
duzue batasunerako hobetsitako forma ez ezik dela.
Data: 2001/03/07
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
ezta? ala ez da?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Nola idatzi behar da: ezta? ala ez da?
Etorriko zara, ezta?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du araurik eman horretaz; beraz, ezta? nahiz ez da? idatz
daiteke oraingoz. Hala ere, Gramatika batzordekideok ezta? formaren aldekoak
gara, honako arrazoiak direla medio:
1) Literatur tradizioan biak erabili izan diren arren, forma fosildua, egina, (ezta?)
gehiagotan erabili izan da.
2) Gaur egungo erabileran ere forma hori (ezta?) nagusitu dela dirudi.
Baina forma zaharragoak erabili nahi izatera, orduan ezta hala? baino egokiagoak
lirateke bereiz idatzitakoak: ez da hala?, ez al da hala?, hala ez da? eta abar.
Data: 2001/02/06
Erantzulea: Gramatika batzortdea
Dokumentua: ..ezta / ez da? / beti(ko) legez (irizpena ) http://www.euskaltzaindia.net/dok/jagonet/Ezta-beti_legez.pdf
Aldaketak ortografian: -il-/-ill- eta h
Galdera:
Zergatik erabaki da hainbat aldaketa ortografian? Esaterako, -il-/-ill-, kontsonante
ondoko h letra eta abar.
Erantzuna:
Salbuespenak dira horiek, bide-aldaketarik markatzen ez dutenak. Lehen kasuan,
-il-/-ill- proposatzen da nazioarteko forma denean, eta, beraz, Iparraldean ere
palatala ahoskatzen dutenean: artilleria, gillotina... Bigarren kasuan, hitz gutxi
batzuk onartuko dira: Iparraldeko hitzak, h letrarik gabe erabat ulergaitz gertatzen
direnak (ala/alha); izan ere, kontsonante ondoko h letra onartzen ez bada,
Iparraldekoek ez baitute hitz horiek erabiltzeko aukerarik izango.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Atzizkiak / hitz elkartuak / hitz eratorriak
Galdera:
1. Euskaltzaindiaren 25.arauan, "Loturik idaztekoak diren hitz elkartuak" atalean,
d) puntuan aipatzen dira bigarren osagaia -dun, -gin, -gile, -zain, -zale... duten
elkarteak; eta e) puntuan, berriz, bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une...
duten elkarteak. Baina aipatutako -gin,-gile, -zain, -(g)une... horiek ez al dira
atzizkiak? Atzizkiak baldin badira, hitz eratorrien osagaiak izango dira, ez hitz
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
elkartuenak. Horrela bada, nolatan aztertzen dira hitz-elkarketari dagokion atalean?
Zein da horren arrazoia? Nonbait irakurri ere egin dut horietako batzuei erdi-atzizki
izena ere ematen zaiela. Zergatik erdi hori?
2. Bidenabar, nola idatzi behar dira Epelegain eta Arotzenea etxe-izenak: elkarturik
ala marratxoz loturik?
Erantzuna:
1. Egia da askotan atzizkitzat hartu direla d) puntuan ageri direnak eta,
horrenbestez, ez luketela agertu beharko hitz elkartuei buruzko arauan. Baina
Hitz-Elkarketa/4 liburuan egindako sailkapenean du oinarria erabaki horrek; izan
ere, -gin, -gile eta abarrek badute elkarte sintetikoen egitura (hau da, lehen osagaia
objektu zuzentzat har daiteke). Horrexegatik aztertu ziren horiek guztiak "Elkarte
sintetikoak" atalean, Hitz-Elkarketa/3 liburuan. Bestetik, e) puntukoei dagokienez,
euskal gramatikak begiratu baino ez dago gramatikari batzuek hitz elkartuen artean
aztertu dituztela ikusteko, eta beste batzuek, berriz, atzizkien artean. Villasantek
berak, Palabras vascas compuestas y derivadas liburuan, behin baino gehiagotan
esaten du "se emplea también como vocablo independiente...", "empleado como
sufijo o segundo elemento de composición..." eta abar. Argi dago, beraz, horiek hitz
elkartutzat zein eratorritzat har daitezkeela. Inguruko hizkuntzetan ere badira
horrelakoak (ikuspegi teorikotik aztertu nituen neure tesian, Hitz elkartuak
euskaraz liburuan argitaratutakoan).
2. Epelegain eta Arotzenea etxeen izen propioak diren neurrian, ez nuke inolako
zalantzarik izango elkarturik idazteko.
Data: 2001/05/04
Erantzulea: Miren Azkarate
azpiizenburu/azpizenburu (i + i)
Galdera:
Nola idatzi behar da "azpi + izenburu"? Izan ere, Euskaltzaindiaren Hitz elkartuen
osaera eta idazkera arauak zera dio: "lehen osagaia aurre-, azpi-, eta gain- duten
izen-elkarteak loturik idatzi behar dira".
Erantzuna:
Bai, Euskaltzaindiaren 25. arauak loturik idatzi behar direla dio, "azpiegitura",
"azpimarra" eta "azpimultzo" aipatuz adibidetzat.
Kontua da, ordea, "azpizenburu" ala "azpiizenburu" beharko lukeen.
Euskaltzaindiak erabaki beharreko kontua da hori, eta Hiztegi Batuan ez da
horrelako kasurik ageri. Beste aurrizki batekin badira, ordea, "i + i" saileko
adibideak hiztegietan (ez Hiztegi Batuan), eta horietan "ii" egiten da, eta ez "i";
adibidez, "antiinflamatorio", "antiizoztaile" eta "antiinperialista".
Baina horiek datuak dira, Euskaltzaindiak ontzat ala txartzat eman beharrekoak.
Data: 20010925
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
El alfabeto occidental, ¿invento vasco?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
En un foro de debate me he encontrado esta afirmación: "El alfabeto occidental es
un invento vasco, copiado por todas las naciones de esta parte del mundo, y
además, maltratado. En su origen, era un poco diferente del actual".
¿Hay algo de cierto en esa afirmación? (Quien lo dice no parece tener intención de
insultar o provocar, como suele ser habitual.)
Erantzuna:
Sería totalmente sorprendente que el alfabeto occidental fuera un invento vasco,
habida cuenta de que, hasta fechas relativamente recientes, el euskera ha sido, sobre
todo, idioma de transmisión oral.
Data: 2001/05/03
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Eratorpena eta hitz elkarketa
Galdera:
Nola idatzi behar dira ondorengo hitzak?
Homogéneo
Aparato digestivo
Tornillo
Estanque
Centro
Químico
Científico
Detalle
Egipcio
Laboratorio
Disciplina
Dado
Prueba
Geratu/gelditu: badago alde garbirik?
Makal, itzel adjektiboak ezezkakoetan erabili behar dira beti edo ohiz?
Jarduera ala iharduera?
Erantzuna:
Zerrendako hitzak arau desberdinei dagozkien arren, galderan datozen bezalaxe
erantzun ditugu:
homogeneo (ikus Hiztegi Batua)
digestio(-)aparatu (ikus Hiztegi Batua)
torloju (ikus Hiztegi Batua)
urmael (ikus Hiztegi Batua)
zentro (ikus Hiztegi Batua eta maileguei buruzko erabakiak)
kimikari (ikus Hiztegi Batua)
zientzialari (ikus Hiztegi Batua) Izan ere, 49. arauan erabakitakoari jarraituz, -ia
bukaerako oinarrietan -a galdu gabe jokatuko da: ekonomialari, zientzialari,
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
historialari…
xehetasun (detaile edo detalle ez da onartu, oraingoz behintzat: ikus Hiztegi Batua)
egiptoar (herritarra), egiptoera (hizkuntza) (ikus Hiztegi Batua)
laborategi (ikus Hiztegi Batua)
diziplina (ikus Hiztegi Batua)
dado (ikus Hiztegi Batua)
froga (zerbait egia dela finkatzeko edo egiaztatzeko balio duena), proba besterik da
(inprenta-proba adibidez)
Geratu eta gelditu berdintsuak dira. Sarasolaren Euskal Hiztegian geratu sarreraren
definizio bakartzat gelditu ematen da.
Makal, "ahul" adierakoa ez dena, ezezko esaldietan edo harridurazkoetan erabiltzen
da (Makala da, bada, bera! edo Ez du errapea makala!).Baina itzel, ostera,
baiezkoetan ere oso normala da.
Jarduera da zuzena (ikus Hiztegi Batua).
Data: 2000
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
Erdaraz "x" idazten denean
Galdera:
Erdaraz "x" idazten denean, euskaraz nola idatzi behar da: extra ala estra?
Erantzuna:
Bokal artean, "x"; kontsonante aurrean "s". Beraz, estra. Gogoan izan, bestalde,
erdal extra- aurrizkia, askotan, "x + kanpoko" egituraz ordezka daitekeela; hala
nola, extrajudicial = judizioz kanpoko, estrajudizial.
Data: 1996
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
Euskara batuaren sorrera
Galdera:
Non eta noiz gertatu zen, lehenengo aldiz eta ofizialki, euskera batuaren sorrera?
Erantzuna:
1968. urtean egin zen, Gipuzkoako Arantzazun, Euskaltzaindiaren VII. Biltzarra,
eta orduan hasi zen, lehenengo aldiz eta ofizialki, euskara batuaren bidea: hain
zuzen ere, idazteko arau gidari batzuk eman edo gomendatu zituenean
Euskaltzaindiak (ikus Euskera, XIII. alea, 1968).
Bide hura nola eta nora zihoan ikusteko, hamar urteko epea ezarri zion
Euskaltzaindiak bere buruari, eta hamar urteak bete zirenean, 1978an,
Euskaltzaindiak, batasunaren bilakaera aztertzeko, bere VIII. Biltzarra egin zuen
Bergaran.
Jakitunago egoteko, irakur Euskaltzaindiaren Euskera aldizkaria, XXIV. alea, 1978
(bereziki 441.-477. or.).
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Data: 2001/07/30
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Hitz elkartuak: gune
Galdera:
Nola eratzen diren da gune hitza erabiliz sortzen diren elkarketak? Izan ere, Hiztegi
Batuko agerpen ia guztietan elkartuta agertzen da; baina salbuespenen bat agertzen
da (marratxoz lotuta). Hori dela eta, nola idatzi behar dira industria-gune eta
horrelakoak?
Erantzuna:
Hitz elkartuen osaeraz eta idazkeraz emandako 25. arauan, Euskaltzaindiak adierazi
zuen bigarren osagaia gune dutenak elkarturik idaztekoak direla. Hala ere, hitzak
berriak direnean, oraindik guztiz lexikalizatu gabeak direnean, ez da harritzekoa
izaten marratxoa ikustea, hor aipatzen den industria-gune horren kasuan bezala.
Izan ere, horrelakoetan badirudi oraindik ere gune horren izen kategoria oso argi
ikusten dela (gaztelaniaz "zona industrial" izateak ere izango du eragina, noski).
Nolanahi ere, zerbitzugune elkarturik idazten den bezalaxe, uste izatekoa da
azkenean industriagune idaztera iritsiko garela.
Data: 2001/05/04
Erantzulea: Miren Azkarate
Hitz elkartuen erabilpen-eremua
Galdera:
Hiztegi-kontu batek kezkatzen gaitu aspaldian. Zein hobetsi behar dugu: arazo
ekonomikoa ala ekonomia-arazoa?; zergen aitorpena ala zerga-aitorpena?;
foru-ogasuna ala ogasun forala?
Erantzuna:
Arazo hori hiztegi-kontua baino zabalagoa da. Erantzuna aurkitzen hasteko, bi
puntu aipa litezke:
a) Kontua ez da "bata ALA bestea", baizik "noiz bata ETA noiz bestea".
b) Erantzun erabatekorik nekez izango du auzi horrek, baina argibideren bat edo
beste aurki liteke Euskaltzaindiaren arauetan:
b1) Ikus 25. arauan "Hitz elkartuen erabilpen-eremua" atala: "Baliabide indartsua
da hitz-elkarketa (...) Askotan eta egoki balia daitekeen hitz-elkarketak ere baditu,
ordea, bere mugak."
b2) Apustu zorrotzagoa egiten da 50. arauan: "Izenondoetan (...) ahal dela,
maileguz hartutako erdal izenondoen ordez, hobe euskal egituraren araberako
ordainak erabiltzea."
Ez dizkizut osorik idatzi arauetako testuak; baina eskueran dituzu, arauen
karpetetan nahiz Interneten.
Data: 2001/12/18
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Jose A. Aduriz, Hiztegi Batuko lantaldea
Hitz elkartuen osaera eta idazkera
Galdera:
Oro har, konplikatuegia da 25. araua, eta errazteko modua eskatzen dugu. Baditugu,
halere, galdera konkretuak:
a) -ia letra-multzoez amaitutako hitzak lehen osagai direnean, bereziki laburrak
direnean (kopia, biblia, grafia...), -a galdu egiten da ala ez?
b) Soinu jole edo soinu-jole elkarketa agertzen da adibideetan; hiztegietan, ordea,
soinujole aukeratzen da, gehienetan. Guk denak bereiz idazten ditugu. Ongi ari al
gara?
c) Parte hartu, eskua sartu eta horrelakoen nominalizazio eta eratorrietan nola
jokatu? Parte hartze ala partehartze, esku sartze ala eskusartze, parte hartzaile ala
partehartzaile…?
d) Izena+puska/pixka/apur/poxi/amini/mordo/pila/izpi/pare eta abar, nola idatzi?
Marratxoz? LEF batzordearen arabera, mugakizun bereziko menpekotasunezko
hitz-elkarteak dira, marratxoz zein bereiz idatz daitezkeenak. Marratxoa erabiltzea
erabakiz gero, lotsa-izpirik ez du idatzi behar genuke, edo jende-mordoa etorri zen,
idi-parea, etab. Baina ondoan bat hartzen dutenean, nolabaiteko "zenbatzaile
zehaztugabe"-tzat jo litezke, batzuk behintzak: pixka, poxi, amini, mordo, pila...
(baina puska ez, adibidez). Beraz, lasaitasun pixka bat behar dugu, gatz poxi
batekin.
e) Marratxoa noiz erabili, letra larriz idatzitako hitz-elkarteetan. Hezkuntza Saila
idaztea gomendatzen da; baina, marratxoa erabiltzen dutenentzat, ez al da
nahasgarri samarra, letra larriak erabiltzerakoan izan ohi diren zalantzak kontuan
hartuta? Hezkuntza-Saila idaztea gaitzesten da?
Erantzuna:
25. araua dela eta:
a) Araua eman zenean, datuak ikusirik, askatasuna eman zen -ia amaierako
bokalarekin nola jokatu. Hala ere, Euskaltzaindiak Autonomia Erkidego
erabakitzean, bide bat markatu nahi izan du.
b) Berez, hitz elkartu mota horri buruzko arauak, elkarte sintetikoei buruzkoak,
dioena da horrelakoak bereiz nahiz marratxoarekin idatz daitezkeela. Beraz, zuzen
ari zarete.
c) Marratxoz nahiz loturik, Hitz-elkarketa/4 liburuan ageri denez.
d) Erabat ados.
e) Letra larriz idazten diren hitz elkartuetan, LEF batzordeak ez zuen hain
beharrezko ikusten marratxoa. Horixe adierazi nahi izan zuen gomendio horren
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
bidez. Berez, ez da gaitzesten marratxoa erabiltzea; hori ez baita araua, gomendioa
baino.
Data: 1996
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
Kontsonante-multzoen idazkera
Galdera:
Nola idatzi behar dugu postposisio ala posposizio, substantzia ala sustantzia? Eta
-bsz- multzoa dutenak? Abszesu eta abszisio hitz teknikoak, adibidez.
Erantzuna:
Hitz mailegatuek jatorriz hiru kontsonantezko multzoa dutenean bere baitan,
euskarak ere hiru kontsonanteak gordeko ditu: institutu, konstituzio… Ez, ordea,
euskara idatzian aspaldidanik erabili diren hitzek hizkera arrunteko esanahia
dutenean: sustantzia…
Hala dio Euskaltzaindiaren erabakiak. Ez dirudi gaur idazleek darabilten
substantzia izenak esanahi "arrunta" duenik; beraz, ondo dago substantzia.
Bestalde, hitz teknikoak diren neurrian, ez dago abszesu edo abszisio erabili ezinik.
Data: 1996
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
Latinezko esapideak: deklinabidea eta ortotipografia
Galdera:
Latineko esapideak deklina al daitezke euskaraz? Eta deklinatzekotan, zein da
idazkera zuzena: komatxoak, marratxoa...? Adibidez:
- Lantegi gehienetan "curriculum vitae" eskatzen dute.
- Almeriaraino joan ondoren, senideei "vis a vis"-a galarazi diete.
- "Modus vivendi" eskasa dago hor.
- Egiteko modu "sui generis" bat erabiltzen du Mikelek.
- Gutunaren azken aldean "nota bene" bat ezarri zidan.
Erantzuna:
Bai, latinezko esapideak deklina daitezke euskaraz, jakina; baina Euskaltzaindiak
ez du ezer erabaki horrelakoen ortotipografiari buruz. Beraz, aukeran daukazu
marratxoa erabiltzea edo kakotxak; nahiz eta egokiagoa izan, agian, letraketra
etzana erabiltzea.
Besterik da latinezko esapideak erabiltzea komeni den ala ez: hori estilo-arazoa da,
norberak (edo enpresako estilo-liburuak) erabaki beharreko auzia. Bistan da, hala
ere, euskarazko testuetan arazo ugari sortzen duela erdarazko esapideak deklinatu
beharrak; beraz, zenbat eta gutxiago txertatu, hobe. Gainera, ez dira beharrezkoak
izaten gehienetan; eta, beharrezko direnean, deklinazio-atzizkirik gabe erabiltzea
komeni da. Zuk aipatutako adibideak, esate baterako, honela emango nituzke nik:
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
- Lantegi gehienetan, curriculum vitae eskatzen dute.
- Almeriaraino joan ondoren, senideei elkar ikustea (edo aurrez aurre egotea)
galarazi diete.
- Bizimodu eskasa daukate hor.
- Gauzak egiteko modu berezia dauka Mikelek.
- Gutunaren azken aldean ohar bat ezarri zidan.
Data: 2001/04/24
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Leku-izenak nola idatzi
Galdera:
Gure herriko kaleko pasabide bati Arritarte esaten dio jendeak. Udalak plaka bat
jarri nahi du bertan, pasabidearen izena adieraziz; baina zalantza sortu zaigu izen
hori nola idatzi erabakitzeko orduan. Herrian badugu Arriarte izeneko baserri bat,
baina pasabide horren berri idatzirik ez dugu inon aurkitu. Hortaz, nola idatzi behar
dugu: Harri tarte, Harri-tarte, Harriarte edo Arriarte pasabidea?
Erantzuna:
Batetik, Euskaltzaindiak esana dauka H letraz eta palatalizazioaz hartutako
erabakiak ez direla erabili behar Onomastikan (horregatik Iruñea eta ez Iruinea,
adibidez). Bestetik, Euskaltzaindiak berak 2000. urtean argitara emandako
Toponimia txikia normalizatzeko irizpideen arabera, idatzizko lekukoei eman behar
zaie lehentasuna (zaharregiak ez badira, behintzat). Arau horiek kontuan harturik,
Arriarte pasabidea idatzi behar da.
Data: 2001/04/02
Erantzulea: Mikel Gorrotxategi, Onomastika batzordeko idazk.
Letra larriak hitz konposatuetan
Galdera:
Hitz konposatuetan zilegi al da letra larriak bietan erabiltzea: Neba-Arrebak etorri
dira? Espainiako Errege-Erreginak etorri dira?
Erantzuna:
Letra larriak bietan erabiltzeko, bi osagaiek izan behar dute izen bereziak, eta zaila
da horrelako adibideak aurkitzea. Azken urteetan maiz samar ikusten ditugunak
Vitoria/Gasteiz bezalakoak dira, eta horietan biak idazten dira letra larriz. Euskal
literaturan badira Axular-Etxepareak edo Sakana-Burundak bezalako adibideak ere.
Galderan aipatzen diren kasuetan, puntu baten ondoren Anai-arrebak idatziko
genuke, hau da, lehen izena bakarrik letra larriz. Bigarren kasuan, Errege eta
Erregina idatziko genuke Euskaltzaindiaren gomendioaren arabera; beraz,
Errege-Erreginak.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Data: 1998
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
Maileguak: "-itis" bukaeradun hitzak eta beste
Galdera:
Nola erabili behar dira euskaraz grekozko "-itis, -osis" eta antzeko amaierak
dituzten hitzak?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak honako hauek dakartza, besteak beste: "tetanos;
flebitis, konjuntibitis; osmosi, psikosi; analisi, krisi..."
Bestalde, Maileguzko hitz berriei buruzko Euskaltzaindiaren erabakiak
argitalpenak (ikus 33. or.) laburpen hauxe dakar:
"Grekoz S bukaera dutenek letra hori galdu egiten dute, salbu -ITIS bukaeradunak
eta silaba bakarrekoak edo bikoak direnak."
Data: 2001/11/14
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Maileguen zahar-berria: -sz-, g eta j
Galdera:
Noiz esan daiteke mailegu bat zaharra dela (edo berria)? Nola jakin noiz den -szmultzoa ala -z- soila? Edo noiz gorde j eta noiz egokitu mailegua g forman? Noiz
du mailegu batek erabakigarria izateko adinako tradizioa?
Erantzuna:
Zaila da muga argia markatzea mailegu zaharren eta berrien artean. Zaharra, oro
har, euskarak aspalditik bereganatua duena da, literaturan dokumentatua duguna eta
abar.
Bi txistukariz osatutako kontsonante-multzoaz, -sz- edo g/j kontuez, lehendik ere
emanak dira arau orokorrak (ikus Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren
erabakiak). Horrez gainera, Hiztegi Batuan begira daiteke mailegu jakin bat nola
idatzi behar den. Hor ikus daiteke mailegu berriak g letraz idaztekoak direla, oro
har. Bestalde, maileguak nola ahoskatu behar diren ere adierazia du Euskaltzaindiak
(ikus Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua izeneko 87. araua).
Data: 2000
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Ordena, hitz elkarketan
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Tabako paketea / pakete tabakoa eta antzekoetan, zein da ordena zuzena?
Erantzuna:
Zer esan nahi den: paketeaz ari bagara, tabako paketea behar du, poxpolo kaxa
bezalakoxe egitura duen hitz elkartua. Baina tabako kantitateaz ari bagara, pakete
tabakoa nahiz pakete bat tabako (edo bi pakete tabako, etab.) esan beharko dugu.
Adibidez: hiru pakete tabako erosten ditut astero, baina hiru tabako pakete eskatu
dizkit alabak eskulan bat egiteko.
(ikus Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 93.-94. or.).
Data: 1998
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Ordinalen eta banatzaileen idazkera
Galdera:
a) 18. arauak dioenez, ordinaletako garren ahoskatzeko, puntua jar daiteke. Baina
lehenengo laburtzeko modua zein da: 1. nahiz eta garren ahoskatu ez?
b) Zergatik batgarren eta ez bostgarren. Beharbada, stg kontsonante multzoagatik
ote?
c) Bestalde, garren horren ordezko puntua beti jarri behar al da? 2 eta 3. atalean
edo 2. eta 3. atalean?
Erantzuna:
a) Bai, noski.
b) Bai, arauan bertan esaten den bezala, "batasunean kontsonante multzoak
murrizteko hartu den erabateko jokabidea (hiztegi eta ez hitztegi) kontuan harturik,
badirudi forma bakuna dela gomendatzekoa".
c) Puntua behar du, bai. Beraz, 2. eta 3. atalean nahiz 2. eta 3. ataletan.
Data: 1996
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
Puntuazio ortografikoa: "koma"ren erabilera
Galdera:
Zer dauka arautua Euskaltzaindiak komaren erabileraz, edota non aurki dezaket gai
horri buruzko argibiderik?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki puntuazioari buruz, ez bada alor jakinen bati
buruzko gomendio-saila (adibidez, hitz elkartuen idazkeraz). Beraz, ez dago ezer
arauturik komaren erabileraz ere.
Puntuazioarena-eta begiratzeko, bibliotekan-edo eskura dezakezu, besteak beste,
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
honako liburu hau:
ZUBIMENDI, Joxe Ramon; ESNAL, Pello: Idazkera-liburua, Eusko Jaurlaritzaren
Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 1993.
Data: 2001/07/13
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Zenbakietako eta
Galdera:
Zilegi al dira Mila bostehun lagun hil dira, Bost laurogeiko jauzia egin du nahiz
Errealak bi bat irabazi dio Athletic-i eta gisakoak ala, uste dudanez, horietan
guztietan eta juntagailua erabili behar da?
Erantzuna:
Hobestekoak dira honako egiturak hauek:
Mila eta bostehun lagun hil dira.
Bost eta laurogeiko jauzia egin du.
Errealak bi eta bat irabazi dio Athletic-i.
Kasu horietan euskaraz juntagailua erabili izan da literatur tradizioan; gainera,
lehen adibidearen kasuan, 1994an argitaratutako 7. arauak dioen bezala, mila
berrehun eta bat da euskara batuan hobesteko egitura.
Data: 1999/11/15
Erantzulea: Gramatika batzordea
Aditzaren ingurukoak (Lexikoa)
"iritzi" + "-eLA"
Galdera:
Zein da zuzena: "Gaixotasunaren diagnostikoa garaiz egitea komenigarria dela
irizten diote" ala "Gaixotasunaren diagnostikoaRI garaiz egitea komenigarria dela
irizten diote"?
Erantzuna:
Lehenbizikoa bakarrik da zuzena. Dirudienez, "-eLA" konpletiboarekin duzu
zalantza. Ez dago arazorik "iritzi" aditzarekin "–eLA" menderagailua erabiltzeko.
Badira era horretako egituren testigantzak literaturan, eta ugari samar gainera:
"Etxe ona eta andre obea izango dituala deritzot" (Garoa), "Neritzan neretzat
bakarrik itz egiten zenduala" (Agirre Asteasukoa) eta abar.
Datiboko marka ere eska dezake aditz horrek. Hala ere, ematen duzun bigarren
perpausa, datiboduna, okerra da; izan ere, datiboaren markak "-t(z)ea"dun perpaus
konpletiboan joan behar du eta ez perpaus horretako osagai baten gainean; eta
horrez gain, "-eLA"dun perpausik ez du behar. Beraz:
OKERRA: "*Gaixotasunaren diagnostikoaRI garaiz egitea komenigarria dela
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
irizten diote."
ZUZENA: "Gaixotasunaren diagnostikoa garaiz egiteaRI komenigarria irizten
diote."
Data: 20010912
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
ahala, ahalean: irabazi ahala, irabazi ahalean
Galdera:
Gauza bera al dira ahala eta ahalean? Adibidez, irabazi ahala eta irabazi ahalean.
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delakoan (ikus 13. or.), hauxe
da, besteak beste, ahala sarreran datorrena:
- ahala 1 adlag. (Aditz baten era burutuaren eskuinean). Bezain laster, -en neurrian.
Iritsi ahala eseri dira. Platerak atera ahala husten ziren.
Horren arabera, ahala hobetsi da batasunerako, esanahi bikoitz horrekin. Lehen,
ordea, gipuzkeraz behintzat, herriak bereizten zituen ahala (ZENBAT, -en neurrian)
eta ahalean (NOIZ, bezain laster). Adibidez:
- Irabazi ahala gastatzen zuen dirua. (ZENBAT: irabazten zuen guztia)
- Irabazi ahalean gastatzen zuen dirua. (NOIZ: irabazi bezain laster)
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako 'ahal' sarrera.
Data: 20131104
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
aldi oro, aldiro, -en aldiro: naizen aldiro, naizenero
Galdera:
Zuzena al da Tolosara itzultzen naizenero gertatzen zait hori esatea? Zuzena da
NAIZENERO hori?
Erantzuna:
Baiezkoan nago. Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, VI,
Mendeko perpausak 2, liburukian, ´´Denborazko Perpausak, 2.1.2. Aldiberekotasun
errepikatua´´ atalaren amaieran (ikus 90. or.) dator honako hau: ´´Bestalde, -eN
ALDIRO ere aipa daiteke´´.
Horregatik, naizenero = naizen aldiro iruditzen zaidalako daukat zuzentzat
Tolosara itzultzen naizenero gertatzen zait hori esaldia = Tolosara itzultzen naizen
aldiro gertatzen zait hori.
Data: 20130924
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
argitu: eguna argitu du
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Badakit eguna argitu du zuzena dela, baina okerra al da egunak argitu du esatea?
Erantzuna:
Ez da egokia; baina tradizio literarioan badira erabilera horren adibideak ere, nahiz
eta gehien-gehienak eguna argitu du erakoak izan.
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus
2012koaren 49. or.), hauxe da, besteak beste, argitu sarreran datorrena:
argitu 1 du aditza. Argi egin. Eguzkiak argitzen du mundua.
argitu 4 da/du aditza. Eguna zabaldu, egun argia agertu. Neguan oso berandu
argitzen du eguna. Eguna argitu zenean Jesus han agertu zen. Eguna argitu baino
lehen.
Beraz, eguna argitu da erabilera zuzen-egokia batasunerako.
Data: 20151026
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Determinatzaile zehaztugabeak: *beste egunean, lehengoan, lehengo
egunean
Galdera:
Zuzena al Beste egunean ez zinen etorri esatea?
Erantzuna:
Ez. Okerra da erabilera hori (erdarakada da), eta beste hauek dira zuzenak:
- Lehengoan, ez zinen etorri.
- Lehengo egunean, ez zinen etorri.
- Aurrekoan, ez zinen etorri.
- Aurreko egunean, ez zinen etorri.
- Joan den egunean, ez zinen etorri.
- Joan zen egunean, ez zinen etorri.
- Orain hurrena, ez zinen etorri.
- Orain hurrengoan, ez zinen etorri.
Data: 20090310
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
eragin, arazi
Galdera:
Zein forma hartzen dute eragin eta arazi aditzek: NOR-NORK edo
NOR-NORI-NORK? Noiz bata eta noiz bestea? Arau bera erabiltzen da bientzako?
Erantzuna:
1. Orokorrean, oinarriko aditza da erakoa denean, -arazi eranstean du erregimena
hartzen du (Isildu da Mikel / Norbaitek isilarazi du Mikel); eta du erakoa denean,
-arazi eranstean dio erregimena hartzen du (Egia esan du Mikelek / Norbaitek egia
esanarazi dio Mikeli).
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Xehetasun gehiago jakiteko, irakur Euskaltzaindiaren 43. araua, Arazi aditzaren
erregimena izenekoa. Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako
arazi sarrerak.
Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
2. Gauzak ez daude garbi eragin aditz arazlearen kasuan, eta aztertzeko dagoela
esango nuke nik. Ez dirudi berdin jokatzen duenik mendebaldeko tradizioko eragin
aditz arazleak.
Orotariko Euskal Hiztegira baldin bagoaz (VI. liburukia, 736. or., eragin sarrera),
honako adibide hauek ikusten ditugu, -araziren jokamoldeaz beste dutenak:
a) Aditz iragangaitzekin ere, NOR-NORI-NORK (dio) erako aditza duten hauek:
- Zek etorri eragin deutsu nigana? Añibarro.
- Bere naigabea aztu eragiten zion. Arrue.
b) Bestalde, du erako aditz iragankorra ez du, kasu honetan, dio aditz bilakatzen:
- Lege edo pena bat ifiñi ta gorde eragiten badezu. Kardaberaz.
Ondorioak ateratzeko, hobeto aztertu beharreko aditza da eragin hau.
Data: 20131125
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
Euskal aditz-sistema / formas verbales en castellano
Galdera:
Euskara-Gaztelania-Euskara: aditzen baliokidetasun taularik edo eskemarik ba al
da, adibidez, erdarazko pluscuamperfecto subjuntivo euskaraz nola adierazi
jakiteko?
Erantzuna:
Nik dakidala, ez dago halako korrespondentziak dituen gramatikarik. Hizkuntza
bakoitzak bere erara antolatzen du aditz-sistema, eta, testuinguruen arabera,
askotarikoak izan daitezke hizkuntza bateko aditz-forma baten ordainak beste
hizkuntza batean. Oso zaila da, edo ezinezkoa, hizkuntza biren aditz-sistemen
korrespondentzia automatikoak egitea (bereziki, gaztelaniaren eta euskararen artean
dagoen aldea ikusita; oso desberdinak baitira biak).
Data: 20120223
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
ezagutu: poza ezagutu?
Galdera:
EZ DU BERRIRO POZIK EZAGUTUKO.
Badakigu HERRIAK GARAPEN HANDIA EZAGUTU ZUEN modukoak ez
direla egokiak (zuzenak), eta hor EZAGUTUren ordez, IZAN behar lukeela; beraz,
uste izatekoa da goian aipaturikoa ere ez dela, gutxienez, egokia, euskaraz. Zuzen
gabiltza?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Bai. Izan ere, ezagutu aditza, erabilera horretan behin besterik ez dugu aurkitu:
Berria egunkarian, Igor Elortzaren 2009ko bertso batean (beraz, atzo goizean).
Hortik kanpo, ez da adibiderik bat ere kausitzen ez Orotariko Euskal Hiztegian, ez
Ereduzko Prosan, ez corpusetan.
Beraz, azken orduko erdarakada izateko itxura osoa dauka, segur asko erdarazko
conocer aditzaren balio guztiak, automatikoki, euskal hitzari ere alegeraki
eransteagatik. Gogoan izan euskaraz ezagutu aditzak erdarazko
conocer=(re)conocer-ekin daukala kidetasun semantikoa, eta ez
conocer=saber-ekin. Hori dela eta, euskaraz hizkuntzak jakin dakizkigu, eta ez
ezagutzen. Horrexegatik, itzulpen kaxkarra da erdarazko conocimiento de lenguas
euskaraz hizkuntzen ezaguera moduan itzultzea (hobe hizkuntzen jakite-maila,
adibidez), ez baita esaten zenbat hizkuntza ezagutzen dituzu?, baizik zenbat
hizkuntza dakizkizu?
Beraz, hobe da, dudazko gainerako kasuetan bezala, zalantzarik gabeko formetara
jotzea, hots, klasiko eta ohikoagoetara, eta, kasu honetan EZ DU BERRIRO POZIK
IZANGO hobetsi.
Data: 20140220
Erantzulea: Xabier Kintana
ezin: ezin zen, ezin zitekeen
Galdera:
- Mundua lehen pentsa ezin zitekeen egoerara iritsi da.
- Mundua lehen pentsa ezin zen egoerara iritsi da.
Bi perpaus horiek zuzenak dira? Zein da bien arteko desberdintasuna, baldin eta
pentsa ezin zitekeen eta pentsa ezin zen aditzek esanahi desberdina badute?
Erantzuna:
Balioz, gauza bera dira bi formak, ezin zitekeen eta ezin zen, eta esanahiaren aldetik
ere ez da bereizketarik. Hori bai, zure galderako bigarren esaldia ez da zuzena; izan
ere, adizki horietako bakoitzak aditz nagusiari eskatzen dion forma ez baita bera
(ezin zitekeen pentsa / ezin zen pentsaTU):
-* Mundua lehen pentsa ezin zen egoerara iritsi da. (Okerra)
- Mundua lehen pentsaTU ezin zen egoerara iritsi da. (Zuzena)
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako ezin sarrerak.
Data: 20131104
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
galdetu: -en galde etorri, -en galdea egin, -en galdez ibili, -en galdezka ari
Galdera:
Zuzena al da Ikerrengatik galdetzeko esan didate esatea, adibidez, Iker zein den edo
non dabilen jakin nahi dudala adierazteko?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Ez. Hauek dira erabilera zuzen-egokiak galdetu aditzaren adiera horretan: Ikerren
galde nator, Ikerren galdea egiteko esan didate, Ikerren galdez nabil, Ikerren
galdezka ari naiz... Beraz, -en atzizkia hartu duen izen sintagma mugatu bati
dagokio erabilera hori. Beste esanahi bat du, oso desberdina, Ikerrengatik galdetu
egiturak: adibidez, Ikerrengatik galdetu dut trenen ordutegia; nik ez nuen jakin
beharrik, baina hark Pariseko trena hartu behar du igandean.
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus
2012koaren 288. or.), hauek dira, besteak beste, galdez, galdezka sarreretan
datozen adibideak: bere anaia txikiaren galdez, aitaren galdez, zure galdez;
Jesusen galdezka, zure galdezka...
Data: 20150611
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
itxaron apur bat, itxaron apur batean
Galdera:
Zein da forma zuzena, itxaron apur bat edo itxaron apur batean?
Erantzuna:
Biak zuzenak dira. Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako
liburuan (ikus 43. or.), hauxe da, besteak beste, apur sarreran datorrena:
- apur bat Pixka bat. Itxaron ezazu apur bat.
- apur batean (Denbora adieraziz). Itxaron ezazu apur batean.
Data: 20141201
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
maite gaituzten/gaituztelako seinale
Galdera:
Zuzena al da maite gaituztela seinale esaldia?
Erantzuna:
Ez da zuzena, ez. Euskaltzaindiaren 116. arauak erakusten duenez, maite gaituzten
seinale / maite gaituztelako seinale dira egitura zuzenak.
´´Literatur tradizioaren lekukotasuna ikusita, hau da Euskaltzaindiaren erabakia
izenak gobernatzen dituen perpaus osagarri jokatuetan erabili beharreko atzizkiez:
Aitzakia, albiste, berri, damu, esperantza, froga, hitz, iritzi, irudipen, itxaropen,
itxura, kezka, konfiantza, kontu, marka, promesa, seinale, sentimendu, susmo, uste,
zantzu, zurrumurru... eta horrelako izenek gobernatzen dituzten perpaus
osagarrietan –eLAKO eta –eN atzizkiak erabiliko dira euskara batuan:
- Maite gaituztelako seinale da egin diguten harrera beroa.
- Maite gaituzten seinale da egin diguten harrera beroa.
Baina euskara batuan ez da egoki perpaus osagarriotan –eLAREN, –eNEKO edo
–eNAREN atzizkiak erabiltzea, ez baitute literatur tradizioan aski den adinako
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
lekukotasunik. Beraz, gisa honetako perpausek ez dute lekurik euskara batuan:
- *Maite gaituztenaren seinale da egin diguten harrera beroa´´.
Data: 20121008
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
mozorrotu
Galdera:
Nola esan behar da: indio mozorrotu ala indioz mozorrotu?
Galdera zein litzateke Nola mozorrotu zara? ala Zer mozorrotu zara?
Erantzuna:
Galdera egokia Nola mozorrotu zara? litzateke.
Bestalde, -z mozorrotu (indioz mozorrotu) ala mozorrotu (indio mozorrotu)
egituretako zein erabili den (erabili bada) jakiteko Orotariko Euskal Hiztegiko
datuak ikusita, gaur egunera arte, ez da aurkitu -z mozorrotu egituraren
lekukotasunik batere euskarazko tradizio idatzian, eta horregatik hobetsi zuen
Gramatika batzordeak -0 mozorrotu egitura 1997an.
Gramatika batzordearen ustez, -z mozorrotu bezalakoak berri samarrak dira, eta
euskarak horren ordez beste egitura batzuk erabili izan ditu: hala nola, indio
jantzita, indio jantzian, indio mozorroan, indio arropetan (iparraldean) eta abar.
Mozorrotu aditza erabili izan da literaturan, baina bakarrik agertzen da gehienetan:
mozorrotuta joan zen kalera.
Egia da gaur eguneko erabileran asko ugaldu dela -z mozorrotu egitura; Ereduzko
Prosa Gaur corpuseko datuetara baldin bagatoz, nabarmena da ugaltze hori.
Euskaltzaindiaren Hiztegia osatzeko, lehenagoko tradizioko datuak (OEH) eta gaur
egungoak (EPG) erabili dira, eta, horregatik, indioz mozorrotu egitura ere ontzat
eman da 2012an.
Data: 20121015
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
oso, asko: asko maite zaitut
Galdera:
Zuzena al da asko maite zaitut esatea? Edo oso maite zaitut esan behar dugu?
Erantzuna:
Bai, zuzena eta egokia da erabilera hori. Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta
adibideak delako liburuan (ikus 2012koaren 61. or.), horixe da, besteak beste, asko
sarreran datozen adibideetako bat: Asko maite zaitut.
asko 3 adizlaguna. (Aditzaren osagarri, dagokion ekintza neurri handian gertatzen
dela adieraziz). Horrek asko daki. Asko maite zaitut. Asko gustatzen zaion janaria.
Asko argaldu zen. Asko lagundu zioten. Ez zait asko(rik) gustatu.
Gainera, Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako horretan (ikus
657. or.), oso sarreran, adibideetako batek eranskin berezia dakar:
oso 10 adizlaguna. (Aditz bati dagokiola). (...)Banuen astakume polit bat oso maite
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
nuena: asko maite nuena.
Eranskin horrek adierazi nahi du, noski, oso maite nuena zuzena izan arren, asko
maite nuena erabiltzea hobesten dela batasunerako. Beraz, asko maite zaitut esatea
zuzena eta egokia da.
Data: 20151008
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
pentsatu: bere buruan pentsatu, bere buruagan pentsatu
Galdera:
Zein da zuzena: bere buruan pentsatu ala bere buruagan pentsatu?
Erantzuna:
Biak zuzenak dira; izan ere, -GAN edo BAITA- formarik gabekoa ere maiz
agertzen da euskal literaturan (ikus Orotariko Euskal Hiztegia, V, 672. or.): nork
bere buruan pensatzen zuelarik, bere burura erakarriko duela kaltea... /
gaixoa bere buruagan pentsatzen, bere buruaganako amodioa, bere buruagan
fidatua aurkitu...
Data: 20120705
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
samar/samarra/samartua/samartuta
Galdera:
Zuzenak al dira ondorengo esaldiak Pixka bat handituta dauka besoa adierazteko?
a. Handitu samar dauka besoa.
b. Handitu samartuta dauka besoa.
c. Handitu samartua dauka besoa.
d. Handitu samarra dauka besoa.
Erantzuna:
Denak zuzenak dira, lehenbizikoa (a) izan ezik. Alboan erantsi dut beste adibide
zuzen bana:
a. Handitu *samar dauka besoa. / Etxe handi samar batean bizi zen.
b. Handitu samartuta dauka besoa. / Nahastu samartuta etorri zen.
c. Handitu samartua dauka besoa. / Egin samartuak ditu lanak.
d. Handitu samarra dauka besoa. / Aurreratu samarra du bere lana.
Data: 20121203
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
sartu: etxean sartu, etxera sartu
Galdera:
Zuzenak al dira etxeAN sartu, etxeRA sartu egiturak? Biak zuzenak?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Bai, galderako bi egitura horiek zuzenak dira, eta euskalki guztietan erabili izan
dira (ikus Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegia, OEH, XIV. lib. 583. or.);
batez ere, -(e)an sartu egitura. Hona OEHtik hartutako adibide zenbait: inoren
gauzetan ez sartu; gipuzkoarrok sartu dira Gazteluko etxean; begira zelan
zabiltzan, non sartzen zarean; oilar-hotsa belarrian sartu zitzaion; korajia sartzen
da horren biotzian; ohera sartu nadin; zerura sartuteko modu edo erarik ez
dakigulako...
Hona, gainera, Sagardoaren grazia izeneko bertsoen hasierakoa:
Goizean SARTU TABERNAN eta / ateratzen naiz azkena...
Baina, adibidez, Uztapide bertsolariak TABERNARA SARTU ere kantatu zuen.
Data: 20090514
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Zenbat balio du? Zenbatean dago?
Galdera:
Zein da zuzena?
Zenbat balio du kilo batek mahats / kilo bat mahatsek?
Kilo batek mahats / kilo bat mahatsek bi euro balio du.
Erantzuna:
Hauek dira galde-erantzuteko ohiko egitura zuzenak:
- Zenbat balio du kilo bat mahatsek? Zenbat euroan dago mahatsa? Zenbatean
dago mahatsa?
- Kilo bat mahatsek bi euro balio du. Kilo batek bi euro balio du. Mahatsa bi
euroan dago. Kiloa bi euroan dago. Bi euroan dago kiloa. Bi euroan dago
mahatsa.
Data: 20120417
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Zenbatzaile zehaztugabeak: franko, franko aldiz, frankotan
Galdera:
Zuzena al da franko esan du esatea askotan esan du esan ordez?
Erantzuna:
Ez. Izan ere, franko aldiz esan du edo frankotan esan du esan behar da askotan
esan du adierazteko.
Zenbatzaile zehaztugabea da franko, eta lau erabilera hauek erakusten ditu izenen
ondoan, Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU-I) liburukiak
150. orrialdean dakarrenez: lana franko, lan franko, lanik franko, franko lan (asko
lan bezala, ekialdean).
Horrez gainera, ikus Euskaltzaindiaren Hiztegia eta JAGONETeko datu-base
honetako “nahiko” sarrera.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Data: 20060330
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Zenbatzaile zehaztugabeak: makina bat, *makina
Galdera:
Zuzena al da Makina aldiz entzun diot kontu hori esaldia?
Erantzuna:
Ez. Izan ere, makina hitzak asko esan nahi duenean, makina bat erabili behar da
zenbatzaile zehaztugabe gisa (ikus Hiztegi Batua).
- Makina bat aldiz entzun diot kontu hori.
- Makina bat bider hartu izan dut hango haize ederra!
- Makina bat markes bada bazterretan.
- Makina bat mediku eta botika ibili zen gure etxean.
- Makina bat orrialde idatzi du.
Data: 20100223
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
zertan ibili/jolastu: pilotan, dendaketan, zezenketan, harrapaketan...
Galdera:
Arestian, piratetara jolastu irakurri dut. Zuzena al da zertara jolastu egitura hori?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak besterik arautu artean, tradizioak agintzen du horretan ere, eta
tradizioa, nik dakidala, ZERTAN ibili/jolastu erabiltzearen aldekoa da, argi eta
garbi. Beraz, pilotan ibili, pirataketan jolastu eta gisakoak erabiltzea da egokiena,
nire ustez: amaketan, dendaketan, zezenketan, harrapaketan, kaniketan...
ibili/jolastu.
Data: 20120702
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
zuzendu
Galdera:
Zuzena al da haurdunei zuzendutako ikastaroa esaldian zuzendu aditza erabiltzea?
Erantzuna:
Bai, zuzena da erabilera hori. Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak
delako liburuan (ikus 863. or.), hauxe da, besteak beste, zuzendu sarreran
datorrena:
- zuzendu 4 du aditza. Zerbait beste zerbaitetara edo norbaitengana bideratu. Hona
orain gure galdera, irakurle guztiei zuzendua.
Koldo Mitxelena zenari hartuak dira ondorengo adibide hauek ere:
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
- Bada Tovar jaunaren erantzun bat; Corominas jaunari zuzendua dago.
- Zein euskal sukaldetan entzun da sekula Eñaut zaharrak emazteari zuzentzen dion
bezalako predikurik?
Data: 20141211
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
ahal izan
Galdera:
Oso esparru zabala duen aditza da, era ezberdinetan erabiltzen duguna, gainera.
Guk forma arruntenak eta erabilienak zein diren jakin nahi dugu eta nork, norekin,
noiz, zertarako eta abar kontuan hartuz egokitasunez erabiltzen irakatsi ere bai.
Esate baterako, mendebaldean bultzatu behar ote dugu etortzen ahal zara forma?
Erantzuna:
Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna liburuak dakarrena (420.-423. or.)
gomendatuko nuke:
Ahal desirazkoa ("ez ahal da oinez etorriko!") / ahal ahalezkoa ("ez da oinez
etortzen ahalko").
Ahalezko balioan, aditz laguntzaile guztiekin ager daiteke, beti ere aditz nagusiaren
erregimenaren arabera: joaten ahal da, egiten ahal dugu, joan ahal naiteke, egin
ahal dezake...
Eta ez dirudi, -kedun formetan, ahal erabiltzeak esanahia aldatzen duenik ("egin
ahal dezake", "egin dezake").
Aspektuari dagokionez, aspektu burutua izan edo ukan partizipioen bidez
adierazten da, aditz nagusia gehienetan partizipioa izanik (euskalki batzuetan aditz
izena ere bai): aski goiz etorri ahal izan da, liburuak erosi ahal izan ditu, horri
esker ikasten ahal izan dut munduaren berri...
Aspektu burutugabea, ahalek berak bakarrik adierazten du, aditz nagusia,
euskalkien arabera, partizipioa edo aditz izena izanik: etorri ahal naiz, etortzen
ahal naiz...
Geroaldia markatzeko, ostera, forma bat baino gehiago aurki daiteke; badirudi
erabilienak, geroaldiaren marka ahali zuzenean erantsi, eta aditz nagusia -tu edo
-t(z)en formak daramatenak direla: ikusi ahalko dugu, ikusten ahalko dugu... Nahiz
geroaldiaren marka izan aditzari ere lot dakiokeen: ikusi ahal izango dugu.
Euskaltzaindiak ez du azterketa berezirik egin, ez araurik eman. Dena den,
Gramatika batzordea ari da aditz "modal" hauen erabileraz arau-proposamena
prestatzen, bai baitirudi gramatiketako forma horien artean, ez dutela guztiek pisu
bera izan eta puntu batzuek (aditz nagusiaren aspektuari dagozkionak, edo
geroaldiko forma nagusiak zein diren) hobeto aztertu beharrekoak direla.
Bestalde, ez dago bereziki bultzatu beharrik etortzen ahal zara; aski da
jakitea/irakastea egitura hori zuzena dela euskaraz, erabil daitekeela eta, batez ere,
Ekialdeko euskalkietakoa dela.
Data: 1999
Erantzulea: EGLkoaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
ahal eta ezin
Galdera:
Erabilera zuzena zein da? Etortzen ahal naiz, etorri ahal naiz, etorri ahal liteke…
Bestalde, jokatu ahal dut = jokatzen ahal dut. Horrako ahal biak ontzat ematen ote
dira?
Joan ahal nahiz - ez dut joaten ahal, ezin dut joan / ezin eraman dezaket
Ezin naiz joan / ezin dut joan? Horrako ezin horrek beti laguntzaile trantsitiboa
eskatzen al du?
Ba ote dago ñabardurarik egin dezake eta egin/egiten ahal duren artean? Edo
berdin-berdin erabil ditzakegu?
Erantzuna:
Ezinek eta ahalek ez dute laguntzailea aldatzen: ezin naiz etorri; ez naiz joaten
ahal.
Gainerako galderak aztertuko ditugu.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
behar izan
Galdera:
Etorri behar izan zer da: naiz ala dut?
Erantzuna:
113. arauak dio behar izan horrek du saileko aditz laguntzailea hartuko duela, salbu
bertan aipatzen diren kasuetan. Beraz, etorri/joan behar dut da batasunerako forma
zuzena.
Data: 2001
Erantzulea: Araua
behar izango / beharko, ezin izango / ezingo eta gisakoak
Galdera:
Zuzenak al dira behar izango / beharko; balio izango / balioko; bizi izango /
biziko; ezin izango / ezingo; ahal izango / ahalko; nahi izango / nahiko forma
horiek denak?
Erantzuna:
Bai, horiek denak dira zuzenak, Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen
Urratsak, EGLU, II liburukian aipatzen denez. Liburuki horretan esaten da
perifrasiaren osakide diren izan edo ukan aditzek hartzen dutela aspektu-marka;
nahiz eta askotan, aditz horiek isildu ondoren, nahi eta gura izenek (447. or.),
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
beharek (453 or.) eta ahalek (459. or.) hartzen duten -ko marka hori.
Balio izan, bizi izan eta ezin izan aditzekin ere gertatzen da izanen elipsi hori. Hala
erakusten dute behintzat Orotariko Euskal Hiztegiko literatura corpuseko adibide
ugariek (balioko formak, 83 agerraldi; biziko formak, 567; ezingo formak, 103...).
Oro har, gainera, zuk emandako aditz horietan ugariagoak dira izan aditza
eliditutako formak (beharko, balioko, biziko eta abar), besteak baino (behar izango,
balio izango eta abar baino).
Data: 2001/04/19
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
deitu
Galdera:
Ez dugu oso garbi ikusten zergatik onartzen den deitu didate, deitu naute-ren ordez.
Erantzuna:
39. arauan, Iparraldeko eta Hegoaldeko tradizioak kontuan harturik, biak onartzen
dira; beraz, ez da deitu naute baztertzen.
Data: 1998
Erantzulea: Araua
du eta da
Galdera:
Inpertsonalaren erabilera orain arteko ohituren kontrakoa: esaten da, ikusten da…
Irauli, bestalde, hiztegietan du agertzen da; baina Txalupa irauli egin zen.
Erantzuna:
Du motako aditz askok onartzen dute da laguntzailea, subjektu jakinik adierazten
ez denean, hau da, inpertsonala adierazteko. Hiztegi Batuan, hala ere, aditz horiek
du ad. bezala azalduko dira, jakina.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
dut eta daukat
Galdera:
Ez daukagu sartzerik: ez duzu sartzerik. Sinetsia dut: sinetsita daukat
Oso garbi dut: oso garbi daukat
Zerbait egin beharra nuen/neukan
Zer alde dago batetik bestera? Bikote horietako forma biak zuzenak dira?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Bai, besterik erabakitzen ez den bitartean, bi formak ematen dira zuzentzat.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
egon eta izan
Galdera:
Izan aditza erabiltzea egonen ordez: bilduta izan da goiz guztian, gaixorik izan da
joan den astean… Ba al dago honetaz arau argirik emateko moduren bat?
Erantzuna:
Oso zabaldua dago aspalditik egon aditza, batez ere Hegoaldean. Oraingoz ez da
inolako araurik eman horretaz; aztertuko da gaia.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
espero izan
Galdera:
Ez al da egia espero izan aditza nominalizazioarekin erabiltzen dela normalean?
Adibidez:
Zu etortzea espero dut.
Erantzuna:
Egia da espero izan aditza nominalizazioarekin erabiltzen dela normalean, eta
zuzena da zure adibidea:
Zu etortzea espero dut.
Nolanahi ere, ez da molde bakarra; izan ere, -ela-dun perpaus osagarri bat lagun
duela ere eman baitaiteke aipatu aditza:
Etorriko zarela espero dut.
Beraz, biak erabil daitezke espero izan aditzaren osagarri gisa.
Erregimen berbera dute beste aditz batzuek ere:
Jaialdira joatea agindu nion.
Jaialdira joango nintzela agindu nion.
Data: 1999/05/05
Erantzulea: Gramatika batzordea
ezin jasoa / jaso ezina
Galdera:
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Zuzena al da hau ezin jasoa da esaldia? Badakigu ohikoagoa dela jaso ezina, baina
uste dugu eginahala eta ahaleginaren antzekoa izan daitekeela.
Erantzuna:
Zuzena da, bai, hau ezin jasoa da esaldia. Orotariko Euskal Hiztegiko literatura
corpusean molde horretako adibide asko dago (baita ezin atzetik dela ere, jakina).
Jaso aditzarekin bat bakarra (tripa ezin jasoa, ezer ezin jana, Iturriaga, Bertsoak,
42. or.), baina ugari beste aditz batzuekin: besteak beste, ezin askatua, ezin
ahaztuzkoa, ezin agortuzkoa, ezin baztertuzkoa, ezin egona, ezin eramana, ezin
esana, ezin jasana, ezin ikusia eta abar. Marratxo eta guzti idatzita ere agertzen dira
literatura tradizioan.
Data: 2001/04/19
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
ezin
Galdera:
Zein da forma zuzena: ezin dut jan ala ezin jan dut?
Erantzuna:
Biak dira zuzenak; baina bigarrena adierazkorragoa, askorentzat.
Data: 1998
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
gose
Galdera:
Gose izan, goseak egon… gosea eduki. Gose naiz, goseak nago egiturak jatorrak
dira; baina gose handia daukat, izugarrizko egarria zuen esaterik bai? (Orotariko
Euskal Hiztegian badaude gosea izan/eduki modukoak).
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du oraindik aztertu gai hori. Hiztegi Batua osatzeko bigarren
itzulian aztertzen ahaleginduko gara, Gramatika batzordearekin batera.
Data: 2000
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
iritzi
Galdera:
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Iritzi aditza erabiltzean konpletiboa erabil daiteke (polita dela deritzot, gaizki
dagoela deritzogu)?
Erantzuna:
Orotariko Euskal Hiztegian, iritzi sarreran, badira konpletiboaren adibideak (bi
arrazoiz deritzat herri honi hain izen hautua eman ahal izan ziotela), nahiz XX.
mendekorik ez den ageri. Hiztegi Batuan ez da bereziki ezer esan konpletiboaz
iritzi sarreran.
Data: 1998
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
joan berri
Galdera:
Joan berri naiz ala joan berri dut? Jende askoren zalantza izaten da.
Erantzuna:
Joan berri naiz, zalantzarik gabe; berri ezartzeak ez baitu aditz laguntzailea
aldarazten.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
merezi izan
Galdera:
Merezi izan aditza dela-eta, ontzat ematen ditut honelakoak:
Mikelek saria merezi du.
San Ferminetara joatea merezi du.
Donostiako Alde Zaharrera joatea merezi du.
Baina ondoko perpaus hau (Euskaltzaindiaren 31. arauan esaten denaren kontra
doana) ontzat eman al daiteke?
Arestian aipatutakoak (hau da), Donostiako Alde Zaharrera joateak, merezi du.
Erantzuna:
Gramatika batzordearen iritziz, azkeneko perpaus hori txartzat ematekoa da. Izan
ere, egia da merezi izan aditzak ergatiboa eska dezakeela (Mikelek saria merezi du),
baina aditz horren bi erabilera bereizi beharrean gara:
1. Subjektu ergatiboa eta objektu absolutiboa duena:
Mikelek saria merezi du.
Mikelek saria jasotzea merezi du.
2. Merezi izan aditzaren erabilera inpertsonala, subjektu ergatiborik ez duena:
Merezi du lan egitea.
Merezi du Euskal Herria ongi ezagutzea.
Goian aipatzen den zalantzazko perpausa bigarren baliokoa litzateke, subjektu
agerikorik ez duena. Beraz, perpaus hori erabili nahi izanez gero, honelako zerbait
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
gomendatuko genuke:
Arestian aipatutakoa egitea, Donostiako Alde Zaharrera joatea, merezi du.
Data: 1999/05/05
Erantzulea: Gramatika batzordea
operatu
Galdera:
Operatu diote ala dute: hankan, hankaz, hankatik...?
Erantzuna:
Hiztegi Batuan, operatu du ad. dela esaten da. Bestalde, Sarasolaren Euskal
Hiztegian: operatu, du ad. "Bihotzetik operatu; zango gangrenatua operatu".
Data: 2000
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
Aditz esapideak: faltan bota eta atentzioa deitu
Galdera:
Faltan bota eta atentzioa deitu onartzekoak al dira?
Erantzuna:
Atentzio ez da oraingoz Hiztegi Batuan sartu.
Mira egin aditz esapidearen adiera definitzean, "norbaiten edo zerbaiten falta
nabaritu" esaten da. Beraz, mira egin eta falta nabaritu, biak erabil daitezke. Faltan
bota ez da txukunegia euskara batuan erabiltzeko.
Ibon Sarasolaren hiztegian: atentzioa deitu* e. atentzioa eman.
Data: 2000
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
Ahalera eta ezina: joan ahal naiz, joan naiteke / ezin joan naiz, ezin naiz
joan, ez(in) naiteke joan
Galdera:
1. Ahalerazko formak (naiteke, dezake) AHAL eta EZIN aditzen baliokidetzat jo
daitezke? Adibidez, "joan ahal nintzen" = "joan nintekeen"? Ezezkoan, zein da
ñabardura?
2. Zuzena al da "ezin joan naiz" esatea?
Erantzuna:
1. Bai, elkarren baliokidetzat jo daitezke, bai baiezkoetan eta bai ezezkoetan.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Joan ahal naiz = Joan naiteke
Ezin naiz joan = Ez(in) naiteke joan
Ñabardurak direla eta, nik ez dut halako alderik nabaritzen. Orotariko Euskal
Hiztegian, (ikus OEH, VII, 666. or.), EZIN sarreran honako hau esaten da: "Altube
(Erderismos 248) señala una diferencia semántica [que Azkue (Morf. 998) confiesa
no percibir] entre las oraciones "ezin etorri naiz", que indicaría la imposibilidad de
un acto en el momento en que se intenta y "ezin etorri naiteke" imposibilidad más
abstracta o intemporal". Ni, kasu honetan, Azkuerekin bat nator.
2. Bai, zuzena da "ezin joan naiz". OEHko orrialde horretan bertan honako hau
esaten da: "con el auxiliar siguiendo inmediatamente a "ezin" ("ezin naiz etorri") es
muy poco frecuente al Norte antes del s. XX. Al sur, no ocurre así en la mayoría de
textos antiguos. En el s. XVIII sigue siendo bastante poco usual, pero su utilización
va aumentando considerablemente desde principios del s. XIX".
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "ahal" eta "ezin" sarrerak.
Data: 2002/01/14
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Aspektuaz: egon/izan, ibili...
Galdera:
Egoki egina al da ondorengo adibideokin egin dugun "zuzen/oker" sailkapena?
Asteburu honetan ziza biltzen egon gara Isaban. (oker)
Asteburu honetan zizak hartzen izan gara Isaban. (oker)
Asteburu honetan ziza biltzen izan gara Isaban. (zuzen)
Asteburu honetan ziza biltzen ibili gara Isaban. (zuzen)
Pilotan jokatzen egon gara 5:00etatik 6:00etara. (oker)
Pilotan jokatzen aritu gara… (zuzen)
Atzo klinikan izan nintzen, ama bisitatzen.(zuzen)
Hamabost egun egon naiz klinikan, heste-soberatik operatuta. (zuzen)
Telebista ikusten egon naiz. (zuzen)
Erantzuna:
Behin baino gehiagotan entzun dugu lanean egon dena ez zela gehiegi nekatuko.
Gomendagarriagoak dira, noski, adibide horietan zuzentzat ematen direnak. Hala
ere, ez da gomendio berezirik eman puntu horretaz (literaturako erabilera ez da
berariaz aztertu), eta gerta daiteke, euskalki batzuetan eta besteetan erabilera
desberdinak aurkitzea. Hobe, beraz, zorrotzegi ez jokatzea.
Data: 1999
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Beldur izan: zeren beldur izan
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Zuzena al da "zeren beldur zara?" galderari "iluntasunaren, otsoaren eta zure"
soil-soilik erantzutea?
Erantzuna:
Nik ez nuke txartzat emango, baina ez zait egokia iruditzen. Zaila da Orotariko
Euskal Hiztegian egitura horien bilaketa egitea; baina, horrelakoen testigantzarik
izatekotan, testigantza zahar samarrak aurkituko genituzkeela uste dut.
Patxi Altunak gramatikaltzat dauka egitura hori ("beldur" gabeko erantzunarena);
baina gaur egun ohikoagoa eta egokiagoa da "iluntasunaren, otsoaren eta zure
beldur" erantzutea; nahiz eta galderako "beldur" hitza errepikatu.
Data: 2002/01/08
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
berdin izan (jolastu/jolastea)
Galdera:
Zalantza hauxe sortu zaigu: "berdin dit (zait) jolastu/jolastea". Zein da zuzena?
Erantzuna:
Orotariko Euskal Hiztegian, BERDIN IZAN azpisarreran (ikus IV. lib. 731. or.), bi
aukera horiek ere ageri zaizkigu: "berdin dit (zait) jolastu" eta "berdin dit (zait)
jolastea".
Dirudienez, "berdin dit (zait) jolastea" da gaur egun erabiliena; baina badira beste
ereduaren adibideak ere literaturan:
- Berdin zitzaion iparrera igo edo egoaldera jetsi (T. Agirre, Uztaro, 212. or.)
Beraz, bai aditz-partizipioa, bai aditz-izena eta bai bestelako forma batzuk ere
[batzuetan, aditz-erroa, "ba-(...) ere" egitura eta abar] erabil daitezke "berdin
izan"en osagarri.
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "berdin izan" sarrera.
Data: 2001/11/05
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Bildu, bilera: bileran egon / bilduta egon
Galdera:
"Bildu" aditzarekin, erabil daiteke "bilduta daude" egitura: alegia, jendea bilera
batean dagoela adierazteko? Pertsonak "bilduta" egon daitezke?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki horretaz; baina "bilduta egon" egiturak
gaztelaniazko "estar reunido" esapidearen kalko ustela dirudi eta, beraz, erdarakada
nabarmena (non eta ez den esan nahi "estar recogido"). Hortaz, "bileran egon"
erabiltzea izango dugu egokiena.
Data: 2001/09/25
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Ezinezkoa da / ez du lasaitzerik
Galdera:
Zuzentzat ematen al dira "urduri baino urduriago dago, ezinezkoa da bera
lasaitzerik" eta "urduri baino urduriago dago, ez du lasaitzerik" esaldiak? Zer alde
dago batetik bestera?
Erantzuna:
Lehendabiziko perpausa ez da zuzena, ez "lasaitu" aditzaren erabilera
iragankorrean, ez eta iragangaitzean ere: "lasaitzea" behar du. Beraz, "urduri baino
urduriago dago, ezinezkoa da bera lasaitzea".
Bigarren perpausa ondo legoke "lasaitu" aditzaren erabilera iragangaitzean.
Erabilera iragankorrean ("guk hura lasaitu") ez litzateke egokia.
Data: 2001/05/25
Erantzulea: Beñat Oihartzabal, Jesus Mari Makatzaga
Ezintasuna: ezin dut, ezin dezaket, ez dezaket
Galdera:
Zein da ondorengo hauen artean formarik egokiena: "ezin dut hori egin / ezin diot
ulertu / ezin dezaket hori egin / ezin diezaioket ulertu / ez dezaket hori egin / ez
diezaioket ulertu"?
Erantzuna:
Ezintasuna adierazteko forma horiek guztiak dira zuzenak eta egokiak.
Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, II liburukian,
"15.4.2. Ezina" atalean (ikus 461. or.), Gramatika batzordeak honela dio:
"... perifrasi egitura oinarriz hartu eta "ezin" erasten zaio ("ezin naiz etorri", "ezin
dut egin", adibidez). Ahalezko adizkiekin eta "ahal" daramatenekin "ez" soila ere
erabiltzen ahal da ("ez dezaket egin", adibidez), "ezin" eta guztiko erabilera ("ezin
dezaket egin") lehenagokotzat jotzen bada ere."
Data: 2001/06/14
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Izena + egin aditzarekin, arazi ala eragin?
Galdera:
Izenez osatzen diren aditzetan (hitz egin, barre egin...) zein erabili behar dugu,
arazi ala eragin? Noiz bata eta noiz bestea?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du arau orokorrik eman izena + egin egiturako aditzen forma
arazleaz. Praktikan, ordea, biei zabaldu die atea: hitz sarreran, bi azpisarrerok
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
aurkituko dituzu Hiztegi Batuan: hitz eragin eta hitz eginarazi. Ostera, barre, lan
eta negar sarreretan barre eragin, lan eragin eta negar eragin baino ez da sartu.
Horiek ikusirik, ez da zalantzarik izena + eragin badela euskara batukoa; baina ez
dut uste izena + eginarazi baztertua geratzen denik, hitz eginarazi azpisarrera hor
dago-eta.
Data: 2001/05/04
Erantzulea: Miren Azkarate
Jakin: jakin badakit / jakin dakit
Galdera:
Zein da egokiagoa, "jakin dakit" ala "jakin badakit"?
Erantzuna:
Teorian behintzat, jakin dakit eta jakin badakit ez dagozkio egitura berari. Lehen
kasuan aditza galdegai gisa hanpatua da; eta bigarrenean, mintzagai gisa.
Egia esan, aditza modu horretan adizkera trinkoekin galdegai gisa hanpatzea itzuli
markatua da eta gutxitan baliatua, bereziki jakin aditzarekin; adibide gutxi dira
Orotariko Euskal Hiztegiaren literatura korpusean. Hona biga:
- Azkengabe jakintsu ta egiaren iturri zeran jaun aundi orrek, gauza guztiak ezagun
dezaguzkizu ta egi guztiak jakin dakizkizu (Izenik gabea, Gasteizko elizbarrutiko
katixima).
- Arras erreza ei zan izarren egitea eta jakin zekian berak, bainan orduan lan egin
behar zuan (Oskillaso, Kurloiak)
Aditza mintzagai gisa hanpatzea, berriz (alegia, jakin badakit), egungo euskaran
bederen, errazago egiten dela dirudi.
Data: 2001/05/25
Erantzulea: Beñat Oihartzabal
kapaz izan
Galdera:
Nola esan behar da pluralean, "kapazak gara" ala "kapaz gara"?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak argitaratutako Orotariko Euskal Hiztegian (ikus X. liburuko 414.
or.), "kapaz" sarreran, adibide hauek datoz (denak ere "kapaz" soilaren
egokitasunaren lekuko):
- Artuteko kapaz gara / gu onen industria (Bertso Bizkaitarrak, 12. ahapaldia)
(1688)
- Gu kapaz gaituk Josapateko zelaian sartzeko be (Kirikiño, Abarrak, II, 169. or.)
- Andre bana mantentzeko / kapaz ez geranak (Uztapide, Lengo Egunak Gogoan, I,
50. or.)
- Sakrifizio handienen egiteko aiher (kapaz) [ziren] (Pierre Lafitte, CEEN 1973,
130. or.)
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Data: 2001/08/08
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Nahi izan: nahiago dut ez egin / bihar nahiago dut joan
Galdera:
NAHIAGO erabiliz gero, berau NAHI aditza bezala erabili behar omen da.
Erabilpen arrunta, ordea, bestelakoa da. Izan ere, hau bezalako perpausak esan ohi
ditugu: bihar nahiago dut joan. Adibide horretan ez daukat zalantzarik, araua
betetzen baita; nire zalantza, ordea, ezezko perpausak egiterakoan dator. Esate
baterako, zuzena al da nahiago dut ez egin (baiezko perpausa)? Edo ez dut egin
nahiago (ezezko perpausa) esan behar da?
Erantzuna:
Erantzuna (J. R. Zubimendi, JAGONETen arduraduna)
Zalantza bikoitza ageri zait zure galderan, eta bitan erantzungo dizut.
Batetik, nahiago dut ez egin zuzena da; baina ez dut egin nahiago okerra da.
Bestetik, bihar nahiago dut joan bezalako esaldietako hitzen ordenarekin arretaz
jokatu behar da; bestela, ordena aldatzean, esanahia ere aldatu egiten baita. Begira
nola (samurrago ulertzeko, lan egin aditza erabiliko dut hurrengo adibideetan):
Bihar nahiago dut lan egin (greba egin baino).
Bihar lan egin nahiago dut (gaur lan egin baino).
Dena den, eta galderari gune ilun bat ere ikusten diodanez, Gramatika batzordeko
lankideen iritzia ere azalduko dizut, ea auzi hau gehixeago argitzen dugun.
Erantzun osagarria (Beñat Oyharçabal, IKER sailburua)
Ezezkoetan du arazoa galdegileak. Halakoetan, Joxe Ramonek esan bezala, gaizki
dago ez dut egin nahiago. Horrelakoetan, ezeztapena beti doa perpaus osagarrian,
eta ez perpaus nagusian. Beraz: nahiago dut ez egin zuzena da, eta ez dut egin
nahiago okerra da.
Kontrakoa gertatzen da NAHI IZANekin. Honekin, ezeztapena aditz nagusiarekin
doa: ez dut egin nahi zuzena da, baina nahi dut ez egin okerra da.
Semantikoki EZ DUT EGIN NAHI eta ??NAHI DUT EZ EGIN desberdinak dira,
baina hizkuntza naturalean hauturik ez da (erdaraz ere ez : ??je veux ne pas
travailler, ??quiero no trabajar).
Bigarrenean ere arrazoi guztia du Joxe Ramonek hitz ordenarekin oso kontuz ibili
behar dela esatean. Hala, ondorengo esanahi hauek bereizi nahi baditugu, hitz
ordena bat edo bestea erabili beharko dugu:
Bihar nahiago dut joan (etxean geratu baino).
Nahiago dut bihar joan (etzi baino).
Bihar joan nahiago dut (etzi joan baino)??
Oharra (Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazkaria)
Azkeneko bihar joan nahiago dut eta gisakoetan, askoz ere arruntagoa da nahiago
dut aditza perpaus osagarriaren aurretik ematea: nahiago dut bihar joan. Hala
dirudi, behintzat, literatura corpuseko adibideen argitan. Ez nuke, hala ere, txartzat
joko bihar joan nahiago dut; baina bai markatutzat.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Data: 2001/04/26
Erantzulea: Aipatutakoen iritziak
NOR-NORI-NORK adizkia, NOR 3. pertsona ez denean
Galdera:
NOR-NORI-NORK kasuetan, NOR hirugarren pertsona ez bada, nola osatzen da
aditz laguntzailea? Adibidez: Nik zu poliziari entregatuko...
Erantzuna:
Egia esan, oso bitxiak dira egitura horiek euskaraz. Hain bitxiak, non
literatura-tradizio osoan ia erabili ere ez baitira egin (eta ageri diren bakanak,
literatura zaharrean ageri dira).
Aipatu, Euskaltzaindiaren Arauak saileko bigarren karpetan aipatzen da kasu hori
(ikus 683. or.). Adibide batzuk jasotzen dira han: zuk ni hari eraman naiozu eta
abar.
Patxi Altunaren Euskal Aditza. Batua? Baturakoa liburuan (Etor, 1971) ere aipatzen
da auzi hori (ikus 66. or. eta ondorengoak). Han esaten denaren arabera,
Hegoaldean ez dira jaso Azkuek Arratian entzundako hiru formak besterik (eta
literatura idatzian, bat ere ez). Iparraldean, berriz, 15 agerraldi aipatzen ditu
Altunak (horietatik 13, Leizarragaren testuetakoak). Adibide bat ere aipatzen du
Altunak pasarte horretan: Txominek ni hartu eta alkate jaunari eraman... kasuan,
aditz laguntzailea N-A-U-KIO edo horrelakoren bat litzatekeela dio.
Objektua 3. pertsona ez den kasu horietarako ez dago paradigmarik: Euskal
Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, II liburukian ez dira jaso. Baina, dirudienez,
erabili behar handirik ere ez dago. Altunak berak dio normal-normalena dela
objektua ia beti ZERBAIT izatea, eta ez NORBAIT.
Objektua 1. edo 2. pertsona bada, bestelako egitura batzuetara jotzea da ohiko
baliabidea. Datiboko sintagma kentzea, adibidez: Txominek alkatearen aurrera
(alkatearengana) ekarri nau, Poliziaren eskuetan utziko zaitut, Komisaldegira
eramango zaitut edo horrelako zerbait.
Data: 2001/03/28
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Aditzen erregimena (Lexikoa)
aldatu: iritziz aldatu naiz
Galdera:
Zuzena al da iritziz aldatu NAIZ esatea?
Erantzuna:
Bai, zuzena da iritziz aldatu NAIZ egitura.
Gehienetan, -z aldatu egitura lekua, egoera eta arroparekin erabili izan da: etxez
aldatu naiz, lekuz aldatu zara, ostatuz aldatu zen; bizitzaz aldatu zen, mailaz aldatu
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
gara, iritziz aldatu naiz; soinekoz aldatu zen, arropaz aldatu da...
Egitura horiek denak iragangaitzak dira (NI ALDATU NAIZ etxez, lekuz...); baina
objekturen bat dagoenean (NIK ALDATU DUT mahaia lekuz), orduan egitura
iragankorra izaten da. Izan ere, ez dira gauza bera etxez aldatu naiz, autoz aldatu
naiz (etxe batetik bestera joan naiz, auto batetik bestera pasatu naiz) eta etxea
aldatu dut, autoa aldatu dut (etxearen, autoaren itxura aldatu dut); baina bigarren
honek, gainera, esan nahi lezake etxe edo auto zaharra saldu eta berria erosi dudala.
Eta beste horrenbeste gertatzen da, adibidez, ohe aldaketarekin:
ohez aldatu naiz = ohe batetik bestera pasatu naiz
ohea aldatu dut = oheko izarak aldatu ditut
ohea aldatu dut = orain beste ohe bat daukat (edo bestelakoa)
ohea lekuz aldatu dut = orain beste leku batean daukat ohea
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako aldatu da/du sarrera.
Data: 20130610
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
dadila/dadin/ -t(z)eko ... eskatu, agindu, gomendatu, proposatu, aholkatu
Galdera:
Subjuntiboa nola egiten da eskatu aditzarekin: eskatu diote etor dadila edo eskatu
diote etor dadin? Eta proposatu, gomendatu eta aholkatu aditzekin?
Erantzuna:
Egitura hauei dagokienez, gure gramatikan (EGLUetan) estilo zuzena eta
zehar-estiloa aipatzen ditugu (ikus Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, V,
Mendeko perpausak, 1, 30.-32. or.), eta baliokidetzak ezartzen ditugu estilo
zuzenean ematen diren egituren eta zehar-estiloan ematen direnen artean.
Hala, esaten dugu baliokideak direla agintera modu hauek:
- Etor zaitez! -esan diot. (estilo zuzena)
- Etor dadila esan diot. (zehar-estiloa, aditz jokatu subjuntibokoa duena)
- Etortzeko esan diot. (zehar-estiloa, aditz jokatugabea duena)
Aginduaz gain, gomendioa, eskaera edo galdea ere baditugu bi estiloak onartzen
dituztenak:
- Etor zaitez! -eskatu diot. (estilo zuzena)
- Etor dadila eskatu diot. (zehar-estiloa, aditz jokatu subjuntibokoa duena)
- Etor dadin eskatu diot. (zehar-estiloa, aditz jokatu subjuntibokoa duena)
- Etortzeko eskatu diot. (zehar-estiloa, aditz jokatugabea duena)
Berdintsu gertatzen da gomendatu aditzarekin ere: Goizean goiz abiatzeko
gomendatu dit.
Aditz jokatugabekoetan, zenbait hizkeratan, -T(Z)EKOren ordez, -T(Z)EA
menderagailua erabiltzen da: Goizean goiz abiatzea gomendatu dit.
Zenbait aditzetan, -T(Z)EA eta -T(Z)EKO, biak erabiltzen dira, esan bezala, zenbait
hizkeratan; baina, edozein kasutan, -T(Z)EKO menderagailuak dirudi erabiliagoa.
JAGONET zerbitzu honetan bertan, galdetu izan zaigu zein den zuzena bi bikote
hauen artean: -T(Z)EA eskatu/ -T(Z)EKO eskatu eta -T(Z)EA agindu/-T(Z)EKO
agindu. Gure erantzuna izan da biak direla zuzenak, baina -T(Z)EKO aldaera dela
arruntagoa: ikus JAGONETeko datu-base honetako -t(z)eko, -t(z)ea sarrerak.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Data: 20131203
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
eboluzionatu, existitu
Galdera:
Aditz horiek Nor ala Nor-Nork dira? Eboluzionatu dut/naiz? Existitzen dut/naiz?
Erantzuna:
Erabilera zuzenak eboluzionatu dut eta existitzen naiz dira.
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan, eboluzionatu sarreran adierazten da du sailekoa
dela, baina Nor kasurik gabea.
Bestalde, Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus
2012koaren 258. or.), hauxe da, besteak beste, existitu sarreran datorrena:
existitu da aditza. Izatasun motaren bat izan. Hortik aurrera, ikusten ez zaitudanez
gero, ez zara existitzen. Orain existitzen ez den izar baten argia ikusten dugun
bezala. Ez dakit hitz hori existitzen den.
Data: 20150331
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
entrenatu naiz/dut
Galdera:
Zein da zuzena ni futbolean entrenatzen naiz edo nik futbolean entrenatzen dut?
Erantzuna:
Egitura zuzena ni futbolean entrenatzen naiz da.
Erabilera biak ditu entrenatu aditzak, baina bereiz: ni futbolean entrenatzen naiz /
nik futbol-taldea entrenatzen dut.
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan hauek dira entrenatu sarreran datozen bi
adibideak: gogotik entrenatu naiz igerian; zuk futbol-taldea entrenatuko duzu.
Data: 20150331
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
entzun
Galdera:
Hiztegi Batuan ageri denez, entzun aditza du sailekoa da. Hortaz, nik Urliari
entzun diot kontu hori egitura okerra da?
Erantzuna:
Ez, ez da okerra; nik Urliari entzun diot kontu hori egitura zuzena da. Egia da
entzun aditza du sailekoa dela; baina Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal
Hiztegiak (ikus VI. lib. 685. or.) honako lekukotasun hauek dakartza "aditu diogu
erraten, entzun diogu esaten, amari entzun diot eskualdun kanta bat…", azalpen
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
orokorraz gainera:
"Para "escuchar a alguien" los septentrionales usan exclusivamente el auxiliar
transitivo bipersonal [du]; al Sur, desde mediados del siglo XIX, se emplea
generalmente el tripersonal [dio], aunque parece que hasta esa época alternaban
ambas construcciones (a menudo en un mismo autor), si bien predominando los
ejemplos del tipo entzun nauzu sobre los del tipo entzun didazu. Para -t(z)en entzun,
mientras al Sur encontramos sólo ejemplos con auxiliar transitivo tripersonal [dio],
al Norte hallamos tanto hori erraiten entzun diot como hori erraiten entzun dut,
abundando más tal vez el segundo tipo".
Hona datiboaren erabileraren adibide batzuk:
- Gure legeak gaitzesten al du iñor, berari entzun gabe? (Iraizoz)
- Ari entzun ondoan, kezka aunditan yartzen zan (Iraizoz)
- Aitari entzun ta argandik ikasten duen edozein nigana etortzen da (Iraizoz)
- Neri entzun didatenai galdegiezu zer esan diedan (Iraizoz)
- Neri entzun balit buru gogor arrek, ez genduan orain orrelako penarik izango
(Zabala)
Bestalde, zuzenak dira ni Euzkitze bertsotan entzunda nago, ni Euzkitzeri halako
bertso entzunda nago, ni Euzkitzeren halako bertso entzunda nago eta gisakoak.
Data: 2007/03/08
Erantzulea: J. R. Zubimendi, JAGONETen arduraduna
erantzun, ihardetsi (galdera/galderari erantzun)
Galdera:
Hiztegi Batuan ageri denez, erantzun aditza du sailekoa da (baita ihardetsi aditza
ere). Hortaz, nik galdera erantzun dut esateaz gainera, nik zu erantzun zaitut esan
behar dugu? Zuzenak al dira nik galderari erantzun diot, nik zuri erantzun dizut eta
abar?
Erantzuna:
Bai, egia da erantzun eta ihardetsi aditzak, du sailekoak izateaz gain, dio
sailekoak ere badirela. Gainera, nik galderari erantzun diot da gehien erabiltzen
den forma.
Zuri erantzun dizut perpausari dagokionez, horixe da zuzena eta egokia; eta ez *zu
erantzun zaitut, bigarren egitura hori okerra baita.
Baina nik galderari erantzun diot eta nik galdera erantzun dut zuzenak dira biak.
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian esaten da galderari erantzun dela
ohikoena (ikus VI. lib. 773. or.): "En cuanto a su comportamiento sintáctico,
encontramos algún ejemplo aislado del tipo galdera erantzun (Iraizoz, Mitxelena),
pero la forma habitual es galderari erantzun.
Data: 2008/10/20
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
erdu
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Bizkaierako erdu aditz arkaikoa pluralean erabil daiteke? Zuzena da erdu danok
esatea?
Erantzuna:
Bai, zuzena da erdu danok esatea eta mintzakide pluralekoekin ere erabiltzea erdu
aditza. Hona, horren erakusgarri, Orotariko Euskal Hiztegiko eta Ibon Sarasolaren
Euskal Hiztegiko adibideok:
- Erdu bijok ara (J.A. Mogel, Peru Abarka)
- Erdu, goazan guztiok lorakaz aldra baten (E.M. Azcue, Parnasorako bidea)
- Erdu, erdu gizon guztiok, handi eta txiki (Ibon Sarasola)
Hala ere, Orotariko Euskal Hiztegian honako hau esaten da:
"En la mayoria de los ejemplos atestiguados, la forma erdu hace referencia a la
segunda persona del singular. Emplean erdu tanto para el singular como para el
plural J.J. Moguel, Añibarro, Astarloa, J.A. Moguel y E.M. Azkue. Sin embargo
Astarloa, J.A. Moguel y Añibarro alternan para el plural erdu y erdu(b)e. Siguen el
sistema erdu (singular) / erdue (plural) Arrese Beitia, Iturzaeta, K. Enbeita y E.
Bustinza. La forma erduze para el plural, la encontramos en F. Bilbao y S.
Mitxelena".
Data: 2008/10/20
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
gehitu
Galdera:
Zuzena al da lana izugarri gehitu zait esaldia?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan ageri denez, gehitu aditza da eta du sailetakoa
da; baina, zaio sailekoak izan arren, zuzentzat dauzkat nik lana izugarri gehitu zait,
zorrak gehitu zaizkio eta gisako esaldiak.
Besteak beste, Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian (ikus OEH, VIII. lib.
488. or.) aurkitu ditut gehitu aditza zaio sailean ere onartzearen aldeko lekukotasun
hauek:
- itxumena geitzen edo azitzen zaie (Gerrico)
- geitu jakon itxaropena (Uriarte)
- Mendibururen euskal idazlanak bi halako gehitu zaizkigu orain (Mitxelena)
Data: 2008/10/20
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
gozatu
Galdera:
Zuzenak al dira jendea kirolaz gozatzen da / jendeak kirolaz gozatzen du / jendeak
kirola gozatzen du esaldiak? Hirurek esanahi bera al dute?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Hirurak zuzenak dira, bai; baina ez dute esanahi berbera. Hona nire ikuspegia:
Jendea kirolaz gozatzen da esatean, gozatu aditzak "jendea gozoago, eztiago
bihurtu" esan nahi du.
Jendeak kirolaz gozatzen du esatean, gozatu aditzak "jendeak kirolaren atsegina
bereganatu" esan nahi du.
Jendeak kirola gozatzen du esatean, berriz, "kirolak bereganatuko luke jendearen
atsegina".
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian aurkituko dituzu gozatu aditzaren
gainerako adierak eta erabilerak (ikus OEH, VIII. lib. 820. or.).
Data: 2008/10/20
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
harritu
Galdera:
Zuzenak al dira harritzen naiz horrela izatea, harritzen naiz horrela izateaz,
harritzen nau horrela izateak esaldiak? Eta harritzen zait horrela izatea zuzena da?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan ageri denez, harritu aditza da eta du sailetakoa
da: hori da araua. Beraz, ontzat ematekoak dira galderaren hasierako hiru esaldiak.
Baina harritzen zait formari dagokionez, erabilerak erabilera, ez dirudi euskara
baturako gomendatzekoa denik harritzen zait horrela izatea egitura: tradizio
idatzian ez dago horrelakorik.
Tradizio idatzian agertzen dira NOR-NORI(-NORK) erakoak; baina objektua
dutenak dira eta, seguraski, beste esanahi bat:
- Bihotza zait harritzen
- Satani bere bihotza diozu harritzen
- Harritzen darotazu osoki ene gorphutza
Data: 2008/10/20
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
iritzi (uste izan, iruditu): on/ona deritza, astun/astuna deritzo
Galdera:
Nola esan behar da: etxeko janariari on/ona deritza, astun/astuna deritza...? Biak
zuzenak dira?
Erantzuna:
Bai, zuzenak dira on deritza / ona deritza, on deritzo / ona deritzo eta gisako
erabilerak: biak zuzenak dira. Kontuan hartu deritzat eta deritzot (eta gisako
bikoteak) adizki berbera direla, eta forma biak zuzenak direla.
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delakoan (ikus 424. or.), hauek
dira iritzi sarrerako 1. adieran datozen adibideak: Zer deritzak (horri)? Nik gaizki
deritzat etxea saltzeari. Zer irizten diozu?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Bestalde, Orotariko Euskal Hiztegiaren corpusetik ateratako adibideen artean, hor
ageri dira on deritzat / ona deritzat eta gisako erabilerak. Horiek ere biak zuzenak
dira.
Testu zaharretan, mugagabearen erabilera da nagusi (luze deritza, eder deritza,
gaitz deritzo). XX. mendekoetan, berriz, erabilera biak antzeko maiztasunez ageri
dira (eder deritzat, ederrena deritzot; astun deritzot, astuna deritzat; eder baino
ederrago deritzo, ona baino hobea deritza).
Aipagarria da, gainera, hainbat idazle ezagunen testuetan erabilera biak aurkitzea:
kaxkarrago deritzagu, seguruago deritzat; onuragarria deritzot (Orixe); egokiago
deritzat, pasagarriago deritzat; legezkoa deritzat, beharrezkoa deritzat,
probetxuzkoa deritzat, trinkoagoa eta ezkutuagoa deritzat (Koldo Mitxelena);
zentzugabe deritzat; egokia deritzat (Txillardegi).
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako iritzi (deitu) sarrera.
Data: 20131126
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
itxaron (autobusari itxaron)
Galdera:
Zuzena al da autobusari itxaron behar diot esaldia?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan ageri denez, itxaron aditza dio sailekoa da
"objektu biziduna denean" bakarrik (adib. Mireni itxaron diogu), gainerakoetan du
sailekoa izanik (adib. itxaroten dut hilen piztuera).
Horren arabera, badirudi autobusari itxaron behar diot txartzat eman behar dugula;
baina autobusa nolabaiteko biziduntzat har daitekeenez (berez mugitzen den
ibilgailua delako), esaldi hori txartzat ematea desegokia iruditzen zait. Beraz, ez
nuke esango okerra denik autobusari itxaron behar diot esaldia.
Gainera, Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak (ikus IX. lib. 693. or.)
honako argibide hau dakar itxaron sarreran: "el complemento va siempre en dativo
si se trata de seres animados; por lo demás, el complemento suele ir tanto en caso
absoluto como en dativo". Beraz, ontzat ematen da datiboa (NORI kasua) erabiltzea
izen bizigabeekin.
Data: 2008/10/20
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
izan, ukan, eduki: ideiarik ere ez dut
Galdera:
Zein da zuzena ideiarik ere ez daukat edo ideiarik ere ez dut? Zuzena al da eduki
aditza erabiltzea hor?
Erantzuna:
Bereziki arautu gabeko kontua da hori; baina Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal
Hiztegiak dioenez, aditz laguntzaile gisa izan ezik, izan/ukan erabiltzen diren
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
testuinguru guztietan erabili da eduki literaturan, batez ere bizkaierazko testuetan.
Bereziki kontuan hartzekoa da Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak
delako liburuan (ikus 2012koaren 191. or.), eduki sarreran datorren ohar hau:
Oharra: aitaren antza zuen, hogei urte zituen edo egun ederra izan dugu bezalakoen
lekuan, Hegoaldean, batez ere gaur egun, eduki aditza erabiltzeko joera dago:
aitaren antza zeukan, hogei urte zeuzkan edo egun ederra eduki dugu.
Euskaltzaindiaren gomendioa da izan laguntzailearen alde egitea horrelakoetan.
Bestalde, Orotariko Euskal Hiztegiak dakartzan adibideetan ikusten denez, ideiarik
ere ez daukat eta ideiarik ere ez dut biak zuzenak dira; baina batasunerako egokiena
izango da ideiarik ere ez dut erabiltzea. Hona adibide horietatik hartutako zenbait
esaldi:
ideia: Idea, representación, imagen de una cosa en la mente; creencia; opinión,
parecer.
- Irudimena berpiztu zait eta ideia asko badut.
- Bere ideia bazuen haurren hazteko moldearen gainean.
- Neuk, naiz ez ikusi, badaukat [txondar] orren idea.
ideia: Intención, propósito, plan.
- Perretxikutara joateko idia neukan baiña eurixa dihardu.
- Ezkontzeko ideak banituan.
- Etxian ontzat euken idea ori, eta alan egin genduen.
Data: 20151005
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
jarraitu, jarraiki
Galdera:
Ba al da erabilera-desberdintasunik jarraitu eta jarraiki aditzen artean? Zeintzuk
dira jarraiki aditzaren iraganeko forma trinko zuzenak euskara batuan? Zilegi da
darraiote erabiltzea (Nor-nori-nork)?
Erantzuna:
1. Bai, bada desberdintasunik bien erabileran. Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal
Hiztegiak (ikus X. lib. 109. or.) azaltzen duenez, jarraiki ekialdeko tradiziokoa da,
batez ere; eta jarraitu, berriz, mendebaldekoa. Gainera, jarraiki iragangaitz
moduan erabili izan da (DA eta ZAIO aditza); baina jarraitu bietara erabili izan da,
iragangaitz nahiz iragankor moduan: XVIII. mendetik aurrera nagusitu da erabilera
iragankorra mendebaldean (DU/DIO aditza). Horregatik hartu zuen Euskaltzaindiak
arau maila duen Hiztegi Batuko erabaki hau:
jarraiki, jarraikitzen. da/zaio
jarraitu, jarrai(tu), jarraitzen. du/dio ad.: lanean jarraitu du; Jesusi jarraitu dio.
2. Aditz trinkoei dagokienez, ez da erabili izan Nor-nori-nork paradigma, baizik
Nor-nori paradigma. Euskaltzaindiaren argitalpenetan, bai Euskal Gramatika:
Lehen Urratsak, EGLU, II liburukian (ikus 262. or.), bai Euskal Aditz Batua
liburuan (ikus 105. or.), iraganeko adizki hauek jaso dira: NINDERRAION,
HINDERRAION, ZERRAION, GINDERRAIZKION, ZINDERRAIZKION,
ZINDERRAIZKIOTEN, ZERRAIZKION.
3. Gaur egungo araudiari jarraituz, darraiote erabili ordez, darraie erabili behar da
(polizia lapurrei darraie).
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Badira tradizioan darraiote bezalakoak; baina, gure irudirako, analogikoak dira, eta
Nor-nori ereduari jarraitzen diote (bipertsonalak dira, eta ez tripertsonalak, OEHko
terminologia erabilita). Hona Orotariko Euskal Hiztegitik hartutako adibide batzuk:
- Egizu kontu, egizu gogoeta ea zenbat urte dirian bekatuan zagozala ta bekatu
egiteari darraiozula (Añibarro)
- Bestela, berba egiten dozun bitartean jakinik zagoz arrisku bildurgarrian bizi
zareala, infernuko bide zabalari darraiozula ta azkeneko orduan estura larrian
aurkituko zareala (Añibarro)
- Ontasunek, egitekoei darraioten barraiadurak, paganokeriak berak; hitz batez,
deusek ere ez gaitzake gibela, gu nor bagare, sartzetik zeruan (Larreguy)
- Baiñan, ene semea, konsidera zazu nolakoa izanen den nekhe haukien fruitua,
zeiñ guti iraunen duten eta zeiñ sari handia darraioten (Chourio)
- Naturaleza lurreko gauzei darraiote, bozten da irabaziaz, tristatzen kalteaz,
asarratzen eta sumintzen hitz ofensagarri batez (Chourio)
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako jarraitu sarrera.
Data: 2008/11/28
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
jolastu, borrokatu (bizkaieraz)
Galdera:
Bizkaieraz betidanik erabili dogu jolasten dogu, borrokatzen dogu. Txarto dago
batuan?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak batasunerako arautu du jolastu eta borrokatu aditzak da sailekoak
direla (ikus Hiztegi Batua). Beraz, jolasten gara eta borrokatzen gara dira egitura
zuzenak.
Euskaltzaindiaren erabakiak euskalki guztietako erabilerak kontuan hartu ondoren
arautzen dira. Beraz, argi balego, galdegileak dioen bezala, bizkaieraz aditz horiek
trantsitiboak edo iragankorrak izan direla beti, orduan du sailean ere onartzekoak
lirateke. Baina bizkaieraren tradizioa aztertuta ikusten da jolastu eta borrokatu
aditzak da sailekoak direla bizkaieraz ere, nahiz eta jolastu aditza du sailean ere
agertu adibide batzuetan.
Hona Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiko bizkaierazko hainbat adibide:
jolastu DA
- Onekaz ikusbide eder guztiokaz, ondo jolastu oi-dira ondartzan bizi direanen
begiak eta ikusmenak (Echeita)
- Biaramonean bere, batu zan Mati, Eladi ta onen lagunaz, da etzan aldendu
eurakandik: jantzan-be egieban biakaz, da ondo jolastu zan arratsalde guztian
(Echeita)
- Ollo edo txitaren bat eskuan ebala jolastu oi zan egunaro (Echeita)
- Alaitu ziran gure gaztiak; Etzan entzuten besterik: Jainkua geugaz daukogu eta
Jolastu gaizan azkerik (K. Enbeita)
- Tanbolin-txistu alai gozoan lenago ziran jolasten, gaur eguneko dantza loturik ez
eben ontzat artutzen; ondiño geiau: pekatu-pean jolas au eben zigortzen (B.
Enbeita)
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
- Baratz eder-ederrenian Azke bizi zan Usoa, Alai, pozik kantau ta egaz, Jolasten
zala naikoa, Lapurtzar bik gau illunian Arrapau eben gaixoa; Basamortu itzal bat
orain Da bere bizi lekua (K. Enbeita)
jolastu DU
- Udagoien da neguan, olga edo jolastu oi eban, bere lagunaka, pelotan, da beste
asmo askotan, etxeratu bear ebanarte (Echeita)
- Nire aittamak eztabe nai, Josetxo, nik zugaz jolastu daittan; baña zugandik
aldenduta ibilli-arren, beti izango naz lengoa (Echeita)
- Umetzaroa barriz ez dot ikusiko, maite ninduen ama gaur be dot gogoko; mutil
koskorretan lez ez dot jolastuko, Uzparitxa ez daukat aztuta uzteko (B. Enbeita)
- Zure atzeko mendi goiko tontorretan azke jolasten neban mutil koskorretan; amak
dei egin arte beti jolasetan, gomuta asko gabe munduko gauzetan (B. Enbeita)
Borrokatu aditzaren adibide bakarra aurkitu dugu bizkaieraz (eta iragangaitza da):
- Martizdi azkarrakaz burrukatu baaz ator bildur bagarik gudatuten geugaz (F.
Mateo Zavala)
Ikus, gainera, Orotariko Euskal Hiztegian (V. lib. 521. or.) borrokatu sarrera.
Badira aditz-lokuzioak ere, tradizioan asko erabiliak; baina horiek, lokuzioaren
egituragatik beragatik, erabilera iragankorra dute: JOLAS EGIN DU, BORROKA
EGIN DU, BORROKAN EGIN DU.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako jolas sarrera.
Data: 2008/10/27
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
operatu (ebakuntza egin)
Galdera:
Nola erabili operatu aditza? Zuzenak al dira bihotzetik operatu dute, hankan
operatu dute esaldiak?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak batasunerako arautu du operatu aditza du sailekoa dela (ikus
Hiztegi Batua). Beraz, gaixoa operatu dute da egitura zuzena.
Ebakuntzako gorputz-atala aipatzeko, -(e)TIK atzizkia erabiltzen da (ablatiboa):
- Boxeolaria izan nahi badu, operatu egin beharra zeukak sudurretik (B. Atxaga)
- Gernu debekutik operatu dute / Eria bihotzetik operatu (Ibon Sarasola)
- Urdailetikan egin zizuten sekulako ebakuntza (Uztapide)
Beraz, zuzena da bihotzetik operatu dute esaldia.
Galderan aipatzen den hankan operatu dute bezalakorik ez da ageri
literatura-tradizioan. Inesiboa erabiltzekotan, aditz-lokuziora joko nuke: hankan
egin diote ebakuntza, hankan egin diote operazioa.
Beste egitura hau ere aukeran dugu: hanka operatu diote
- Begirik txarrena operatu zioten (X. Olarra)
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako operatu sarrera.
Data: 2008/10/22
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
uste izan (ikusi uste du)
Galdera:
Zuzena da ezbaian jarri uste banauzu esaldia?
Erantzuna:
Zuzena da, bai, eta arrunta da egitura hori, literatura-tradizioko adibide hauek
erakusten duten bezala: ekarri uste du; ikusi uste du; erabaki uste dutenen iritziak;
horrelako zerbait irakurri uste dut…
Data: 2008/10/20
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
gustatuko litzaidake eta gustatzen zait
Galdera:
Zer alde dago gustatuko litzaidake eta gustatzen zaiten artean izaeran edo
erabileran?
Erantzuna:
Lehena, gustatuko litzaidake, baldintza baten geroaldiko ondorio hipotetikoa
denean edota kortesiazko erabileretan eman daiteke; bigarrena, gustatzen zait,
berriz, indikatiboko orainaldi ez-burutua da.
Data: 1999/01/07
Erantzulea: Gramatika batzordea
ihardun/jardun
Galdera:
Zein da forma zuzena, ihardun ala jardun?
Erantzuna:
Jardun da batasunekoa, Hiztegi Batuan jasotakoa.
Data: 2000
Erantzulea: Araua
lagundu
Galdera:
(39. araua)
Lagundu Nor-Nork eta Nor-Nori-Nork egin daiteke, baina gomendatua dago
semantikoki bereiztea bi esanahiak?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Ez dago halako gomendiorik; Iparraldean Nor-Nork bezala erabili baita bi
adieretan, eta Hegoaldean Nor-Nori-Nork bezala.
Data: 1996
Erantzulea: Araua
menperatu
Galdera:
Euskara menperatzen du perpausa gramatikaltzat jotzen al duzue?
Erantzuna:
Bai.
Data: 2000/03/02
Erantzulea: Gramatika batzordea
-tzea (egin/egitea)
Galdera:
Zuzenak al dira ondorengo hauek?
Nik lana egin dut.
Nik zuk lana egitea nahi dut.
Nik lana egin nahiago dut.
Nik lana egitea nahiago dut.
Nik zuk lana egin nahiago dut.
Nik zuk lana egitea nahiago dut.
Erantzuna:
Nik lana egin dut. (Zuzena)
Nik zuk lana egitea nahi dut. (Zuzena)
Nik lana egin nahiago dut. (Zuzena)
Nik lana egitea nahiago dut. (Zuzena)
Nik zuk lana egin nahiago dut. (OKERRA)
Nik zuk lana egitea nahiago dut. (Zuzena)
Perpaus nagusiko subjektua eta mendeko perpausekoa erreferentzikide direnean
(subjektua bietan bera denean), ohikoena partizipioa erabiltzea da (nik lana egin
nahi dut, nik lana egin nahiago dut). Hala ere, zenbait hiztunek -tzea aditz-izena
erabiltzen dute (nik lana egitea nahiago dut).
Data: 1999/05/05
Erantzulea: Gramatika batzordea
-(e)kin + aditza
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Zapuztu beharrekoak al dira "gai honekin bukatu", "euliekin amaitzeko", "gai
horrekin jarraitu" eta antzekoak?
Bestetik, -ekin gelditu, halako orduan gelditu onargarriak dira?
Azkenik, -ekin ahaztu onargarria da?
Erantzuna:
a) Hiztegi Batuan ez da horrelakorik ageri. Literaturan ageri diren bizitza heriotza
gaizto batekin bukatu eta horren antzekoetan, -kin adizlagunak beste zerbait
adierazten du, noski. Beraz, erabilera berriak dira hor aipatzen direnak; eztabaidatu
gabe dugu zein maila eman, onartu ala baztertu.
b) -ekin gelditu, halako orduan gelditu eta horrelakoak Sarasolaren Euskal
Hiztegian gelditu aditzaren sarreran jasotzen dira, Hegoaldeko marka emanik.
1855. urtea ematen da lehen agerraldiaren urtetzat.
c) -ekin ahaztu onargarria da Hegoaldean, -z ahaztu erabileraren pareko. Ahaztu
sarreran ez du honetaz ezer esan Euskaltzaindiak.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
-(e)la + aditza
Galdera:
Adibidez:
-(e)la informatu/mehatxatu
Erantzuna:
Sarasolaren Euskal Hiztegiak ez du -(e)la informatu/mehatxatu jasotzen. Gramatika
eta Hiztegi Batuko batzordeek aztertuko dute aditz hauen erregimena nolakoa den.
Nolanahi ere, Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), V liburukiak azalpen
luzea dakar konpletiboez.
Data: 2000
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
-(r)en galde(a) egin
Galdera:
Zuzena al da Txominen galde egin du esatea?
Erantzuna:
I. Sarasolaren Euskal Hiztegian jasotzen da -(r)en galde(a) egin. Beraz, ongi dago
horko adibidea.
Data: 1996
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
bakean utzi, berdin izan
Galdera:
Bakean utzi zer da: Nor-Nork ala Nor-Nori-Nork? Alegia, utz nazazu bakean ala
utzidazu bakean?
Bestalde, berdin izan nola jokatzen da: berdin dit ala berdin zait?
Erantzuna:
Orotariko Euskal Hiztegia ikusirik, oro har, Mendebaldean bakean utzi zion
erabiltzen da (Nor-Nori-Nork), eta Ekialdean, bakean utzi zuen (Nor-Nork):
Agindu zion, bai, haren arrebari bakean uzten bazion, hark ere utziko ziola hari (Orixe)
Lehen Antiochus hark bakean utzi bazituen Juduak... (Zerbitzari)
Batasunerako ez da ezer hobetsi. Kontuan izan, lehen ere onartu direla euskalkien
araberako erregimen bikoitzak, lagundu, deitu eta beste aditz batzuekin. Beraz, biak
dira onargarri, bai utz nazazu bakean eta bai utzidazu bakean.
Bestalde, berdin izan, tradizioko datuak ikusirik, laguntzaile batekin baino
gehiagorekin erabiltzea onartu da batasunean.
Hiztegi Batuan, honela ageri da:
berdin izan da/zait/zaio ad.; du/diot/dio ad.
Data: 1999
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
begiratu
Galdera:
Begiratu zer da: Nor-Nork ala Nor-Nori-Nork?
Erantzuna:
Begiratu dio = so egin dio Nor-Nori-Nork (ikus Hiztegi Batua).
Begiratu du = zaindu, gorde, jagon egin du Nor-Nork (ikus Hiztegi Batua).
Data: 2000
Erantzulea: Araua
bihurtu
Galdera:
Jakin badakigu Emakume ederra bihurtu eta Emakume eder bihurtu bezalako
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
esaldiak egokiak direla; baina badirudi Euskaltzaindiak ontzat ematen dituela
Emakume eder bat bihurtu bezalakoak ere. Horrela al da?
Erantzuna:
40. arauaren testuan aipatzen diren adibideek nahasmena sortu dute, antza denez;
izan ere, bat daramaten adibideak badaudela adierazi nahi izan da, baina inola ere
ez forma horiek gomendatu. Adibide-sorta hori, bihurtu aditzaren predikatu
osagarria mugaturik ere erabili izan dela erakusteko zen batik bat. Beraz, emakume
eder(a) bihurtu edo bihotz sendoko gizon(a) bihurtu.
Data: 1996
Erantzulea: Araua
bukatu
Galdera:
Badago esaterik:
Hitz egiten bukatu du
Hitz egitea bukatu du
Idazten bukatu dugu
Idaztea bukatu dugu?
Erantzuna:
Orotariko Euskal Hiztegian honako adibideok aurkitu ditugu:
Amak bukatu zuenean garbitzez, hartu zuen palangana...
Esatez bukatu baino lehen
Jaten bukatu arte
Belen mintzatzen bukatu zenean...
Arrautza jatez bukaturik
Horiek dira tradizioa dutenak. Ez da araurik eman, batasunerako egitura jakin bat
gomendatuaz.
Data: 1999
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
darrai ala darraio?
Galdera:
Horrek bere horretan darrai bezalako esaldietan "darrai" forma trinkoak onartzen
du Nor-Nork erregimena?
Erantzuna:
Aditz batuko formak ematean, Euskaltzaindiak darraio arautu zuen, hau da,
jarraiki aditzari dagokion forma trinkoa (Nor-Nori motakoa).
Datiborik (Nori sintagmarik) ez dagoenean azken urteotan erabili den darrai berria
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
da, eta ez da horretaz ezer esan. Dena den, bere horretan jarraitzen du ere lasai
esan daiteke, forma berririk sortu beharrik gabe.
Data: 2000
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
ebatu/oratu
Galdera:
Zein da ebatu aditzaren erregimena?
Erantzuna:
Forma dialektala da ebatu, eta hobestekoa da Bizkaiko oratu forma (heldu); dio ad.
Data: 1996/04/09
Erantzulea: Hiztegi Batuko lantaldea
errukitu, damutu, damu izan
Galdera:
Aditz horiek zein erregimen behar dute: damutu naiz, damutu zait, damu izan naiz,
damu izan zait…?
Erantzuna:
Damutu naiz / damutu zait, biak onartu ditu Euskaltzaindiak.
Damu izan: damu dut nagusia; damu zaio askoz gutxiagotan ageri da.
Errukitu da ematen du Hiztegi Batuak (beraz, errukitu zaio ere erabil daiteke,
literatura tradizioan behin baino gehiagotan ageri den bezala).
Data: 2000
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
etorriko dela / etortzea + aditza
Galdera:
Adibidez:
etorriko dela espero dut / etortzea espero dut
Erantzuna:
-(e)la espero izan bai; nominalizazio adibiderik ez dator ez Mitxelenaren ez
Sarasolaren hiztegietan.
Data: 1996
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
-gatik + aditza
Galdera:
Adibidez:
-gatik ari izan (nigatik ari zara).
Erantzuna:
Ez dago argi zein den zalantza. Orotariko Euskal Hiztegiak badakartza Chourioren
eta Duvoisinen adibideak, baina -gatik "por causa de" adieran, jakina:
Lan hori hartzen dutenek bazkagatik egiten dute gehienek. Ez dira gerokoagatik ari.
Ari izan "ocuparse de, tratar (sobre)" adieran, instrumentalarekin ageri da gehienetan.
Adiera honi badagokio zalantza, hobeto aztertu beharko da zein leku izan dezaketen
nigatik ari da bezalakoek, nitaz ari da egituraren ondoan.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
gustatu
Galdera:
Zuzenak al dira esaldi hauek?
Mendira joatea gustatuko litzaidake.
Pastela gustatuko litzaizuke.
Mendira joatea gustatzen zait.
Pastela gustatzen zait.
Erantzuna:
Bai, zuzenak dira eta horiek guztiak erabil daitezke; izan ere, gustatu aditzaren
erregimenak biak onartzen baititu: izena nahiz aditz-izena.
Data: 1999/05/05
Erantzulea: Gramatika batzordea
hobe dut esan/esatea/esaten
Galdera:
Hobe dut esan/esatea/esaten bezalako esapideetan zein erabili behar dugu? Zein
kasutan bakoitza?
Erantzuna:
a) hobe izan + partizipio iragana (subjektu erreferentziakideekin). Adibidez: hobe
dugu isildu, lotsagarri gelditu baino.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
b) hobe izan + -tzea. Adibidez: hobe da ez izatea, gaizki izatea baino.
c) hobe izan + -tzen ez dago adibiderik; ez da horrelakorik erabiltzen.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
ibili, NON ala NONDIK?
Galdera:
Ibili aditza zein kasu da: NON ala NONDIK?
Erantzuna:
Non ibili zara? bezain zuzena da Nondik ibili zara? Hori Euskal Gramatika: Lehen
Urratsak (EGLU), I liburukian argiro azaldua dator:
"Bi balio ditu, besteak beste, ablatibo markak, euskalki batzuetan bederen:
abiapuntuaz gain (etxetik etorri zen), barrena edo zehar ere esan nahi du: basotik
etorri da, hots, basoan zehar edo barrena" (406. or.).
Lafitten gramatikan ere honela esaten da: "Pour répondre à la question par où, on
emploie les mêmes formes élatives. Ex.: il est passé de près, hurbildik iragan da"
(354. or.).
Data: 1996/04/17
Erantzulea: Gramatika batzordea
irten, igo
Galdera:
Irten du edota Igo du esan daiteke?
Erantzuna:
Hiztegi Batuan esaten da irten da ad. dela; Bizkaian (eta Gipuzkoaren zati batean)
irten (erten) du esan arren, euskalki mailako erabileratzat hartuko genuke.
Igo ere da ad. dela esaten da Hiztegi Batuan.
Data: 1999
Erantzulea: Araua
jarraitu eta segitu
Galdera:
Nola da: jarraitu zion/zitzaion eta segitu zuen?
Erantzuna:
Hiztegi Batuan: jarraitu du/dio: lanean jarraitu du; Jesusi jarraitu dio. Hau da,
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
"zeri/nori" jarraitu eta "zertan" jarraitu.
Segitu dio (Heg.) eta du (Ipar.)
Data: 2000
Erantzulea: Araua
jarraitu, jarraiki, barkatu
Galdera:
Ni bideari jarraitu natzaio ala Nik bideari jarraitu diot? Edo biok ondo?
Eta nola jokatu barkatu aditza:
Barka nazazu ala Barkaidazu?
Erantzuna:
Hiztegi Batuaren arabera, Nik bideari jarraitu diot da; izan ere, jarraitu, du/dio
aditza baita, eta Ni bideari jarraiki natzaio; izan ere, jarraiki aditzaren erregimena,
da/zaio baita.
Bestalde, Hiztegi Batuan barkatu sarreran du ad. dela esaten da, baina kontuan
izanik du ad. gehienek onartzen dutela dio laguntzailea ere, ezin da ondoriorik atera
barkaidazu formaren desegokitasunaz. Orotariko Euskal Hiztegiko adibideak
ikusirik, eta Sarasolaren Euskal Hiztegiak dioena ("pertsona bati dagokionean, dio
ad."), barkaidazu (edo barka iezadazu) da forma jatorra, Hegoaldean behintzat.
Data: 1999
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
jokatu/jostatu, jolastu
Galdera:
Belokik oso ondo jokatu zuen (zuzen).
Eugik oso txarto jostatu zuen (oker).
Erantzuna:
Eugi eta Beloki pilotariak izanik, eta pilota jokoa denez, jokatu egiten da, jakina; ez
jostatu edo jolastu.
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "joko" sarrera.
Data: 1999
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
jolastu, bihurtu, behartu
Galdera:
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Jolastuko dugu ala Jolastuko gara?
Emakume eder bihurtu da ala Emakume ederra bihurtu da?
Ikustera behartu naute? ala Ikusten behartu naute?
Erantzuna:
Da ad. ematen da Hiztegi Batuan, jolastu aditzaren erregimentzat; beraz, Jolastuko
gara?
Bestalde, bihurtu aditza dela eta, literaturako erabilerak aztertu ondoren, hala zioen
Gramatika batzordeak:
"Predikatua izen soila denean arautzat eman daiteke mugagabea dela (eguna gau
bihurtu da). Baina izena bestelako ingurukariz (hala nola, izenondoz, izenlagunez,
partizipioz, adjektibo superlatiboz nahiz konparatiboz, eta abar) janztean, araua
joera hutsa gertatzen da eta mugagabearen ordez predikatua mugatua duten
salbuespenak nahitaezkoak dira."
Hona aurkitutako adibideetako batzuk:
ornamentik ederrena bihurtu baita
emakumerik ederrena bihurtu ahal banendi
arnas huts-hutsa bihurtu banintz bezala
zure bizi moldea guretzat damugarriagoa bihurtzeko
bihurtu ziraden buztin kolorekoak
bihurtu ziren demonio itsusi nazkagarriak
Beraz, biak daude zuzen, bai emakume eder bihurtu da eta bai emakume ederra bihurtu
da.
Azkenik, behartu aditza dela eta, Hiztegi Batuko batzordeak erantzun hau eman
zuen 1996an:
"Behartu aditzaren konplementazio hedatuena -tzera da (adibidez, lana ongi
egitera behartu zuten, ikus Orotariko Euskal Hiztegia)."
Data: 1999
Erantzulea: Arauaz gainerakoarena, Gramatika batzordea eta Hiztegi Batuko batzordea
jolastu, dantzatu, mintzatu, solastu...
Galdera:
Zer dira naiz ala dut?
Erantzuna:
Hiztegi Batuan:
dantzatu: arratsalde osoan dantzatu naiz (ez *dantzatu dut); aurreskua dantzatu
dut
jolastu da ad.
mintzatu da ad.
solastatu da ad.
Data: 2000
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Araua
lagundu + dizut/zaitut
Galdera:
Zein da egokiena: lagunduko dizut etxera ala lagunduko zaitut etxera?
Erantzuna:
Biak dira egokiak, Euskaltzaindiaren 39. arauan aditzera ematen den bezala.
Data: 2000/03/02
Erantzulea: Gramatika batzordea
oinarritu
Galdera:
Zertan oinarritzen zara hori esateko galderari nola erantzun behar zaio aditz bat
erabiliz?
Erantzuna:
Gramatika batzordearen ustez, galdera horri erantzuteko bide arruntena eta
erabiliena inesiboko kasu-marka duen izen sintagma bat erabiltzea da. Adibidez:
Liburu horretan oinarritzen naiz esan dizudana esateko.
Aditz bat erabili behar izanez gero (beti ere gogoraraziz ez dela bide ohikoena)
nominalizazioa erabili beharko genuke, inesiboko kasu-markarekin ere. Adibidez:
esatean, entzutean, egitean ...
Data: 1998/10/21
Erantzulea: Gramatika batzordea
oparitu / opari egin eta opatu / opa izan
Galdera:
Gramatikala al da oparitu aditza? Zuzena al da onena opatzen nau forma?
Erantzuna:
Bai, oparitu aditza gramatikala da, formarik ohikoena ez bada ere. Hori baino
tradizio hobekoa da opari egin (zerbait norbaiti) forma.
Bestetik, opatu forma (opa izan bezala) dio ad. da ia beti. Hots: "zerbait norbaiti
opatzen diot" moduko erabilerak ditu, eta ez du onartzen opatzen nau, zaitut, gaitu
modukorik.
Data: 1995/12/05
Erantzulea: Hiztegi Batuko lantaldea
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
-t(z)ean, -t(z)erakoan, -t(z)ekoan, -keran
Galdera:
Zein da forma zuzena, etortzean esango dizut ala etortzerakoan esango dizut?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du auzi horretaz araurik ez gomendiorik eman. Gramatika
batzordeak, berriz, Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, VII liburukian
aztertuko ditu aditz jokatugabeko mendeko perpausak. Oraindik ez dugu, beraz,
horren inguruko irizpenik.
Nire iritziz, galderako adibide biak dira ontzat ematekoak. Euskalkien arteko aldea
nahiz erabilera-ñabarduraren bat gorabehera (EGLU VII liburukian aztertuko dugu
hori), badirudi ez dagoela alde handirik forma bien artean. Luis Villasantek zioen
(ikus Sintaxis de la oración compuesta, 106. or.) "de sentido similar" zirela -tzean
eta -tzerakoan, eta horiekin batera -t(z)ekoan eta bizkaierazko -keran.
Data: 2001/04/04
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
-t(z)ekotan, -t(z)ekotz
Galdera:
Noiz eta zelan erabili behar da -t(z)ekotan? Ba al da araurik?
Erantzuna:
Ez, ez dugu forma horri buruzko araurik, eta Euskaltzaindiaren gramatikan oraindik
ez dira aztertu aditz jokatugabedun mendeko perpausak (Euskal Gramatika: Lehen
Urratsak, EGLU, VII liburukian bilduko dira).
Hiru balio nagusi, behintzat, ikusten dizkiogu -t(z)ekotan formari: baldintza,
helburua eta kontzesioa.
Baldintza
Luis Villasantek, Sintaxis de la oración compuesta liburuan, -t(z)ekotz aztertzen ari
delarik, "de sentido similar" dela dio -t(z)ekotan ere; baldintza balioa duela, alegia.
Koldo Mitxelenak ere hala dio liburu horretako oinohar batean (186. or.):
"-t(z)ekotz es nuestro -t(z)ekotan. Hay algo elidido: kontu(t)an."
Hona tradizioko adibide batzuk eta geuk asmatutako beste batzuk:
- Ematekotan, nik Luisi emanen nioke aritz-abarra. (Gaztelu, Musika ixilla, 30. or.)
- Niork jakitekotan, gazte onek jakinen du. (S. Mendiburu, Idazlan argitaragabeak,
390. or.)
- Egitekotan, ondo egin.
- Emango dizut, baina berriro itzultzekotan.
Helburua
Villasantek helburuzkoen edo "finalen" artean sartzen ez badu ere, izan lezake
helburu balioa ere -t(z)ekotan formak. Kontua da eliditutako hitza besteren bat ere
izan daitekeela, kasu honetan ikusten den bezala; alegia, baldintza kutsua baino
areago, helburu kutsua duen izenen bat: adibidez, asmo. Beraz, -t(z)ekotan, -t(z)eko
(asmo)tan formatik eratorria litzateke.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Hona adibide batzuk:
- Etsaia badabila gure ingurutan, errabian bezala gu irestekotan. (S. Monho,
Poemak, 90. or.)
- Antzara jokua astekotan zegon. (Y. Etxaide, Joanak joan, 90. or.)
- Jai hartzekotan gaude/gara.
Kontzesioa
-t(z)ekotan formari ere lokailua erantsiz gero, kontzesio balioa ere har dezake
perpausak. Gauza bera gertatzen da -t(z)ekotz ere formarekin: "pero otras veces el
sentido es más bien concesivo" dio Villasantek arestian aipatutako liburuan (ikus
195. or.).
Hona adibide batzuk:
- Istilluak izatekotan ere, ez dira nik aldez aurretik uste eta beldur nuen bezain
bortitzak izan. (K. Mitxelena, Idazlan Guztiak, MEIG, 2, 163. or.)
- Lasai, joatekotan ere, ez diot inori esango.
Azalpen zehatzagoak, esan bezala, EGLU, VII liburukian.
Data: 2001/04/26
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
-t(z)en, -(e)z + aditza (egiten ikasi / eginez ikasi)
Galdera:
Zein da forma zuzena, egiten ikasten da ala eginez ikasten da?
Erantzuna:
Aukera biak dira zuzenak; baina desberdinak, esanahiaren aldetik. Batetik, -t(z)en
ikasi "ZERTAN ikasi" galderaren erantzuna da: esaterako, "igeri egiTEN ikasten ari
naiz". Bestetik, -(e)z ikasi "NOLA ikasi zerbait egiten" galderaren erantzuna da:
adibidez, "uretan sartuZ, besoak mugituZ eta oinei eraginEZ ikasten da igeri
egiTEN" edo "taka-taka ibiliZ ikasten da oinez ibilTZEN".
Data: 2001/04/04
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
-tzat eman/jo
Galdera:
Badakit, jakin, galdutzat eman, jo... eta halakoak zuzenak direla; baina zuzendutzat
eman, zuzendutzat jo, egintzat eman, amaitutzat eman eta horiek ere ondo dagoz?
Erantzuna:
Bai, zuzenak dira galdutzat, amaitutzat, zuzendutzat, egintzat eta gisakoak eman eta
jo aditzekin.
Data: 2001/05/03
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
-tzea, -tzen eta -tzera
Galdera:
Erraza da eskalatzea = erraza da eskalatzen?
Konpontzen saiatu da = konpontzera saiatu da?
Erantzuna:
Erraza da eskalatzea "escalar es fácil" esateko ondo dago; orobat, mendi hori
eskalatzea erraza da. Baina erraza da eskalatzen ezin da izan "escalar es fácil"; bai,
ostera, mendi hori erraza da eskalatzen. Laburbilduz, badirudi:
-tzea erraza da (irakurtzen ikastea erraza da)
zerbait -tzea erraza da (liburu hori irakurtzea erraza da)
zerbait erraza da -tzen (liburu hori erraza da irakurtzen)
Azken adiera horretan -tzeko ere erabiltzen dugu (liburu hori erraza da irakurtzeko).
Euskal Hiztegian ageri den bezala, -tzera saiatu gaur gutxi erabilia da; gaur
erregimen nagusia -tzen saiatu da.
Data: 1996
Erantzulea: Patxi Goenaga eta Miren Azkarate (iritzia)
-tzen utzi / -tzera utzi
Galdera:
1994ko IHE 1eko "Aukera anitzeko galdekizun"etan honako hau agertzen zen:
Zergatik zaude hain haserre?
a) Ez zidatelako gaia azaltzera utzi
b) Ez zidatelako gaia azaltzen utzi
c) ...
d) ...
Erantzunetan ontzat ematen zen b) aukera. Ekialdeko euskalkietan -tzera da
erabiltzen dena, beraz utzi-rekin -tzen erabili behar da beti ala biak erabil daitezke?
Edo, non bata eta non bertzea?
Erantzuna:
Hiztegi Batuan, utzi, du ad. dela besterik ez da esaten.
Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegian, utzi sarreran, (Ipar. eta naf. joatera utzi) ematen
du. Beraz, euskaraz bi erregimenak dira zuzenak; eta Euskaltzaindiak bietatik bat
hobesten ez duen bitartean, euskara baturako ere biak dira onargarri.
Data: 2000
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
-tzera/-tzen geratu, gelditu, ausartu
Galdera:
Egoki egina al da ondorengo adibideokin egin dugun "zuzen/oker" sailkapena?
Arotxanean geratu ginen afaltzera (oker)
Arotxanean geratu ginen afaltzen (zuzen)
Arotxanean sartu ginen afaltzera (zuzen)
Arotxanera sartu ginen afaltzera (zuzen)
Bestalde, nola da hurrengoa:
Ikustera/ikusten ausartu naiz?
Erantzuna:
Hiztegi Batuko batzordeak ez ditu sakon aztertu oraindik datuak. Gerta daiteke
euskalkien artean erregimen desberdina izatea, honako adibide honek erakusten
duen bezala:
Behin ere gelditu gabe zuri gerla egitera (Haraneder)
Hurrengoa, euskalkien arabera: Ipar-Ekialdean -tzera ausartu da, eta
Mendabaldean, berriz, -tzen ausartu. Batasunerako ez da aukerarik egin, bata
hobetsiz. Beraz, zuzenak izateaz gain, euskara batuan biak erabil daitezke.
Data: 1999
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Aditz berriak: eskiatu
Galdera:
Zein erregimen segitu behar dute aditz berriek? Esate baterako eskiatu, eskiatuko
naiz/eskiatuko dut.
Erantzuna:
Horrako eskiatu hori du aditza da (ikus Hiztegi Batua).
Data: 2000
Erantzulea: Araua
Aditz jokatua + -danik atzizkia
Galdera:
Gerraurreko liburu batean, bizkaierazko adizki bitxi batzuk aurkitu ditut, aditz
jokatua + -danik atzizkia dutenak (zandanik, yakundanik, ebendanik...). Dirudienez,
denborazko perpaus mendekoen balioa dute.
Arruntak al dira? Euskara batuan lekurik izango al lukete?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Forma horiek, Gramatika batzordearen ustez, ez dira inondik ere arruntak eta ez
dirudi euskara batuan lekurik izango luketenik gaur egun. Jakina da, bestalde,
-danik atzizkia adberbioei atxekita erabiltzea dela ohikoena.
Data: 1999/05/05
Erantzulea: Gramatika batzordea
Aditzen erregimena: utzi/debekatu (sartzen utzi, sartzea debekatu...)
Galdera:
Zuzenak al dira sartu aditza eta utzi/debekatu aditzak elkartuz sortutako esaldi
hauek?
SARTZEN UTZI
a) Ez didate utzi hor sartzea.
b) Ez naute utzi hor sartzea.
c) Ez didate utzi hor sartzen.
d) Ez naute utzi hor sartzen.
SARTZEA DEBEKATU
a) Debekatu egin didate hor sartzea.
b) Debekatu egin didate hor sartzen.
c) Debekatu egin naute hor sartzea.
d) Debekatu egin naute hor sartzen.
Erantzuna:
SARTZEN UTZI
a) *Ez didate utzi hor sartzea: Okerra.
b) *Ez naute utzi hor sartzea: Okerra.
c) Ez didate utzi hor sartzen: Zuzena (utzi aditzak erregimen hori agintzen du:
NORK-NORI aditza da erabilera horretan eta zertan utzi eskatzen du, -tzen alegia).
d) *Ez naute utzi hor sartzen: Okerra.
Baina beste hau ere zuzena da iparraldeko tradizioan: Ez naute utzi hor sartzera.
SARTZEA DEBEKATU
a) Debekatu egin didate hor sartzea: Zuzena (debekatu aditzak erregimen hori
eskatzen du).
b) *Debekatu egin didate hor sartzen: Okerra.
c) *Debekatu egin naute hor sartzea: Okerra.
d) *Debekatu egin naute hor sartzen: Okerra.
Baina beste hau ere zuzena da iparraldeko tradizioan: Debekatu egin naute hor
sartzetik.
Ikus debekatu aditza Orotariko Euskal Hiztegian, (VI. lib. 52.-53. or.)
Data: 2001/03/12
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazkaria
Dokumentua: Erlatiboaz eta utzi eta debekatu aditzen erregimenaz (irizpena ) http://www.euskaltzaindia.net/dok/jagonet/Erlatiboaz1.pdf
aldatu da/du
Galdera:
Zein forma dira zuzenak: ni(k) neu(k) asko aldatu dut/naiz; harrezkero asko aldatu
dira/dute gauzak/ek?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak dio aldatu aditzak "da" nahiz "du" laguntzaileak
har ditzakeela. Zure galderako adibideak hartuta, hona egitura zuzenak:
Ni neu asko aldatu naiz.
Nik neuk asko aldatu dut langela.
Harrezkero asko aldatu dira nire lagunak.
Harrezkero nire lagunek asko aldatu dituzte gauzak.
Horrez gainera, ikus datu-base honetako aldatu sarrera.
Data: 20011105
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
aukera izan (joan nintekeen, ikus nezakeen...)
Galdera:
Zer adierazten du joan nintekeen aditzak? Joateko aukera nuela, baina ez nintzela
joan; ala, besterik gabe, joateko aukera? Edota ikus nezakeen esanez gero, zer: ikusi
nuela ala ikusteko aukera izan nuela (nahiz eta gero ikusi ez)?
Erantzuna:
Jakina denez, joan nintekeen, ikus nezakeen eta horrelako aditz-formek adierazten
dutena iraganeko aukera edo posibilitatea da. Esate baterako, etxea ikus nezakeen
esaten dugunean, "etxea ikusteko aukera izan nuen" adierazten da. Besterik da
perpausaren bigarren partean (aditz-forma horren ondoren) esaten dena: alegia,
etxea edo dena delako zera ikusi nuen ala ez.
Data: 2001/04/04
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
axola izan: bost axola
Galdera:
Zuzena al da bost axola dit zer egingo duzun esaldia? Horrelako esaldiekin
daukadan zalantza zera da: aditz nagusia NOR-NORI-NORK motakoa izanik,
NORK kasua menpeko perpausak betetzen du; baina NORK marka ez da ageri.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Bestela esanda, bost axola dit egingo duzunak esango banu, ez nuke zalantzarik,
menpeko esaldiak NORK kasuko atzizkia, -ak, agerian du eta (egingo duzunAK).
Erantzuna:
Zuzena da, bai. Ergatibodun sintagmak ez ezik, axola izan aditzak bestelako molde
batzuk ere har ditzake osagarri. Adibidez:
a) motibatiboko sintagma bat: neregatik ajolik ez diola (Orixe)
b) genitiboko sintagma bat: izkribatzaileari ez diyo ezeren ajolik (V. Iraola)
c) mendeko perpausen bat (zehargaldera nahiz baldintza perpausa)
Hona hemen, horren erakusgarri, literaturako adibide batzuk:
Zehargaldera izanik osagarri:
- Axola dio poza nondik dan. (Orixe, Aitorkizunak, 135. or.)
- Ez dit axola nora eramaten duzun, gartzela edo urkamendira. (G. Aresti, Tobera,
282. or.)
- Eztuzula axolarik nork hori erran edo manatu duen. (S. Pouvreau, Imitazionea)
Baldintza perpausa izanik osagarri:
- Oitura txarrik lendik baldin badu, iñundik batere ajola ez digu. (Uztapide, Sasoia
joan da gero, 217. or.)
Data: 2001/04/26
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
axola izan: ez zait axola / ez dit axola
Galdera:
Zein da zuzena, ez zait axola ala ez dit axola?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak aditzera ematen duenez, zaio motako aditz
laguntzailea hartzen du gehienetan (bost axola zaizkigu auzokoak adibidea dakar).
Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegian bi eratara ageri da axola izan: zaio eta dio.
Beraz, erabilera biak dira gramatikalak: ez zait axola eta ez dit axola. Horrez
gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetan bertan bost axola sarrera.
Data: 2001/03/21
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
begira, begiratu
Galdera:
Zuzenak al dira "begiratu" aditzaren lau erabilera hauek?
1. Begira katua!
2. Begira (zertan dabilen) ume hori.
3. Begiratu hitz hori hiztegian.
4. Nola sortzen dira klimak? Begira itzazu eskemak.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Galderako "begiratu" aditzaren erabilera horiek direla eta, hona oharrak, hurrenez
hurren:
1. Begira katua! = Begira, hara; ikusi katua!
2. Begira (zertan dabilen) ume hori = Begira (ezazu) (zertan dabilen) ume hori.
3. Begiratu hitz hori hiztegian. ZUZENA DA BERE HORRETAN.
4. Nola sortzen dira klimak? Begira itzazu eskemak. ZUZENA DA, BAINA
"aztertu, gainbegiratu, zaindu" ADIERA DUENEAN; BESTELA "zerbaiti edo
norbaiti begia luzatu" ADIERAN, "-i begiratu" BEHAR DU.
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "begiratu" sarrera.
Data: 2002/07/03
Erantzulea: Gramatika batzordea
behartu: -t(z)era/-t(z)en behartu
Galdera:
Zein da behartu aditzaren erabilera zuzena: Lana ongi egitera behartu zuten ala
Lana ongi egiten behartu zuten?
Erantzuna:
Behartu aditzaren konplementazio hedatuena -t(z)era da: alegia, zure adibideko
Lana ongi egitera behartu zuten. Ikus Orotariko Euskal Hiztegia.
Data: 1996/04/09
Erantzulea: Hiztegi Batuko lantaldea
bota, uretara bota
Galdera:
Onargarria al da "mutikoa uretara bota zen" esaldia? Izan ere, Labayru Hiztegiak
dioenez, "bota, da, dau: echar(se), tirar(se), arrojar(se), lanzar(se)" erabil daiteke.
Erantzuna:
Ez, "uretara bota zen" ez da zuzena: "uretara bota zuen bere burua" erabili behar da.
Data: 2002/07/03
Erantzulea: Gramatika batzordea
damu izan
Galdera:
Argibideak nahi nituzke "damu izan" aditzaren erabileraz.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Hiru aukera ageri dira Orotariko Euskal Hiztegian (ikus OEH, VI. lib., 9.-11. or.):
"damu dut, damu naiz" eta "damu zait". Adibide-kopurua eta esparru geografikoa
ez dira, ordea, berdinak hiruretan.
DAMU DUT da erabiliena eta hedatuena. Hiztegi Batuan, erregimena aipatzen ez
bada ere, trantsitiboko erabilera bakarrik jaso dute adibidean: "ez dute damu izango
orain horrela ibilia". Era askotara eman daiteke "damu dut" horren osagarria:
"ikasia" eta "ikasi izana" batez ere (iparraldean "-z" instrumentala dutelarik:
"ikasiaz", "ikasi izanaz"); baita "ikastea" ere, nahiz gutxiagotan agertu. Badira beste
forma batzuk ere: "zeren -en", "-lakotz", "-turik" eta abar.
DAMU NAIZ aurrekoa baino gutxiago erabilia da. Batez ere iparraldean erabili
izan da, eta XX. mende arte ez da ageri hegoaldean. Beste erabileretan ikusten ez
dugun "apenarse" esanahia ere ematen zaio. Orotariko Euskal Hiztegiko
adibideetako konplementua izen-sintagma bat izaten da, "-z" instrumentalean
emana ("ezertaz", "bizi-modu lizunaz"); baina iparraldeko kasuetan "-tzeko" ere
erabiltzen da. Bestela, inongo osagarririk gabe ageri da: "damu naiz", "damu
zaitezte"...
DAMU ZAIT ere jasota dago Orotariko Euskal Hiztegian (adibide gutxi, ordea).
Horrekin batera "damutu zait" ere bai (Hiztegi Batuak dio "damutu zait" aditzak
"sartua" eta "sartzea", biak onartzen dituela).
Data: 2001/12/03
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
eskegi/eseki
Galdera:
Onargarria al da "garabi batetik eskegi dira, protestan" esaldia? Izan ere,
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak adibide hau dakar, besteak beste:
"Itxeki zan soka batetik eta aurkitu zuen zinzilika zegoala".
Erantzuna:
Erabilera hori ez da oso egokia: hobe da "bere(n) burua" erantsita erabiltzea
"eskegi/eseki".
Data: 2002/07/03
Erantzulea: Gramatika batzordea
hasi da/du
Galdera:
"Hasi" aditza IZAN laguntzailearekin erabili behar da ala erabil dezakegu UKAN
laguntzailearekin ere?
Erantzuna:
Bai, "hasi" aditza DA nahiz DU erakoa dela dio Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak;
beraz, bi aukerak onartzen ditu. Izan ere, erregimen bat baino gehiagoko aditza
izanik (beste asko bezala), "hasi" aditza bi era horietara erabili izan da euskaraz,
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
edozein hiztegitan ikus dezakezun bezala (ikus Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal
Hiztegia, Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegia eta abar).
Data: 20011127
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
iritzi (deitu): deitzen zaio, deritzo, deritza, *deritzaio
Galdera:
Nola esan behar da deitzen zaio adizki trinkoa erabiliz, deritzaio ala deritzo? Hau
da, bereizten al dira deritzaio (deitzen zaio) eta deritzo (irizten dio)?
Erantzuna:
Bi erabilera horiek, behintzat, baditu iritzi aditzak (ikus Orotariko Euskal Hiztegiko
iritzi sarrera), eta biak erabil daitezke: Mikelek ongi deritzo afaltzera joateari eta
Mikel deritzo mutil horri.
Formari dagokionez, Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, II liburukian,
Gramatika batzordeak dio deritza nahiz deritzo erabil daitezkeela; baina ez
deritzaio (ikus 1997ko argitaraldiko 313. orrialde barreneko oharra).
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako izena sarrera.
Data: 2001/04/02
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
izorratu
Galdera:
Zuzena al da "Nik ez dut uste gu IZORRA GAITEZEN egiten dutenik, baina kalte
egiten digute" esaldia?
Erantzuna:
Ohikoena "gu izorratzeko" esatea da, baina "izorra gaitezen" ere zuzena da.
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak dio "izorratu" aditza (bigarren adieran, arrunkeria
gisa markatutakoan, "kalte egin, hondatu" adieran) "da/du" aditza dela; beraz,
bietara joka daiteke (Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak badakar
adibiderik).
Data: 2002/01/14
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
lehortu, garbitu, orraztu
Galdera:
Zuzena al da "lehortu" aditzarekin "zaitez" erabiltzea? Adibidez, "eskuak lehortu
ditu", "bustita zaude eta lehortu zaitez" gisakoetan.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Bai, zuzena da "lehortu, garbitu, orraztu" eta gisakoekin "zaitez" erabiltzea.
Data: 2002/07/03
Erantzulea: Gramatika batzordea
lotu
Galdera:
Onargarriak al dira "lotu" aditzaren hiru erabilera hauek?
1. Segurtasun-uhala lotu du.
2. Lotu zaitez ondo.
3. Kateekin lotu dira, protestatzeko.
Erantzuna:
Bai, zuzenak dira "lotu"ren erabilera horiek; baina hirugarrenean hobe da "katez
lotu dira" erabiltzea, eta ez "kateekin".
Data: 2002/07/03
Erantzulea: Gramatika batzordea
neurtu, pisatu (zenbat?)
Galdera:
Zein da egokiagoa "neurtu" aditza erabiltzean, "Zenbat luze zara?" ala "Zenbat
neurtzen duzu?"?
Eta "pisatu" aditzaren kasuan, zuzena al da "Zenbat pisatzen duzu?" galdetzea?
Erantzuna:
"Neurtu" aditzaren erregimena dela eta, Hiztegi Batuan "soka hori bost metro luze
da" hobesten da, eta ez "soka horrek bost metro neurtzen ditu". "Pisatu" aditzari
dagokionez, ostera, "du" ad. dela dio Hiztegi Batuak, bestelako azalpenik gabe;
beraz, "Zenbat pisatzen duzu?" moduko egiturak guztiz ontzat ematen dira.
Xehetasun gehiago, Gramatika batzordeak Leioako biltzarrerako prestatu zuen
txostenean (ikus Euskera, 1994, 3, 39. liburukia (2. aldia), 935.-939. or. eta
1.023.-1.031. or.).
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "zenbat/zenbateko/zenbaten" sarrera.
Data: 20010614
Erantzulea: Miren Azkarate
NORI + ari izan
Galdera:
Adibidez:
-i ari izan (niri ari zara).
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Ez da niri ari zara edo antzeko adibiderik azaldu Orotariko Euskal Hiztegian.
Testuinguru zabalagoa beharko litzateke bai ala ez esateko.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
sentitu
Galdera:
Zuzenak al dira "sentitu" aditzaren hiru erabilera hauek?
1. Estu hartuta daukatela sentitzen du.
2. Faxisten biktima sentitzen da.
3. Gazterik sentitzen naiz.
Erantzuna:
Bai, zuzenak dira "sentitu"ren erabilera horiek (bigarrenean, gaizki legoke
"Faxisten biktima sentitzen du bere burua"); baina hirugarrenean, "gazte" behar du:
"Gazte sentitzen naiz".
Data: 2002/07/03
Erantzulea: Gramatika batzordea
topo egin, topatu
Galdera:
Zuzena al da "topatu" aditzarekin "Mikel topatu dut, Mikelekin topatu naiz" eta
gisakoak erabiltzea? Izan ere, Labayru Hiztegiak dioenez, "topau/topatu, dau, da.
encontrar(se), hallar" erabil daiteke.
Erantzuna:
Bai, zuzenak dira "topatu"ren erabilera horiek. Bi erregimen desberdin dira, eta
soziatiboarekin "naiz" laguntzailea hartzen du "topatu" aditzak. Baina ondo gogoan
izan behar da "Mikelekin topo egin dut" ere hor dugula, soziatiboarekin askoz ere
tradizio handiagoa duena.
Data: 2002/07/03
Erantzulea: Gramatika batzordea
Atzizkiak (Lexikoa)
Galdera:
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan ez dira ageri "egoista" eta "egoismo". Beraz,
"nirekoi, zeurekoi, berekoi, geurekoi" eta horiei dagozkien "-keriak" ageri
direnez, horrela erabili behar ditugu, ezta?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Bai, inolako zalantzarik gabe.
Data: 20010709
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Galdera:
Erantzuna:
Hona hemen bost galde-erantzun, "bana"ren erabilerari buruzkoak:
1. Milatik gorako zenbakiekin bakarrik erabili behar da "bana"? Izan ere,
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian "eun bana" eta "bost eun bana" ere
ageri dira.
Egia da OEHn esaten dena; alegia, "mila"rekin ez ezik, bestelako zenbakiekin ere
erabili izan dela: batez ere "ehun"ekin eta "ehun"etik eratorriekin (berrehun,
hirurehun...) eta "milioi"rekin.
2. Ontzat ematen al dira "bosna mila / bost mila bana / bost bana mila" eta
gisakoak? Azken hori hizkuntza mintzatuan entzuna daukat.
Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I liburukian (ikus 138.-139. or.) ontzat
ematen da "bostna mila" ("bosna mila") eta txartzat "*bost milana". Egia da
bestelako adibideren bat edo beste badela ("Urtean bost milla bana lauerleko
irabazten dituzala", Eguzkitza, Gizarte auzia, 147. or.); baina arruntena, zalantzarik
gabe, "bosna mila" da; "bost bana mila" baino arruntagoa, askoz ere.
3. Zein hobetsi, "bost mila eta hogeita hamarna" ala "bost mila eta hogeita hamar
bana"?
Arruntena lehenbizikoa da: "bost mila eta hogeita hamarna".
4. Zein hobetsi, "bosna milioi / bost milioi bana / bost bana milioi" egituren artean?
Hor ere, "bosna mila"ren kasuan bezala, arruntena lehenbizikoa da: "bosna milioi",
alegia.
5. Komunztaduran, aditza singularrean ala pluralean erabili behar da? Edo bietara
joan daiteke: "bosna gozoki eman dizkiet/diet"?
Bietara eman daiteke. Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I liburukiko 131.
orrialdean esana dago zenbatzaileekin ("bat"ekin izan ezik, eta sintagmak
mugatzailerik ez badu) bi aukerak onartzen direla: singularra nahiz plurala.
Data: 2002/01/08
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
"-ganako/-kiko" maitasuna, gorrotoa, konfiantza...
Galdera:
Zein da hobestekoa, "elkarrenganako maitasuna" ala "elkarrekiko
maitasuna/gorrotoa/konfiantza"?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Zalantzarik gabe, "elkarrenganako maitasuna" da hobestekoa: hain zuzen ere,
horixe da euskal literatura-tradizioan gehien erabiltzen den egitura. Badira
"elkarrekiko maitasuna"ren adibideak ere, baina oso-oso gutxi.
Bestetik, "-ganako gorrotoa" edota "-ren kontrako/aurkako gorrotoa" dira
hobestekoak; izan ere, "-kiko gorrotoa" duen adibiderik ez baitugu aurkitu
tradizioan.
Orobat "konfiantza"rekin ere: "-ganako konfiantza" da hobestekoa, askoz ere
erabiliagoak baitira egitura hori edota "konfiantza ...-gan" modukoak. Bestea
gaitzetsi gabe, ordea; izan ere, "-ki(la)ko konfiantza" modukorik aurkitu ez dugun
arren, badira horren oinarri izan daitezkeen egiturak: alegia, "konfiantza
...-kin/-gaz" gisakoak.
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "-kiko" sarrera.
Data: 2001/10/22
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
"-koi": nirekoi, zeurekoi, berekoi, geurekoi
Galdera:
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan ez dira ageri "egoista" eta "egoismo". Beraz,
"nirekoi, zeurekoi, berekoi, geurekoi" eta horiei dagozkien "-keriak" ageri direnez,
horrela erabili behar ditugu, ezta?
Erantzuna:
Bai, inolako zalantzarik gabe.
Data: 20010709
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
"-na": bana, bosna mila / bost mila bana / bost bana mila
Galdera:
Erantzuna:
Hona hemen bost galde-erantzun, "bana"ren erabilerari buruzkoak:
1. Milatik gorako zenbakiekin bakarrik erabili behar da "bana"? Izan ere,
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian "eun bana" eta "bost eun bana" ere
ageri dira.
Egia da OEHn esaten dena; alegia, "mila"rekin ez ezik, bestelako zenbakiekin ere
erabili izan dela: batez ere "ehun"ekin eta "ehun"etik eratorriekin (berrehun,
hirurehun...) eta "milioi"rekin.
2. Ontzat ematen al dira "bosna mila / bost mila bana / bost bana mila" eta
gisakoak? Azken hori hizkuntza mintzatuan entzuna daukat.
Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I liburukian (ikus 138.-139. or.) ontzat
ematen da "bostna mila" ("bosna mila") eta txartzat "*bost milana". Egia da
bestelako adibideren bat edo beste badela ("Urtean bost milla bana lauerleko
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
irabazten dituzala", Eguzkitza, Gizarte auzia, 147. or.); baina arruntena, zalantzarik
gabe, "bosna mila" da; "bost bana mila" baino arruntagoa, askoz ere.
3. Zein hobetsi, "bost mila eta hogeita hamarna" ala "bost mila eta hogeita hamar
bana"?
Arruntena lehenbizikoa da: "bost mila eta hogeita hamarna".
4. Zein hobetsi, "bosna milioi / bost milioi bana / bost bana milioi" egituren artean?
Hor ere, "bosna mila"ren kasuan bezala, arruntena lehenbizikoa da: "bosna milioi",
alegia.
5. Komunztaduran, aditza singularrean ala pluralean erabili behar da? Edo bietara
joan daiteke: "bosna gozoki eman dizkiet/diet"?
Bietara eman daiteke. Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I liburukiko 131.
orrialdean esana dago zenbatzaileekin ("bat"ekin izan ezik, eta sintagmak
mugatzailerik ez badu) bi aukerak onartzen direla: singularra nahiz plurala.
Data: 2002/01/08
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
"-xe" (horrekintxe/horrexekin)
Galdera:
Zein da zuzena "horrekintxe" ala "horrexekin"?
Erantzuna:
Forma horiek biak zuzenak dira. Euskaltzaindiaren Euskal gramatika laburra:
Perpaus bakuna liburuak, "Erakusle indartuak" atalean (ikus 84. or.), hauxe dio:
Hiztun batzuek "-xe" atzizkia erakuslearen erroaren ondotik jartzen dute, kasu
markaren aurrean ("honexeri, horrexeri, harexeri"); beste hiztun batzuek nahiago
dute, ordea, azkenean jarri atzizkia (" honixe, horrixe, harixe"). Eta gauza bertsua
gertatzen da kasu hauekin guztiekin (batzuekin ezinezkoa den arren)
"honexetan/honetantxe, honexekin/honekintxe, honexetara/honetaraxe", eta abar.
Erakusleetatik sortzen diren adberbioekin ere ber gauza: "hementxetik/hemendixe,
honelakoxe/honelaxeko" eta abar.
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "-xe" sarrera.
Data: 20010713
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
-(e)ko/-(e)rako: osasun publikoko/publikorako
Galdera:
Ondoko errotulazioa nola jarri beharko nuke?
OSASUN PUBLIKORAKO ZUZENDARITZA edo OSASUN PUBLIKOKO
ZUZENDARITZA?
OSASUN PUBLIKOKO TEKNIKARIA edo OSASUN PUBLIKORAKO
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
TEKNIKARIA?
Alegia, noiz erabili behar da "-(e)ko" eta noiz "–(e)rako"?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du gai horri buruzko araurik eman. Praktikan, bietako adibideak
ikusten ditugu, bai "-(e)ko"dunak (Ekialdean batez ere) eta bai "-(e)rako"dunak
(Mendebaldean maizago). Beraz, biak eman daitezke ontzat (estilo-kontua ere
izaten da askotan, bi "-ko" metaturik jartzea itsusia dela uste dutenak ere badira
eta).
Horretaz informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Euskal Gramatika Laburra:
Perpaus Bakuna liburuko 166.-172. eta 494.-498. orrialdeak; eta Euskal
Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I, liburukiko 370.-373., 377.-381. eta
384.-386. orrialdeak.
Bestalde, argigarri gisa, hona zenbait zuzendaritza, negoziatu, atal eta abarren
izenak, Euskal Herriko Erakundeen Barne Errotulazioa liburutik hartuak eta
bietako ordainak dituztenak:
Ekonomia Sustapeneko Zuzendaritza Nagusia = Dirección General de Promoción
Económica
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza
= Dirección de Secretaría del Gobierno y Relaciones con el Parlamento
Gizarte Ekonomiako Zuzendaritza = Dirección de Economía Social
Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza = Dirección de Atención Primaria
Lege Koordinazio eta Errekurtsoetarako Zuzendaritza = Dirección de Coordinación
Jurídiza y Recursos
Ekonomia eta Kudeaketa Laguntzarako Atala = Sección de Asistencia Económica y
de Gestión
Industria eta Meategien Kontrol eta Segurtasuneko Atala = Sección de Control y
Seguridad Industrial Minera
Osasun publikoko albaiteroak = Veterinarios de salud pública
Osasun publikorako udal zentroa = Centro municipal de salud pública
Data: 2001/06/20
Erantzulea: Miren Azkarate
-ENO/*-EINO atzizkia (etortzen ez direno/*direino)
Galdera:
Zein da zuzena Etortzen direneino ez dugu alde egingo ALA Etortzen ez direneino
ez dugu alde egingo? Eta zein da zuzena "zu joan arte ez naiz isilduko" adierazteko,
Joaten ez zareneino ez naiz isilduko ALA Joaten zareneino ez naiz isilduko?
Erantzuna:
Etortzen ez dirENO ez dugu alde egingo da zuzena. Horren baliokidea da Etortzen
ez dirEN BITARTEAN ez dugu alde egingo. Alegia, etorri arte (etortzen ez diren
bitarte guztian), ez dugu alde egingo.
Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, VI, Mendeko
perpausak, 2 liburukiko 118. orrialdean azaltzen du Gramatika batzordeak erabilera
hori, eta –ENO menderagailuari dagozkion bestelakoak. Jakizu, gainera, –ENO
forma dela nagusitu dena, eta horixe dela gaur egun erabiltzen den bakarra (ikus
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
EGLU, VI, 114. or.).
Bigarren galderari dagokionez, Joaten ez zareno, ez naiz isilduko da zuzena; baina
hor ere egokitu egin dugu forma, zeren eta –ENO menderagailuak adierazten duena
denbora-bitarte bat baita, eta bitarte horretan esaten ari baita ez dela isilduko: alegia
zu joan gabe zauden bitarte guztian.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako -(e)no sarrera.
Data: 2007/12/21
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
–(r)engan/-(r)engana/-(r)engandik; -etan/-etatik/-etara: gizonengan,
gizonetan
Galdera:
Zuzenak al dira Gizonetan ez duzu joera hori antzemango eta Ume batetik bestera
alde handia dago esaldiak?
Erantzuna:
Bai, bi esaldi horiek zuzenak dira. Erreferentzia nagusia gure gramatikan daukazu
(ikus Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I liburukia,
235.-236. or., 1991ko argitalpena).
Hor esaten da bizidun eta bizigabeen arteko muga zehatza non dagoen ez dakigula
oraino; -GA- artizkia duten formak bizidunekin erabiltzen direla, baina horrek ez
duela esan nahi -GA- gabeko formak bizidunekin erabil ezin daitezkeenik; ez eta
-GA-dun formak bizigabeekin erabil ez daitezkeenik (Zure ontasun eta pazientzia
handiagana, Kardaberaz).
Esaten da, era berean, ezin sar daitezkeela euskalki guztiak zaku berean:
Mendebaldean, dirudienez, Ekialdean baino gehiago erabiltzen da –GA– artizkia;
eta Ekialdeko euskalkietan ia singularrean bakarrik erabiltzen da.
Bizidunen erabileran, pertsonaren nortasuna edo indibiduotasuna adierazten da
bizidunen formaren bitartez (gizonengan); besteak, berriz, taldea adierazten du
gehiago (gizonetan). Taldea adierazten da, adibidez, lagunetara noa esatean; eta
zuzentzat hartu behar da hori ere.
Data: 20131024
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
-ez/-etaz atzizkiak: hori egin dutenEZ / *dutenETAZ hitz egiten ari dira
Galdera:
Zuzena al da hori egin DUTENEZ / DUTENETAZ hitz egiten ari dira esatea?
Aukera horiek biak zuzenak dira?
Erantzuna:
Batasunerako erabilera zuzen-egoki bakarra Hori egin dutenEZ hitz egiten ari dira
da.
Euskaltzaindiak argitaratutako Euskal gramatika laburra liburuak dakarrenez (ikus
483. or.), *dutenetaz forma eta gisakoak ez dira egokiak batasunerako, nahiz eta
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
herriak sarri erabili. Hona zer dakarren liburuak orrialde horretan:
Mugagabean -(e)z egiten badu ere (nola bukatzen den deklinagaia, bokalez ala
kontsonantez), erakusleen eta izenordainen kasuan -etaz ageri da: honetaz,
horretaz, hartaz, gutaz, zutaz, nitaz, e.a. Berdin pluralean ere: hauetaz, horietaz,
haietaz. Hala ere, gainerako izenkien kasuan ez dira euskara idatzian forma horiek
onartzen: *semeetaz, *etxeetaz, euskara bizian erabiliak diren arren. Halaber,
Euskaltzaindiak emandako formetan ontzat jotzen dira honezaz, horrezaz eta
halakoak.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako horretaz sarrera.
Data: 20141209
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
-ero/-oro atzizkia: astero, egunero, segundoero, une oro
Galdera:
Zuzenak al dira ordu erdiro eta ordu laurdenero idazkerak euskara batuan?
Erantzuna:
Hauek dira, maiztasuna adierazteko -ero/-oro atzizkiari dagokionez, orain arte
araututako idazkerak: aldiro, arratsaldero, asteartero, asteazkenero,
astelehenero, astero, egunero, gauero, goizero, hamabostero, hilabetero, hilero,
igandero, iluntzero, jaiero, larunbatero, minutuero, neguero, orduero,
ostegunero, ostiralero, segundoero, udaberriro, udaro, udazkenero, une oro eta
urtero.
Horiez gain, arautu bidean dago asteburuero ere; baina ordu(-)erdiero eta
ordu(-)laurdenero oraindik ez (nahiz eta 110. arauan ordulaurdenero agertu
adibide batean).
Data: 20121119
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
-rako/–rentzat (etxerako, etxearentzat)
Galdera:
Egoeraren arabera, etxearen edo etxeko erabiltzen dugu: etxearen neurriak, etxeko
leihoak... Horrela jokatzen al da NORAKO eta NORENTZAT kasuetan ere?
Adibidez: Diru hau etxea erosteko da, eta beste hori, autoa erosteko. Testuinguru
horretan, zuzena al da Diru hau etxearentzat da, eta beste hori, autoarentzat
esaldia?
Erantzuna:
-RAKO eta -RENTZAT kasuen arteko auzian Gramatika batzordeak duen iritzia
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak, I liburukian jaso da (ikus EGLU I, 1991,
1.4.4.7. -rako eta -rentzat izeneko azpiatala, 261.-265. or.).
Han esaten denaren arabera, zuzena izan daiteke bizigabeen kasuan -rentzat
atzizkia erabiltzea. Honela dator EGLU I liburukian: ´´-rentzat bizidun gisa
sentitzen edo somatzen ditugun izenek osatutako sintagmei lotzen bide diegu, eta
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
-rako, aldiz, bizigabe gisa sentitzen ditugunek osatutakoei; alegia,
hizkuntzarentzat, Euskaltzaindiarentzat, batzarrarentzat, elizarentzat, herriarentzat
esango dugu testuinguruak bizidun bezala irakurrarazten badizkigu; ostera,
hizkuntzarako, Euskaltzaindirako eta abar, bizigabe gisa sentiarazten badizkigu´´.
Eztarriarentzat/eztarrirako on da eztia adibidea hartzen badugu, bietara esan
dezakegu. Horien bien parafrasia eginez, lehenbizikoak DATIBOA izango luke
azpian (eztarriaRI on egiten dio eztiak); besteak, berriz, ADLATIBOA (eztarriRA
eramateko on da eztia).
Alde horretatik begiratuta, esango genuke Diru hau etxearentzat/autoarentzat da
esaldia ez dela egokia erabilera honetarako (datiboa ez du onartzen: etxeari
ordaintzeko??). Horiek emateko, -rako atzizkia ere ez litzateke egokia
(etxerako=etxera eramateko zuzena da, baina ez du esanahi bera). Halakoetan,
aditzaren beharra ezinbestekoa iruditzen zaigu: Etxea/autoa ordaintzeko/erosteko
da diru hori.
Badira etxearentzat gisako egiturak Orotariko Euskal Hiztegiko corpusean, baina
guztiek dute, gure iritzirako, datiboko osagai bat azpiko egituran, parafrasian:
Etxearentzat kaltegarria da kazkabarra (etxeaRI kalte egiten dio kazkabarrak).
Data: 20121018
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
–RAT atzizkia: mendirat, etxerat, basorat; egiterat, jaterat...
Galdera:
Nafarreraz idazterakoan, NORA adlatiboaren markan -rat erabil daiteke: mendirat,
etxerat, basorat... Baina galdegaia ZERTARA denean ere -rat erabil daiteke
(egiterat, jaterat, jolasterat) edo jolastera, jatera, egitera paratu behar da nahitaez?
Erantzuna:
Adlatiboko –RAT atzizkia izenen kasuan erabil badaiteke (etxerat), ez dago inongo
eragozpenik adizkien kasuan ere erabiltzeko: egiterat, jaterat, jolasterat...
Data: 20120416
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
-teke/-tzeke (-tzaka/-tzeka) menderagailua: amaitzeke, bukatzeke...
Galdera:
Berdin erabil daitezke -t(z)eke eta -tu gabe formak? Lana bukatu gabe utzi dut =
Lana bukatzeke utzi dut.
Erantzuna:
Bai, aditz-izena gehi -T(Z)E gehi -KE egiturak ukoa edo antzeko zerbait adierazten
du eta -TU GABE egituradun moldeen parekoa da: Hau amaitzeke dago. Lanak
egiteke zenituen gaur goizean ikusi zaitudanean.
Mendebaleko eta mendebaldera jotzen duen erdialdeko euskaran erabilia literatura
klasikoan, gaur egun euskara batuarekin asko hedatu da -T(Z)EKEren erabilera.
Forma nagusia -T(Z)EKE bada ere, euskal literaturan ugariak dira -TZAKA eta
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
-TZEKA formadun adibideak (baina -TAKA formadunik ez dugu aurkitu Orotariko
Euskal Hiztegian).
Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, VII, Perpaus jokatugabeak liburukian
(ikus 349.-351. or.) -T(Z)EKE menderagailuaz esaten dugunaz gainera, hona hemen
literatura-tradizioko -T(Z)EKE eta haren aldaerak (-TZAKA, -TZEKA) dituzten
hainbat adibide, erabilera argitzen lagunduko dutelakoan:
-T(Z)EKE
- Oro dezakena baita, ez al zezaken guzia biurtu ta aldatu, gaiztorik ezer gelditzeke
(Orixe, Aitorkizunak, 160).
- Eta, dana dala, ekarri lenbaitlen, armak duten pisua ta nekea eziñ eraman
bait-ditezke sabela gobernatzeke (P. Berrondo, Don Kijote Mantxako, 40).
- Elkarrengana urreratzen ari ziran konturatzeke (N. Etxaniz, Lur baten bila, 23).
- Lortu al diteke edozein gogo-gauza bakartasunaz maiz elikatzeke (Txillardegi,
Leturia, 21).
- Hobe litzateke guk ere beste horrenbeste egingo bagenu: daukaguna gorde,
ingurukoek nahiz urrutikoek antzekorik ba ote duten begiratzeke (K. Mitxelena,
Euskal Idazlan Guztiak, I, 229).
- Beha egon zen hor, hotsik egiteke (J. Mirande, Haur besoetakoa, 38).
- Arrats berandu batean, bizikleta zaar bat artu nai ostu; aren aulkitxuan barruko
jantzi aldagarri bat, eukan bakarra, lotu, eta sotau zan, auzoari ez besteri txistik esan
barik, iñortxuri agurrik egiteke (E. Erkiaga, Batetik bestera, 106).
-TZAKA
- Wolfio gau guzi artan geratzaka jardun, eta egunsentirako prest zegoan (G. Arrue,
Santa Genoveva, 125).
- Aiek bezela egiten degu / Beti ots eta garrasi, / Aien erara gure besook / Beti
goruntza eraiki, / Aietxen gisa egin artean / Zeru gogorrok erdibi, / Ixiltzaka dei
egingo degu / Erruki (F. Arrese Beitia, Ama euskeriaren liburu kantaria, 54).
-TZEKA
- Euskel-iztegi bikain bati azken-orraztuak egiten, euskera ordurako illa ta
lurperatua zanik oartzeka (Lizardi, Itz lauz, 63).
- Erle-langilleak eztira ez arrak ez emeak; baña erlekumea ateraten, orri jaten
emoten eta gero eztigiñen aspertzeka, zoli ta bizkor ekiten dautse lanari (J.
Eguzkitza, Gizarte-Auzia, 109).
Data: 20131126
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
-go
Galdera:
Esanahia? Taldea adierazteko onargarri bihurtu behar al du? Irakaslego, biztanlego,
gutxiengo, gehiengo… Edo lanbidea edo kualitatea adierazteko bakarrik erabili,
Iparraldean bezala?
Erantzuna:
73. arauan azaldu zuen Euskaltzaindiak -go atzizkiaren erabilera zuzena zein den:
-go atzizkia erabil bedi:
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
a) ofizioa, lanbidea adierazteko (artzaingoa, zurgingoa, etab.)
b) tasuna adierazteko: euskaldungoa, ahaidegoa, etab.
Data: 2000
Erantzulea: Araua
-kada
Galdera:
Termino berriak sortzeko garaian eratorpenaren bidea oso emankorra bada ere,
sarritan zalantza egiten dugu. Zer egin: atzizkiez erreparorik gabe baliatu hitzak
behar izan ahala sortzeko ala baliabide horren erabilera neurtu, hitz eratorria gabe
hitz-elkarte edo izen-sintagma erabiliz? Adibidez:
-(k)ada atzizkia: harrikada, makilada eta antzeko hitz jatorren bidetik ukondokada,
belaunkada, ezpatakada, kulatakada sortu ala izena + -ukaldi/kolpe hitz-elkartearen
bidea erabili?
-gile atzizkia erabiliz euritakogile, jostailugile, pintzelgile, kortsegile... ala izena +
-egile hitz-elkartea bultzatu.
Badakigu auzi honetan ezin dela araurik eman, eta berezkoa duela euskarak
atzizkibidea; baina irizpide orokorrak finkatzeak ez liguke kalterik egingo.
Erantzuna:
Oso zaila dirudi kontu horretan irizpide orokorrak finkatzea, eratorbidea zein
hitz-elkarketa, biak baitira bide zuzen eta emankorrak euskaraz. Eta ezin esan
daiteke bat ala bestea aukeratu behar den.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
-keta, -kunde eta -mendu
Galdera:
Atzizki alomorfoen aukera hizkera teknikoan: kudeaketa, kudeamendu;
antolamendu, antolaketa, antolakunde...
Erantzuna:
Atzizki desberdinak dira horiek, ez atzizki bakarraren alomorfoak. Hobeto aztertu
beharra dugu atzizki horietako bakoitzaren balioa, tradizioan izan dutena. Behin
baino gehiagotan aurki daiteke aditzoin bera atzizki desberdinei lotua (adibide
horietan ageri den bezala). Halakoetan, Hiztegi Batuan, tradizio handiena duten
formak jasotzeko ahalegina egiten da.
Data: 1998
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
-kiko, -kilako
Galdera:
NOREKIKO birdeklinabidea, izenlaguna denez, beti izenaren aurrean jarri behar al
da? Hau da, errespetu handia du gurasoekiko edo gurasoekiko erakusten duen
errespetua bezalako egiturak okerrak al dira?
Erantzuna:
Ez dirudi –kiko atzizkiak nahitaez izenlagun izan behar duenik; izan ere, badira zuk
eman dizkiguzun adibideak bezalakoak (eta ez gutxi) euskararen literatura
tradizioan. Ez nuke esango, beraz, zure galderako egitura horiek okerrak direnik.
Egia da iparraldeko tradizioan -kilako (alegia, -kikoren baliokidea) izenlagun gisa
erabiltzen dela beti eta ez duela adizlagun erabilerarik. Hegoaldeko tradizioan ere,
esan bezala, adizlagun erabileraren lekukotasunak badiren arren, izenlagunarenak
askoz ere ugariagoak dira: alegia, gurasoekiko errespetu handia du edo
gurasoekiko harremanak hoztu egin dira aspaldion bezalakoak.
Gehiago sakondu nahi izanez gero, hona hemen auzi horretaz luzeago diharduen
artikulu baten erreferentzia:
-Jesus Mari Makatzaga (1999): "-kiko atzizki konposatuaz" in Zenbait Gai Euskara
Teknikoaren Inguruan (artikulu-bilduma, Juan Carlos Odriozolak bateratua),
EHU/UPVko Argitalpen Zerbitzua.
Data: 2001/04/02
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazkar
Dokumentua: BURUZ ala BURUZKOAK (irizpena ) http://www.euskaltzaindia.net/dok/jagonet/Buruz.pdf
-na (husna/hutsean)
Galdera:
Atzizki distributiboaren erabileran, bana, bina, hiruna bezalakoen ondoan (hiruna
liburu oparitu dizkigute), gaitzetsi egiten dut husna erabiltzea. Zuzen al nago?
Erantzuna:
Gramatika batzordea zure iritzi berekoa da eta gaitzetsi egiten du inongo tradiziorik
ez duen husna forma hori.
Badira horren ondoan beste egitura batzuk, kiroletarako-eta egokiagoak direnak.
Adibidez:
Hutsean gelditu zen partida.
Huts eta huts egin zuten Errealak eta Alavesek.
Data: 2000/01/25
Erantzulea: Gramatika batzordea
-pen eta -keta
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Euskaltzaindiak onartu ez dituen nominalizazioak, hau da, -pena edo -keta dituzten
aditz-izenak, erabil daitezke? Hala hobe da -tzearen bidez egitea nominalizazioa?
Irizpide orokorrik ba al da -pen eta -keta horiek erabiltzeko? Esaterako,
iraungipena ez da Hiztegi Batuan ageri. Guk erabili izan dugu; baina, gaur egun,
Hiztegi Batuan ez datorrenez, iraungitzearen aldeko erabakia hartu dugu. Zuzena al
da gure erabaki hori?
Erantzuna:
Lehenik eta behin, jakizu Hiztegi Batuan ez azaltzeak ez duela esan nahi hitz jakin
bat erabil ezin daitekeenik. Esan nahi duen bakarra da ez dagoela Orotariko Euskal
Hiztegiko corpusean edota Egungo Euskararen Bilketa-lan Sistematikoaren
corpusean erabilienetakoen artean. Beraz, erabil daitezke Hiztegi Batuko lehen
itzulian ageri ez diren –pen eta –keta atzizkiez osatutako izenak.
Bigarrenik, -tze atzizkiak, zerbait "gertatzea" adierazten du. Hori bada iraungitze
izenarekin adierazi nahi dena, orduan guztiz egokia da atzizki hori erabiltzea. Baina
–pen atzizkiak, ordea, bi esanahi izan ditzake: zerbait "gertatzea" (iraupen izenean,
adibidez) edo zerbait "gertatu izanaren ondorioa" (etsipena, esaterako, ez da
"etsitzea"; baizik "etsitzean, etsi ondoren sortzen den sentimentua"). Bigarren
adiera horretarako ez du balio –tze atzizkiak. Beraz, zein adieratan erabiltzen den
iraungipen, hori da kontua. Adiera batean guztiz baliokidea izango litzateke
iraungitze; bestean, "iraungitzearen ondorioa" adierazteko, ez.
Azkenik, ez da erraza esatea noiz erabili behar den –pen eta noiz –keta. Atzizki
horiekin sortutako izenik erabilienak jaso dira Hiztegi Batuan, eta hala egingo da
bigarren itzulian ere. Zaila da hortik aurrera joatea, oso azalpen teorikoak eman
gabe.
Data: 2001/04/11
Erantzulea: Miren Azkarate
-tar eta -dun
Galdera:
Zer hobetsi behar dugu: txinatar kultura ala kultura txinatarra? Eta tirantedun
kamiseta ala kamiseta tiranteduna?
Erantzuna:
Eratorpeneko -tar dela eta, ez da ezer hobetsi atzizki horrekin eratutako izenondoen
kokalekuaz. Beraz, besterik esaten ez den bitartean, txinatar kultura zein kultura
txinatarra, biak dira zilegi. Nolanahi ere, gogoan izan beharko genuke beti errusiar
inperioa etab. erabili ordez, Errusiako inperioa ere tradizio handiko joskera dela
euskaraz.
Beste horrenbeste diogu -dun atzizkiaz: tirantedun kamiseta eta kamiseta
tiranteduna biak onartzen dira, batasunerako gomendiorik ematen ez den bitartean.
Data: 1998
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
-tar eta -ko
Galdera:
Espainiar filologia nahiz Espainiar literatura biak gramatikalak al dira?
Erantzuna:
Egia da -(t)ar atzizkiak jatorria adierazten duela, herritar izenak osatzeko balio
duela. Horrenbestez, agian, berez okerrak izan litezke Britainiar uharteak
bezalakoak. Arrazoi beragatik, Azpeitiar basoak ere okerra litzateke, adibidez.
Honen ordain zuzena, euskaldunak ongi dakikeenez, Azpeitiko basoak izango
litzateke.
Hala ere, hedapen bat gertatu dela esan liteke -(t)ar-en erabileran, eta hedapen hori
ez dela zabarkeriaz gertatu; arazo bati erantzun egokia eman nahiagatik baizik. Izan
ere, Filología española edo Literatura española modukoak itzultzeko, badirudi
Espainiako filologia edo Espainiako literatura baino egokiagoak izan daitezkeela
-(t)ar atzizkidunak. Espainiako bezalako izenlagun batek leku bati egiten dio
erreferentzia batez ere (ez beti, nolanahi ere), eta argi dago batzordeari egiten zaion
galderan agertzen diren sintagmetan ez zaiola lekuari erreferentzia egiten, zuzenean
behintzat. Horrenbestez, espainiar bezalako hitz bat, Espainiako baino
definitugabeagoa denez, egokia izan liteke gure kasuan. Ematen diren adibideek,
gainera, beste euskaldun batzuek ere gure aurretik horrela pentsatu dutela erakusten
digute. Erabat garbizale jokatuz gero, oso irtenbide txarra geldituko litzaiguke.
Gainera, Italiar literatura bezalakoak erabiliz gero, halako anbiguitate bat gertatzen
da. Hala, italiar literatura hurbilago egongo litzateke "italiarren literatura"tik,
"Italiako literatura"tik baino. Izan ere, goian esan bezala, italiar markatugabeagoa
dela dirudi Italiako baino.
Horrenbestez, zilegi ikusten du batzordeak italiar literatura eta antzekoak
erabiltzea. Baina garbi dagoenean lekuaz ari garela, orduan -(T)AR-en ordez -KO
erabiliko da. Geografia española ez dugu itzuliko Espainiar geografia gisa,
Espainiako geografia gisa baizik. Modu berean, gauza bat izango litzateke
Frantziako literatura eta beste bat Frantziar literatura.
Azkenik, gogorarazi behar da hizkuntzari erreferentzia egiten zaion kasuetarako
badugula instrumentala oinarritzat hartuz eraikitako atzizki bat: -zko. Hala,
italierazko literatura litzateke kasu horretan egitura zuzena.
Data: 1999/01/07
Erantzulea: Gramatika batzordea
-zale
Galdera:
Ez al da egia kamioizale, garraiozale eta abar ez direla egoki erabiltzen? Izan ere,
zaletasuna edo afizioa adierazten dute eta ez langintza.
Erantzuna:
Egia da hori dela seguruenik -zale atzizkiaren erabilerarik hedatuena. Hala ere, oso
sustraituak dira zenbait lekutan zuk ematen dituzun adibideak bezalakoak:
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
ardozale, esnezale eta abar. Alegia ardoa edo esnea saltzen duenari esaten zaio
hala. Gramatika batzordeak ez lituzke txartzat emango adiera horretan ere.
Data: 2000/07/19
Erantzulea: Gramatika batzordea
-dun: "-tz"+"-dun", ardazdun/ardaztun
Galdera:
Nola idatzi behar "ardatz" hitzari "-dun" atzizkia gehituz gero: "ardatzdun,
ardazdun" ala "ardaztun"?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak, oraingoz, ez du ezer hobetsi "ardaztun" eta "ardazdun"en artean.
Eratorpenaren oraindik askatu gabeko bi korapilo aipatzen dituzu hemen. Bata,
txistukaria frikari bilaka daitekeen ala afrikatua behar duen. Bestea, atzizkiaren
leherkariak ahostuna ala ahoskabea izan behar duen. Euskaltzaindiaren LEF
batzordeak prestatutako liburua, eratorpenari buruzkoa, laster kaleratzekoa da eta,
agian, han izan dezakegu argibideren bat. Bien bitartean, eta kasu jakin honi buruz,
honako hau esan daiteke:
1. Orotariko Euskal Hiztegiko datutegian, lehenbiziko auziari buruz, "-dun"
atzizkia frikari bilakatu ohi dela ikusi dugu: "hiztun, irabaztun, bihoztun, akastun,
gorpuzdun, kirasdun, adasdun...". Denak dira Euskaltzaindiak ontzat emandako
formak (ikus Hiztegi Batua). Badira, jakina, afrikatua dutenak ere: esaterako,
"gatzdun".
2. Bigarren auzia, kasu honetan korapilatsuagoa da. Goiko adibideetan ikusi bezala,
bietariko kasuak daude, ahostuna zein ahoskabeak dutenak. LEF batzordeak dio
(ikus Euskera aldizkaria 39; 1994, 3; 1.050. or.) auzi hau seguraski atzizkiz atzizki
(edota, agian, hitzez hitz) erabaki beharko dela; hain zuzen ere, hitz guztientzat
jokabide bakarra hautatzea gogorregia litzatekeelako.
Beraz, ez da oraingoz ezer erabaki "ardazdun" hitzari buruz; agian Hiztegi Batuaren
bigarren pasaldian helduko zaio txanda, erabilera berezituetako termino batzuk ere
aztertuko baitira hemendik aurrera.
Data: 2001/10/22
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
-egi
Galdera:
Nola lotu behar zaie "-egi" atzizkia "atzera, aurrera, barrura / atze, aurre, barru" eta
abarri?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki horretaz: arauetan ez da ageri. Bestalde, Euskal
Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, II liburukian aipatu aipatzen da "-egi" atzizkia,
baina ez da argitzen auzi hori. Gainera, Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal
Hiztegiko corpusean ere ez da ageri auzia erabakitzeko adinako lekukotasunik.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Hona agerpenen maiztasunak:
Aurreraegi: 3 agerpen (Zaitegi, K. Mitxelena)
Aurreregi: 2 agerpen (Txirrita, Nemesio Etxaniz)
Aurregi: 2 (N. Etxaniz, Noe)
Aurreegi:0
Atzeraegi: 1 (K. Mitxelena)
Atzeregi: 0
Atzeegi:0
Atzegi:0
Barruregi: 1 (Añibarro)
Barruraegi: 0
Barruegi:0
Hortaz, Euskaltzaindiak esan beharko du, ahal duenean, zein hobetsi.
Data: 2002/01/08
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
-garri, lur eraikigarri
Galdera:
Bertan eraikitzeko aukera legez onartua duten lurrak izendatzeko, lur eraikigarri
erabili izan da azken urteotan (eraikitzeko lur ere erabiltzen da). Zuzena al da
eraikigarri adjektiboa adiera horretan erabiltzea? Erabilera zaharrari begiratuz gero,
ez al du esan nahi eraikitzen duena (ezen ez eraikitzeko dena)?
Erantzuna:
Euskaraz -garri atzizkiak bi balio izan ditu historian zehar:
1. "Aktibo" deitu izan zaiona (egokiago litzateke arazle edo eragile deitzea):
barregarri (barre eragiten duena), mingarri (min ematen duena), pozgarri (poz
ematen duena), aberasgarri (aberatsarazten duena) eta abar.
2. "Pasiboa", aldi berean bi ñabardura izan ditzakeena, "merezi duena" (ikusgarri,
esaterako) edo "daitekeena" soil-soilik (ulergarri, esaterako).
Bi balioetan, lehena izan da nagusia; baina ezin da esan bigarrena gaizki dagoenik.
Bigarren horixe da, gainera, azken urteotan nagusitzen ari dena; izan ere, erdal -ble
atzizkiaren ordainik ez baitu bestela euskarak.
Galderari erantzunez, lur eraikigarri zuzena da euskaraz, baita eraikitzeko lur ere.
Nik neuk nahiago dut bigarrena, baina ikusi egin behar da administrazioan zer
darabilten "suelo edificable" terminoaren ordaintzat (EUSKALTERMen lurzoru
eraikigarri ageri da).
Argibide gehiago nahi izanez gero, irakur Miren Azkarateren artikulu hau: "Euskal
-garri vs. latinezko -bilis: bi balio desberdin" in Patxi Altunari omenaldia,
Mundaiz, Unibertsitatea saila, Euskal Filologia, 5 (19.-39. or.), Donostia, 1990.
Ikus, gainera, hausgarri/hauskor sarrera JAGONETeko datu-base honetan bertan.
Data: 2001/04/23
Erantzulea: Miren Azkarate
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
-t(z)eagatik/-(e)lako (merkeagoa izateagatik/delako)
Galdera:
"Amak ez zuen bere alaba haurtzaindegira bidaltzen: aitona-amonekin uzten zuen
merkeagoa izateagatik" esaldian "-t(z)eagatik" zuzena da ala "-(e)lako" erabili
behar da?
Erantzuna:
Egitura horretan "-t(z)eagatik" erabiltzea zuzena da, baina ez du "-(e)lako" formak
duen esanahi bera.
Perpaus horretan "-t(z)eagatik" formak helburu-balioa du, kausazkoa baino
gehiago; alegia, "izatearren" formak lukeen bera. Jakina denez, "-(e)lako" ere erabil
dezakegu hor; baina kausa-balioa emango genioke orduan.
Badira, alabaina, "-t(z)eagatik" eta "-(e)lako" baliokideak izan daitezkeen kasuak.
Adibidez:
- Gaizki portatzeagatik zigortu dute.
- Gaizki portatu delako zigortu dute.
Horietan bietan kausa-balioa dugu.
Zein da, orduan, goiko "merkeagoa izateagatik" eta beheko "gaizki portatzeagatik"
horien arteko desberdintasuna balio diferenteak izateko? Hain zuzen ere, aditzaren
aspektua: goikoan ez da burutua, eta behekoan bai.
Data: 2001/07/04
Erantzulea: Gramatika batzordea
-t(z)ean/-t(z)erakoan (egitean/egiterakoan, jaikitzean/jaikitzerakoan)
Galdera:
Denborazko "-tzean" eta "–tzerakoan" nola bereizi elkarrengandik?
Erantzuna:
Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, VII liburukiko gaia dugu hau, eta
oraindik ez dugu aztertu. Hala ere, susmora eta iritzira erantzungo dizut.
Jakina da -T(Z)EAN eta -T(Z)ERAKOAN denbora-atzizkiak ez direla baliokideak:
biak dabiltza aldiberekotasunaren inguruan, baina ñabardura hauek ikusten ditut:
-T(Z)ERAKOAN markatuagoa da, aldiberekotasunaren ñabardura "inkoatiboa" eta
"puntuala" adierazten baititu. Esate baterako "jaikitzerakoan" formak "jaikitzera
zihoanean" edo "jaikitzen ari zen unean" biak esan nahi ditu.
-T(Z)EAN, berriz, orokorrago da; -T(Z)ERAKOANen kasu guztietan erabil
daiteke, hots, esandako "inkoatibo" edo "puntual" horietan eta baita beste batzuetan
ere. Hala, esate baterako, ñabardura "burutua" denean. "Aita etortzean hasiko gara
bazkaltzen" perpausean, konparazione, "aita etorri eta" esan nahi da, hau da,
"etorritakoan". Eta, halaber, inoiz denbora balioaz gabetua ere erabil daiteke: "hori
egitean maite gaituzula erakutsi duzu" perpausean, "egitean" ez da denborazkoa,
modua-edo adierazten duena baizik.
Beraz, -T(Z)ERAKOAN markatua da, baina -T(Z)EANek beste horrenak ere
hartzen ditu eta, horietaz landa, beste erabilera batzuk ere baditu.
Horra nire iritzia, EGLU VII prestatzean egiaztatu beharrekoa.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Data: 2001/07/04
Erantzulea: Jose Antonio Mujika, Gramatika batzordekoa
-t(z)eko /- t(z)earen ohitura
Galdera:
Zein da hobestekoa "erretzearen ohitura" / "erretzeko ohitura" formen artean?
Erantzuna:
Bi horien artean aukeratzeko orduan, bigarrena hobetsiko nuke zalantza izpirik
gabe: alegia, "erretzeko ohitura". Izan ere, "-t(z)earen" oso gutxi erabili izan da
euskararen literatura-tradizioan ("ohitura" hitzarekin ez dugu behin ere aurkitu);
hori baino askoz ohikoagoa da "-t(z)eko". Gainera, "ohitura" hitzarekin erabilitako
batzuk badira, Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegitik hartutako ondorengo
aipuetan ikusiko duzunez:
- Baserritarrak dute oitura mauka-utsean plazan egotekoa. (Iztueta)
- ... oitura har zazu: hau da, hitz ederrak jartzekoa. (Arrue)
- ... antziñako oitura, itz neurtuak ematekoa. (Iztueta)
- Astero izaten da oitura emakumeak ildegira joatekoa. (Anabitarte)
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "-t(z)eko" eta "-tzeko" sarrerak.
Data: 2001/10/22
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
-tzakoa (norentzakoa)
Galdera:
"Nongo(a)", "norenganako(a)", "norekiko(a)" kasuek, izena kenduz gero, "-a"
mugatzailea hartzen dute. "Norentzako" kasuak ere har lezake mugatzailea? Hots,
"amarentzakoa" zuzena da?
Erantzuna:
Bai, zuzena da "amarentzakoa" forma hori. Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal
Hiztegiak adibide hauek dakartza, besteak beste:
- Oetxu bakartia, berarentzakoa soilik (E. Erkiaga)
- Lengo eskola, batzuentzakoa bakarrik zana (L. Akesolo)
- Jatorra da liburu honetakoa: arina, erraza, edozeinentzakoa (K. Mitxelena)
Hori bai, ez dira adibide asko; ez dirudi, beraz, oso emankorra denik. Izan ere,
logikaren arabera era horretakoak erabil badaitezke ere, eguneroko jardunean
horiek baino forma arruntagoak erabiltzen ditugu askoz sarriagotan; hala nola,
genitiboa ("amarena"), adizlaguna ("amarentzat") nahiz "-ko" atzizki hutsa
("gelakoa", "gelarakoa"ren ordez). Esate baterako:
- "Oparien artean, zein da amarentzakoa?" baino gehiago, "zein da amarena?"
- "Oparien artean, zein da amarentzakoa?" baino gehiago, "zein da amarentzat?"
- "Gortinetan, zein da gelarakoa?" baino gehiago, "zein da gelakoa?"
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "-tzako" sarrerak.
Data: 2001/07/04
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Dokumentua: BURUZ ala BURUZKOAK (irizpena ) http://www.euskaltzaindia.net/dok/jagonet/Buruz.pdf
Marratxoa (Lexikoa)
Hitz elkartuak. merkatal / merkataritza-zentroa
Galdera:
Zein da zuzena merkatal zentroa ala merkataritza-zentroa?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren 25. arauan, Hitz elkartuen osaera eta idazkera izenekoan, I.2
ataleko b) azpiatalean esaten denez, erdal adjektibo erreferentzialak ordezkatzeko
erabiltzen dira merkatal eta gisako hitzak, eta ez dira zuzenak. Bide zuzena,
hitz-elkarketaz baliatzekotan, unibertsitate-esparrua, moneta-politika eta abar
erabiltzea da.
Beraz, kasu honetan merkataritza-zentroa erabili behar da.
Data: 1998/10/16
Erantzulea: Pello Telleria
Zernahi (Lexikoa)
"nagiak atera" esapidea
Galdera:
Zelan esan behar da, "nagiak atera nau" ala "nagiak atera ditut"?
Erantzuna:
Zure galderako "nagiak atera ditut" zuzena da; baina beste "nagiak atera nau" hori
ez da zuzena, non eta beste esanahi bat ez duen: alegia, "[pertsona] nagiak atera nau
[ni]" zuzena da, baina "alferrak atera nau" esango bagenu bezala, eta ez gara
horretaz ari, noski, baizik eta "nagiak atera" esatean ulertu ohi dugunaz; hain zuzen
ere, Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegian azalduta dagoenez: "nagiak atera: besoak
eta zangoak zabaldu, giharrak tinkatuz, luzaz geldirik egon edo lo egin ondoren
suspertzeko".
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak dakarren forma bakarra "nagiak atera" da, eta
horixe da, zalantzarik gabe, egokiena. Badira, horrez gainera, inoiz edo behin
erabiltzen diren formak ere. Esate baterako, Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal
Hiztegian aurkitu ditudan hauexek: "nagiak uxatu" (Orixe), "nagiak bota
ditu/zituzten" (Lizardi, Txomin Agirre), "nagiak astindu zituenean" (Etxaniz)...
Data: 2001/06/15
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
"samar" eta "nahiko(a)"
Galdera:
Zer alde dago "samar" eta "nahiko"ren artean (esanahian, erabileran...)?
Erantzuna:
Bada alderik "samar" eta "nahiko"ren artean. Batetik, kokaguneari dagokionez,
"samar" beti doa izenondoaren edo aditzondoaren ondoren; "nahiko(a)", berriz,
izenondoen eta aditzondoen aurretik joaten da.
Bestetik, "nahiko(a)" zenbatzailea (zenbatzaile zehaztugabea) ere izan daiteke;
baina "samar", ez. Alegia, izenei lagunduz ager daiteke lehena ("nahiko azterketa
juntatu zait zuzentzeko", "nahiko(a) diru bildu dut"); baina "samar", ez (ikus
Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I liburukiko 183.
or.).
Aditzekin biak erabil daitezke, baina zenbaitetan esanahia ez da guztiz bera:
- Nahikoa jan dut (ez dut gehiago behar) / jan samartu dut (ia dena jan dut)
- Nahikoa egin dut (ez dut gehiago egin behar) / egin samartu dut (ia-ia bukatu dut)
Izenondoen eta aditzondoen maila adierazterakoan, esanahiari (edo esanahi
bereizketari) dagokionez, ez Euskaltzaindiak ez Gramatika batzordeak ez du ezer
esan. Zenbaitek ikusten du alderik, esanez batak ("nahiko"k) balio positiboagoa
duela besteak baino:
- Zer moduz lo egin duzu? Nahiko ondo
- Zer moduz lo egin duzu? Ondo samar
Hala ere, esanahiarena hobeto aztertu beharrean gaude.
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "nahiko" sarrera.
Data: 2001/06/13
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
"zertan edo hartan" esapidea
Galdera:
Zein egoeratan erabil daiteke "zertan edo hartan" esamoldea?
Erantzuna:
Ohizko erabileran, "zertan edo hartan" esapidea egoera zehaztugabeetan erabiltzen
da: zehaztu ezin halako egoeratan edo zehaztu nahi ez direnetan. Esapide horren
balio beretsua du "zerbaitetan" formak.
Data: 20010711
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Internet eta bidez, bitartez postposizioak
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Zuzenak al dira hauek guztiak: Internet bidez, Interneten bidez, Internet bitartez,
Interneten bitartez? Letra larriz idatzi behar da Internet? Eta izen berezi gisa
deklinatu?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak arautu gabeko kontua da hau. Internet, nire ustez, izen berezia da;
beraz, letra larriz hasita eta artikulurik gabe idatzi behar da: Internet, hor dugu
Internet, Interneten bidez komunikatzen gara... Eta izen berezi gisa deklinatu behar
da: Interneten, Internetekin...
Zuzena da Internet bidez erabiltzea, baina egokiena izango da Interneten bidez,
Interneten bitartez erabiltzea; hain zuzen ere, bidez postposizioaren sinonimoa den
-en bitartez postposizioa bereziki ageri delako Hiztegi Batuan. Beraz, ez da zuzena
*Internet bitartez erabiltzea.
Horixe jakinarazten dizut Interneten bidez.
Horixe jakinarazten dizut Interneten bitartez.
Data: 20121112
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Aldaketak Hiztegi Batu elektronikoan
Galdera:
Zer aldaketa egin dira Hiztegi Batuaren bertsio elektronikoan, eta zergatik?
Erantzuna:
Hiztegi Batuaren paperezko hiru argitaraldien Argibideak atalean honako hau irakur
daiteke:
´´Jakina denez, euskal hitz askok hainbat aldaera agertzen dituzte tradizioko
testuetan. Horrelakoetan, jakina, aldaera bat onartu du Euskaltzaindiak, eta besteak
baztertu, oro har. Aldaera baztertuekin bitara jokatu dugu: batetik, gaur egun
zalantzaren bat sortzen dutenak berariaz baztertu ditugu, aldaera baztertuari izartxo
bat erantsiz eta e.[=erabil] ikurraren ondoan forma hobetsia adieraziz: ´erropa* e.
arropa´, adibidez´´.
Eta aurreraxeago, beste hau:
´´Beste hitz mota batek ere argibide berezia behar du: h.[=hobe] ikurra erantsi
zaienak, hain zuzen. Horietan ere bi multzo bereizten ditugu. Lehen multzoa
euskalki marka daramaten hitzek osatzen dute. Horrelakoetan, ´hobe´ hori Euskal
Herri osoari begira idazten diren testuetako erabilerari soilik dagokio, eta hitz edo
aldaera horiek egokiak dirateke beste kasu batzuetan, Herria astekarian, Bizkaia
gehigarrian edo herri aldizkarietan idaztekoan, adibidez. Bigarren multzoa
bestelakoei -hots, ´zigarro [...] 2 Heg. ´zigarro txikia´ h. zigarreta´ edo ´partidu
Heg. 1 h. partida [...]´ bezalakoei- dagokie. Hauei buruz Euskaltzaindiak esan nahi
du ohartzen dela ez direla denak idazle guztiek egoera guztietan eta berehala
onartzekoak, eta agian bide zuhurrena pausokakoa dela, testu jaso eta
formalenetatik hasiz, eta bigarren urrats baterako utziz ahozko erabilerei lotuenak.
Hemen ere, senak eta egoerak erakutsiko dio idazle edo esatari bakoitzari nola joka
arauok betetzeko erantzukizunean´´.
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak Batzorde Ahaldundua lanean
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
hasi orduko, egitasmoaren zuzendariak adierazi zuen hiztegi mota horretan ez zela
egokia horrelako markak erabiltzea, ohiko praktika lexikografikoaren arabera, eta
proposatu zuen marka horiek zituzten hitz guztiak banan-banan aztertu eta
bakoitzari tratamendu egokia ematea, Euskaltzaindiak eskura dituen corpusetan
agertzen zuten erabilera kontuan hartuz. Halaxe egin zuen erredakzio-taldeak eta
bakoitzari zer tratamendu eman proposatu zuen. Proposamen horiek banan-banan
aztertu zituen Batzorde Ahaldunduak, eta erabaki-proposamenak Osoko Bilkurari
aurkeztu zizkion. Proposamen gehiago ere aurkeztu zizkion Batzorde Ahaldunduak
Osoko Bilkurari, hala nola ordura arte Hiztegi Batuan agertzen ziren
sinonimia-markak, aditz batzuen erregimenak, etab. aldatzeko.
Gaurko datarekin aldaketa horiek guztiak islaturik geratu dira Hiztegi Batuaren
bertsio elektronikoan, eta hor jasota daudenak dira forma arautuak. Horrela, guztiz
bateraturik geratzen dira Hiztegi Batua eta Euskaltzaindiaren Hiztegia.
Egin diren aldaketa esanguratsuenen berri jakiteko Interneteko helbidea:
http://www.euskaltzaindia.net/dok/plazaberri/2014/martxoa/EHvsHB20140218azke
na.pdf
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako 'Hiztegiko hitz baztertuak
eta ez-hobetsiak' sarrera.
Data: 20140314
Erantzulea: Andoni Sagarna, Hiztegiaren zuzendaria
alkatea, alkate andrea, alkatearen andrea
Galdera:
Zuzena al da alkatesa deitzea emakumezkoa den alkateari?
Erantzuna:
Beti okerra da *alkatesa hitza. Alkatea emakumezkoa dela bereziki adierazi behar
denean, alkate andrea erabiltzen da.
Euskaraz, alkatea esaten zaio herriko agintari nagusiari (gizonezkoa izan nahiz
emakumezkoa izan); udal batzarraren lehendakari hori emakumezkoa denean,
alkate andrea ere zuzena da (alkate jauna zuzena den bezalaxe alkatea gizonezkoa
denean); eta emakumezkoa agintaria ez denean, berriz, alkatearen emaztea,
alkatearen andrea ere zuzenak dira. Baina *alkatesa hitza inoiz ez da zuzena
euskaraz.
Data: 20141106
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
bart
Galdera:
Zein da zuzena bart heldu naiz edo bart heldu nintzen?
Erantzuna:
Biak zuzenak dira; baina, gehienetan, aditza orainaldian erabiltzen da: bart heldu
naiz, bart gauean heldu naiz.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus
2012koaren 97. or.), hauxe da, besteak beste, bart sarreran datorrena:
bart. Joan den gauean. (Dagokion aditza lehenaldian, nahiz, maizago, orainaldian.
Ez dakizu asko bart zer gertatu den elizako ateetan! Bart hil zen. Bart arratsean
egin ditut negarrik handienak. Bart gauean jakin dugu.
Data: 20150112
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
bezala/bezalakoa: zaren *bezala/bezalakoa maite zaitut
Galdera:
Zuzena al da zaren bezala maite zaitut esatea?
Erantzuna:
Ez, ez da zuzena erabilera hori.
Sarritan, erdararen eraginez edo (gaztelaniaz biak como baitira), nahastu egiten dira
bezala (NOLA) eta bezalakoa (NOLAKOA). Hauek dira, adibidez, erabilera
zuzenak:
- Zaren bezalakoa maite zaitut. (NOLAKOA)
- Txori bat bezalakoa zara: airosa eta lotsatia. (NOLAKOA)
- Txori batek bere umea bezala maite zaitut: leunki. (NOLA)
- Txori batek bezala kantatzen duzu: ederki. (NOLA)
- Zu bezalakoa da: langile amorratua. (NOLAKOA)
- Zu bezala dago: nekatuta. (NOLA)
Xehetasun gehiago jakiteko, ikus Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen
Urratsak, EGLU, V (383.-385. or.).
Data: 20150226
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
dagoeneko, honezkero
Galdera:
Noiz erabili behar da dagoeneko eta noiz honezkero? Zuzena al da Dagoeneko
hemen zara? galdetzea aurrean daukazunari?
Erantzuna:
Bai, zuzena da Dagoeneko hemen zara? galdetzea aurrean daukazunari. Galdera
erretorikoa da: galdegileak badaki, zalantzarik gabe, bestea hor dagoela, aurrean
dauka eta. Galdera horrek Goiz etorri zara, azkar etorri zara edo antzeko zerbait
esan nahi izaten du.
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus
2012koaren 168. or.), hauxe da, besteak beste, dagoeneko sarreran datorrena:
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
dagoeneko adlag. Hitz egiten den unerako. Hiruretan bazkaldu du eta dagoeneko
hor ari da igerian.
Bestalde, Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus
2012koaren 377. or.), hauxe da, besteak beste, honezkero sarreran datorrena:
honezkero adlag. Hitz egiten den unerako. (Dagokion aditzak adierazten duena
gertatu uste dela jakinarazten du). Goazen arin, honezkero estropada hasiko zen.
Hor ageri da bien arteko aldea: dagoeneko zalantzarik gabekoa da; baina, aldiz,
honezkero uste batean oinarritzen da, eta ustea ez da jakitea.
uste 1 iz. Norbaitek, zerbaiti buruz, itxura edo aztarnen arabera, duen iritzia.
Data: 20160209
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
egin, eragin
Galdera:
Zer alde dago egin eta eragin aditzen artean?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus
2012koaren 193. or.), hauxe da, besteak beste, egin sarreran datorrena:
- egin 1 (du aditza). Zerbait sortu, ez izatetik izatera iraganarazi. Etxe bat egin.
- egin 2 (du aditza). Gauzatu, prestatu. Bilera bat egin.
- egin 3 (du aditza). Adinaz mintzatuz, bete. Hogei urte egin ditu.
- egin 4 (du aditza). Denboraz mintzatuz, igaro. Egun gutxi egin ditu gurekin.
- egin 5 (du aditza). Bilakatu, bihurtu. Haren arerio egin naiz.
- egin 6 (du aditza). (Eguraldiari buruzko zenbait gertakari adierazteko). Hotz, bero
egin. Euria egin zuen.
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus
2012koaren 213. or.), hauxe da, besteak beste, eragin sarreran datorrena:
- eragin 1 (dio aditza) (nor osagarririk gabe). Zerbait egitera bultzatu.
Aberriaganako maitasunak eragiten dio bere lanean.
- eragin 2 (dio aditza) (nor osagarririk gabe). Gertarazi, eragina izan. Platonek ere
sakonki eragin zion Frai Luisen gogamenari.
- eragin 3 (dio aditza) (nor osagarririk gabe). Mugitu, mugiarazi. Motorrak
eragiten dio ardatzari.
- eragin 4 (du aditza). Eginarazi. Arropa berriak eragin.
- eragin 5 (egin-en bidezko aditz elkarteen aditz arazlea eratzeko erabilia). Negar
eragin zidan.
- eragin 6 (du aditza). Gertarazi, halako ondorioa ekarri. Hotzak dardara eragiten
du.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako eragin sarrera.
Data: 20150115
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
entzun, aditu; entzumena, adimena
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Zuzena izanik entzun eta aditu elkarren sinonimoak direla esatea, nola liteke
entzumena eta adimena elkarren sinonimoak ez izatea?
Erantzuna:
Bai, entzun eta aditu elkarren sinonimoak dira; baina ez beti.
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus
2012koaren 209. or.), hauxe da entzun sarreran datorren adiera bakarra:
entzun. Entzumenaren bidez sumatu. Askotan entzun diogu hori esaten.
Hiztegi horretan, ordea (ikus 8. or.), hiru adiera desberdin datoz aditu sarreran:
- aditu 1. Entzun. Urruti dago eta ez dizu aditzen.
- aditu 2. Ulertu. Entzungo dute eta ez dute adituko.
- aditu 3. Usaimenaz sumatu. Nik behintzat ez dut erre usainik aditzen.
Hortaz, entzun eta aditu elkarren sinonimoak dira lehenengo adieran; baina ez
beste bietan.
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delakoan (ikus 7. or.), hauxe da
adimen sarreran datorren adiera bakarra:
adimen. Ulertzeko eta ikasteko gaitasuna; pentsamendu bidez norbaitek bere
buruaz eta inguruaz jabetzeko duen ahalmena. Oroimena, adimena eta borondatea.
Hiztegi horretan, ordea (ikus 209. or.), hauxe da entzumen sarreran datorren adiera
bakarra:
entzumen. Gorputzaren zentzumena, belarrian datzana eta hotsak eta soinuak
sumarazten dituena. Itsuei ematen zien ikusmena, eta gorrei entzumena.
Esanahi desberdintasun horregatik ez dira elkarren sinonimoak entzumena eta
adimena.
Data: 20150312
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Erdarazkoen ordainak: carne de gallina / oilo-ipurdia, oilo-larrua
Galdera:
Nik badakit zer den, baina ez dakit nola esaten den euskaraz carne de gallina.
Erantzuna:
Hotzaren edo beldurraren eraginez edo, norbaiti oilo-ipurdia jarri, oilo-larrua
egin, larrua laztu esaten da euskaraz (eta gaztelaniaz, carne de gallina).
Data: 20141201
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
erdi: egunen erdiak, lagunen erdiak, hortzen erdiak
Galdera:
Zuzenak al dira egunen erdiak atzerrian pasatutzen ditu eta lagunen erdiak
atzerritarrak ditu esaldiak?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Zuzenak dira, bai. Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako
liburuan (ikus 219. or.), hauxe da, besteak beste, erdi 1 sarreran datorren adibidea:
Hortzen erdiak erori zaizkio.
Hortaz, egunen erdiak atzerrian pasatutzen ditu eta lagunen erdiak atzerritarrak
ditu eta abar dira erabilera zuzen-egokiak. Baina ez nahastu, adibidez, sagarren
erdiak (zenbat: sagar kopuruaren erdia) eta sagar erdiak (zer: bi parte berdinetan
banatutako sagarraren zati bakoitza): horiek biak zuzenak dira, baina ez dute
esanahi bera, jakina. Gainera, ezinezkoa litzateke *lagun erdiak atzerritarrak
izatea: lagunen gorputzak erditik zatitu (eta lagunak hil) behar horretarako.
Data: 20141016
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Esapideak: Eskerrak etorri -(e)la / -(e)n
Galdera:
Zein da zuzena: eskerrak etorri dela ala eskerrak etorri den?
Erantzuna:
Biak zuzenak dira. Hona zer dioen Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen
Urratsak, EGLU, V, Mendeko perpausak liburukiak (ikus 76. or.): “eskerrak
gobernatzaileak -eLA menderagailuko osagarriak izaten ditu normalean, lekuko
idatziek erakusten dutenez. Baina ahozko mintzairan -eN menderagailua hartzen du
maiz, Hegoaldeko euskalkietan ere: Eskerrak ez zaizun hori besterik gertatu! ”.
Beraz, zuzenak dira ondorengo esapide hauek guztiak: eskerrak etorri dela;
eskerrak etorri den; eskerrak ez dela etorri; eskerrak ez den etorri; eskerrak etorri
ez den.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako “eskerrak” sarrera.
Data: 20120312
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Esapideak: gura duzun legez, behar den legez
Galdera:
Zuzenak al dira gura legez eta behar legez esapideak?
Erantzuna:
Bizkaierazko konparazio-morfema da legez. Aditz modalekin, laguntzaile eta guzti
erabiltzen da nagusiki: Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak
(EGLU), V, (Menderakuntza-I) liburukiak 358. orrialdean dioenez, testuetan “oso
lekukotasun gutxi agertzen dira” laguntzailerik gabekoenak.
Hortaz, gura duzun legez eta behar den legez erabiltzea da egokiena.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako “beti legez” sarrera.
Data: 20100517
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Esapideak: gure andrea = nire andrea, gurean = gure etxean
Galdera:
Zuzena al da senarrak gure andrea esatea bere emazteagatik?
Erantzuna:
Bai. Euskarak joera izan du pluraleko pertsona-izenordainak erabiltzeko
singularrekoen ordez, batez ere noren kasuan. Gaur egungo joera ez da erabatekoa;
baina, hala ere, sarritan entzuten dira horrelako erabilerak zenbait toki-izenekin
(etxe, herri…) eta senidetasun-izenekin (anaia/neba/arreba/ahizpa, aita/ama...).
- Zuen (=zure) etxean ere hala gertatzen al da?
- Gure (=nire) baserria herritik urruti dago.
- Gure (=nire) anaiak ederki daki horren berri.
- Gure (=nire) andrea, andre ederra.
Lexikalizatu ere egin dira pluraleko noren izenordain horietatik bi: “zuenean”
esaten da behin baino gehiagotan “zuen etxean” esateko, eta “gurean”, berriz, “gure
etxean” edo, hedaduraz, “gure herrian” esateko.
- Zuenean ere ez zen giro izango atzo, ezta?
- Saharako haur talde batek gurean pasatuko du uda.
Gisa berekoa da izen bereziekiko jokaera hau ere: gure Begoña, zuen Joxe…
Data: 20100307
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
esku egon: zure esku egon / zure eskuan egon
Galdera:
Zein da esaldi zuzena, zure esku dago edo zure eskuan dago?
Erantzuna:
Biak zuzenak dira; baina bata zehatza da (adibidez, zure eskuan dago goxokia;
neuk ikusi dut nola hartu duzun) eta bestea metaforikoa edo (adibidez, zure esku
dago erabakia).
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus
2012koaren 242. or.), hauxe da, besteak beste, -en esku egon sarreran datorrena:
-en esku egon. [Norbait]-en iritziaren edo erabakiaren mende egon. Bere esku
dagoela hori idaztea edo ez idaztea.
Data: 20150212
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Euskal Herria, Euskadi, Euskal Autonomia Erkidegoa, euskaldun, eusko,
euskotar
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Zuzena al da Euskadi izena erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoa aipatzeko,
Euskal Herria aipatzeko erabili ordez?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak bi hiztegi nagusi argitaratu ditu batasunerako erabakitako hitzekin:
Hiztegi Batua eta Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak. Jakina denez,
bi hiztegi horiek aberasteko eta euskaltzaleon eskura jartzeko ahaleginean ari da
Euskaltzaindia.
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delakoan (ikus 257. or.), hauxe
da, besteak beste, euskal eta euskaldun sarreretan datorrena:
- Euskal Autonomia Erkidego Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak gaur egun osatzen
duten autonomia erkidegoaren izena.
- Euskal Herri Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak, Lapurdik, Nafarroak, Nafarroa
Behereak eta Zuberoak osatzen duten lurraldea.
- euskaldun izenondoa/izena. Euskaraz dakiena, euskaraz mintzatzen dena.
Gainera, Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delakoan (ikus 258.
or.), hauxe da, besteak beste, eusko eta euskotar sarreretan datorrena:
- eusko (Hitz elkartuetan lehen osagai gisa). Euskadiri, euskotarrei dagokiena,
Euskadikoa.
- euskotar 1 izenlaguna. Euskadikoa, Euskadiri dagokiona.
- euskotar 2 izena. Euskadiko herritarra.
Hitz horiek dira Euskaltzaindiak orain arte arautu dituenak gai honetaz. Beraz,
Euskadi izenaren esanahiaz ez du ezer arautu, eta hortik aurrerakoak iritzi soilak
dira, oraingoz.
Geroztik, Euskal Herria izena delako 139. arauaren azalpen testua, ez araua bera,
eguneratu zuen Euskaltzaindiak (2016ko urtarrilaren 29an).
Hona hemen arau eguneratu horren azalpeneko azken pasartea:
Euskaltzaindiak, zazpi probintzia edo herrialdeen osotasuna adierazteko, Euskal
Herria izenaren egokitasuna, zuzentasuna eta zehaztasuna berresten du, eta izen
hori ez dela izate politiko administratibo konkretu baten baliokide. Aldi berean,
gogorarazi nahi du mendez mendeko tradizio luzeari begirunea zor zaiola, eta inork
eta ezerk ez du tradizio hori hausteko edo bere gogara aldatzeko eskubiderik.
Eta hona hemen 139. arau eguneratu horren lehen puntuak dioena:
1. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa (Beherea eta Garaia) eta Zuberoa
batera izendatzeko erabil bedi Euskal Herria izena.
Data: 20160229
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
euskara-irakaslea, euskarazko irakaslea
Galdera:
Noiz esan behar da euskara-irakaslea eta noiz euskarazko irakaslea, noiz
ingeles-irakaslea eta noiz ingelesezko irakaslea? Zuzenak al dira erabilera biak?
Zuzenak badira, zer alde dago batetik bestera?
Erantzuna:
Bai, zuzenak dira erabilera biak; baina esanahi desberdinekoak. Zehazki bereizteko,
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
euskara ikasi eta euskaraz ikasi bereizten diren bezalaxe, adibidez, erdaldun batek
euskara ikasteko euskara-irakaslea behar du; eta euskaldun batek euskaraz ikasteko
euskarazko irakaslea behar du. Hortaz:
- euskarazko irakaslea ikasgaia, dena delakoa, euskaraz irakasten duena da.
- euskara-irakaslea euskara irakasten duena da (ikasgaia euskara da).
- ingeles-irakaslea ingelesen hizkuntza irakasten duena da (ikasgaia ingelesa da).
- ingelesezko irakaslea ikasgaia, dena delakoa, ingelesez irakasten duena da.
Data: 20160215
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Familia-izenak: Etxeberria anai-arrebak, etxeberriatarrak; Ganboa
sendia, ganboarrak...
Galdera:
Nola adierazi eta idatzi behar dira familia-izenak: adibidez, Etxeberria anaiak,
Etxeberritarrak, Etxeberritar anai-arrebak?
Erantzuna:
Familia-izenak osatu ohi dira familiaren deiturari -ar / -tar / -dar atzizkia erantsiz.
Atzizkia erantsitakoan, izen arruntzat hartu eta letra xehez idaztea da egokiena:
Etxeberria anai-arrebak, etxeberriatarrak; Erentzun senideak, erentzundarrak;
Madinabeitia sendia, madinabeitiarrak; Retegi aita-semeak, retegitarrak;
oñaztarrak; ganboarrak...
Data: 20120423
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
guraso, gurasoa, gurasoak, aita-amak
Galdera:
Beti plurala da guraso hitza? Beti aita-amak hitzaren berdina?
Erantzuna:
Ez, guraso hitza pluralean erabiltzen da gehienetan; baina ez beti.
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delakoan (ikus 325. or.), hauxe
da, besteak beste, guraso sarreran datorrena:
- guraso 1 izena, plurala. Aita eta ama, aita-amak. Gure lehen guraso Adam eta
Eba.
- guraso 2 izena. Aita edo ama, eta, bereziki, aita. Adam gure lehenbiziko gurasoa.
Bigarren adiera horrek erakusten duenez, singularrean ere erabil daiteke guraso
hitza, eta horretan dira desberdinak gurasoak eta aita-amak; izan ere,
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako horretan (ikus 19. or.),
hauxe da aita-ama azpisarreran datorren azalpen bakarra:
- aita-ama plurala. Gurasoak. Aita-ama hoberenak, bakoitzarenak.
Data: 20141124
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
guztia/osoa: egun guztia, bizi guztia, udaberri guztia, mundu guztian...
Galdera:
Noiz erabili behar da osoa eta noiz guztia? Adibidez, denbora guztia, denbora
osoa...?
Erantzuna:
Horiek biak elkarren baliokide dira askotan (tarta guztia jan du = tarta osoa jan
du), baina ez beti (ardo guztia edan du / ardo *osoa edan du). Xehetasun gehiago
jakiteko, ikus Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU-I,
1991koa (154. or.).
Gehienetan, guzti erabiltzea izaten da egokiena: goiz guztia, denbora guztia, bizi
guztia, udaberri guztia, mundu guztian...
Data: 20130214
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Hilen (hilabeteen) izen zaharrak: ilbeltz, epail, lorail, garagarril, agorril...
Galdera:
Gure familian XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran hil ziren
arbasoen hilobietako datak ikustean, ezin ditut ulertu hilabeteen izenak. Argituko al
dizkidazue, mesedez?
Erantzuna:
Euskararen batasuna egin aurretik, urteko hilen erdiek izen bana zuten; beste
erdiek, berriz, bina edo hiruna izen zituzten. Gainera, horietako bat, agorrila, bi
hilabete desberdin izendatzeko erabiltzen zen, horrek zekarren nahasketa-arrisku
nabarmenarekin.
Hona hemen izen zahar horietako batzuk (eta, parentesi artean, horietako bakoitzari
gaur egun dagokion izena):
ilbeltz (urtarril); epail (martxo); orril, loreil, lorail (maiatz); garagarril (ekain);
agorril, dagonil (abuztu); agorril, buruhil (irail); hazil, zemendil (azaro); lotazil
(abendu)...
Gehiago jakin nahi baduzu, begiratu Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegia
delakoan (www.euskaltzaindia.eus/oeh), banan-banan, aipatu berri dizkizudan hilen
izen zaharrak, zein euskalkitan erabiltzen ziren eta abar ikusteko.
Data: 20150616
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Hiztegiko hitz baztertuak eta ez-hobetsiak
Galdera:
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak xuri forma okertzat jotzen du, eta 'e. zuri' dio;
baina Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delakoak xuri forma
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
zuzentzat dakar, eta adierazkorra dela dio. Biak arau-emaileak izanik, zeini egin
behar diogu kasu?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus IX. or.),
argibide hauek datoz, besteak beste:
'Euskaltzaindiaren Hiztegiaren eta Hiztegi Batuaren arteko desberdintasun
nabariena, trataeraren aldetik, bigarren honetan 'h.' edo 'e.' marka duten hitzei
dagokiena da. Hiztegi Batuaren lehen idatzaldia plazaratzen joan zen garaian,
estandarra aski finkatua zegoen morfologiaren aldetik, baina ez horrenbeste
hiztegiari zegokion alderditik. Horiek horrela, Euskaltzaindiak pentsatu zuen,
garaiko joerari men eginez, gogortxo jokatu behar zuela hitzen onartze eta
arbuiatzearen kontuan, euskal hiztegiaren batasuna ahalik eta arinen lortzeko.
Jarrera horren ondorio dira Hiztegi Batuan 'h.' edo 'e.' markekin agertu ziren hitzak.
Gaur egun, bistan da, euskara batuko hitzak orduan baino askozaz ere finkatuagoak
daude forman nahiz erabileran. Horren ondorioz Euskaltzaindiaren Hiztegi honetan
hitz ez-hobetsiei 'h.' marka kendu zaie bere erabilgarritasuna bermatuz, baina, hori
bai, erabilera-adibiderik gabe ematen dira, bigarren mailakoak direla nolabait
markatzeko.
Hiztegi Batuan 'e.' markaz agertzen ziren hitzei dagokienez, Euskaltzaindiak horiek
baztertzen jarraitzen du, baina baztertze formula leunduz, hots, erabilera
debekatzetik ez erabiltzea gomendatzera pasatuz'.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako 'Aldaketak Hiztegi Batu
elektronikoan' sarrera.
Data: 20130103
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
hobeago, hobetoago, hobekiago...
Galdera:
Zuzena al da hobeago, hobetoago, hobekiago... formak erabiltzea? Euskara batuan
ere erabil daitezke?
Erantzuna:
Zalantzan jartzen dira HOBEAGO, HOBEKIEN, HOBEREN, HOBEXEAGO,
HOBETOXEAGO, HOBEKIXEAGO eta HOBEKIXE hitzak. Ea euskaraz erabil
daitezkeen, ea zuzenak diren, hori da galdetzen dena. Eta nire erantzuna, labur
esateko, hau da: BAI, dudarik gabe, erabil lasai-lasai.
Askotan ibiltzen gara, hori dut inpresioa nik, hizkuntzaren logika aurkitu nahian,
eta logika horren kontrako zerbait atzematen baldin badugu, berehala jartzen dugu
zalantzan horren gramatikaltasuna. Horrenbestez, forma erregularrean eratu den
ONEN hitza baldin badugu, zergatik erabili HOBEREN? Badirudi holako zerbait
dagoela egin diren galdera horien azpian.
Forma horien arteko gehienak oso erabiliak dira eta izan dira euskaldunen artean,
euskalkien arabera. Eta idazleetan, gure klasikoetan (guk ere bai baititugu klasikoak
euskaraz, gure mailan), ehundaka edo milaka adibide aurki daitezke. Aski da
horretarako Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegia (OEH) ikustea. Hona hitz
hauek banan-banan:
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
HOBEAGO: ehundaka adibide literaturan, euskalki guztietan, OEHn. Ez hori
bakarrik: hitz honetan oinarriturik HOBEAGOTU aditza aurkitzen da, aski erabilia
izan dena.
HOBEKIEN: ehundaka adibide daude, batez ere (baina ez bakarrik) Iparraldekoak.
Hor daude, gainera, HOBEKIAGO, HOBEKIENA, HOBEKIENERA,
HOBEKIENIK, HOBEKIENETIK ERE, HOBEKIEN-HOBEKIENETIK, etab.
Gainera, HOBEKIEN eta HOBEKIENIK Euskaltzaindiak arautuak ditu bere
Hiztegi Batuan. Han datoz biak HOBEKI sarreraren azpisarrera gisa.
HOBEREN: Ehundaka edo milaka adibide (batez ere Gipuzkoatik ekialde osora)
aurkitzen dira literaturan. Zer esanik ez, euskara mintzatuan oso erabilia da. Ez dut
uste, gainera, erdaldun batek asmatuko zuen OBERENA hitza, Sanferminetan
kantatzen den kantu hartan ageri dena: Oberena / es la peña de más alegría. /
Oberena, / la que no tiene rival. Gainera, hor daude, HOBERENEAN,
HOBERENA DA, HOBERENAZ ERE, HOBERENIK, HOBERENETIK
HOBERENERA, etab. Hitz hau ere Euskaltzaindiak arautua du bere Hiztegi
Batuan.
HOBEXEAGO: Badira adibide nahiko literaturan, euskalki diferenteetakoak
gainera.
HOBETOXEAGO: Ez da horrenbeste erabili; baina badira adibideak, batez ere
mendebalekoak, jakina.
HOBEKIXEAGO: adibide asko dago literaturan.
HOBEKIXE: Ez dut uste batere gaizki eratua den hitz hau, eta nik ez nuke inola ere
gaitzesiko; baina, egia esan behar baldin badut, OEHn ez dut adibiderik atzeman.
[Erantzun hori 2002koa da. Euskaltzaindiak 2010ean argitaratutako Hiztegi Batuan
ageri dira, besteak beste, hobeago, hobeagotu, hobeki, hobekien, hobekienik,
hobekiago, hobekitu, hoberen, hobeto, hobetu, hobetze sarrerak.]
Data: 20020327
Erantzulea: Pello Salaburu, Euskara Batuko batzordeburua
-i buruz / -en gainean: liburu horri buruz, liburu horren gainean ari dira
Galdera:
Zuzena al da liburu horren gainean hitz egiten ari dira esatea, baina liburu horri
buruz hitz egiten ari dira adierazteko?
Erantzuna:
Bai, zuzena da erabilera hori ere. Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta
adibideak delako liburuan (ikus 282. or.), hauxe da, besteak beste, gain sarreran
datorrena:
-en gainean -i buruz. Zerbaiten gainean hitz egin. Badira liburuak ugari gauza
hauen gainean.
Data: 20150428
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Ilargia: ilbehera, ilgora...
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Gure inguruan, Gipuzkoako Beterrin behintzat, ilargia handitzen ari den garaiari
ilgora edota ilberri deitzen zaio; eta txikitzen ari denari, ilbehera. Eta nik ikusitako
hiztegietan ere horrela azaltzen da. Baina aurtengo 2013ko egutegi batek honako
hau dio:
ilgora: ez du esan nahi ilargia handitzen ari denik, egunetik egunera zeruan
goragoko orbita egiten duela baizik [gaztelaniaz, luna ascendente].
ilbehera: ez da ilargia txikitzen ari dela, baizik eta egunetik egunera zeruan egiten
duen orbita gero eta beheragokoa dela [gaztelaniaz, luna descendente].
Egutegi horren arabera, martxoaren 27an, martxoko euren ilbehera omen
delakoaren erdi-erdian... ilargi betea izango dugu!
Nahaste-borraste horrek eragin dizkidan zalantzak argitze aldera, hona nire
galderak:
1. Zuzena al da egutegi horrek dioena ilgora eta ilbehera hitzen esanahiari
dagokionez?
2. Ilargiaren zein aldi egokituko da 2013ko martxoaren 23an?
3. Euskaraz nola adierazi behar dira gaztelaniazko luna creciente, luna menguante,
luna ascendente eta luna descendente?
Erantzuna:
2012ko Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak kontsultatzean (ikus
402.-403. or.), hauxe aurki daiteke (besteak beste):
ilgora: Ilargiaren goraldia, ilargi berritik ilargi betera doan 14 eguneko aldia.
ilbehera: Ilargiaren beheraldia, ilargi betetik ilargi berrira doan 14 eguneko aldia.
ilargi bete: Aurpegia erabat argiturik agertzen duen ilargia.
ilargi berri: Lurraren eta Eguzkiaren artean dagoelako ikusezina gertatzen den
ilargia; hurrengo egunetako ilargia, ilargi betea arte.
Beraz, ilbehera ilargi betetik ilargi berrira doan 14 eguneko aldia da. Bistan da,
hortaz, ilargiaren aldi horiek haren itxura (gure planetatik ikusten den bezala)
adierazten dutela, eta ez orbita. Jakizu, gainera, Euskaltzaindiaren Hiztegiak dioen
horrekin bat datozela euskalki guztiak mendez mende. Beraz:
1. Ez da zuzena egutegi horrek dioena ilgora eta ilbehera hitzen esanahiari
dagokionez.
2. Astronomoen kalkulu okerrik izan ezean, 2013ko martxoaren 27an ilargi betea
izango dugu eta, beraz, martxoaren 23an ilgora egongo da ilargia.
3. Gaztelaniazko luna creciente ilgora da euskaraz; eta luna menguante, berriz,
ilbehera.
4. Gaztelaniazko luna ascendente, luna descendente bereizkuntza dela eta,
euskalkietan eta euskarazko tradizio idatzian ez da ageri horren lekuko euskal
ordainik (eta uste dut gaztelaniaz ere aski berria dela). Horregatik, Euskaltzaindiak
ez du arautu oraindik bereizkuntza hori.
Joxe Ramon Zubimendi (2013-01-15)
Nahasketa argitze aldera: ilgora eta ilbehera
Euskaltzaindiaren Zientzia eta Teknika Hiztegia Biltzeko egitasmoan
(Astronomiako Oinarrizko Lexikoan) parte hartu dugun adituon iritziz,
Euskaltzaindiak 2013ko urtarrilean Jagonet zerbitzutik ilgora eta ilbehera hitzen
esanahiaren inguruko kontsultari emandako erantzuna zuzena eta egokia da (ikus
goian galde-erantzun hori), eta baliagarria da gai beraren inguruko kontsultei
erantzuteko.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Euskaltzaindiaren erantzunean azaltzen denez, erabatekoak dira euskaldunok ilgora
eta ilbehera hitzak ilargiaren faseen adieran erabili eta erabiltzen dituztelako
testigantzak. Adiera berriak, zeinen arabera esanahia gaztelaniazko luna ascendente
eta luna descendenterekin parekatu nahi baitira, funtsik eta oinarririk gabeak dira.
Gure iritziz, adiera horiek hitzen interpretazio konposizional batean oinarritzen
dira, jatorrizko esanahiak horiek direla baieztatuz eta gaur egun berrezarri behar
liratekeela aldarrikatuz. Ikuspegi hori, gehienez ere, hipotesitzat plantea liteke;
baina hori hala dela baieztatzen dutenek ez dute inolako frogarik eman
egiaztatzeko. Baina, hipotesiaren aldeko ebidentziak aurkituta ere, horrek ez luke
bide eman behar gaur egun errotuta eta estandarrak diren adierak ordezkatzeko.
Beraz, aipatu gaztelaniazko luna ascendente/descendente edo frantsesezko lune
montante/descendante adierazleak euskaraz emateko, ezin dira ilgora eta ilbehera
erabili; hitz berriak sortu behar lirateke, esate baterako goranzko ilargi eta
beheranzko ilargi, dagoeneko zenbaitek egin duen bezala. Adierazi nahi dugu, dena
den, horiek ez direla, beren horretan, astronomia-arloko termino zientifikoak (bai,
ordea, goranzko/beheranzko nodo).
Itziar Aretxaga, Jesu Arregi, Manu Arregi, Antton Gurrutxaga, Josu Jon Legarreta
eta Miren Millet (2014-05-27)
Data: 20130115
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Izenondoa eta generoa: gajo, gaixo, gizajo, gizagaixo; tonto, tuntun
Galdera:
Zuzena al katu gizajoa esatea?
Erantzuna:
Ez, katu gaixoa esan behar da.
Euskaraz, izenek eta izenondoek ez dute genero gramatikalik izaten, gaztelaniaz
edo frantsesez duten bezala. Bereizkuntza egiten da, hori bai, hiztegiko hitz-bikote
banaka batzuetan (hitz desberdinak dira, beraz, eta ez hitz baten genero-aldaerak).
Izenondoetan, honako marka hauek aurkitzen ditugu Hiztegi Batuan:
gajo Gip. (emakumezkoei dagokie)
gaixo 1 iz. eta izond. eria. 2 izond. errukarria
gizajo Lgart. gizagaixoa
gizagaixo
tonto 1 ergela, zozoa. 2 Ipar. motela
tuntun 2 izond. (emakumeez mintzatuz)
Beraz, gaixo hitza markatugabea da; gajo, emakumeei dagokiena; gizagaixo,
gizonezkoei dagokiena, eta gizajo, berriz, gizagaixoren gipuzkerazko aldaera.
Bestetik, tuntun izenondoa markatua da (bide batez esateko, «neska tuntun bat» da
forma zuzena, eta ez «neska *tuntuna bat»).
Data: 20110311
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
kiroldegi, *polikiroldegi
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Zuzena al da polikiroldegi esatea? Ezezkotan, zergatik ez da zuzena?
Erantzuna:
Batasunerako erabilera zuzen-egoki bakarra kiroldegi da.
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus
2012koaren 489. or.), hauxe da, besteak beste, kiroldegi sarreran datorrena:
kiroldegi iz. Hainbat kiroletan aritu ahal izateko prestatua dagoen instalazioa.
Euskaltzaindiak batasunerako arautuak ditu poli- aurrizkia duten hainbat hitz:
polifonia, poligamia, poliglota, poligono, poliklinika, polisemia, politeismo eta abar
(ikus Hiztegi Batua). Hitz horietan guztietan poli- aurrizkiak hainbat, asko esan
nahi du: polikromo=kolore askotakoa; polimorfo=forma askotakoa eta abar (ikus
Hiztegi Batua). Baina kiroldegi hitzaren azalpenak berak hainbat kiroletan aritu
ahal izateko dela adierazten duenez, sobera legoke eta errepikapen kaltegarria
litzateke hor poli- aurrizkia erabiltzea: horregatik da okerra *polikiroldegi hitza.
Data: 20160204
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
komun, amankomun, erkide / erabakiak komunean hartu
Galdera:
Nire galderaren atariko, hona hemen Euskaltzaindiaren hiztegietatik hartutako
zenbait definizio eta adibide:
komun 1 iz. Pixa egiteko eta gorputza libratzeko gela. Komunera joan eta galdu
zaizkit galtzak.
komun 1 izond. Guztiek edo gehienek batera dutena, guztiei edo gehienei
dagokiena. Ik. erkide. Euskara komun hura, egungo euskalkien sustrai bakarra
zena. Kultura hitzak ezin daitezke herrikoi izan, herri bateko edo besteko ez
direlako, guztion ondare komun izaki. Iritzi komuna da aste-egun izenak zerbait
itxuraldatu direla inguruko hizkuntzen eraginez. Izen berezien azpian, izan komuna
datza. Bizitza komuna: elkarrekiko bizitza.
komun 3 izond. Arrunta; maizkoa, ohikoa.
amankomun izond. Komuna. Amankomunean egingo dute lana.
erkide 1 iz. Parte-hartzailea, kidea.
erkide 2 izond. Guztiek edo gehienek batera dutena, guztiei edo gehienei
dagokiena. Ik. komun. Naturako dohainak erkide dira, alabaina, onentzat nola
gaiztoentzat.
Eta orain dator galdera: hurrengo esaldien artean zein da egokiena?
1. Euskadi.net-eko tresna komunetan, eduki kudeatzaileak automatikoki sortzen
ditu URLak.
2. Euskadi.net-eko tresna amankomunetan, eduki kudeatzaileak automatikoki
sortzen ditu URLak.
3. Euskadi.net-eko tresna erkideetan, eduki kudeatzaileak automatikoki sortzen ditu
URLak.
Bestalde, zuzen-egokia al da Erabakiak komunean hartuko ditugu esaldia?
Erantzuna:
Zure azken galdera ikusita, zalantzarik gabe, kasu honetan komun hitzak bere
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
inguruan izan ditzakeen bestelako kutsu irrigarriengatik, nik neuk amankomun
hobetsiko nuke:
- Erabakiak amankomunean hartuko ditugu.
Kontuan izan perpaus batzuen zuzentasuna ez datzala beti beren gramatikaltasun
edo agramatikaltasunean. Badira, horrez gainera, bestelako arrazoiak ere
(egokitasun soziala, dotoretasuna, esateko edota ulertzeko erraztasuna, hautaturiko
hitzek asmatu zirenetik ezagunak izateko izandako denbora, etab.), hitz edota esaldi
bat aintzat hartzeko orduan gogoan izatekoak.
Lehen galderari erantzuteko, berriz, erkide ere ez zait oso egokia iruditzen,
testuinguru horretan bederen, eta beste egitura hau hobetsiko nuke:
- Euskadi.net-ek partekatzen dituen tresnetan, eduki kudeatzaileak automatikoki
sortzen ditu URLak.
Azken ohartxo bat kudeatzaile hitzari buruz. Oraintsu arte, euskara tradizionalean
-tzaile atzizkiaz sorturiko hitzak izen sustantiboak izan dira, eta areago oraindik,
izaki bizidunak. Egia da, Beharrak, zaharrak merkatura, aspaldion izenondotzat ere
hartzen ditugula, eta berez pertsona ez direnekin ere erabiltzen, eta Euskaltzaindiak
ere balio horretan onzat ematen dituela; baina, ene ustez, hor oraindik belarrirako
halako bortxa-kutsua ageri da. Ene ustez, kasu horietan normalagoa litzateke eduki
kudeatzaileak barik, kudeatze-edukiak gisako zerbait, horrela, zoritxarrez, inoiz
esangura pixka bat zirriborratu edo ilundu egiten bada ere. Erkide hitzak arazo
berbera dauka: berez izen eta bizidun bat adierazteko erabili izan dela orain arte, eta
ez izenondotarako. Baina, esan ohi denez, Ditugun idiekin goldatu beharko dugu
soroa: onenak ez badira ere, hoberik ez baitugu.
Data: 20141113
Erantzulea: Xabier Kintana
lehen, lehenengo
Galdera:
Sinonimoak al dira lehenengoa eta lehena?
Erantzuna:
Sinonimoak dira lehen hitzak honako hau adierazten duenean: “Aurretik besterik ez
duena, beste guztien aurretik gertatzen dena”. Bestela, ez.
Data: 20121106
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
lehengusu, lehengusu txiki, lehengusu propio, lehengusina, kusi
Galdera:
Nire aitaren lehengusuen seme-alabak zer dira niretzat, lehengusu txikiak?
Erantzuna:
Bai. Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 533.
or.), hauxe da, besteak beste, lehengusu sarreran datorrena:
- lehengusu. Norbaitentzat, gurasoen anai-arreben semea edo alaba. Ezin ezkon
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
daitezke elkarrekin senideak eta lehengusuak.
Horren arabera, lehen mailako ahaide horiek bakarrik dira lehengusuak (eta
Iparraldean, kusiak, kusi lehenak, lehen kusiak). Bigarren eta hirugarren mailakoei,
berriz, lehengusu txiki deitzen zaie (eta Iparraldean, kusi ttipiak).
- lehengusina. (Bizkaiera) Norbaitentzat, gurasoen neba-arreben alaba.
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua delakoan, beste azalpen hauek datoz:
- lehengusu propio. Norbaiten izeba-osaben seme nahiz alaba.
- lehengusu txiki. Norbaiten gurasoen lehengusuen seme nahiz alaba.
Areago ere badoa ahaidetasun hori. Uztapide bertsolariari hartua da, adibidez,
ondorengo esaldi hau: Lehengusu txikiak ginen: haren amaren ama eta nire amaren
ama, ahizpak.
Data: 20140721
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Lexikoa: botila ardoa, ardo-botila
Galdera:
Zein da forma zuzena, botila ardoa ala ardo-botila?
Erantzuna:
Biak zuzenak dira, baina ez dira gauza bera. Honela bereizten dira:
- botila ardo = botila bete ardo (ZER, ardoa; ZENBAT, botila bat)
- ardo-botila = botila (hutsa edo), ardoz betetzeko erabiltzen den botila mota
horretakoa (ZER, botila)
- botila sagardo = botila bete sagardo (ZER, sagardoa; ZENBAT, botila bat)
- sagardo-botila = botila (hutsa edo), sagardoz betetzeko erabiltzen den botila mota
horretakoa (ZER, botila)
Data: 20120913
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Lexikoa: genero, jenero
Galdera:
Badakit genero hitza, horrela idatzita, gramatikan, biologian, literaturan eta
gizarte-zientzietan erabiltzen dela. Baina zuzena al da jenero hitza horrela idaztea,
salgai, merkantzia... adierazteko?
Erantzuna:
Egia esan, jenero hitza, horrela idatzita salgai, merkantzia... esangura duena,
Hegoaldeko forma soila da, eta gaztelaniaren kalkoa. Badu beste erabilera bat,
ahozkoa, Bizkaiko Txorierri inguruko baserritarren artean maiz entzuna kontu,
arazo esanahiarekin. Esaterako, zerbaiti buruz mintzatzen amaitu ondoan, edo
lehenagoko arazoa ebatzi ondoren, esan dezakete: Orain, beste jenero bat. Horrek,
gutxi gorabehera, erdarazko Ahora, pasemos a otra cosa / cambiando de
conversación esan nahi du. Adiera horretan, erabileraz eta hedaduraz oso mugatua
da, eta euskaldun gehienek, horretarako, Orain, beste kontu/gai/gauza bat esango
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
lukete.
Egia esan, jenero arrunta, hots, salgaia (Denda horretan jenero ona besterik ez dute
saltzen)..., kasu askotan salgai, ekoizkin, produktu, merkantzia, gauza, jateko,
ortuari/barazki hitz jatorragoek ordezka dezakete; baina, halere, jenero hitza,
horrela idatzita, Herr. edo Heg. adierazita behintzat, hiztegietan sar daitekeela uste
dut.
Data: 20120130
Erantzulea: Xabier Kintana
Lexikoa: hil, hilabete
Galdera:
Zer bereizgarri dute hil eta hilabete hitzek?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 367. or.),
hauxe da, besteak beste, hil sarreran datorrena:
hil = Urtea banatzen den hamabi zatietako bakoitza. Hilen izenak [urtarrila,
otsaila, martxoa eta abar]. Maiatzeko hila. Hilaren lehen egunean. Hilaren
bostean etorriko da. Hil bakoitzeko lehen ostiralean. Hilean behin edo bitan.
Hileko errenta.
Orrialde berean, hauxe da hilabete sarreran datorrena:
hilabete 1 = Hila, bereziki denbora hedaduratzat hartua; hilaren hasieratik amaiera
arteko denbora. Urte bat eta lau hilabete. Ehun libera eskaintzen dituzte
hilabeteko. Urteak hamabi hilabete ditu.
hilabete 2 = Hogeita hamar egun inguruko denbora hedadura. Hilabete egon zen
gaixorik. Hilabete barru. Hamar hilabeteren buruan. Duela hiru hilabete. Hilabete
(bat) baino gehiago. Haurrak sei hilabete zituela. Lau hilabeteko haurdun dago.
Data: 20121009
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Lexikoa: lehendakari, presidente; bandera, ikurrin; parlamentu,
legebiltzar.
Galdera:
Eusko Jaurlaritzako burua bakarrik al da lehendakaria (eta gainerako
gobernuburuak presidenteak)? Sinonimoak al dira bandera eta ikurrin;
parlamentu eta legebiltzar; parlamentari eta legebiltzarkide?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak liburuan (ikus 532. or.), hauxe
da, besteak beste, lehendakari sarreran datorrena:
- lehendakari. 1. Gobernuburua; bereziki, Eusko Jaurlaritzako burua. / Errepublika
bateko Estatuburua.
- lehendakari. 2. Erakunde baten, biltzar edo elkarte baten burua. Medikuen
elkargoko lehendakaria.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Beraz, lehendakaria Euskal Autonomia Erkidegoko presidentea da bereziki; baina
ez hura bakarrik: zuzena da, adibidez, Medikuen elkargoko lehendakaria,
Frantziako lehendakaria esatea. Bestalde, izen arrunten saileko deklinabidea
dagokio lehendakari hitzari: hortaz, ez da izen propio bezala deklinatu behar.
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delakoan, elkarren sinonimotzat
hartzen dira parlamentu eta legebiltzar, parlamentari eta legebiltzarkide. Baina
ikurrin sarreran (ikus 400. or.), aditzera ematen da gaur gutxi erabilia dela ikurrin
hitza Euskal Herrikoa ez beste bandera bat adierazteko.
Data: 20120119
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Lexikoa:´´traol, tragol´´ hitza, informatikako # ikurra adierazteko?
Galdera:
Euskaraz, zelan esaten zaio tresna informatikoetako almohadilla delako ikurrari?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak arautu gabeko kontua da hori. Erabili, jendeak nahas-mahas
erabiltzen ditu horretarako kuxin, kuxintxo, burko, burkotxo, burkoño, laukitxo eta
beste; baina euskarazko ordain garbirik ez dago, oraingoz. Hala ere, badirudi traol
hitza nagusitzen ari dela Interneten.
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak sarrera hau dakar, besteak beste:
´´tragol, traol: Cuadrilátero de madera en que se recoge el aparejo para pescar
merluza´´.
Wikipedian, berriz, honako hau aurkitu nuen:
´´traol. iz. 1. ITSAS. Aparailua biltzeko zurezko laukia (Harluxet Hiztegi
Entziklopedikoa). 2. INFORM. Unibertsalki zenbaki-zeinu bezala ezagutzen den #
ikurraren euskarazko izena da (batez ere ingelesezko testuetan erabiltzen den arren)
´´.
Data: 20121008
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
lizentzia, lizentziadun; diploma, diplomadun
Galdera:
Euskara baturako forma egokienak lizentzia, lizentziadun badira, eta ez
lizentziatura, lizentziatu, gauza bera gertatzen al da diplomatura, diplomatu
terminoei dagokienez (alegia, diploma, diplomadun erabiltzea hobesten dela)?
Erantzuna:
Bai, euskara baturako forma egokienak lizentzia/lizentziadun, diploma/diplomadun
dira.
Euskaldunok mintzatu edota idazterakoan aurkitzen ditugun zalantzak argitu eta
horiei irtenbidea eskaintzeko erakundea da Euskaltzaindia. Oztopo horietako batzuk
eguneroko mintzaira arruntean aurkitzen dira, eta kasu horietan Euskaltzaindiak,
erabakia hartu baino lehen, iraganeko idazleek kontzeptu edo ideia horiek
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
azaltzerakoan erabiliriko formulak izaten ditu kontuan, ezer berririk asmatzen hasi
baino lehenago, iraganetik heldu zaigun tradizioari eutsi eta berori indartu nahian.
Halere, hitz batzuk erabat berriak dira, eta iraganean ez ditugu horien ordainak
aurkitzen. Hortaz, Euskaltzaindiak, Euskal Herri osorako erakundea den aldetik,
erabilera ezberdinen arazoan (Iparraldean bat eta Hegoaldean beste bat gertatzen
direnean) mundu zabalean, eta batez ere Europako auzo-hizkuntzetan, egiten dena
ere kontuan izan behar du, bide beretik jotzeko. Hori dela eta, adibidez,
espainierazko gimnasia, inmunidad edo cocodrilo-ren ereduetatik barik, Europako
eta nazioarteko gimnastika, immunitate eta krokodilo formak hobetsi zituen, eta
frantsesezko grammaire-tik barik latinezko grammatica-tik jaso zuen mailegua.
Kasu honetan ere, zeroriek ere susmatzen duzuenez, Euskaltzaindia, erdara
bakarraren ereduetatik aldentzeko ahaleginean, espainiar eredu hutsetatik urruntzen
ari da, nazioartekoen alde, kasu batzuetan, Hegoaldeko zein Iparraldeko mailegua
erabat baztertuz edo eta Heg. nahiz Ipar. marka ezarriz, mailegu bakoitzaren sarrera
eta bizitasunaren arabera.
Xabier Kintana
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak liburuko argibideak:
lizentzia 1 iz. Goi irakaskuntzako maila, batxilergoaren eta doktoretzaren artekoa;
maila hori lortzeko bururatu behar diren ikasketak.
lizentzia 2 iz. Poesian eta kidekoetan, onartzen den hizkuntzazko arau haustea.
lizentziadun izond./iz. Goi irakaskuntzako lizentzia lortu duena.
lizentziatu izond./iz. Heg. Lizentziaduna.
diploma 1 iz. Titulu bat-edo baieztatzen duen agiria.
diploma 2 iz. Unibertsitate gradua, lizentzia baino maila bat apalagoa.
diplomadun izond./iz. Titulu bati dagokion diploma lortu duena.
Data: 20160229
Erantzulea: Xabier Kintana, Euskaltzaindiko idazkaria
lo eginarazi, lokarrarazi, loarazi; lotarazi
Galdera:
Haurrei lo eragitea adierazteko, loarazi ala lotarazi esan behar dugu?
Erantzuna:
Hitz horiek biak zuzenak dira, baina esanahi desberdinekoak.
Batetik, lo egitera edo lo hartzera behartu esateko, lo eginarazi eta lo eragin
esateaz gain, lokarrarazi ere esaten da, eta loarazi ere zuzena da.
Bestetik, lotarazi ere zuzena da; baina beste esanahi batekoa: lotarazi hori lotu
aditzetik dator, eta lotzera behartu esan nahi du.
Kontuan hartu, hala ere, Zuberoan lotu aditzak lo hartu esan nahi duela.
Data: 20150323
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
mediku, anbulatorio
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Zuzena al da medikura joan da esatea? Eta anbulategi hitza?
Erantzuna:
Ez, horiek biak okerrak dira. Ez da posible *medikura joatea; izan ere, medikua ez
da leku bat, pertsona bat baizik. Hortaz, medikuarengana joan, medikuetara joan,
medikuarenera joan, medikuaren kontsultara joan... eta abar dira egitura zuzenak.
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus
2012koaren 572. or.), mediku sarreran adibide hauek datoz, besteak beste:
Medikuarengana joan. Medikuarenean izan zen atzo.
Bestalde, anbulatorio forma litzateke erabili beharrekoa, ez *anbulategi. Hortaz,
Anbulatoriora joan da, medikuarengana. Medikuarenera joan da, anbulatoriora,
medikuaren kontsultara. Anbulatoriora joan da, erizainarengana,
sendagilearengana, sendagilearenera... eta abar dira egitura zuzenak.
Data: 20150309
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Noiz? Bihar bertan. Noizko? Biharko bertako?
Galdera:
NOIZ galderari erantzuteko, bihar bertan erabiltzen dugu; baina NOIZKO
galderari erantzun nahi izanez gero, zer: biharko bertako / bihar bertako?
Erantzuna:
Euskal tradizioan bihar bertan erabiltzen da, eta hori zuzena da; baina ez dago
*biharko bertako / *bihar bertako gisako formarik: ez dira halakoak erabiltzen
euskaraz. Horien ordez, bihar bertan egin beharreko lana / bihar bertan egiteko
lana gisako egiturak erabili izan dira euskaraz. Ez zaigu, hortaz, egokia iruditzen
*biharko bertako / *bihar bertako gisakoak erabiltzea.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako orain bertan sarrera.
Data: 20140410
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
nor, zer, zein / nortzuk, zertzuk, zeintzuk
Galdera:
Zuzenak al dira bi esaldi hauek: aipatu zein diren ezaugarriak / aipatu zeintzuk
diren ezaugarriak. Biak zuzenak?
Erantzuna:
Biak zuzenak dira. Bizkaieraz erabiltzen da, batez ere, zeintzuk forma.
Euskaltzaindiak, ordea, zein formari eman zion lehentasuna (ikus 11. araua):
´´Euskaltzaindiak, kontuan harturik forma atzizkidunak (nortzuk, zertzuk,
zeintzuk) literatura tradizio jakin bati lotuak daudela, hau erabakitzen du: nor, zer
eta zein formei lehentasuna ematea. Ez ditu, ordea, atzizki pluralgileak dituzten
formak inola ere gaitzesten. Orokorki duten izaera markatua aitortzen zaie
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
soil-soilik, eta modu horretan -forma markatu gisa esan nahi da- aurkezten, bai eta
onesten ere´´.
Data: 20121217
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
ondoan: Zarautz ondoan, Zarautzen ondoan
Galdera:
Zein da zuzena Zarautz ondoan / Zarautzen ondoan bikotean, edo biak ongi daude?
Erantzuna:
Biak zuzenak dira. Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako
liburuan (ikus 640. or.), hauxe da, besteak beste, ondoan sarreran datorrena:
- ondoan 1 (Lekuzko testuinguruan; dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen
du, baina bizigabe bati badagokio eta eskuinean adjektiborik ez badu, atzizkia eta
mugatzailea gal ditzake). Zure ondoan jarri nahi dut. Etxe ondoan. Etxearen
ondo-ondoan.
Zarautz ondoan da ohiko egitura zuzen-egokia, baina Zarautzen ondoan ere zilegi
da.
Data: 20131114
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
ordubete, astebete, urtebete
Galdera:
Ez dakit zuzenak eta egokiak diren ondorengo esaldi hauek:
- Hiru urtebete eman ditu Argentinan.
- Hiru astebete pasatu ditu Argentinan.
- Ordubete bat pasatu du etxeko lanak egiten.
Erantzuna:
Ez, ez dira egokiak erabilera horiek.
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 795. or.),
hauxe da urtebete sarreran datorren oharra: 'urtebete bat egon zen gaixorik eta
kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak urtebete egon zen gaixorik eta kidekoak
erabiltzea gomendatzen du'.
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 63. or.),
hauxe da astebete sarreran datorren oharra: 'Euskaltzaindiak, astebete bat egon zen
gaixorik esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan
harturik, esapide horien ordez, astebete egon zen gaixorik eta kidekoak erabiltzea
gomendatzen du'.
Hortaz, egokiena da astebete eta urtebete bezala erabiltzea ordubete ere. Beraz,
ordubete pasatu du etxeko lanak egiten bezalaxe, hiru urte, hiru aste, hiru ordu
eman ditu Argentinan dira egitura zuzen-egokiak.
Data: 20130522
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
orduko, ordurako: orduko/ordurako hila zen
Galdera:
Zuzena al da orduko hila zen esatea? Edo ordurako hila zen esan behar dugu?
Erantzuna:
Biak zuzenak dira. Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako
liburuan (ikus 2012koaren 650. or.), orduko sarreran, bost adiera hauek datoz:
orduko 1 izenlaguna. Une edo garai hartakoa. Orduko eta gaurko idazleak. Orduko
eta geroko gorabeherak. Horra ene orduko ametsa.
orduko 2 (Aditzaren era burutuaren eskuinean). Bezain laster. Ohean sartu orduko,
loak hartzen nau.
orduko 3 (Aditzaren era burutuaren eskuinean). Aipatzen den unea baino lehen edo
une hartan bertan. Hara bildu orduko, hil hurran zen jenerala.
orduko 4 adizlaguna. Une hartarako. Ikus ordurako. Orduko nahiko lo egina
nengoen. Mariaren gurasoak, nonbait, orduko hilak ziren.
orduko 5 (Lastertasuna adierazteko). Orduan, ordu bakoitzean. Ehun kilometro
orduko egin. Orduko bost kilometroko abiaduran oinez doan gizona.
Bestalde, Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako horretan (ikus
651. or.), ordurako sarreran, adiera hauek datoz:
ordurako 1 adizlaguna. Une hartarako. Ikus orduko 4. Ordurako, gainera,
atzerakorik ez duen pausoa emana zegoen. Jesusek ordurako erabakita zeukan zer
egin. // Une horretarako. Ordurako harrek beren lana egina izango dute nirekin.
ordurako 2 adizlaguna. (Aditzaren era burutuaren eskuinean). Aipatzen den unea
baino lehen edo une hartan bertan. Ikus orduko 3.
Kontuan hartzekoa dugu, noski, beste sarrera hau ere:
ordukotz adizlaguna. Ipar. Orduko, une hartarako. Ordukotz haurrak zazpi urte
eginak zituen.
Data: 20151019
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
pixa egin, txiza egin, gernua isuri
Galdera:
Lehen hezkuntzako irakaslea naiz, eta eskolan gero eta sarriagotan entzuten dut
Ume hau txixatu egin da esaten. Zuzena da esaldi hori?
Erantzuna:
Egitura zuzena Ume honek pixa egin du / txiza egin du da.
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan biak ageri dira: pixa egin eta txiza egin (baita
pixagale, pixagaletu, pixaleku eta txizagura, txizalarri, txizati, txizontzi ere).
Maila jasoagoan, gernua iraitzi, gernua isuri, gernu egin esan daiteke, gernua
izanik giltzurrunek jariatzen duten isurkari horixka, maskurira biltzen dena eta
gernubidetik kanporatzen dena.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Bizkaieraz txiza egin esaten da, baina *txixatu horren lekukorik ez da inon ageri:
asmatu berria dirudi, eta erdarakada.
Data: 20150219
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
ukuilu, ikuilu, okelu
Galdera:
Zer esan nahi du Betelu, sorgin okelu esaldiko okelu hitzak?
Erantzuna:
Hitz hori ukuilu hitzaren aldaera bat da, ikuilu hitza bezalaxe.
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 785. or.),
hauxe da ukuilu sarreran datorren azalpena: 'Abere handiak gordetzen diren toki
itxi eta estalia, batez ere baserri barrenekoa.'
Horren osagarri, galderako esaera ongi ulertu ahal izateko, Euskaltzaindiaren
Orotariko Euskal Hiztegiak esanahi hauek dakartza ukuilu hitzaren esanahi
osoarekin: Rincón; rincón oculto, escondrijo. Rincón, sea de la cuadra, sea de la
cocina. Okelu, sitio del horno de cocer el pan donde se quema la leña antes de
meter la masa.
Hortaz, badirudi sorgindegi, sorgintoki esatea dela sorgin okelu esatea: lugar de
brujas.
Data: 20141204
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Urbasako, Etzegarateko, Urkiolako, Arrateko... igoera
Galdera:
Zein da forma zuzena, Urbasako igoera ala Urbasarako igoera?
Erantzuna:
Biak zuzenak dira, baina batasunerako egokiena da Urbasako igoera erabiltzea.
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus
2012koaren 394. or.), hauxe da, besteak beste, igoera sarreran datorren adibidea:
Etxegarateko igoeran.
Horrez gainera, ikus datu-base honetako mendiko sarrera.
Data: 20150511
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
urdai, urdaiazpiko, xingar, pernil, hirugihar
Galdera:
Zenbait herritan xingarra esaten diote urdai soilari, eta Euskaltzaindiaren Hiztegiak
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
dakar xingarra dela bai urdaia eta bai urdaiazpikoa; baina horiek biak ez dira gauza
bera (nahiz eta beste zenbait herritan urdaia deitu urdaiazpiko mardulari).
Erantzuna:
Ez, ez dira gauza bera urdaia eta urdaiazpikoa; ez horixe.
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburu horretan (ikus
2012ko argitalpena), sarrera hauek datoz, besteak beste:
urdai Txerriaren azal azpiko gantz trinkoa, berotuz edo frijituz urtzen ez dena.
Urdai gazia. Urdai azala. Gazta, urdai zatia edo ahal zena. Aza lapikoa, urdai eta
okela gazituaz gozatua. Urdai aska: urdaia gazitzeko erabiltzen den aska. Urdaia
eta ardoa, urtekoa; adiskidea, urtetakoa (esr. zah.).
urdaiazpiko Txerriaren hanka ondua; hanka horren izterreko haragia. Ik. xingar;
pernil. Dozena bat urdaiazpiko zintzilik dauzkat jarriak. || Urdaiazpiko egosia.
xingar Ipar. eta Naf. Urdaiazpikoa; urdaia. Xingar azalak. Ez du mehe egunean
sartuko, ustekabean, xingar hezurrik eltzean. Arratseko talo eta xingar horrek
arrakasta gaitza ukan du. Xingarra piperradarekin. Fama handia du Baionako
xingarrak.
pernil Bizk. Urdaiazpikoa. Ik. xingar.
hirugihar Gihar zerrendak tartekaturik dituen urdaia. Hirugihar frijitua.
Hiztegi akademikoak, noski, hitzen adiera guztiak eman behar ditu; bereziki hitz
batzuek aspaldion daramaten joera esangura zehatzetarako aplikatuak direnean, eta
gainerako adierak bigarren mailakotzat jo beharko genituzke. Ez da gisa, ene ustez,
hiztegi akademikoak a) esangura eta b) esangura maila berean eskaintzea, horiek
erabat ezberdinak direnean eta, produktuaren hurbiltasunagatik, nahasgarri
direnean.
Hori garbi agertzen da xingar eta urdai hitzekin. Nik neuk xingar hitza (Baionako
xingarra eta) urdaiazpiko balioarekin ikasi nuen, Haritschelharren ahotik gainera.
Eta esango nuke horixe dela gaur egun Iparraldean daukan esangura nagusia.
Beste hitzei buruz, zerbait esan nahi nuke Bizkaiko pernil delakoari buruz. Hitz
hori gaztelania zaharrekoa eta katalanezkoa ere bada, eta Bizkaian ere oso erroturik
dago. Dena den, duela berrehun urte inguru, frantsesen inbasioaren denboran,
jambon hitza modan jarri zen eta harrezkero hortik heldu den jamón bilakatu eta
nagusitu da. Ordea, pernil forma zaharra ez da erabat galdu.
Harakinen familiakoa naizenez gero, zinez esan dezaket zertarako erabiltzen den
pernil hitza gaur egun: erdaraz, un pernil esaten zaio txerriaren hanka ondu gabeari,
eta xerrak egiteko estimatua da. Agian, eta agian diot, gauza bera egin genezake
euskaraz ere. Izan ere, edozertarako balio duten hitzek, azkenean,
anbioguotasunagatik, ez baitute ezertarako balio. Eta merkatuan gai bakoitzak bere
izaera eta prezio berezia izaten du. Dendak ez dira hitz-jokoetarako leku
aproposenak.
Data: 20150515
Erantzulea: Xabier Kintana
Urdaiazpiko ogitartekoa; ogitarteko bat, urdaiazpikoarena
Galdera:
Zein da forma zuzena, solomo bokata ala solomozko bokata?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 627. or.),
hauxe da, besteak beste, ogitarteko sarreran datorrena:
ogitarteko. Barnean jakiren bat daukan ogia edo ogi zatia. Urdaiazpiko
ogitartekoa. Ogitarteko bat, urdaiazpikoarena.
Horren arabera, hauek dira erabilera zuzen-egokiak: Solomo ogitartekoa.
Ogitarteko bat, solomoarena.
Data: 20150119
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
urtebetetzea, urteurrena, zorionak
Galdera:
Erabil daiteke urteurrena hitza urtebetetzea esateko? Zein da zorionak emateko
erabili beharreko esapidea?
Erantzuna:
1. Ez da egokia; izan ere, urteurrena hitza erabil zitekeen urtebetetzea esateko,
baina ez da erabiltzen. Oro har, NORBAITEN jaiotegunaren urtemuga adierazteko
erabiltzen da urtebetetze hitza; eta ZERBAITEN urtemuga, zerbait (gertaera edo)
gogoangarri baten urteak betetzen direla adierazteko erabiltzen da urteurren hitza.
2. Erabiliena Zorionak! da, eta egoki asko erabilia da. Horrez gainera, Urte askoan!
esatea ere egoki dator, gehienetan. Baita biak batera ere, bereziki
urtebetetze-egunean: Zorionak, eta urte askoan!.
Okerra da, ordea, *gaur nire zorionak dira esatea. Horren ordez, gaur nire
urtebetzea da / gaur nire urtebetze-eguna da esan behar da.
Data: 20021119
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
zehar: basoan zehar, urtean zehar
Galdera:
Badakit zuzena dela basoan zehar esatea; baina denborazkoa denean ere zuzena da
zehar erabiltzea: adibidez, urtean zehar?
Erantzuna:
Bai, erabilera biak dira zuzenak: basoan zehar eta urtean zehar.
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 826. or.),
hauxe da, besteak beste, zehar sarreran datorrena:
-n zehar. Aipatzen dena alderik alde igaroz (...) kalean zehar, bidean zehar,
itsasoetan zehar, munduan zehar, hemen zehar... II (Denborazko testuinguruetan)
historian zehar.
Data: 20140710
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
zer, zein: zein erregek, zein irakaslek...
Galdera:
Zuzena al da ZER galdetzailea pertsonekin erabiltzea? Adibidez: Zer erregek
gobernatu zuten XVI. mendean? Zer irakaslek egin dute greba? Edo hobe da ZEIN
galdetzailea erabiltzea halakoekin?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 833. or.),
hauxe da, besteak beste, zer sarreran datorrena:
- zer 1 Izen baten aurrean, honen nolakotasun edo xehetasun ezezagun bat
ordezkatzen duen hitza. Etxean zer lan egiten duzu? Zer adin zuen? Zer gizon
modu dugu andaluziarra? Zer bidetatik hara joan uste duzu?
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 827. or.),
hauxe da, besteak beste, zein sarreran datorrena:
- zein 1 Mota bereko zenbait gauzaren edo gauzakiren artean hautatzeko hitza.
Oraingo zein gaztek ikusi du hori? Bizkaiko hitza omen da, eta Mogelek (baina
zein Mogelek eta non?) darabilena.
Aipamen horien osagarri, Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiko zein
sarreran datozen hainbat argibide eta adibide ere aipatuko dizkizut:
zein I (Adj. interrogativo). Acompañando a un sustantivo, en interrogativas directas
e indirectas, para elegir entre varios elementos de una misma clase. Zein nexken
aurrean? Zein sainduren besta? Zein agintarik agindu edo gobernatu zituan? Zein
gurasok eztau nai bere seme-alaben ona? Zein aingeruri, batez ere, izan bear
diogu berarizko jaiera?
(Empleado con nombres propios). Zein Kontxa? Zein Juan Martin? Zein Juana,
ama?
zein II (Pron. interrogativo). Tr. Cuando el pronombre interrogativo se refiere a
personas, zein es general cuando se pregunta sobre una persona entre dos o más
posibles (1.ª acepción) y nor (q.v.) para la segunda acepción. Izekoa edo llobea,
eztakit zein dan obea. Emengo andre onen artean alako ditxa gabeko erregiña
zeñek izan naiko luke? Etzan ezagun Zabaletan zeiñ zan seme ta zeiñ morroi.
Hortaz, zuzena izanik ere ZER erabiltzea zure galdera horietan, zuzen-egokiena da,
nire ustez, multzo mugatu batetik bat bereizteko denez, ZEIN galdetzailea
erabiltzea (bereziki pertsonekin): Zein erregek, zein irakaslek...
Data: 20140703
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
-aia/-aje
Galdera:
Zein da zuzena, sabotaia ala sabotaje?
Erantzuna:
Sabotaje erabaki da batasunerako, oro har -aje gordetzea baita bidea; eta
salbuespena, aldiz -aia modura emango direnak: pertsonaia, paisaia... (Hiztegi
Batuan zehaztuko dira).
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Data: 2000
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
digestio, digestio-aparatu
Galdera:
Baina "digerir"= txegosi, eta horren haritik, txegoste-hodia, txegos-apartua
(Hauta-Lanerakoan daude biak), txegosi erraza, txegosgaitza…
Erantzuna:
Hiztegi Batuan sartzekoa digestio dela erakutsi nahi izan du Euskaltzaindiak.
Areago, txegoste "digestioa" ematean, digestiori ematen zaiola lehentasuna adierazi
du; definitzaile modura ematen denak beti baitu lehentasuna.
Data: 1996
Erantzulea: Araua
aldrebes/irulez, irulezetara, iruleztau, (h)irulesta
Galdera:
Uste dut Hiztegi Batuko aldrebes hitzaren sinonimoa dela Markina aldeko
(h)irulesta hitza. Zuzen al nabil?
Erantzuna:
Batetik, Hiztegi Batuak ez dakar (h)irulesta hitza. Bestetik, Azkueren hiztegiak
irulez, irulezetara, iruleztau formak dakartza: aurreneko biak "al revés"
esanahiarekin; azkena, iruleztau, "poner al revés" esanahiarekin. Ez zabiltza oso
oker, beraz.
Data: 2001/04/26
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
aparatu, aparailu eta tresna
Galdera:
Zein kasutan erabili aparatu, aparailu eta tresna?
Erantzuna:
Aparailu sarreran, "arrantza tresneria, zamarien tresneria" erantsi zen esanahia
argitzeko; aparatu izenaren erabilera argitzeko arnas aparatu adibidea eman zen.
Hor garbi ikusten da, beraz, hitz bakoitzaren erabilera zein den.
Data: 1998
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
aurki
Galdera:
Gaueko hamarrak ziren, umeak goseak akabatzen zeuden; baina aurki etorri ziren
gurasoak (oker).
Goizeko hamarrak dira, umeak goseak akabatzen daude; baina aurki etorriko dira
gurasoak (zuzen)
Gure ustez, aurki hitzak, beti ere, geroaldian mintzatzeko balio du, eta ez
lehenaldian.
Erantzuna:
Orotariko Euskal Hiztegia hartuta, iraganaldiko aditz formekin ere ageri da aurki:,
nahiz adibide gehienak bestelakoak izan:
Aurki azaldu ziren etxe-ateetan beste ikuszale gehiago ere (T. Agirre)
Aurki ipintzen zion amari aurrean beste kalabaza batean esnea (Arrue)
Jainkoaren epai ikaragarria! Aurki bere madarikazioak harrapatu zuen (Arana)
Bi mila duro nik eman arren / ukatu zituen aurki (Pello Errota)
Data: 1999
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
bare
Galdera:
Zalantza bat, bare hitzaren ingurukoa. Esan daiteke leku barea? Egokia da?
Erantzuna:
Orotariko Euskal Hiztegiko adibideak ikusi baino ez dago bare bizigabeen izenekin
ere erabiltzen dela ikusteko. Hain ezaguna dugun "Ozeano Barea"z gain, hor ditugu
leku barean zauzka zuek, ezpain bare batzuekin, begiratu bare ori, ortze barea,
arratsalde barea eta abar, erabilera hori egokia dela ikusteko.
Data: 2001/05/04
Erantzulea: Miren Azkarate
Bilboko Hiritar Itsasketaren Goi Eskola
Galdera:
Izen hori, itzulpen hori, egokia al da gure erakundearen euskarazko izentzat?
Erantzuna:
Lehendik erabilitakoren bat hobetsi beharrez (izen berriak asmatzen hasi gabe),
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
egokia da, bai; izan ere, itsasketa hobeto dagokio erdal marinari, hau ez baita beste
itzulpenetan ageri diren ontzisaila, itsasoa edo flota horien pare-parekoa. Bestalde,
zibil mailegua onartzekoa den arren euskaraz, egokiagoa da tituluetan-eta forma
"euskarazkoagoak" erabiltzea.
Data: 1995/12/05
Erantzulea: Hiztegi Batuko lantaldea
biziraun, bizirik iraun, bizirik atera
Galdera:
NOR ala NORI kasuan erabiltzen da biziraun aditza? Nola euskaratuko litzateke
"sobreviví a la guerra" esaldia?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du oraingoz onartu biziraun aditza: guztiz berria da. Euskaraz,
bizirik iraun, bizirik atera bezalako esapideak erabili izan dira. Beraz, besteak
beste, bizirik atera nintzen gerratik esan daiteke.
Data: 2001/04/23
Erantzulea: Miren Azkarate
ez bidezko / gaizki
Galdera:
Berridazketa bat egiterakoan, ondorengo zalantza hau sortu zait: Zenbaitek droga
legeztatzea ez du bidezkotzat jotzen esaldia berridazterakoan, Zenbaitek droga
legeztatzeari ez bidezko deritzo idatzi nahi izan dut. Badakit arazoa konpontzeko
aukera dudala ez bidezko horren ordez gaizki jarrita, baina jakin nahi nuke ea
zuzena den ez bidezko erabiltzea.
Erantzuna:
Zuk erabili nahi duzun Zenbaitek droga legeztatzeari ez bidezko deritzo esaldia
zuzena da (agian, egokiago honela: Zenbaitek ez deritzo bidezko droga
legeztatzeari). Zuzena izateaz gainera, gaizki hitzarekin baino samurragoa da
horrela, zalantzarik gabe. Baina jakizu, hala ere, ez bidezko eta gisakoak ahalik eta
gutxien erabili behar direla.
Data: 2001/05/08
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
ganbera/kamera
Galdera:
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Zein hitz erabili behar dut la cámara de diputados, cámara alta, cámara baja
esateko, ganbera ala kamera?
Erantzuna:
Hiztegi Batuak ganbera hitza dakar diputatuen ganbera eta merkataritza-ganbera
esateko. Beraz, hitz horixe erabili behar da cámara alta, cámara baja adierazteko:
diputatuen ganbera, senatarien ganbera... Baina kamera beste zerbait da:
argazki-kamera esate baterako.
Data: 2000/09/18
Erantzulea: Pello Telleria
gaur / egun / gaur egun
Galdera:
Erabil al daiteke egun hitza gaur egunen ordez? Balio bera al dute?
Sinonimoak al dira gaur egun eta gaur? Ezezkotan, noiz erabili beharko litzateke
bata eta noiz bestea?
Gauza bera al dira gaur eta egun?
Erantzuna:
Gure literatura tradizioa biltzen duen Orotariko Euskal Hiztegia (OEH) aztertuz
gero, hauxe da bil daitekeen informazioa:
2 egun [hau da, hitz horren bigarren sarrera]: «Empleado de forma general por
autores septentrionales y alto-navarros; en textos más occidentales se encuentra, por
un lado, como término fosilizado en la oración del Padrenuestro, desde Capanaga
hasta casi nuestros días; tambien lo hallamos en unos versos vizcaínos de 1688 y en
Barrutia. En textos guipuzcoanos es algo más frecuente: lo emplean Larramendi,
Mendiburu, Iturriaga e Iztueta, y ya en el s. XX hay testimonios de bastantes más
autores, especialmente desde 1950; Aguirre de Asteasu sólo emplea egungo egun».
(Ikus OEH, VI. alea, 479. or.).
Eta sarrera horren barruan dator EGUNGO EGUN "hoy en día" (v. GAUR EGUN),
batez ere Iparraldeko autoreek darabiltena, baina baita Hegoaldeko batzuek ere.
Adibidez: Egungo eguneko jendeak irakurtzea (Mitxelena); Bereizkuntza hori ez
dela egungo egunez argiegi (Mitxelena). / EGUNGO EGUN "el día de hoy"
egungo egun zoragarria (Xalbador); egungo egunak ordukoak ez bezalako
begitartea du guretzat! (Larzabal).
gaur: "gaurko eguna" eta baita "hoy en día" ere.
Ez da gaur ezagutzen morroi ta nausirik (Arrese Beitia); Jente asko bizi-izan da
ludi onetan, eta gaur be bizi da, teatrua ta ziñea zer diran be eztakiyenak
(Kirikiño); Gaur ikusten da fubolak nola / dadukan indar geiago (Uztapide).
GAUR EGUN: «Lo emplean autores meridionales del presente siglo, siempre con
el significado de "hoy en día"». Bietara ageri da: gaur egunean eta gaur egun
forman. Gaur egunean euskaraz mintzarazten inor saiatzen baldin bada
(Mitxelena); Amodioa, gaur egun ere hoin sendo bada ahalez (Xalbador).
GAUR EGUNEKO: O gaur eguneko yakintzea (Kirikiño); Gaur eguneko kristauen
gerekoitasuna (Munita).
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
gaurko: "de hoy", "de hoy día".
Gaurko gazteak (M. Atxaga); Gaurko hizkuntzara itzulia (Mitxelena).
Beraz, erabilerak ikusirik, eta Euskaltzaindiak honen gaineko araurik ematen ez
duen arte, guztiak zilegi eta baliokide direla esan daiteke "hoy en día" adieran,
gogoan izanik egun (eta dagozkion azpisarrerak) batez ere Iparraldeko autoreek
erabili dituztela, eta gaur (eta dagozkion azpisarrerak) batez ere Hegoaldekoek.
Kontuan hartu, gainera, Iparraldekoentzat gaur "gaur gauean" dela.
Bestalde, gaur eguneko eta gaurko txandakatzea gomenda daiteke, batez ere
pentsatzen badugu gaur eguneko guztiz nagusitzen ari dela, gaurkoren kaltetan.
Baina oraingo, une honetako, 24 orduez ari bagara, erabili gaurko berriak, gaurko
albisteak, gaurko egunak utzi dizkigun albisteak...
Data: 2001/03/28
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
gizonduarazi
Galdera:
Gizondu zaitezte ondo badago, gizonduarazi ondo dago?
Erantzuna:
Bitxi samarra den arren, gizondu aditzaren forma arazlea, gizonarazi nahiz
gizonduarazi izango litzateke, bere aditzoina gizon(du)araz izanik.
Data: 1999
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
hausgarri/hauskor
Galdera:
Zein da bi hauetan egokiena: kontuz edalontziarekin, hausgarria da eta ala kontuz
edalontziarekin, hauskorra da eta?
Erantzuna:
Gramatika batzordearen ustez, hauskor erabili beharko litzateke hor: kontuz
edalontziarekin, hauskorra da eta.
Baliteke zenbait hiztegitan (batez ere oinarritzat eta abiapuntutzat euskal testuak
izan ez dituztenetan) hausgarri ere agertzea, erraz hausten den edo hauts daitekeen
zerbait adierazteko; izan ere, hori ere bada -garri atzizkiaren erabileretako bat
(gaztelaniazko -ble-ren ordain izan daitekeena). Hala ere, ez da hori -garri atzizkiak
duen balio bakarra ez eta ere nagusia. Horretaz jabetuko gara literatur tradizioko
datuak aztertzen baditugu. Ohartuko gara ez dagoela erabilera horren lekukotasun
bat bera ere hautsi aditzarekin; beti agertzen da -kor atzizkia duela (34 agerraldi
Orotariko Euskal Hiztegiaren corpusean). Adibidez:
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Txirula hauskor.
Ontzi hauskor.
Kristala baino hauskorragoa den Jainkosa...
Bidrioa baino hauskorragoak gara...
Hausgarri forma, aldiz, bi alditan bakarrik agertzen da literaturan; beste erabilera
batekoak biak, ordea. Kasu hauetan ez da "erraz hausten dena", baizik eta "hautsi
egiten duena", balio eragilea duena. Hori da, hain zuzen ere, -garri atzizkiaren
erabilera nagusia, aktiboa (hautsi egiten du) eta ez pasiboa (hautsi egiten da).
Horren adierazgarri, ikus ditzagun literaturako bi adibide bakarrak:
Enetzat bihotz-hausgarri da ikhustea asko laborari ardirik gabe txarki bizitzen, izan
letzazketelarik, berak nor balira, ongi bizitzeko behar bezenbat. (J. Duvoisin,
Laborantzako liburua, 268. or.).
Erromako gortetik, Aita Saindua ganik, jin dire berriak Pontifo berrientzat, Apez
zin egilentzat, bihotz hautsgarriak eta latzgarriak. (S. Monho, Poemak, 26. or.).
Bi adibide horietan bihotzak ez dira "hausten errazak" edo "hauts daitezkeenak"; izan
ere, "laborariak ardirik gabe ikusteak" hausten du bihotza lehen adibidean, eta
"Pontifo berrientzat jin diren berriek" hausten dute eta lazten bihotza, bigarren
adibidean.
Data: 1998/10/21
Erantzulea: Gramatika batzordea
hil eta hilabete
Galdera:
Elkarren sinonimoak al dira biak?
Erantzuna:
Izan litezke sinonimoak; hala ere, bi erabilera bereizten ditugu Euskal Herrian:
1) Hiztun batzuek ez dute hilabete baizik erabiltzen (Iparraldean, adibidez).
2) Beste batzuek desberdindu egiten dituzte: hil (urtea banatzen den hamabi
zatietako bakoitza: hilen izenak, neguko hiletan, maiatzeko hila...) eta hilabete
(denbora hedaduratzat harturik, 30 eguneko-edo denbora bitartea: hilabetean egon
naiz Grezian = hilabete osoan).
Data: 1999/05/05
Erantzulea: Gramatika batzordea
indaba/babarrun
Galdera:
La Real Academia de la Lengua Vasca ha incluido en el vocabulario unificado las
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
palabras indaba y babarrun, y no sabemos cual de las dos utilizar para la
denominación genérica.
Erantzuna:
Efectivamente, Euskaltzaindia ha incluido en su vocabulario unificado, Hiztegi
Batua, ambas palabras: indaba (Bizk.) y babarrun.
En el caso de palabras o formas que no son de uso general, se indica junto a la
palabra una abreviatura que informa del dialecto o ámbito de uso o procedencia. El
término babarrun no lleva ninguna marca dialectal, por ser de uso más general que
indaba (Bizk.), que, en cambio, sí lleva marca dialectal. Por ello, teniendo en
cuenta que se pretende diferenciar la denominación genérica de las
subdenominaciones, sería más coherente el uso de babarrun para la denominación
genérica: Euskal Herriko babarrunak.
Data: 1999/02/04
Erantzulea: Pello Telleria
itsasketa/nabigazio
Galdera:
Zuzena da Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbera izena ala
gaztelaniazko navegación esateko nabigazio hitza erabili behar da?
Erantzuna:
Erakunde horren izena zuzena da bere horretan, itsasketa eta guzti; izan ere,
navegación orokorki esateko, Hiztegi Batuan onartua da nabigazio hitza, baina
arruntzat jotzen da.
Data: 1998/09/30
Erantzulea: Jose Luis Lizundia
jakinarazpena eta beste
Galdera:
Zuzenak al dira ondorengo hauek?
NOTIFICACIÓN / ART. 2.722 L.O.P.J.
JAKINARAZPENA / B.J.L.O. 2.722. ART.
SALA DE NOTIFICACIONES / 23 JUN. 2000 / RECIBIDO
JAKINARAZPEN GELA / 2000 EKAI. 23 / JASOA
Erantzuna:
Bai, zuzenak dira.
Data: 2000/09/18
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Pello Telleria
krokodilo, orkestra…
Galdera:
Metatesi horiek ez al dira gehiegikeriak?
Erantzuna:
Horiek dira nazioarteko formak, baita Iparraldekoak ere. Kokodrilo eta orkesta
gaztelaniaz bakarrik erabiltzen dira.
Data: 2000
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Laterandar kanonigoak, artxibo historikoa
Galdera:
Zuzenak al dira ondorengo forma hauek biak?
San Agustinen Erregeladun Laterandar kanonigoak
Elizbarrutiko Artxibo Historikoa
Erantzuna:
Bai, zuzenak dira.
Data: 1998/10/27
Erantzulea: Pello Telleria
noski
Galdera:
Esaldi honetako hutsunean ... egingo dudala! Zalantzan jartzen duk, ala? zergatik
ipini behar dugu horixe eta noski txarto dago?
Eta Asmatuko ote dugu? galderari erantzuteko, zergatik dago txarto Noski baietz
erantzuna? Noiz erabil ditzaket Noski baietz eta Noski ezetz?
Erantzuna:
... egingo dudala! Zalantzan jartzen duk, ala? esaldiko hutsunean, horixe edo
jakina ipini behar da, eta hor noski erabiltzea tradizioaren kontrakoa da.
Asmatuko ote dugu? galderari, hor, Bai, noski edo Ez, noski erantzun behar zaio,
arestian azaldutako arrazoi beragatik. Horrexegatik ez dira inoiz erabili behar Noski
baietz eta Noski ezetz, baizik eta beti Bai, noski edo Ez, noski.
Data: 2001/04/19
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
nurtur
Galdera:
Euskaraz, ba al da nurtur hitza?
Erantzuna:
Orotariko Euskal Hiztegian (XII. liburuko 919. orrialdean), hor ageri da nurtur
hitza, eta adibide bakartzat esaera zahar hauxe dakar: Iyerik ezta nurtur igarra
eztuenik (AN-gip). "No hay árbol sin rama seca". Inza Eusk 1928, 277. or.
Data: 2000/02/03
Erantzulea: Pello Telleria
ogi txigortua, ogi txigorra…
Galdera:
Ongi esana al dago txigorkia?
Erantzuna:
Txigorki jaso da Hiztegi Batuan, baita txigortu aditza ere. Partizipioa, oro har,
izenondo balioan ere erabil daitekeenez, ogi txigortu ere zuzena da, noski.
Data: 2000
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
ohi, ezezko esaldietan
Galdera:
Zein hurrenkeratan eman behar dira ohiren bidez osatutako perpaus ezezkoak? Ez
da etorri ohi ala ez ohi da etorri?
Erantzuna:
Jakina denez, ez ohi da etorri hurrenkera sarriena ez bada ere literatur tradizioan, ez
dira gutxi hurrenkera hori dutenak: Axularrek, Ziburuko eta Sarako Etxeberriek eta
Mitxelenak badituzte, besteak beste, era horretakoak. Ez zaigu, hortaz, txartzat
ematekoa iruditzen. Hona hemen adibide batzuk:
Iongoikoa ez ohi da unhatzen [J. Etcheberri (Ziburukoa), Manual Devotionezcoa, 12.
or.]
Gaztelaniaz ez ohi da letraz-letra irakurri (Koldo Mitxelena, Mitxelenaren Euskal
Idazlan Guztiak, IV, 129. or.)
... ez ohi da lan alferra izaten (K. Mitxelena, Ibidem, 148. or.)
Zeren halakoek ez ohi dute erraiten ongirik (P. Axular, Gero, 291. or.)
Ez ohi du, begi gorde anhitz higatzen (P. Axular, Ibidem, 187. or.)
Data: 2000/04/19
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Gramatika batzordea
Perituen eta Ingeniari Tekniko Industrialen Kontseilua
Galdera:
La denominación Euskal Autonomia Erkidegoko Perituen eta Injineru Tekniko
Industrialen Kontseilua es correcta?
Erantzuna:
Si, es correcta, pero procede realizar la siguiente observación acerca de la palabra
injineru: Euskaltzaindia, en su vocabulario unificado, Hiztegi Batua, ha optado por
recomendar el uso de la palabra ingeniari, en detrimento de injineru, de cara a la
unificación del idioma. De modo que es más adecuada la denominación Euskal
Autonomia Erkidegoko Perituen eta Ingeniari Tekniko Industrialen Kontseilua.
Data: 1999/02/04
Erantzulea: Pello Telleria
Prokuradoreen Elkargo Ospetsua eta beste
Galdera:
Zuzenak al dira ondorengo hauek?
ILUSTRE COLEGIO DE PROCURADORES DE LOS TRIBUNALES DE
VIZCAYA
BIZKAIKO AUZITEGIETAKO PROKURADOREEN ELKARGO OSPETSUA
ES COPIA / KOPIA DA
SR. SECRETARIO / IDAZKARI JN.
SALA DE JUNTAS / BATZAR GELA
SALÓN DE ACTOS / ARETOA
BIBLIOTECA / LIBURUTEGIA
BAÑOS / KOMUNAK
SEÑORAS / EMAKUMEZKOAK
CABALLEROS / GIZONEZKOAK
Erantzuna:
Zuzenak dira, bai.
Data: 2000/06/19
Erantzulea: Pello Telleria
saiatu
Galdera:
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Bere burua hiltzen saiatu da (oker).
Bere burua hiltzea intentatu du (zuzen).
Bere burua hil nahi izan du (zuzen).
Gure ustez, saiatu beti ez da intentaturen pareko, baizik "esmerarse" eta "intentar",
bien alor semantikotik du apur bana, kontestuaren arabera.
Erantzuna:
Orotariko Euskal Hiztegia hartu eta intentatu sarrera ikustea nahikoa da, aditz
horrek euskal literaturan zein erabilera urria izan duen ikusteko. Hiztegi Batuan,
saiatu sarreran ere ez da horrelako argibiderik ematen. Hobe da zuhur jokatzea, eta
bere burua hiltzen saiatu da txartzat ez ematea, datuak ondo aztertu arte.
Data: 1999
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
topean ibili
Galdera:
Olano topean dabil (zuzen).
Olano topera dabil (oker).
Erantzuna:
Gaztelaniaren kalko ustela den neurrian topean ibili delakoa, ez da batere erraza
zein den hobea eta zein okerragoa esatea.
Data: 1999
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
txartel gorria
Galdera:
Arantzabalek txartel gorria ikusi du (oker).
Arantzabali txartel gorria atera dio (zuzen).
Erantzuna:
Futbol kontuetan adituegiak ez izan arren, txukunagoa iruditzen zaigu bigarrena.
Behar bada, txartel gorria erakutsi dio ere zuzena izan daiteke.
Data: 1999
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
uharte eta izaro elkarren sinonimo?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Egia al da uharteren sinonimoetako bat izaro dela?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki horretaz; baina litekeena da, bai, uharte eta
izaro elkarren sinonimo izatea (ikus Orotariko Euskal Hiztegia, IX. liburua,
800.-801. or.):
izaro: Isla. / Nombre de la isla situada en la bahía de Bermeo. / Según Mogel,
significa "círculo de mar". Tal vez signifique "isla" en general.
Data: 2001/04/05
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
zerikusia izan / zer ikustekoa izan
Galdera:
Horrek ez du zer ikusirik nik esandakoarekin (zuzen).
Horrek ez du zer ikustekorik nik esandakoarekin (oker).
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du araurik eman horretaz. Hala ere, argi dago lehena zuzena
dela; zerikusi guztia batera idaztea ere ohikoa da, izen kategoria hartu duen
neurrian. Ikusteko ere izena da, eta biak (zerikusi eta ikusteko) baliokide izan
daitezke:
Honek ez du horrekin zerikusirik = honek ez du horrekin ikustekorik
Dirudienez, bi egiturak nahasi egin dira. Kontuan izan, hala ere, zer eta ikusteko perpaus
berean ager daitezkeela, baina bakoitza osagai desberdina izanik:
Zer ikusteko dut nik zurekin?
Adibide horretan, zer galdetzailea eta ikusteko, izena ditugu; beste adibide honen pareko
egitura du, beraz:
Zer palazio dauka maitia zuri emateko?
Data: 1999
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
alaena/halakoa
Galdera:
Zein da zuzena, "lapur halakoa!" ala "lapurra halakoa!"? Eta "alaena"rekin?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak adibide hauek dakartza, besteak
beste:
halakoa (1. liburukiko 614. or.): zatarra halakoa; astoa halakoa; lotsagabea
halakoa; arloteak halakoak; lapurrari halakoari; zakarra halakoa...
alaena (1. liburukiko 598. or.): alferra, alaena; urde zikiña ta alaena; esteak aterata
ez da ordaintzen ergel alen hori; eulimandoa, alena; txoroflauta, alena; zurrutero
alena; parregarri alenak; lapur alena; zantar alena; zitala, alaena; makala, alena;
ergel alaena...
Beraz, tradizio idatziaren arabera, "lapurra halakoa" da zuzena. Bestalde, "lapurra,
alaena" eta "lapur alaena" forma biak agertzen dira.
Data: 2001/11/19
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
aste honetan / oraingo astean
Galdera:
Zer hobesten da batasunerako: "aste honetan" edo "oraingo astean"? Nire ustez,
"aste honetan, urte honetan" eta horrelakoak "esta semana, este año" eta
horrelakoen kalkoak dira.
Erantzuna:
Zalantzarik gabe, "aste honetan ibilaldia egingo dugu" zuzena eta egokia da, eta
"oraingo astean ibilaldia egingo dugu" ez. Nik ez dakit non darabilten "oraingo
astean", baina Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiko corpusean ere ez da
inoiz ageri egitura hori. Bestalde, gehiegizkoa iruditzen zait "aste honetan" kalkoa
dela esatea, eta gogorarazi nahi dizut "urte honetan" erabili ordez, "aurten"
erabiltzen dela.
Data: 2001/12/20
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Aurrizkiak: ber- eta birGaldera:
Noiz erabili behar da ber- eta noiz bir?
Erantzuna:
Badirudi joera nagusia dela ber- + bokala egitea eta bir- + kontsonantea. Baina
Euskaltzaindiak ez du arau berezirik eman honetaz.
Data: 1998
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
bakarrik / baino ez
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Semantikaren aldetik berdinak al dira "bakarrik" eta "baino ez"? Eta erabilpenean?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki gai horretaz; baina Ibon Sarasolaren Euskal
Hiztegiak dakarrenez (ikus 95. or.), "bakarrik" hitzak bi adiera ditu:
"bakarrik (1.): Lagunik, kiderik gabe."
"bakarrik (2.): Eta ez besterik, eta ez gehiago, eta ez bestetan...(dagokion hitz edo
esaldiaren ondo-ondotik)."
Horiek horrela, nire iritzia emango dizut.
Lehenengo adiera duenean, ez dira elkarren sinonimo "bakarrik" eta "baino ez".
Adibidez: "Bakarrik bizi naiz".
Bigarren adieran, ordea, elkarren sinonimo izan daitezke "bakarrik" eta "baino ez";
adibidez: "hauxe bakarrik esan nahi dizut = hauxe baino ez dizut esan nahi". Baina
"bakarrik" hori ezezkoa denean, ez dira elkarren sinonimo; adibidez: "ez dirua
bakarrik, nortasun-agiria ere kendu egin baitzioten".
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "bakarrik" eta "baino ez" sarrerak.
Data: 2001/10/22
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Eratorpenari buruzko bibliografia
Galdera:
Zein liburutan aurki dezaket eratorpenari buruzko informazioa?
Erantzuna:
Hona oinarri-oinarrizko bibliografia:
HABE: EGArako langaiak. Lexikoa lantzen, Donostia, 1985 (L.04 - L.18 ikasgaiak.
Eratorriaren adiera da atzizkiak sailkatzeko irizpidea, eta horietako bakoitzaz
azalpen zehatza eskaintzen du: atzizkiaren aldaerak, eratorriaren esanahia,
oinarriaren nolakoa, testuetako adibideak...). Hor jasotzen da Villasanteren eta
Azkueren doktrinaren funtsa.
VILLASANTE, L.: Palabras vascas compuestas y derivadas, EFA,
Arantzazu-Oñati, 1981.
AZKUE, R.M.: Morfología vasca, Bilbo, 1925.
UHLENBECK, C.C.: "Suffixes du Basque servant à la Dérivation des Mots", in:
RIEV, III (1909), 1.-16. or.; 192.-225. or.; 401.-430. or.
Beste batzuk, nahas-mahas:
IRAZOLA, J.M.: Hitz konposatuak. Aurrizkibidea. Ariketak, Hizkuntz Eskola
Ofiziala, Bilbao, 1985.
MUJIKA, L.M.: Hitz konposatu eta eratorrien morfo-fonetika, Ediciones Vasca,
Donostia, 1982.
MUGICA, Placido: "Afijos vascos", in: Diccionario Castellano-Vasco, El
Mensajero del Corazón de Jesús, Bilbao, 1965.
ECHAIDE, I.M.: Tratado de sufijación, prefijación y composición en el idioma
euskaro, I. Lopez-Mendizabal, Tolosa, 1931-2.
Data: 2001/12/14
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Jose Antonio Aduriz
esapide, esamolde, erramolde, erranairu
Galdera:
Euskaltzaindiak zein hitz hobetsi du "modismo, idiotisme, idiom, Redensart..."
esateko euskaraz?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du bereziki erabaki zein forma hobetsi behar den euskara
batuan; izan ere, aukeran ditugu "esapide, esamolde, erramolde, erranairu..." eta
abar. Jakizu, hala ere, aipatu berri ditudan aukerako lau aldaera horietatik bat
bakarra ageri dela Hiztegi Batuan: hain zuzen ere, "esapide" forma. Hortaz, eta
Hiztegi Batua arau-mailakoa denez, "esapide" erabiltzea gomendatzen dizut.
Data: 2001/09/28
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Esapideak: berban-berban
Galdera:
Zuzena al da berban-berban esamoldea erabiltzea? Ez baita hiztegietan agertzen.
Erantzuna:
Zuzena da, bai. Hona hemen Orotariko Euskal Hiztegian zer ageri den esapide
horretaz (OEH, IV. liburukia, 709. or.):
BERBAN-BERBAN. "(Vc), a cada palabra, en todas las palabras" A. (Adnominal).
Emeti agiri da, kristinaubak, orrako berban berbango guzurtegijori, guztiok ta
bakotxa diriala pekatubak. (B Ic II 175s.)
Herrian erabiltzen den esapidea bada, erabili lasai. Izan ere, hiztegietan ez
agertzeak ez du esan nahi erabili ezin denik, nahiz eta erabilera murritzeko hitza
izan.
Data: 2000/07/11
Erantzulea: Pello Telleria
Esnea galdu/mindu/garraztu...
Galdera:
Esnea zer egiten da, ozpindu ala garraztu?
Erantzuna:
Hitz asko ditu euskarak esnea galdu edo mindu egin dela adierazteko. Adibidez,
Plácido Múgicaren Diccionario Castellano-Vasco delakoak 25 sinonimo dakartza
"cortarse la leche" adierazteko (ikus 496. or.); baina 25 horien artean ez dira ageri
ez ozpindu eta ez garraztu.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak, ordea, garraztu sarreran, esneari
buruzko bi aipamen dakartza (biak Bizkaikoak):
- Lenengo orduan ez dogulako egosi, esnia garraztu da.
- Egun bian be ederto euki zeinke esnea, bat be garraztu barik.
Horrez gainera, jakingarri izango zaizu, agian, nik neuk adineko hainbat euskaldun
elebakarri entzun izan diedana: alegia, esnea jan egiten dela, eta ez edan.
Data: 2001/04/04
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
ezertariko
Galdera:
Zer-nola erabiltzen da "ezertariko" esamoldea?
Erantzuna:
Erabileraren erakusgarri, ikus Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak
dakartzan adibide hauek:
- Biotzak itzegiten zuen, ba, danen agotik ezertariko gandurik edo estalkirik gabe.
(T. Agirre, Uztaro, 198. or.)
- Alperrik esan erazo buruan beste ezertariko lorrik edo nasterik ebanik, neskatxak
bein eta barriro galdetu arren. (E. Erkiaga, Arranegi, 70. or.).
- Maite biak, alkar idoro ondoren eztitan daude, eskuak emanik; emazteak ez du
ezertariko zaratarik gura. (Gaztelu, Musika ixilla, 155. or.)
- Ondasun guztiak, ezertariko mingarri bagarik, aurkituten diran egoera oso oso
ona; infernuan barriz gatx guztiak, ezertariko pozgarri bagarik, aurkituten dira.
(Iturzaeta, Azalduera laburrak, 198. or.)
Data: 20010925
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Gramatikako terminologia
Galdera:
Gramatikako terminologian zer dago erabakita edo finkatuta?
sujetua/subjektua
objetua/objektua
adjetiboa/adjektiboa
jeneroa/generoa
islada/isla
menpeko perpausak/mendeko perpausak...
Erantzuna:
a) Hiztegi Batukoak dira subjektu, objektu, adjektibo, genero, isla eta mendeko.
b) Gramatikari dagokion gainerako terminologian, perpausen sailkapenari
dagokionez, Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU III, IV eta V) har daiteke
erreferentziatzat.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
c) Analisi sintaktikoak egiterakoan erabiltzen den terminologia dela eta, erlazio
atzizki eta kasu marka izenei dagokienez, mendeko perpausen loturei Gramatika
batzordeak menderagailu deitzen die; erlazio atzizki orokorregia baita. Eta kasu
marka, ostera, izen sintagmek hartzen dute.
Matematika, Geografia eta Historiari dagokien hiztegi arrunta finkatzea ere
beharrezko ikusten du jendeak (batik bat argitaletxeek) eta hala egitea eskatzen
diote Euskaltzaindiari. Hiztegi Batuko lantaldea ari da orain esku artean ditugun
zerrendak osatzen, baina horrek ez du esan nahi arlo jakin bateko terminologia
agortuko denik. Zer esanik ez, lan hori burutzeko lagungarri izango litzaioke
Hiztegi Batuko lantaldeari, nahiz Euskara Batuko batzordeari, argitaletxe eta
lantaldeek dituzten zerrendak eskuratu ahal izatea.
Data: 2000
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
Haurtxo txikien hizkera: txitxi, fufu eta pupu
Galdera:
Ume txiki bati nola esaten zaio zerbaitek erre egiten duela, horrek txitxi egiten du
edo horrek pupu egiten du?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki horretaz; baina haurtxo txikien hizkeran,
euskaraz, beroa dagoen zera fufu dago, eta beroaren beroak fufu egiten du, erre.
Bestalde, pupu(a) mina da (min egitea, min ematea, min hartzea edo min izatea);
eta txitxia, berriz, haragia da, okela (ikus Idazkera-liburua, 130. or.).
Data: 2001/04/05
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Hortaz/hortan
Galdera:
Guk, Eskoriatzan eta Aretxabaletan, "hortaz" esateko, "hortan" erabiltzen dugu.
Zuen Hiztegi Batuan begiratu dut, eta ez dut aurkitu, eta gainerako hiztegietan ere
ez. Jakin nahi nuke "hortan" hori erabiltzea zilegi den.
Erantzuna:
Zenbait lekutan, ondoriozko lokailuen erabilera hori ere badu "hortan" erakusleak.
Hala ere, ez da ageri Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU,
III, Lokailuak liburukian eta ez Hiztegi Batuan; hain zuzen ere, eremu murritzekoa
delako eta nahasgarri gerta daitekeelako. Hortaz, ez da egokia batasunerako; baina
bai "hortan" erabiltzen den herri horietarako.
Data: 2001/05/18
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
iradoki, idaroki
Galdera:
Lehengo batean zera irakurri nuen jatetxe batean: "Egungo iradokizunak" eta
jarraian "Iradokizunak". Hitz hori horrela erabiltzea ez al da erdarakada galanta?
Izan ere, iradokizuna ez ote da "norbaitek edo zerbaitek ernarazten digun
sentipena"?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak "iradoki" sarreran dio "idaroki"
begiratzeko. Beste horrek, berriz, esanahi hauek omen ditu: "Hacer salir, sonsacar;
sugerir, inspirar". Baina aurreraxeago dio: "Al Sur lo emplean Mendiburu y autores
de léxico cuidado del s. XX, estos últimos con el sentido de "sugerir, inspirar"
principalmente".
Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegiak "idaroki" sarreran dio "iradoki" begiratzeko, eta
hor ikusten da Sarasolak zaharkitutzat daukala "iradoki" hitzaren "jalgiarazi"
esanahia, eta beste hau dakarrela nagusiki: "Norbaitengan halako gogoetak, ideiak
edo sentipenak ernarazi".
Egia da, hortaz, zuk diozuna: alegia, "norbaitek edo zerbaitek ernarazten digun
sentipena" dela iradokizuna. Baina, "sentipenak" ez ezik, hor ditugu, gainera,
"gogoetak" eta "ideiak" ere. Horiek horrela, eta OEHn aipatzen diren "sugerir,
inspirar" adierak kontuan hartuta, ez dirudi inolako erdarakadarik dagoenik hor.
Data: 2001/05/23
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Jende, jende batzuk, zenbait jende, edozein jende
Galdera:
"Jende" hitza beti singularrean deklinatu behar da ala onartzen da pluralean? Eta
"zenbait" eta "batzuk" zenbatzaile zehaztugabeekin edota "zein" eta "edozein"
nolakotzaileen laguntzaz joan daiteke? Adibidez, "jende batzuk, zenbait jende,
edozein jende" eta abarrekin?
Erantzuna:
Ohituraren arabera, Hegoaldean ez da erabiltzen "jende" hitza pluralean, baina
Iparraldean bai.
Bestetik, tradizioari begira, erabilera-kopuru hauek aurkitu ditut Euskaltzaindiaren
Orotariko Euskal Hiztegiaren corpuseko datu-basean:
- "zenbait jende" 6 aldiz bakarrik ageri da idatziz (eta idazle bakarrak erabili izan
du: Koldo Mitxelenak).
- "zenbait", ordea, 2.455 aldiz ageri da.
- "jende batzuk" 6 aldiz bakarrik ageri da idatziz (Joanategiren testuetan behin,
Xalbadorrenetan beste behin, Añibarrorenetan bitan, eta Tartasenetan beste bitan).
- "batzuk", ordea, 2.525 aldiz ageri da.
- "edozein jende" ez da behin ere ageri idatziz.
- "edozein", ordea, 1.158 aldiz ageri da.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
- "zein jende" ez da behin ere ageri idatziz.
- "zein", ordea, 4.412 aldiz ageri da.
Data: 2001/12/03
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
jokoa, jolasa, josteta
Galdera:
"Joko" hitzak badu esanahi generikoa: alegia, "jolasak" bere barnean sartzeko
modukoa? Egokiak dira "haur-jokoak", "mahai-jokoak", "hitz-jokoak", "tokan
jokatu" eta abar?
Erantzuna:
Jokoa ez da jolasa, eta jolasa ez da jokoa. Euskaltzaindiak ez du ezer adierazirik
"joko" eta "jolas" hitzen arteko aldeaz; beraz, ondoren adieraziko dizudan
bereizkuntza nik neure iritziz emango dizut.
Honelatsu adierazi nuen Idazkera-liburuan (ikus 257. or.), 1993an:
"Jokoa atsegin hartzeko izaten da (askotan gezurra badirudi ere); jolasa, aldiz,
atsegin edota atseden hartzeko. Jokoak baditu beti bere arauak; jolasak, beharbada
ez. Jokoan diru-ondasunak edota harrokeria-harrotasunak izaten dira tarteko,
jolasean ez bezala. Jolasean, zenbait jolasetan, garaitu egiten da. Jokoan, garaipenaz
gainera, irabazi ala galdu egiten da; izan ere, bik elkarren aurka jokatzen dutenean,
biek ezin irabazi: lehen eta orain, hemen eta nonahi, batek behar nagusi".
Hortaz, "joko" ez da markagabea (generikoa), eta "jolas" ez da markatua: alegia,
"jolasa" edo "josteta" ez da "joko" mota bat.
Galderan aipatutako "mahai-jokoak", "hitz-jokoak", "tokan jokatu"... egokiak dira;
baina "haur-jokoak" joko izan badaitezke ere, ohikoena da "haur-jolasak" edo
"haur-jostetak" izatea.
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "jokatu" sarrera.
Data: 2001/06/13
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Letren izenak: x eta t
Galdera:
Batetik, x letraren izena ixa dela dio Euskaltzaindiak; hala ere, nola ahoskatu behar
da maileguetan bokal artean gordetzen den "x" hori? Adibidez, taxi: taksi.
Bestetik, t letra, hitz amaieran, kontsonante-multzoa gertatzen denean nola
ahoskatu: yogurt, Renault, Ford ... D/T ahoskatu?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak, euskal alfabeto letrak zein diren eta horien izenak nola diren argitu
nahi izan zuen 17. arauan. Egia da, hala ere, ezinbestean sortzen direla ahoskera
zalantzak, etorri diren galderetan argi asko ageri denez.
1998ko ekainean eman zuen Euskaltzaindiak ahoskerari buruzko araua (87. araua).
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Baina ez da ezer esaten halako hitzen ahoskeraz bereziki.
Galderan agertzen diren izenetatik Renault behintzat, beste hizkuntza bateko izen
propioa denez, zentzuzkoa dirudi jatorrizko hizkuntzan bezala ahoskatzea.
Data: 2000
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
Lexikoa: basoan zehar / basotik zehar; basoan barrena / basotik barrena
Galdera:
Badakit zuzenak direla "basoan zehar / basotik zehar / basoan barrena abiatu zen"
egiturak, baina zuzena al da "basotik barrena" ere?
Erantzuna:
Bai, "basotik barrena" ere zuzena da. Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak
hainbat adibide dakartza (ikus IV. liburukiko 92. orrialdea, "precedido de
ablativo"), batez ere hegoaldeko autoreenak: Lardizabal, Agirre Asteasukoa,
Iztueta, Jautarkol, Txirrita, Uztapide eta abarrenak. Hona hemen batzuk:
- Ortik barrena joan adi (Txirrita)
- Zoaz kristaua ate oetatik barrena (Agirre Asteasukoa)
- Irundik barrena artu (Uztapide)
Data: 2001/05/18
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Mapak (geografia/kartografia)
Galdera:
Mapak-eta egiterakoan, Espainiako Instituto Geográfico Nacional delakoak
erabiltzen dituen hitz generikoen, gaztelaniaz "accidentes geográficos" deiturikoen,
euskal ordainak. Gaztelaniazko hitzen ondoan jartzekoak direlako erantsi zaie
euskarazko hitzei bukaerako "-a" artikulua, ez hala behar dutelako (ikus Hiztegi
Batua).
Erantzuna:
Geografia hitzen zerrenda (Euskaltzaindiak onartua)
abrigo de roca harpea
acebo gorostia
aeropuerto aireportua
alto gaina
arboleda zuhaiztia
arena 1. hondarra, 2. legarra, 3. harea
arroyo, regata 1. erreka, 2. errekastoa, 3. latsa
ayuntamiento (institución) udala
ayuntamiento (casa consistorial) 1. udaletxea, 2. herriko etxea Ipar. eta Naf.
bahía badia
JAGONET. Galde-erantzunak
balneario bainuetxea
barranco 1. erreka-zuloa, 2. troka Bizk.
cabo, punta lurmuturra
camino bidea
camping kanpina
campo 1. alorra, 2. soroa, 3. landa
canal 1. ubidea, 2. kanala
canal (acequia) de riego 1. ureztabidea, 2. kanala
canal (acequia) de molino 1. erretena, 2. kanala
casa etxea
cascada urjauzia
castaño gaztaina
castillo gaztelua
cementerio hilerria
cima 1. gaina, 2. gailurra, 3. tontorra
colina, cerro muinoa
collado lepoa
comunidad erkidegoa
cordillera mendikatea
crestería gailur-lerroa
cruz gurutzea
cueva 1. haitzuloa, 2. hartzuloa, 3. koba Heg.
cueva artificial koba
dolmen trikuharria
embalse urtegia
ensenada senadia
ermita baseliza
espino elorria
estación geltokia
faro itsasargia
FF.CC. T.B.
fresno lizarra
fuente iturria
fuerte gotorlekua
funicular funikularra
golfo golkoa
haya pagoa
hondonada sakana
hoyo, cavidad zuloa
iglesia eliza
isla uhartea
lago, laguna 1. aintzira, 2. lakua
llanada zabaldia
llanada (alavesa) (Arabako) lautada
llano 1. zelaia, 2. ordokia, 3. ordeka Gip., 4. laua
loma bizkarra
manantial iturburua
mar itsasoa
mina meategia
molino errota
Noiz eguneratua: 2016-03-17
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
monasterio monasterioa
montaña, monte mendia
muralla harresia
museo museoa
palacio jauregia
parador paradorea
parque natural natura parkea
paso entre montañas mendi lepoa
pastizal larrea
playa hondartza
prado 1. belaia, 2. belartsoroa, 3. zelaia, 4. euntzea Naf., 5. pentzea
precipicio 1. amildegia, 2. erroitza
presa uharka
puente zubia
puerto (de mar) portua
puerto de carretera mendatea
punta punta
ría itsasadarra
ribera erribera
río ibaia
roble haritza
ruinas hondakinak
ruinas arqueológicas arkeologia hondakinak
santuario santutegia
sima leizea
soto zaldua
torre dorrea
túnel tunela
universidad unibertsitatea
valle 1. harana, 2. ibarra
vega 1. ibarra, 2. landa Naf.
Data: 2001/07/20
Erantzulea: Euskaltzaindiak onartua
Menua: sagar-krepea
Galdera:
Bezeroentzat dugun menuan "Sagar krepa Calvadosarekin" dugu. Zuzena al da?
Erantzuna:
Hiztegi Batuan ez dira ageri, oraingoz, ez krepe eta ez calvados hitzak. Hala ere,
zuena baino egokiagoa iruditurik, ondorengo idazkera hau proposatzen dizut zuen
menurako: "Sagar-krepea, Calvados likorearekin".
Data: 2001/04/24
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Nahiko(a): nahiko lan, nahikoa lan
Galdera:
Hurrengo hiru esaldi hauetatik zein dira zuzenak?
- Nahikoa lan duzue umeak zaintzen
- Nahiko lana duzue umeak zaintzen
- Nahikoa lana duzue umeak zaintzen
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna liburuan esaten den
bezala (ikus 139. or.), nahikotasuna adierazteko, besteak beste, "nahiko" eta
"nahikoa" erabil daitezke, "biak aski berriak, orain dela ehun eta hogei bat urtetik
honakoak. Orobat NAHIKO gehixeago erabiltzen da, antza denez, eta NAHIKOA
sortaldekoa da batez ere".
Hori bai, eman dituzun aukeretatik bi okerrak dira: "nahiko lana" eta "nahikoa lana"
okerrak dira. Zuzenak dira "nahiko lan" eta "nahikoa lan".
Auzi horri buruzko argibide gehiago aurkituko duzu Euskaltzaindiaren Orotariko
Euskal Hiztegian eta Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegian. Horrez gainera, ikus
datu-base honetako "nahikoa" sarrera.
Data: 2002/01/11
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Nor ala Nork?
Galdera:
Zein da forma zuzena, Itxiko al duzu ahoa, burugabe horrek ala Itxiko al duzu
ahoa, burugabe halakoa?
Erantzuna:
Ez Euskaltzaindiak eta ez Gramatika batzordeak ez dute ezer esan horretaz, baina
badirudi biak direla onartzekoak. Aztertzekoa izango litzateke bietatik bat hobetsi
behar den.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Onomatopeiak
Galdera:
Euskal onomatopeien zerrendatxo bat ateratzeko premia ikusten da (lehendik eginik
baldin bada, ez dugu ezagutzen).
Erantzuna:
Ez da halakorik. Jaso dugu eskaera.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Protokoloa: Txit ospetsu, goren, entzutetsu; Txit argi, prestu
Galdera:
Begirunezko tratamendurako forma bereziak direla eta, zalantza dugu "txit garai",
"txit goren", "txit argi" eta "txit prestu" formen artean. Zein dira egokienak, zure
iritziz?
Erantzuna:
Dakizuenez, Euskaltzaindiak ez du ezer arauturik gai horretaz.
Herrientzat eta erakundeentzat ikusten ditu egoki Gramatika batzordeak "txit
ospetsu", "txit entzutetsu" eta "txit goren" tratamenduak: esaterako, "Zubietako
Udal Txit Gorena" edo "Altsasuko Hiri Txit Ospetsua". Egiturari dagokionez, ez
zaio akatsik ikusten aposiziozko egiturari (Altsasu Hiri Txit Ospetsua); baina
Gramatika batzordeak gogorarazi nahi du euskararen tradizioak erabat egin duela
"-ko"dun egituraren alde (Altsasuko Hiri Txit Ospetsua).
Pertsonentzat, berriz (eta galderan nire iritzia eskatzen duzuenez), esango dizuet
komeni dela, nire ustez, pertsonaren izaera eta egoera bereiztea: alde batetik,
"argia" eta "prestua" izaerazkoak dira, berezkoak; bestetik, "garaia" eta "gorena"
egoerazkoak dira, pertsonaren karguari edo gizamailari dagozkionak, eta ez
pertsonari berari. Horiek horrela, eta iritziak iritzi, pertsonekin erabiliko nuke "txit
argi" nahiz "txit prestu" tratamendua; baldin eta pertsonaren beraren izaera (ez
kargua edo gizamaila bakarrik) halakoa bada: esaterako, "On Jose Migel
Barandiaran txit argi eta prestua".
Data: 2001/09/12
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Aditzaren ingurukoak (Morfologia)
Galdera:
Zein da zuzena?
1. Ez daukat zertan zu engainatzen ibili beharrik.
2. Ez daukat zertan zu engainatzen ibili.
Erantzuna:
Bigarrena bakarrik da zuzena. Izan ere, "zertan" eta "beharrik" ez dira batera erabili
izan literaturan. Hauek dira, beraz, aukera zuzenak:
a) Ez daukat zu engainatzen ibili beharrik
b) Ez daukat zertan zu engainatzen ibili.
Data: 20010619
Erantzulea: Miren Azkarate
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
"-(e)z" gerundiala (hartuz, eginez, esanez...)
Galdera:
Zuzena al da "Aspirina hartuz sendatu egingo zara" esaldia? Bestalde, zein da
"-(e)z" gerundialaren erabilera?
Erantzuna:
Bai, "Aspirina hartuz sendatu egingo zara" zuzena da.
Bestetik, "-(e)z" gerundialari dagokionez, Euskaltzaindiak ez du eman oraindik
horren erabileraren inguruko argibiderik; baina Euskal Gramatika: Lehen Urratsak,
EGLU, VII liburukian aztertzekoa dugu gai hori, aditz jokatugabeko mendeko
perpausen sailean.
Data: 20010525
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
"-agatik, izanagatik"; kausazkoa ala kontzesiboa?
Galdera:
Badakit ez direla berdin "etortzeagatik" (kausa zein helburua) eta "etorriagatik"
(kontzesiboa). Baina lehenaldi burutuak "izan" eskatzen duenean ez daukat hain
argi. Hau da: "Aita etorri izanak poztu du" moldatu eta "Aita etorri izanagatik
(kausa) poztu da" esan al daiteke? Ala "Aita etortzeagatik poztu da" esan behar al
da? Nik lehena erabiltzen dut, baina ez dakit ongi dagoen.
Erantzuna:
Kausa balioan ez dago gure literatura-tradizioan "Aita etorri izanagatik poztu da"
bezalako egiturarik. Ez, behintzat, Orotariko Euskal Hiztegiko corpus osoan.
Baliteke kausazko perpausetan aspektu burutua adierazteko aditz-forma jokatuak
("Aita etorri delako/zelako poztu da") erabili izan direlako gertatzea hori, edo
aditz-izena oinarri duen forma jokatu gabea ("etortzeagatik") erabili delako.
Kontua da "izanagatik" formaren erabilera guztiak balio kontzesibokoak direla.
Adibidez, honako hau:
- Polik maite zuan bizibide ura beti arriskoan bizi izanagatik (Anabitarte, Poli, 43.
or.)
Data: 20020114
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
"ahala" aditz jokatuekin
Galdera:
Erabili izan al da inoiz "ahala" aditz jokatuekin? Adibidez, "etorri ziren ahala"
bezalakoetan.
Erantzuna:
Euskaltzaindiak 2002ko martxoko bilkuran hartu zuen erabaki bat "ahala" dela eta,
baina hiztegi mailan. Hau da erabakia:
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
ahala adlag 1 (aditzaren era burutuaren ondoan) "–en neurrian": iritsi ahala eseri
dira; platerak atera ahala husten ziren 2 koka ahala jende sartu zen
Beraz, badirudi erabilera hori bakarrik duela. Orotariko Euskal Hiztegiko adibideak
ere horrelakoak dira. Hala ere, EEBSko corpusean lau adibide ageri dira (lau
bakarrik, 358 adibideren artean) aditz jokatuarekin. Hona hemen horietako bi:
- Erromantizismoarekin hasten den mundu-literaturaren deskubrimentu eta
dehistorizazio hau Europaren inperialismoa zabaltzen den ahala gertatzen da (J.
Gabilondo)
- Kilikadura somatzen duenean, gainean ezarriz, bere baitan sartzen du; eta hitz
politak esaten dituen ahala isurketa sentituko du (E. Antxustegi)
Baina erabilera horiek salbuespentzat hartu behar dira.
Data: 2002/09/17
Erantzulea: Pello Salaburu
"arau" eta "arabera"
Galdera:
Batetik, "arabera" dela eta, badakit aditz jokatuekin ere -(e)N + NOREN egitura
erabili ohi dela: adibidez, "esaten dutenaren arabera". Galdera da ea ohikoa den
-(e)N soilarekin erabiltzea: alegia, "etortzen diren arabera" bezalako esaldiak
ohikoak ote diren euskaraz ("etortzen diren neurrian/heinean/bezala" zentzuan).
Bestetik, zalantza bera daukat "arau" hitzarekin: ohikoak al dira "etorri diren arau"
gisakoak?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ezer erabaki ez duenez "arabera" horretaz, idazleen erabilerari
begiratu behar zaio. Orotariko Euskal Hiztegia kontsultatzen baldin bada, argi
ikusten da "arabera" horrek IS bat behar duela aurretik, beti genitiboan, eta
batzuetan genitibo marka gabe ere, egileak hitz elkartutzat hartuko balu-edo
(Beobidek instrumentala ere erabiltzen du). Dena dela, genitiboarena da, zalantza
gabe, idazle gehienen erabilera maizena. Baina badira adibideak, oso gutxi badira
ere, aurrean erlatibozko esaldia dutenak genitiborik gabe:
- Orduan emanen zaitzu iakintasuneko argia, on eta behar izanen duzun arauera.
(Pouvreau)
- Batzuk eta zailki besteak, guregan eta gure baitan nola ari izan diran arauz.
(Umandi)
Angel Urrutia idazleak ere erabiltzen ditu "lagijak-arauz" edo "edesti-arauz"
bezalakoak (ikus Gixadijaren azikera-bidiak, 1959). Baina horiek salbuespentzat
hartu behar dira. Beraz, inoiz erabili izan da; baina ez da ohikoa, eta horregatik
esanahaia ere ez du aldatzen.
Bestetik, "arau" dela eta, Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak esanahi
horrekin dakartzan adibide guztiak dira genitiboan doan izen-sintagmaren
ondokoak. Adibide bat bakarrik dator aurrean erlatibozko esaldia duena, eta adibide
hori –(e)N gabea da:
- Halatan, hor izan den oro behin, hor date berriro, lehen zen arau. (Mirande)
Baina adibide hori aski anbiguoa da, eta guztiz salbuespena.
Data: 2002/09/17
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Pello Salaburu
"diezaiozuen" bizkaieraz
Galdera:
Zelan esan ahal dot "diezaiozuen" bizkaieraz?
Erantzuna:
Zein bizkaieratan (edo nongoan) zehazten ez duzunez, jakizu bizkaiera literarioan
"dagiozuen" forma erabili izan dela batuko "diezaiozuen" adierazteko, eta
"deijozuen" forma ere bai.
Data: 20011122
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
"-en" menderagailua eta "-an" bukaera (bailuan, bailitzan, bailegoan...)
Galdera:
Badakit Euskaltzaindiak "bailitzan" bezalako formak ez dituela hobesten; baina,
erabiltzekotan, jakin nahiko nuke nola behar duen "egon" aditzaren 3. pertsonak
singularrean. Izan ere, ni "bailegoen" zelakoan nengoen arren, Xuxen zuzentzaile
ortografikoak okertzat ematen dit, eta "bailegoan" zuzentzat.
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki auzi horretaz. Gramatika batzordeak, ordea,
horrelakoak baztertu gabe, beste egitura batzuk hobesten ditu: esaterako, "balego
bezala" (ikus Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, V, Mendeko perpausak, 1
liburukiko 370. or.).
Hortaz, literaturan (XX. mendekoan, oso berria baita) nola erabili den bakarrik esan
dezakegu oraingoz. Menderagailua -EN dela aitortu arren (ikus EGLU, V),
literaturan -AN bukaeradunak dira nagusi ("bailuan, bailitzan, bailegoan" eta abar),
mendebaldeko testuak direlako edo.
Data: 2001/09/12
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
"nahi izan"en eta "nahiago izan"en komunztadura
Galdera:
"Indabak jan nahi ditut" esaten badugu, zergatik ez esan "indabak jan nahiago
ditut"?
Erantzuna:
"Nahi izan" eta "nahiago izan" bi aditz dira, eta desberdin jokatzen dute askotan.
Kasu honetan, "nahi izan"ekin doan "jan" aditzaren objetuak aditz nagusiarekin
egiten du komunztadura:
Sagarra jan nahi dut
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Indabak jan nahi ditut
"Nahiago izan"ek, ordea, mendeko perpaus jokatugabea du osagarri; baina
mendeko perpaus horretako aditzaren objektua da "indaba", eta ez "nahiago izan"
aditz nagusiarena:
Nahiago dut [sagarra jan]
Nahiago dut [indabak jan]
*Nahiago ditut [indabak jan]
Ezezko perpausetan ere desberdin jokatzen dute bi aditz horiek:
Ez dut egin nahi
*Ez dut egin nahiago
Nahiago dut [ez egin]
*Nahi dut [ez egin]
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "nahi izan" sarrera.
Data: 20010614
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
"oraintxe", ezezko esaldietan
Galdera:
Zuzena al da "Oraintxe ez daukat hori ikusteko gogorik" ala "Orain" beharko luke?
Erantzuna:
Ezezkoetan ere biak dira zuzenak: "orain" eta "oraintxe". Egia da gehienetan
"orain" erabiltzen dela, baiezkoetan bezalaxe; baina "oraintxe" ere erabil daiteke.
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak, besteak beste, adibide hauek
dakartza:
- Oraintxe ezin menderatu dut lemea, dio lemazainak. [Orixe, Mireio, 62. or.]
- Eztira oraintxe asiak zeingeiagoka arerio oek biak. [Tomas Agirre, Uztaro, 68. or.]
- Oraintxe ez natxegon luzarorako. [Etxaniz, Lur berri billa, 65. or.]
Data: 20010711
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
"zeren (...) bait/-(e)n"
Galdera:
Nahitaezkoa al da "bait-" edo "-n" eranstea aditzari "zeren" edo "zeren eta"
lokailuarekin?
Erantzuna:
Ez, ez da nahitaezkoa (ikus Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak,
EGLU, III, Lokailuak liburukiko 178. or.). Bi erabilera ditu "zeren" horrek: bata
lokailu erabilera (liburuki horretan aztertzen dena), menderagailurik gabekoa (ikus
179.-182. orrialde bitarteko adibideak); eta bestea, menderagailu erabilera, "zeren
(...) bait-" nahiz "zeren (...) -en" egitura duena. Bietan erabiliena menderagailu
erabilera da, eta EGLU, VI liburukia argitaratzean izango dugu informazio gehiago
horretaz.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Data: 20010925
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
-(e)la/-(e)nik: ez da baieztatu joango dela / ez da baieztatu joango denik
Galdera:
Zer alde dago ondorengo esaldi hauen artean?
- Ez da baieztatu lehendakaria joango dela.
- Ez da baieztatu lehendakaria joango denik.
- Ez dago baieztatzerik lehendakaria joango dela.
- Ez dago baieztatzerik lehendakaria joango denik.
Erantzuna:
Denak zuzenak dira; baina presuposizio kontua dago hemen jokoan, eta hori dela
eta, desberdinak dira esanahiz -(e)LA-dunak eta -(e)NIK-dunak.
-(e)LA dutenetan esaten da ez dela baieztatu JOANGO DELA.
- Ez da baieztatu lehendakaria joango dela.
- Ez dago baieztatzerik lehendakaria joango dela.
Besteetan, berriz, desberdina da presuposizioa:
- Ez da baieztatu lehendakaria joango denik.
- Ez dago baieztatzerik lehendakaria joango denik.
-(e)NIK dutenetan esaten da ez dela baieztatu JOANGO DEN ALA EZ.
Beraz, zuzenak dira; baina desberdin erabiltzekoak, testuinguru desberdinetan.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako -(e)la sarrerak.
Data: 20130723
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
-(e)nez, -(e)nez gero, -en legez menderagailuak: ez zetorrenez / ez
*zetorrenalez
Galdera:
Euskara batuan ez zetorrenez erabiltzen dugu, eta bizkaieraz ez zetorrenalez esaten
da. Jakin gura nuke ea biak zuzenak diren, ea ez zetorrenez forman elipsis bat
gertatu den -NA desagertzeko, eta ea ez zetorren legez-etik datorren aditz forma
hau.
Erantzuna:
Galdegileak ez du adibiderik ematen, eta uste izatekoa da menderagailu hauen
kausazko balioaz ari dela.
-(e)nez menderagailua dela eta, horrela (ez zetorrenez) edo, ohikoagoa
literatura-tradizioan, -(e)nez gero forman (ez zetorrenez gero) eman daiteke
kausa-balioan; eta ez da hor –NA-rik desagertu.
Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, VI, Mendeko
perpausak, 2 liburukian aztertzen da menderagailu hori (ikus 192.-194. or.). Hona
han ematen diren adibideetako bi:
- Nire iritzia ontzat eman zenutenez, batzordea izendatu genuen.
- Jakintsua danez, asko juaten ei jakoz, au ta bestia ta arutzagokua preguntez. (J.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
San Martin, Zirikadak, 111).
Bizkaierazko formari dagokionez, esan behar da aztertuta dagoela erabilera hori
aipatu berri dugun gramatika horretan (EGLU, VI, 2005, 197.-198. or.), eta
zuzentzat ematen duela Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeak. Bizkaieraz
idazterakoan, -en legez da erabili beharreko forma (eta ez galdegilearen -enalez).
Gainera, EGLU horretan esaten da kausazko hau ez dela -en legez egituraren
erabilera ohikoena; baina erabili izan dela Mendebaldeko tradizioan nola/zelan
...-en egituraren ordez. Hona han ematen diren adibideetako bi:
- Ez dan legez gomutetan iñor zoritxarrakaz jazo artian, indarrez eragin biar jakez
onelako gauzak (J.A. Uriarte, Diálogos vascos, 66).
- Eurak ez zaitubeen legez zeu ikusten, ez dira bildurtuten (J. Mogel, Baserritar
nekezaleentzako eskolia, 236).
Data: 20120206
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
*nazu adizkia: nauzu, didazu...
Galdera:
Zuzena al da nazu adizkia? Adibidez, eskolara joateko esan nazu.
Erantzuna:
Beti okerra da *nazu adizkia. Badirudi Errenteria aldean eta asko erabiltzen dela,
baina beti okerra da. Hauek izaten ditu ordain zuzenak:
- Eskolara joateko esan didazu.
- Zuk ni kalean ikusi nauzu.
- Emango al didazu diru pixka bat?
- Eman iezadazu diru pixka bat.
- Emadazu diru pixka bat.
Data: 20120508
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Aditz modalak: nahi izan + behar izan
Galdera:
Zuzenak al dira ongorengo bi esaldi hauek eta hauen gisakoak?
- Emaitza onak izateko, ikasi nahi behar duzu.
- Baina gure harremana ona izan dadin, zeuk ere nirekin egon nahi behar duzu.
Erantzuna:
Ez, ez dira zuzenak horrelako egiturak euskaraz; izan ere, ezin dira bi aditz
modalak metatu. Beste era batera moldatu izan da euskal hiztuna hor eman nahi den
informazioa emateko. Adibidez, honela:
- Emaitza onak izateko, ikasteko gogoa izan behar duzu.
Bestalde, zuzenak dira ondorengo egitura hauek (hemen, ordea, ez dugu aditz
modal bat; izen bat baizik):
- Emaitza onak izateko, ikasi nahiA behar duzu.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
- Baina gure harremana ona izan dadin, zeuk ere nirekin egon nahiA behar duzu.
- Emaitza onak izateko, ikasi nahiA beharKO duzu.
- Baina gure harremana ona izan dadin, zeuk ere nirekin egon nahiA beharKO
duzu.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako behar sarrerak.
Data: 20140617
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
Aditzoina + AL partikula: Sar(tu al) naiteke?
Galdera:
Zuzena al da Sar al naiteke? galdetzea edo Sartu al naiteke? galdetu behar da?
Erantzuna:
Euskara batuko erabileran, biak dira zilegi: Sar naiteke? eta Sartu naiteke? (ikus
Euskaltzaindiaren 28. araua, Aditzoinen forma izenburua duena). Baina euskara
estandarraren egungo erabileran zabalduena, zalantzarik gabe, -TU gabekoa da: sar
naiteke.
AL partikulari dagokionez, egia da ahalerazko aditzetan –TU forma erabiltzen den
hizkeretan erabiltzen dela AL, eta hori horrela izanik, egokiago ezkontzen dira –TU
eta AL. Beraz, alde horretatik, egokiagoa iruditzen zaigu Sartu al
naiteke? galdetzea Sar al naiteke? galdetzea baino (nahiz ezin okertzat eman
daitekeen azken hau).
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako aditzoina sarrerak.
Data: 20111212
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
Aditzoina + arazi: ahaztu, ahaztarazi; ohartu, ohartarazi
Galdera:
Nola idatzi behar dugu AHAZTU aditzaren arazlea, AHAZTarazi ala AHATZarazi?
Erantzuna:
Hona zer dioen Euskaltzaindiaren 23. arauaren 3. puntuak: ´´Zenbait aditzen
aldaera t-dunak, hots, sortarazi, agertarazi eta kidekoak, sorrarazi, agerrarazi eta
kidekoak bezain zilegizkotzat hartzen dira´´.
Dakizunez, aditzari lotuta eman behar da arazi (euskara batuko erabileran, 23. arau
horren arabera, aditzoinari lotu behar zaio). Horrez gainera, salbuespen edo forma
bikoitz asko daudenez lehian, zalantza ugari sortzen ditu aditz faktitibo honek:
oharrarazi eta ohartarazi bikotean, adibidez, auzia ez zen argitu harik eta Hiztegi
Batuko sarreretan ohartarazi hobetsi zen arte.
Horren arabera, eta iritziak iritzi, ahaztarazi erabiltzea iruditzen zait egokiena
(ahoskatzeko eta ulertzeko errazagoa delako).
Data: 20121106
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Aditzoina: lagun/lagundu, ekar, neur, zorrotz, ikas... (28. araua)
Galdera:
Aditzoinen kontua argitzeko, hau da, indikatibokoak ez diren aditz formaten
(aginteran, subjuntiboan edo ahaleran) adizki nagusiak izan behar duen formaz 28.
arauaz gainera beste araurik eman den ala ez jakin nahi nuke. Eta ea zuzenak diren
ondorengo adibide hauek guztiak: ekar dezala, neur dezaket, zorrotz dezaket, ikas
dezakezu, ekar genezake, lagun nazazu, lagundu nazazu... Azkeneko horiek biak
ere zuzenak dira?
Erantzuna:
Ez dago beste araurik, Hiztegi Batuan jasota dagoenaz gainera. Hiztegi horretan,
zenbait aditzetan bi aukera ematen dira aditza ez beste kategorietatik eratorritako
aditzen kasuan (izenetatik, izenondoetatik, adberbioetatik eratorritako aditzetan:
gizon/gizondu, gizen/gizendu, berandu/berandutu, ohera/oheratu). Aukera biak
ematen diren kasu horietan ez da esaten zein hobesten duen Euskaltzaindiak.
Bestelako aditzetan, ez da aukerarik ematen, eta -TU/-DU gabeko aditzoina ematen
da eredutzat (sar, har, sal, eros...). Halakoak dira hedatuenak euskara batuko
erabileran, eta badirudi hortik jo behar dela; baina arauetan ez da ezer zehazten
aginterako, subjuntiboko edo ahalerako formetan aditzak hartu behar duen formaz.
Bestalde, euskara estandarraren erabileran, -TU/-DU atzizkia daraman formaren
aldeko joera ugaritzen ari dela dirudi, izenetatik, izenondoetatik edo adberbioetatik
eratorritako aditzetan: gizenDU dadin, lodiTU daiteke, gauzaTU dezagun...
Zure galderako adibide horiek guztiak zuzenak dira, bai; baita azkeneko forma biak
ere.
Horrez gainera, ikus datu-base honetako ´´Aditzoina´´ sarrerak.
Data: 20121212
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
agindu -(e)la/-(e)n: isil gaitezela / isil gaitezen
Galdera:
Agindu aditzarekin beti esan behar da, adibidez, isil gaitezela agindu digu
irakasleak? Ez da zuzena isil gaitezen agindu digu irakasleak esatea?
Erantzuna:
Biak zuzenak dira. Beraz, -(e)la nahiz -(e)n erabil daitezke agindu aditzarekin
(Hegoaldean, gehienbat -(e)la erabiltzen da).
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako Agintera eta -(e)la
sarrerak.
Data: 20130103
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Agintera: ez ezazu egin, ez dezazula egin; ez beza egin, ez bezate egin
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Agintea adierazteko, bi esaldi mota aurkitu ditugu: Ez ezazula hori egin! eta Ez
dezazula hori egin! Biak dira zuzenak euskara batuan?
Erantzuna:
Nire iritzia, euskara batuari begira, nahiko sinplea da. Kontua da euskara baturako
zer dagoen, eta beste bat, jendeak zer darabilen eta testuetan ere zer ageri den.
Zenbait puntutan laburbilduko dut euskara batuari dagokiona:
1.- EZAZU aginterazko laguntzailea da, EZAK / EZAN eta EZAZUE bezala.
Hauek dira benetako aginterazkoak (2. pertsonakoak, alegia). 3. pertsonan, berriz,
BEZA eta BEZATE ditugu aginterazko. Hauek, ahozko hizkeran, zenbait
kontrakziotan ere agertuko dira: etzazu esan, etzak esan, etzan esan... Baina, oker
ez banago, batuan, kontrakzio hauei ez zaie bide handirik eskaintzen. Gomendatzen
direnak, praktikan, hauek dira: EZ EZAZU EGIN / EZ EZAZUE EGIN / EZ BEZA
EGIN eta abar. Honaino argi dago.
2. Beste pertsonetan subjuntiboko forma berak erabiltzen dira iusibo gisa edo.
Baina hauek -EN atzizkia dute (1. pertsonan): egin DEZAGUN, eraman
DEZADAN; edo -ELA atzizkia (3. pertsonan): egin DEZATELA, egin DEZALA.
3. Kontua da benetako agintera formak ezin direla erabili mendeko perpausetan.
Alegia, EZAZU, EZAK / EZAN, EZAZUE formei ezin zaiela atzizkirik erantsi:
*egin ezazuela; *eros ezaala ... Hauek, mendeko direnean, egin DEZAZUELA /
DEZAZUEN, eros DEZAALA / DEZAAN bihurtzen dira.
4. Ezezkoetan, eta agian kortesiazko balio bereziren batekin, subjuntibozko formak
ere erabiltzen dira benetako aginterazko formen (ez ezazu egin, etzazu egin; ez beza
pentsa, ez bezate eros) ordez. Hor ditugu, euskalkien arabera maiztasun
handiagoarekin edo txikiagoarekin, EZ DEZAZULA EGIN, EZ DEZALA
PENTSA, EZ DEZAZUELA EROS eta antzekoak. Baina hauek atzizkidunak dira,
honako hauek bezalaxe: EZ DEZAGUN EROS, EZ DEZALA PENTSA... Honek
zer esan nahi du? Benetako agintera FORMAK honako hauek direla: EZAZU,
EZAK, EZAZUE batetik eta BEZA, BEZATE bestetik. Hauek ezin dira menpeko
perpaus gisa bere horretan eman, subjuntibora jo behar da eta subjuntibozko
FORMAK D- hasieran dutenak dira. Horrenbestez, atzizkia badute (hau berez
noizbait mendeko perpaus izan direlako seinale izan liteke), D- hori beharrezko
dute.
6. Euskara batuan gauzak horrela direla uste dut. Eta gauzak horrela izatearen
arrazoia hemen eman dudana izan daiteke. Neuk asmatu dut, baina bidezko dela
uste dut. Honekin batera, hor ditugu EGIN DEZAZUE moduko forma
aginterazkoak ere. Ez dakit hauen lekukotasunak asko diren, ez eta ere
garrantzizkoak diren; baina garbi dago euskara batuan ez dutela lekurik. Nik uste.
7. Beste kontu bat: denon ahotan ageri dira EGIN EZAZU-ren ordez, EGIN ZAZU
modukoak, eta are usuago, EGINTZAZU. Orduan, beharbada, hauek ezezka
ematerakon, ETZAZU EGIN eta ETZAZULA EGIN esaten ditu jendeak, eta honen
interpretazio idatzia egiterakoan: etzazula egin > ez ezazula egin. Baina hauek
euskara batuan ez direla kabitzen uste dut.
Galde liteke ere ea zergatik ez den arazo hau *EDIN motako laguntzailearekin
gertatzen. Izan ere, hauetan agintera forma atzizkiarekin ager daiteke: EZ
HADILA / EZ ZAITEZELA MUGI, esaterako. Baina argi dago kontua hemen,
zeren forma hauek aginteran eta subjuntiboan berdinak dira: HADI- / ZAITEZ-. 3.
pertsonan ez: BEDI / BITEZ // DADI- / DAITEZ-. Aldiz, *EZAN
laguntzailearekin, formok desberdinak dira subjuntiboan eta aginteran: EZAK /
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
EZAZU / EZAZUE vs. DEZAAN / DEZAZUN / DEZAZUEN. Atzizkia bigarren
hauek bakarrik hartzen dute, subjuntibokoek, alegia. Hortaz, *EZ EZAZULA EGIN
baztertzekoa gertatu da batuan, eta honen ordez, EZ DEZAZULA EGIN ageri da
nagusi, hala beharrez.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako ´´ez ezazu / *etzazu´´
sarrera.
Data: 20120216
Erantzulea: Patxi Goenaga, Gramatika batzordekoa
ahal izan, ahal izaten, ahal izango, ahalko
Galdera:
Zuzenak al dira ahal izango eta ahalko? Biak dira zilegi?
Erantzuna:
Bai, biak zuzenak dira: ahal izango eta ahalko.
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delakoan (ikus 13. or.), hauxe
da, besteak beste, ahal izan sarreran datorrena:
- ahal izan, ahal izaten, ahalko/ahal izango (...)
3 (Geroaldian). Beste hiru antzerki-lan ikusi ahal izango dira. Hori egiten ahalko
du hark ere, nik gaur egin dudana.
4 (Ezezko esaldietan, aurreko adieretan aipaturiko kasu guztietan) (...) Ez zuen egin
ahal izango. Ez zuen egiten ahalko.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako 'ahal' sarrera.
Data: 20130314
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
aipatu + -ELAdun perpaus osagarria
Galdera:
Zuzena al da Halaber, aipatu du horiek direla bere asmoak esaldia? Izan ere,
irakurri izan dut aipatu aditzak ez duela perpaus osagarririk onartzen.
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian badira halako egituraren
lekukotasunak, nahiz asko ez izan. Asko ez izateak esan nahi du izen-sintagmekin
erabiltzea askoz ohikoagoa dela, baina ez aditzekin erabil ez daitekeela.
Hona bizpahiru adibide:
- Nolaz daitezke bada Jainkorik ez dela aiphatzerat ere atrebitzen direnak?
(Arbelbide)
- Eta bizkitartean nehork ez zuen oraino Amerikarik bazela aipatzen, ez eta
amesten ere. (Hiriart Urruty)
- Azkain dela famatua, / Xinaraino aipatua? (Monho)
Gramatika batzordeak ez du debekurik ikusten aipatu aditzarekin –ELAdun
perpaus osagarri bat erabiltzeko.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Data: 20121105
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
Aldiberekotasuna: esanaz batera, ikusteaz bat, sartzearekin batera...
Galdera:
Zuzenak al dira hiru esaldi hauek?
Polizia agertzeaz batera...
Polizia agertzearekin batera...
Polizia agertzearekin bat...
Erantzuna:
Hiru esaldi horiek zuzenak dira. Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, VII
liburukian (ikus 124. or.) aztertu zituen Gramatika batzordeak denborazko perpaus
jokatugabeak, eta han jasotzen dira egitura hauek guztiak.
Aldiberekotasuna adierazteko, -tua(ga)z /-tzeaz batera / bat / batean erabiltzen
dira mendebaldean:
- Hau esanaz batera, dantzan hasi zen.
- Neskatila ikusteaz bat, negar egin zuten gurasoek.
Beste hauek, berriz, gainerako euskalkietakoak dira: -tzearekin batera / bat /
batean.
- Hura sartzearekin batera, jauzika abiatu zen haurra.
Data: 20140410
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
arrazoi izan, arrazoia izan/eduki
Galdera:
Baiezkotan arrazoi duzu / arrazoia duzu eta ezezkotan ez duzu arrazoi(a) / ez duzu
arrazoirik erabilerak zuzenak al dira?
Erantzuna:
Bai. Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delakoan (ikus 55. or.),
hauxe da, besteak beste, arrazoi sarreran datorrena ohar gisa: 'arrazoia daukazu /
arrazoi(a) duzu joskeren artean Euskaltzaindiak arrazoi(a) duzu hobesten du'.
Horrek esan nahi du bi forma hauek direla zuzen-egokiak batasunerako: arrazoi
izan eta arrazoia izan.
Sarrera berean datoz, besteak beste, bi adibide hauek ere: Arrazoi gabe zigortuak.
Baina asmazio hori ez zen arrazoi gabekoa. Bestalde, Orotariko Euskal Hiztegian
ageri dira arrazoirik gabe juzgatzen, arrazoirik batere gabe sinisten, arrazoirik
asko dut, arrazoirik hoberena, gaur arratsaldeko arrazoirik mardulenak, ez zuen
aditu nahi onezko arrazoirik... Horien arabera, beraz, bi formak dira zuzenak: ez
duzu arrazoirik eta ez duzu arrazoi(a).
Hiztegi Batuan berriz, arrazoia eduki onartzen da, batez ere bizkaieraz.
Data: 20131114
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Badira hainbat urte ... -(e)la/-(e)netik
Galdera:
Badira... egiturarekin -(e)la erabili behar dugu beti edo -(e)netik ere erabil daiteke?
Zuzenak dira, adibidez, Badira hamar urte ezkondu nintzela eta Badira hamar urte
ezkondu nintzenetik esaldiak? Biak zuzenak?
Erantzuna:
Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, V, Mendeko perpausak, 1 liburukiko
50. orrialdean dator horri buruzko informazioa, perpaus osagarrien atalean. Han
esaten da halako predikatuek (´´denbora erreferentzia ematen´´ dutenek) perpaus
osagarriak hartzen dituztela; beraz, -(e)la da menderagailuak duen forma. Adibide
batzuk ere ematen dira: Egunak ditu hor dela; Hamalau egun dira nik urten
nebala; Badu jadanik lau egun hil dela; Ez baitzuen lehen aldia iheska zebilela eta
beste.
-(e)netik formari dagokionez, denbora-balioan erabiltzekoa dela esan behar, eta
beste predikatu mota batzuekin. Adibidez, honako hauek zuzenak dira: Bost urte
pasatu dira etxetik joan zinenetik; Etxetik joan zinenetik, hutsune handia
nabaritzen dugu.
Data: 20120119
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
baldintza gertagarriak: eros badeza, joan banadi, etor badadi...
Galdera:
Zer aditz mota dira egin badeza, etor badadi eta gisakoak, ahalerazko baldintzak?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, II liburukian (ikus
375.-376. or.) datoz jasota eta azalduta horrelako aditzak. Han esaten denaren
arabera, horrelakoak baldintza gertagarriak edo ebentualak ditugu beti, gerta
daitekeen zerbaitez mintzo zaizkigu eta, horregatik, baldintzaren ondorioa sarritan
geroaldian eta aginteran joan ohi da. Adibidez:
- Eros badeza, ordainduko du.
- Joan banadi, ikusiko nauzu.
Geroxeago dio gaur egungo euskaldunek sarriago erabiltzen dituztela beste era
honetako formak:
- Erosten badu, ordainduko du. (erosten badu = eros badeza)
- Joaten banaiz, ikusiko nauzu. (joaten banaiz = joan banadi)
Horrelakoak ez dira, beraz, ahalerazko formak; baldintza gertagarriak edo
ebentualak baizik.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako etor badadi, etor
dadinean, etor dadin sarrera.
Data: 20101202
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
Baldintza: etortzen bazara / baldin bazatoz
Galdera:
Ondorengo bi perpaus hauek egoera berdinean erabiltzekoak eta zuzenak diren ala
ez jakin nahi nuke.
- Garaiz etortzen bazara, hondartzara joango gara.
- Garaiz baldin bazatoz, hondartzara joango gara.
Erantzuna:
Bai, biak dira baldintza errealak, eta aditz-formaren desberdintasuna gorabehera
(bata perifrastikoa eta bestea sintetikoa), biak dira indikatibozkoak, eta berdin
erabiltzekoak.
Data: 20140410
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
Behar izan: zuk egitea/egin dezazun behar dut
Galdera:
Zuk hori egin dezazun behar dut esaldiaren parekoa eta zuzena al da Zuk hori
egitea behar dut esaldia? Bestalde, behar izan aditzak ere, bi subjektu ezberdin
izatekotan, -t(z)ea nominalizazioa hartuko luke nahi izan eta nahiago izan aditzek
bezala?
Erantzuna:
Bai, parekotzat jo litezke bi esaldiak: era jokatuan (subjuntiboarekin) edo
jokatugabean (aditz-izenarekin) osa daitezke. Beste kontu bat da zein erabiltzen den
gehiago (subjuntiboduna, nire ustez), baina zuzenak dira biak.
Bestalde, bi subjektu desberdin baldin badira, mendeko aditzak nahitaez hartu
behar du –T(Z)EA forma, eta ez partizipioarena (-TU).
- Zuk hori prestatzea behar dut. (ZUZENA)
- *Zuk hori prestatu behar dut. (OKERRA)
Data: 20120507
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
bere, beren
Galdera:
Zuzena al da ikasleak bere gurasoekin etorri ziren esatea beren gurasoekin esan
ordez?
Erantzuna:
Bai; izan ere, pluralean erabiltzeko, forma biak zuzenak dira: bai singularrekoa
(bere) eta bai pluralekoa (beren).
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
2012koaren 119. or.), hauxe da, besteak beste, bere sarreran datorrena:
bere 1 haren-ek hartzen duen era, perpauseko nor, nork edo nori-ri dagokionean
(pluralean bere zein beren). Andoni bere etxera eraman nuen. Bere gain hartu duen
lan eskerga. Besteek, beren aldetik, berdin egin dute. Mairuak beren turbante
zuriekin sartu ziren.
Adibide horietan, singularrean bere ageri da eta pluralean beren; baina Orotariko
Euskal Hiztegian hainbat esaldi ageri dira (gehienak Iparraldekoak) pluralean bere
soila dakartenak: Xoriek ere dituzte bere egoitzak airean. Bere denbora guzia
progotxozki enplegatzen zuten. Ereman baitzuten berri handi hori bere herrietarat.
Zeren burasoek bere gutizien eredura utzi zituzten ibiltzera.
Beraz, pluraleko hirugarren pertsonan, bere, beren edo euren erabil daitezke. Hala
ere, egokiena litzateke singularrerako bere eta pluralerako beren edo euren
bereiztea.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako X-en burua sarrera.
Data: 20151126
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
etorriko denean, egingo duenean
Galdera:
Zuzena da, laguna etortzen denean esan ordez, laguna etorriko denean esatea?
Erantzuna:
Bai. Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, VI liburukian
jasoak ditu Gramatika batzordeak era horretako adizkiak (ikus 80. or.). Hona hemen
azalpena:
Perpausen arteko denbora-korrelazioari dagokionez, aipamena merezi du aditz
nagusia geroari dagokionean gertatzen denak. Mendeko perpausa forma
ez-burutuan joan ohi da normalean (ikus EGLU, II, 418. eta 420. or.):
- Patxi iristen denean hasiko gara bazkaltzen.
- Filma amaitzen denean, joan zaitez ohera.
Esaldi nagusiak ematen die geroko balioa horrelako perpausei.
Euskalki batzuetan, berriz, Iparraldekoetan batik bat, geroaldia ere erabili ohi da
mendeko perpaus hauetan (etorriko denean, egingo duenean eta abar, alegia):
- Ene ganat etorriko zarenean, ene barne guziak bozkarioz gaindi eginen du.
- Zer muturra egingo du ene ametsa jalgiko diodanean?
Data: 20141125
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
ez du uste etorriko den, ez dirudi balio bera duten
Galdera:
Euskara batuan, zuzena al da ez dirudi denek balio bera duten egitura?
Erantzuna:
Arruntak dira Ekialdeko hizkeretan (Lapurdiko euskaran, adibidez) halako egiturak:
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
ez du esan etorriko den, ez du entzun etorriko den, ez dirudi etorriko den, ez
du uste etorriko den...
Beraz, ezin dira txartzat eman euskara batuko erabileran ere; nahiz eta hedatuagoak
edo arruntagoak izan bestelako menderagailu batzuk: ez du uste etorriko denik /
ez du esan etorriko dela.
Data: 20120214
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
ihes egin
Galdera:
Zer atzizki hartu behar du ihes egin aditzaren aurreko sintagmak? Euskalkiaren
araberakoa ote da? Zuzenak al dira ondorengo esaldi hauek? 1.Irakasleari ihes egin
zion, 2. Nire ihesi dabil, 3. Jonengandik ihesi etorri da.
Erantzuna:
Galderako hiru esaldiak zuzenak dira; izan ere, ihes egin aditzarekin datiboa erabil
daiteke (-RI: irakasleari ihes egin zion), ablatiboa ere bai (-TIK: arriskutik ihes
egin du / -RENGANDIK: etsaiarengandik ihes egin du) eta genitiboa ere bai
(-REN: etsaiaren ihesi dabil; Absalon-en ihesi basora zihoala; tentaldiaren ihesi ez
dabiltzalako).
Kontua da genitiboan erabiltzen denean ihesi forma dugula, hau da, adizlaguna, eta
ez aditza (horrekin ere erabil daitezke ablatiboko -TIK/-RENGANDIK gisakoak:
handik ihesi etorri direnak).
Euskalkien arteko erabilerari dagokionez, erabilera orokorrekoak dira guztiak:
euskalki eta garai guztietan erabili izan dira (ikus Euskaltzaindiaren Orotariko
Euskal Hiztegia, OEH, IX. lib. 166.-168. or.).
Data: 2008/07/14
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
irekia dago, irekita dago; nekatua naiz, nekatuta nago; ikusita daukat
Galdera:
Dendako atean Irekia dago iragarkia ikusi dut. Zuzena da edo Irekita dago idatzi
behar da?
Erantzuna:
Horiek biak zuzenak dira; izan ere, aditza egon edo eduki denean, aditz-partizipioa
bi modu horietan ager daiteke predikatu-osagarrian. Baina aditza izan edo ukan
denean, -a(k) bakarrik erabiltzen da: nekatua naiz eta ez *nekatuta naiz.
- Lotura-aditza izan edo ukan denean, -a(k) bakarrik erabiltzen da: nekatua naiz,
ikusiak ditut.
- Lotura-aditza egon edo eduki denean, -a(k) nahiz -ta edo -rik erabiltzen dira:
nekatua naiz, nekatuta nago, nekaturik nago; ikusia daukat, ikusita daukat, ikusirik
daukat.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Data: 20130618
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Mendeko perpausen ordez, alborakuntza: hain
Galdera:
Hain handiak ditu eskuak, ez zaizkio patriketan sartzen esaldia zuzena izan daiteke
(bere horretan, –eN atzizkirik nahiz BAIT- aurrizkirik gabe)?
Erantzuna:
Bai, alborakuntzaz baliatuz, bai. Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen
Urratsak, EGLU, V - Mendeko perpausak, 1 liburukian (ikus 451. or.) dator
azalpena, ´´4.2.2. Mendeko perpausen ordez alborakuntzaz balia gaitezke´´ izeneko
azpiatalean.
Horren arabera, egitura hauek dira zuzenak:
Menderakuntzaz baliatuz
Gure herria hain da txikia, non ez baitu plazarik ere.
Gure herria hain da txikia, non ez duen plazarik ere.
Gure herria hain da txikia, ezen ez baitu plazarik ere.
Gure herria hain da txikia, ezen ez duen plazarik ere.
Alborakuntzaz baliatuz
Hain txikia da gure herria, ez du plazarik ere.
Plazarik ere ez du, hain txikia da gure herria.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako ´´hain´´ sarrerak.
Data: 20121015
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Predikatu osagarri mugatuak eta mugagabeak: zoriontsu(a)/mediku(a)
izan nahi
Galdera:
IZAN aditzaren osagarriak edo atributoak mugatua nahiz mugagabea onartzen ditu?
Biak? Adibidez, zoriontsu/zoriontsuA izatea da onena; mediku/medikuA izan nahi
dut... Arauetan ez dago ezer horren inguruan.
Erantzuna:
Ez dago araututa, ez. Euskaltzaindiak gai honetaz argitaratu duena Euskal
Gramatika Lehen Urratsak, EGLU, I liburukian biltzen da (1991, 169.-172. or.),
4.2.2.2 Predikatu osagarri mugatuak eta mugagabeak atalean: hor esaten da
lotura-aditza IZAN denean, mugatzailea erabiltzea dela arruntena; baina badirela
mugatzailerik gabe agertzeko joera duten zenbait adjektibo: zoriontsu, dohatsu,
libre, berdin. Adibide hauek ematen dira: Zoriontsu zara? (=Zoriontsua zara?);
Libre da gizona nahi duena egiteko; Guziok gara berdin.
Adjektiboak barik izenak ditugunean, hona zer dioen EGLU, I liburuki horrek (ikus
170. orrialdea): ´´[izenak] zerbait orokorra adierazten badu, nolabaiteko adjetibo
modura edo interpreta daitekeena, zilegi da mugagabea ere´´ (mugatuaz gain esan
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
nahi da). Honako adibide hauek dakartza: Andoni irakaslea da; Ni nerau naiz juez.
Beraz, bi egiturak dira zilegi, bai izenekin, bai adjektiboekin: Irakasle izan nahi
dugu; Irakasleak izan nahi dugu.
Data: 20120102
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
Subjuntiboa: nahi(ago) izan, gura(go) izan, opa izan -eN/-eLA
Galdera:
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegia begiratu dut (ikus XIII. lib. 450. or.)
eta adibide hauek aurkitu ditut opa izan sarreran: Merezi du eta opa diogu zeruan
goza dadila. Nik opa diet zeruan gerta daitezela. Luzaroan dabilela opa diogu.
Orain opa dut izan ezazula zeruetan deskantsua. Zeruak opa diezagula osasuna eta
eguneroko ogia.
Horiek horrela, jakin nahi nuke -eN bukaera ere zuzena ote den.
Erantzuna:
Gramatika batzordearen ustez, onartzekoak dira opa izan aditzaren menpeko -eN
menderagailudun subjuntiboak. Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen
Urratsak, EGLU, V, Mendeko perpausak liburukiko 137. orrialdean ikus
dezakezunez, -eN da, hain zuzen, nahia edo desira adierazten duten aditz
gobernatzaileen menderagailu ohikoena subjuntiboetan, -eLA baino areago.
Salbuespen gisa edo ematen da halakoetan -eLA menderagailua (opa diogu zeruan
goza dadila), eta, esan bezala, -eN menderagailua da osagarri arruntena nahi(ago)
izan, gura(go) izan, opa izan moduko aditz gobernatzaileentzat.
Zuk aipatutako OEHko XIII. liburuki horrek, opa izan sarreran, badakar halako
adibide bat: "Opa dezun ezkero neronek erakutsi deizudan".
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako opa izan / nahi zan / -eN
sarrerak.
Data: 2008/01/23
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
-t(z)en ahal: joaten ahal naiz, joaten ahalko naiz, joaten ahal izan nintzen...
Galdera:
Baztan aldean joaten ahal naiz erabiltzen dugu, baina ez dakit beste forma hauek
ere onartuak ote diren: joaten ahalko naiz, joaten ahal izan nintzen, joaten ahal
izateko...
Erantzuna:
Egitura horiek ez ditu inork onartu edo onartu gabe utzi: etxean bizi naiz ere ez du
inork ere onartu edo onartu gabe utzi. Horiek oso arruntak dira euskaraz. Kontua ez
da ongi edo gaizki izatea, baizik euskara izatea edo ez. Eta horiek, duda gabe,
euskara dira. Baztandik kanpo ere aski arruntak dira, gainera.
Gauza hauetan konplexuak galdu behar ditugu, eta euskara diren neurrian beldurrik
gabe erabili, betiere ortografia batua baliatuz: g(o)aten ahal naiz esaten da, baina ez
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
litzateke egokia hola erabiltzea, g(o)an horren aldaera estandarra joan baita.
Aipatzen diren adibideetan zailtxoago da joaten ahal izateko bezalako perpaus
baten testuinguru egokia aurkitzea, baina ez dakit nola esango nukeen nik, haraino
joaten ahal izateko, mendiari itzulia egin behar diozu bezalako zerbait ez bada.
Beraz, zalantza gabeko erantzuna: BAI (nahiz, diodan gisan, inork ere, ez
Euskaltzaindiak ez beste inork, ez dituen espresuki onartu. Ez da beharrik ere).
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako ahal sarrera.
Data: 20150217
Erantzulea: Pello Salaburu
Ukatu: -(e)la/-(e)nik (ukatu egin du hori esan zuela)
Galdera:
Ukatu egin du baztertzen duela/duenik. Ukatu aditzarekin, zein da bietan
egokiena?
Erantzuna:
Egitura zuzen-egokia Ukatu egin du baztertzen duela da.
Gaur egun, baiezko perpausetan, ukatu aditzarekin ere erabiltzen dute zenbaitek
-(e)nik osagarria: Ukatu egin du hori esan zuenik. Euskaltzaindiko Gramatika
batzordeak, 1994an aurkeztutako lan batean, bultzatu behar ez litzatekeen jokabidea
dela dio (ikus Euskera aldizkaria, 39. liburukia, 960.-961. or.), eta -(e)la arruntari
eustea gomendatzen du: Ukatu egin du hori esan zuela (edo Ukatu egin du hori
esan izana).
Data: 20121212
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
X-en burua: neure burua, zeure burua, bere burua, beren/euren burua(k)
Galdera:
Aukeran al dago nire burua / neure burua erabiltzea? Eta hirugarren pertsona
plurala erabiltzen dugunean, bere, beren edo euren erabili behar dugu?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 163. or.),
hauxe da, besteak beste, buru sarreran datorrena:
- buru 13 iz. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean, aditzaren era bihurkaria
gauzatzeko erabilia). Jonek bere burua hil du. Bere burua bota du zubitik behera.
Geure buruaren jabe gara. Zeuen buruak salduz. Geure buruen kaltean egin dugu
hori. Zeure burua zeure eskuko zenuenean. Zeure burua erakusteagatik egin ohi
duzun hainbat gauza.
Euskaraz, egitura bihurkari nagusia X-en burua da, eta horrelakoetan:
1. Derrigorrezkoa da nik neure burua, zuk zeure burua, hark bere burua, guk geure
burua(k) eta abar erabiltzea.
2. Subjektu plurala duenean, singularrean ere erabil daiteke burua (ikus hiztegiko
adibideak): Geure buruaren jabe gara. Geure buruen kaltean egin dugu hori.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
3. Pluraleko hirugarren pertsonan, bere, beren edo euren erabil daitezke. Hala ere,
egokiena litzateke singularrerako bere eta pluralerako beren edo euren bereiztea.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako bere, beren sarrera.
Data: 20141013
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Zehar-galderak: -(e)netz / -(e)n ala ez (denetz, direnetz, *denentz;
*direnentz...)
Galdera:
Zein forma hobesten da: direnentz ala direnetz?
Erantzuna:
Ekialdeko euskalkietan, -(e)n ala ez zehar-galderaren baliokide da -(e)netz.
Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna izeneko liburuan,
3. orrialdean, euskalkiaren araberako lau marka aipatzen dira horrelakoetarako: -n,
-netz, -nentz eta -nz. Lau marka horiek adibide bati erantsiz gero, lau aldaera hauek
ditugu: ez dakit etorri den; ez dakit etorri denetz; ez dakit etorri denentz; ez dakit
etorri denenz.
Geroztik, Euskaltzaindiak erabaki zuen -(e)netz atzizkia hobestea batasunerako
(ikus 115. araua), eta horrexek balio du. Hortaz, zure galderakoetatik, direnetz
bakarrik da zuzena batasunerako.
Data: 20120528
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
zeren eta
Galdera:
Zuzena al da zeren soilik erabiltzea, zeren eta erabili ordez?
Erantzuna:
Bai, zuzena da; izan ere, zeren formaren indargarria besterik ez baita zeren eta
forma. Honela dio Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU,
III, Lokailuak liburukiak (ikus 178. or.):
'zeren beti bigarren perpausaren hasieran agertuko da, batzutan lokailu eta bestetan
menderagailu delarik. (...) jakina da autore batzuk (ez Axularrek) eta-ren bidez
indartzen dutela zeren'.
Hona hemen Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan
(ikus 835. or.), zeren sarreran, datozen adibide bi: Ez dira sendatzen, zeren ez
baitira entseatzen. Zeren eta ez bainaiz egiazki deus.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako zeren sarrera.
Data: 20130528
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
zertan + behar/beharrik: *ez duzu zertan etorri behar/beharrik
Galdera:
Badakit okerra dela *ez duzu zertan etorri beharrik erabiltzea, baina zuzena al da
ez duzu zertan etorri behar esaldia?
Erantzuna:
Egitura horiek biak okerrak dira. Euskaltzaindiaren 1994ko Biltzarreko agirietan
dago Gramatika Batzordearen iritzia, *EZ DAUKAZU ZERTAN NEGAR EGIN
BEHARRIK izenburua duen artikuluan. Hor esaten denaren arabera, galdetzailea
(ZERTAN) eta BEHAR IZAN aditza bateraezinak dira: bata edo bestea aukeratu
behar da. Beraz:
- Ez duzu zertan etorri (ZUZENA)
- Ez duzu etorri beharrik (ZUZENA)
- *Ez duzu zertan etorri behar (OKERRA)
- *Ez duzu zertan etorri beharrik (OKERRA)
Egia da artikulu horretan ez dela berariaz aipatzen behar (bere horretan), baizik
beharrik forman, partitiboaren atzizkiarekin, eta hortik etor daiteke zalantza.
Gramatika Batzordearen ustez, forma hori ere beharrik bezain baztergarria da (gaur
egungo erabilera oker batzuk gorabehera), bi egituraren nahastetik datorren
errendundantziazko egitura delakoan.
Hona goian aipatutako artikuluaren pasarte bat:
'Horrenbestez lau modu ditugu izenburukoa bezalako perpausak euskaraz
antolatzeko: hiru, galde-hitza kasu-marka diferentez hornitua dutenak, eta bestea,
galde-hitzik gabekoa. Hona laurak: ez duzu zer nigar egin; ez duzu zertan nigar
egin; ez duzu zergatik nigar egin; ez duzu nigar egin beharrik.
Zer esanik ez, partizipio burutu hori forma partitiboan ere ipin daitekeela: ez duzu
etxean zer gelditu(rik); ez du zer egon(ik) egun osoan bakarrik; ez duzu hainbeste
ordu lanean zer aritu(rik)'.
Data: 20130404
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
araz/arazi
Galdera:
Subjuntiboan nola behar du arazi aditzak: araz ala arazi?
Erantzuna:
Arazi aditzak ez du berezkoa -i hori; hortaz, subjuntiboan araz behar du.
Data: 1998/06/25
Erantzulea: Euskara Batuko batzordea
beldur izan / beldurra ukan
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Gaizki esana al dago beldurra dut?
Erantzuna:
Izatez, beldur izan aditz-esapidearen erabilera arrunta beldur naiz motakoa da;
baina ezin esan daiteke beldurra dut gaizki dagoenik, ogia dut bezalakoen parekoa
den heinean.
Data: 1996/04/09
Erantzulea: Hiztegi Batuko lantaldea
egindako lana
Galdera:
Nire ustez, egindako lana bezalako egiturak ekintza burutuak adierazteko erabiltzen
dira. Zuzen al nago?
Erantzuna:
Gramatika batzordea ez da zure iritzi berekoa; izan ere, aditz inguruak agintzen
baitu: ingurua nolakoa, interpretazioa halakoa.
Adibidez: Gauez egindako lanak ez dira onak izaten bezalako perpaus batean ez
dirudi ekintza burutua dugunik, adizki jokatu gabe horren formak besterik
iradokitzen badu ere. Hain zuzen, perpaus horren parafrasia honako hau izango
litzateke: Gauez egiten diren lanak ez dira onak izaten.
Data: 1996/12/03
Erantzulea: Gramatika batzordea
gogoratu + subjuntiboa
Galdera:
Zuzenak al dira ondorengo hirurak?
Besteez gogoratzeko esatera etorri zara.
Besteez gogora nadin esatera etorri zara.
Besteez gogora nadila esatera etorri zara.
Erantzuna:
Besteez gogoratzeko esatera etorri zara.
Besteez gogora nadin esatera etorri zara.
Bi horiek zuzenak dira; ez, ordea, azkena:
Besteez gogora nadila esatera etorri zara.
Nolanahi ere, Euskaltzaindiak argitaratu duen Euskal Gramatika: Lehen Urratsak
(EGLU), V (Mendeko perpausak, 1) delakoan, perpaus osagarrien atalean, azaltzen
dira era horretako kontuak, subjuntiboaren erabilerari buruzkoak.
Data: 2000/03/02
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Gramatika batzordea
har ezazu / hartu ezazu
Galdera:
Inperatiboaren kasuan, nola esan behar da har ezazu ala hartu ezazu, eta noizkoa da
erabaki hori?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du araurik eman horretaz, nahiz euskara batuan, bateko eta
besteko tradizioa kontuan izanik, har ezazu erabili den nagusiki (Gipuzkoan ere,
ahoz, hartzazu esaten da).
Euskaltzaindiak erabakia du aditzoinak erabiltzekotan nola erabili behar diren,
baina ez noiz erabili behar diren. Ikus Euskaltzaindiaren Arauak, 1. alea, 147.-149.
or. (28. araua: Aditzoinen forma).
Data: 1998/03/26
Erantzulea: Euskara Batuko batzordea
maite zaitugunok / zintugunok
Galdera:
Zer testu idatzi behar genuke oroitidazkunean: Maite zintugunok gogoan zaitugu
ala Maite zaitugunok gogoan zaitugu?
Erantzuna:
Gramatika batzordearen aburuz, galdera horrek ez du zer ikusirik gramatikarekin,
biziaz, heriotzaz edo maitasunaz izan ditzakegun iritzi eta ikuspegiekin baizik.
Gramatika batzordeak esan dezakeen bakarra da biak zuzenak direla, nahiz eta
denboraren ikuspegitik desberdinak diren.
Data: 1996/06/18
Erantzulea: Gramatika batzordea
nola zuk esan duzun / zuk esan duzunez / zuk esan duzunez gero
Galdera:
Zuzena al da nola zuk esan duzun egitura?
Erantzuna:
Gure ustez, gramatikalak dira nola zuk esan duzun, ez da gezurra izango
modukoak. Beraz, ez da txartzat emateko perpausa; nahiz eta, hizkuntzaren
erabilera jasorako, izan badiren hori baino egitura egokiagoak: adibidez, zuk esan
duzunez, ez da gezurra izango edo zuk esan duzunez gero, ez da gezurra izango.
Data: 2001/04/11
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Gramatika batzordea
ohi + aditza
Galdera:
Aditzak aspektu burutua ala burutugabea behar du ohi partikularekin doanean?
Etorri ohi da ala etortzen ohi da?
Erantzuna:
Badirudi, oro har, burutua dela nagusi hegoaldeko tradizioan, eta burutugabea
iparraldekoan; nahiz eta, gaur egun, iparraldean ere nagusitzen ari ei den aditz
burutua duen egitura. Beraz, ez dugu arazorik ikusten biak onartzeko: etorri ohi da
eta etortzen ohi da.
Data: 2000/04/19
Erantzulea: Gramatika batzordea
-ten/-tzen partizipio burutugabeetan
Galdera:
Ba al da arau zehatzik noiz erabili -ten eta noiz -tzen partizipio burutugabeetan?
Erantzuna:
85. arauan eman zituen Euskaltzaindiak honi buruzko argibideak:
-tzen erabiliko da orohar
-ten erabiliko da partizipioa "n" letraz amaitzen duten aditzekin
-ten erabiliko da, halaber, aditz oina kontsonante txistukariz amaitua bada (ikasten,
uzten, gutxiesten, ahazten, hasten, hazten, hezten, hesten, hausten, lazten eta abar).
Aditz arazleek ere, horrenbestez, -arazten egingo dute aditz izena.
Data: 2000
Erantzulea: Araua
Zer zabiltza? / Zertan zabiltza?
Galdera:
Zein da forma egokia: Zer zabiltza ala Zertan zabiltza?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du batasunerako ezer gomendatu eta Gramatika batzordeak ere
ez du proposamen berezirik egin honen gainean.
XIX. mendeko eta XX. mendeko (1950 arteko) autoreak begiratuaz, hona hemen
atera ditudan adibide batzuk:
Zer zabiltza?
Zer zabiltza bada exezio oriekin? (Agirre Asteasukoa)
Jaungoikuak egun on dizuela, Maiñazi! / Zer zabiltza zu emen makilla ta guzi?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
(Txirrita)
Ilarramendik, Labayenek eta bestek ere badarabilte zer zabiltza.
Zertan zabiltza?
Gizona, zertan zabiltza orrela eta zer bizi-modu da zuria? (Beovide)
Baña, oñatiarrak, zertan zabiltzate Ergiñara-bidean euriaren eske? (S. Mitxelena)
Lagunak engañatzen zertan zabiltza? (Txirrita)
Laphitzek eta Udarregik ere badarabilte zertan zabiltza.
Biak erabili izan dira, beraz, eta ez dut uste oraingoz bietako bat hobets
daitekeenik; izan ere, biak dira zilegi eta erabilgarri, nire iritziz.
Data: 2001/05/04
Erantzulea: Miren Azkarate
Aditz trinkoak: emadazu/emaidazu, esaguk/esaiguk
Galdera:
Nik emadazu, esaguk eta antzeko adizki trinkoak emaidazu eta esaiguk formak
baino batuagotzat eduki ditut oraindaino; baina zalantza sortu zait ea arau mailako
erabakirik edo bestelakorik baden horretaz (ez dut aurkitu adizki trinkoen
paradigmarik, nahiz inoiz ikusia naizen, ustez, halakorik).
Erantzuna:
Aditz horiek, Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, II liburukian esaten den
bezala (ikus 2. argitaraldiko 388. orrialdeko oharra), ez dira benetan trinkoak;
"semisintetikoak" edo sasitrinkoak direla esan dezakegu. Berez, aditz perifrastikoak
dira; baina, erabiliaren erabiliz, gastatuz joan dira, maiztuz, aditz trinkoen forma
hartzeraino.
Hona adizki horiei buruzko xehetasun batzuk:
1. Gramatika batzordeak emadazu forma agertu zuen arestian aipatutako EGLU
liburukiko ohar horretako adibideen artean.
2. Aditz perifrastikoetako forma batua eman iezadazu da, eta ez eman iezaidazu.
Gisa berean, esan iezaguk, eta ez esan iezaiguk.
3. Euskaltzaindiak 1979an argitaratu zuen Euskal Aditz Batua liburuan badira era
horretako adizkien paradigmak, aditz trinkoen sailean. Besteak beste, esan/erran
aditzaren paradigman, forma hauek ageri dira (ikus 180. or.): esadak, esaguk,
esadazu, esadazue eta abar. Gainera, eman aditzaren paradigmetan (ikus 170. or.),
emadak, emadazu, emadazue, emaguk, emaguzu, emaguzue eta abar ere ageri dira.
Data: 2001/04/04
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Aditza+
Galdera:
Nahasgarri gertatzen zait "arazi" aditz elkartuetan. Zuzenak al dira "hitz egin, lo
egin, negar egin, hitzarazi, lotarazi, negarrarazi, hitz eragin, lo eragin, negar eragin"
eta horrelakoak?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Dakizunez (ikus 23. araua), "egin" aditzetik "eginarazi" dator: alegia, "egitera
behartu". Bestalde, esanahi horrekin, elkarren sinonimoak dira "eginarazi" eta
"eragin".
Horiek horrela, "egin" duten aditz elkartuak eta "arazi" batzen direnean, orduan
aukeran dauzkagu, bata nahiz bestea erabiltzeko, "eginarazi" eta "eragin".
Zuk aipatutako adibideetan, beraz, zuzenak dira "hitz eragin, lo eragin, negar
eragin" eta gisakoak, eta zuzenak dira "hitz eginarazi, lo eginarazi, negar eginarazi"
eta gisakoak; baina okerrak dira "*hitzarazi, *lotarazi, *negarrarazi" eta gisakoak.
Egia esan, horrako "lotarazi" hori zuzena da; baina beste esanahi batekin: "lotarazi"
hori "lotu" aditzetik dator eta "lotzera behartu" esan nahi du. Izan ere, "lo egitera
behartu" esateko, lehen aipatutako "lo eginarazi" eta "lo eragin" horiez gain,
"loarazi" ere esaten baita, eta "loarazi" hori (agian salbuespen gisa) zuzena da,
"*hitzarazi" eta "*negarrarazi" ez bezala.
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "izena + egin" sarrera.
Data: 20010620
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Aditzaren 3. pertsonaren markak
Galdera:
Aditz laguntzaile baten aditz-modua indikatiboko iragana izanik, NOR "hura"
denean eta NORK "hark" denean, zein dira bakoitzaren pertsona-markak?
Adibidez, "ahazten zuen" eta "eman zizkion" adizkien kasuan.
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, II liburukia osoki
aditzari eskainia da, eta bertan duzu horren erantzuna.
Adibidez, "ahazten zuen"en kasuan (ikus EGLU, II, 184. or.), "z-" da 3. pertsona
ergatiboaren marka. Objetuak, berriz, absolutuak, ez du kasu horretan marka
agerikorik.
"Eman zizkion"en kasuan (ikus EGLU, II, 204. or.), "z-" da 3. pertsona
ergatiboaren marka, eta "-o-" objetuarena, 3. pertsona absolutuarena.
Data: 20010704
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Agintera, baiezkoetan (emadazu, eman iezadazu) eta ezezkoetan
(ezidazu / ez iezadazu)
Galdera:
Aginteran, baiezkoetan, idatz daitezke "esaiozu" eta "emadazu/emaidazu" bezalako
formak? Horrela idatzi behar dira? Zein aditzekin: esan, eman, ekarri, eraman,
entzun, utzi, galdetu, egin...?
Ezezkoetan, idatz daitezke "eziozu, ezidazu...", edo beti idatzi behar da "ez
iezadazu" eta abar?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
1. Baiezkotan, adizki sasitrinkoa erabiltzekotan, "emadazu" forma da hobestekoa,
eta ez "emaidazu" (ikus datu-base honetako "agintera" eta "aditz trinkoak"
sarrerak). Baina ez dira nahitaez horrela idatzi beharrekoak; izan ere, beti dugu
adizki osoa aukeran: "eman iezadazu".
Euskaltzaindiaren Euskal Aditz Batua liburuan ageri dira galderako aditz horien
guztien adizki sasitrinkoak, "galde egin / galdetu" aditzarenak izan ezik (Orotariko
Euskal Hiztegiko corpusean ere ez dira ageri). Beraz, "galdeidazu" eta abar ez dira
hobestekoak.
2. Ezezkoetan, ez dago araurik eta Euskal Aditz Batuan ere ez da ezer aipatzen
sasitrinkoen erabilera horri buruz. Gainera, Orotariko Euskal Hiztegiko corpusean
ere ez da ageri horrelako adibiderik idazleen lanetan. Beraz, ez dirudi "eziozu,
ezidazu" eta abar gomendatzekoak direnik.
Data: 2001/07/04
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batordeko idazk.
Aginterako adizki perifrastiko laburtuak
Galdera:
Adibidez, emadak/emaidak, uztak/utzizak, pasaidak/pasadak…
Orain arteko arau-gomendioetan gai hau erabaki ez bada ere, zerbait aipatu da
Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU) liburukietan, baina aipatu baizik ez.
Zenbait esparrutan guztiz premiazkoak dira: harreman pertsonaletan, kirol
jardueretan, lan harremanetan, etab.
Egokia litzateke hainbat zalantza eta bikoiztasun gainditzea eta forma erabilgarriak
zein diren esatea, baina modu zabalean, ahozkorako eta idatzizkorako balio
dutelarik. Eta eredu mordoxka eman beharko litzateke, nolabaiteko "eredu osoa"
eskainiz.
Erantzuna:
Kontuan hartuko dugu eskaria eta ahaleginduko gara hor aipatzen diren formen
artean egokienak zein izan daitezkeen argitzen.
Data: 2000
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Aspektuaz
Galdera:
Aspektu burutugabea erabiltzea zilegi ote da honelakoetan?
Realak hogeigarren minutuan sartzen zuen lehenengo gola.
Realak hogeigarren minutuan sartu zuen lehenengo gola.
Gauean zinera joaten gara?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Gauean zinera joango gara?
Aspektu puntukaria gaitzetsi, eta burutugabea erabili behar al da honelakoetan?
Zergatik ez zoaz salto batean dendara ogi berria ekartzera?
Zergatik ez zara joaten salto batean dendara?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du ezer arautu ez gomendatu kontu horren gainean. Hala ere,
badirudi perpausa biak direla zuzenak, zer esan nahi den. Lehenak adieraziko luke
iraganean Realak hogeigarren minutuan gola sartzea behin baino gehiagotan gertatu
zela (sartzen zuen), behin eta berriro errepikatzen zen gertaera zela. Bigarren
perpausak, ostera, hogeigarren minutuan gola sartzea iraganean behin gertatu zela
ematen du aditzera (sartu zuen). Futbolean horrelako gertaerak errepikatzea zein
zaila den kontuan izanik, normalena, jakina, bigarren perpausa izango litzateke.
Etorkizuneko kontuez ari garela, sarri entzuten ditugu, azken urteotan honelakoak:
Gauean, zinera joaten gara? Hala ere, badirudi jatorragoa dela bigarrena: Gauean,
zinera joango gara?
Aspektu puntukaria gaitzesteko, literatura tradizioa hobeto aztertu beharko litzateke
Zergatik ez zoaz salto batean dendara…? oker dagoela esan aurretik.
Data: 1999
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Baldintza hipotetikoa iraganean
Galdera:
Onargarria al da baldintza hipotetikoa iraganean erabiltzea? Adibidez:
1. Nik gaur zera esan dut:
Loteria tokatuko balitzait, kotxe bat erosiko nuke.
2. Hurrengo egunean, eta zozketa bihar dela aintzat hartuta, onargarria al litzateke
honelakorik erabiltzea?
Atzo esan zuen, loteria tokatuko balitzait (balitzaio), kotxe bat erosiko nukeela
(zukeela).
3. Beste era batean azalduta, onargarria al da ondoko esaldion arteko
ezberdintasuna egitea?
3.1. Atzo esan nuen, loteria tokatzen bazitzaidan, kotxe bat erosiko nuela. (Ekintza
burutua da eta jakintzat ematen dut ez zaidala tokatu).
3.2. Atzo esan nuen, loteria tokatu izan balitzait, kotxe bat erosiko nukeela / nuela.
(Ekintza burutua da eta jakintzat ematen dut ez zaidala tokatu).
3.3. Atzo esan nuen, loteria tokatuko balitzait, kotxe bat erosiko nukeela. (Ekintza
ez da burutua eta, zozketa oraindik egin ez denez, loteria tokatzeko aukera dago).
3.4. Atzo esan nuen, loteria tokatzen bazait, kotxe bat erosiko dadala. (Ekintza ez
da burutu eta, zozketa oraindik egin ez denez, loteria tokatzeko aukera dago).
Erantzuna:
Gramatika batzordearen ustez, onargarria da 2. adibide hori:
Atzo esan zuen loteria tokatuko balitzait (balitzaio) kotxe bat erosiko nukeela
(zukeela)
Horrekin batera beste hau ere onar daiteke:
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Atzo esan nuen (zuen) loteria tokatuko balitzait (balitzaio) kotxe bat erosiko nuela
(zuela)
Hona hemen Gramatika batzordeak gainerako perpaus bakoitzari buruz egindako
iruzkin, ohar edo zuzenketak:
3.1. Perpaus horren azpian bi egitura egon daitezke:
- ... tokatzen bazait, ... erosiko dut
- ... tokatuko balitzait, ... erosiko nuke
Edozein kasutan ere, ekintza burutua izan daiteke, baina ez nahitaez; burutua dela
dakigun ekintza bakarra esan aditzak adierazten duena da. Parentesi artean ematen
den azalpena gehiegizkoa dela esango genuke: "ekintza burutua da" (edo ez) eta
"jakintzat ematen dut ez zaidala tokatu" (edo ez).
3.2. Bi egitura dira hor ere posible:
- ... tokatu izan balitzait (balitzaio), kotxe bat erosiko nukeela (zukeela)
- ... tokatu izan balitzait (balitzaio), kotxe bat erosiko nuela (zuela)
Kasu honetan garbi dago esan zuena esan zuenerako ez zitzaiola loteria tokatu.
3.3. Adibidearen bi aukerak hasieran eman ditugu.
3.4. Adibidean ere bi egitura onar litezke (denbora-komuztadurarekin bata, eta
komuztadurarik gabe bestea):
- ... tokatzen bazait, kotxe bat erosiko dudala.
- ... tokatzen bazait, kotxe bat erosiko nuela.
Gatozen argi gehiago ekar diezagukeen beste adibide batera:
Javier Iruretak honako hau esan zuen partidu aurretik:
a. Irabazten badugu, Europara joango gara
b. Irabaziko bagenu, Europara joango ginateke
Iraganeko zehar-estiloan jartzeko -ela sartu besterik ez dugu:
a'. Iruretak esan zuen partidua irabazten bazuten, Europara joango zirela.
b'. Iruretak esan zuen partidua irabaziko balute, Europara joango liratekeela.
Edozein kasutan ere, ez dago partiduan zer gertatu den jakiteko modurik,
zehar-estiloan jasotzen ari garena partiduaren aurretik esandakoa soil-soilik baita
(desberdintasuna da oraingo honetan iraganean ematen dugula).
Azkenik, gogorarazi nahi genuke beti ez dagoela gaztelania-euskara baliokidetzarik
egiterik; ez dagoela gaztelaniazko baldintza eta adizkeraren baliokidetza
sistematikorik egiterik kasu honetan euskaraz; euskarak bere sistema du eta
gaztelaniak berea, eta, zorionez edo zoritxarrez, batzuetan desberdin egituratzen du
hizkuntza bakoitzak berea. Hori dela eta, ez dago itzulpengintzarako dotrina jakinik
ematerik (gaztelaniazko X egitura hau euskarazko Y egitura honi dagokio, eta Z
egitura hau euskarazko beste bati) kasu askotan.
Data: 1997/06/20
Erantzulea: Gramatika batzordea
Baldintzaren ondorengoa
Galdera:
1) Ondo al leudeke ondorengo forma hauek biak?
Lekurik badaukat kotxez eraman zaitzaket.
Lekurik baneuka kotxez eraman nitzake.
2) Zergatik erabil daiteke -z gero formarekin eta ez baldintza hipotetikoarekin?
Lekurik edukiz gero, kotxez eraman nitzake
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Lekurik baneuka, kotxez eraman nitzake
3) Jatortasun aldetik, zeintzuk lirateke hauen itzulpenak?
(a) Si trabajara en la oficina te podría hacer gestiones.
Bulegoan lan egingo banu, gestioak egin (ahal) niezazkizuke.
(b) Si hubiera trabajado en la oficina te habría podido hacer las gestiones.
Bulegoan lan egin izan banu, gestioak egin (ahal) niezazkizukeen.
Erantzuna:
1) Gure iritziz biak leudeke ondo, eta ondoko egitura hauek ere (mendebaleko zein
iparraldekoak) ontzat emango genituzke:
Aberatsa banintz, txalet handi bat eros nezake.
Aberatsa banintz, txalet handi bat erosi ahal izango nuke.
Aberatsa banintz, txalet handi bat eros ahal nezake.
Aberatsa banintz, txalet handi bat erosten ahal nezake.
2) Horiek biak ere ontzat ematekoak lirateke gure ustetan, eta ez legoke bigarrena
erabiltzeko debekurik. Hala ere, ohar bat egin nahi genuke emandako adibide
horietaz: askoz ere normalagoa eta erabiliagoa litzateke lekua badut/badaukat,
horrako lekurik badut/badaukat horiek baino.
3) Ohartarazi nahi dugu baldintza baten ondoren ez dela normalena ahalezko edo
potentzialeko formak erabiltzea, eta bai nizkizuke, nizkizun gisakoak. Beraz,
a) Bulegoan lan egingo banu, gestioak egingo nizkizuke.
b) Bulegoan lan egin izan banu, gestioak egingo nizkizun.
Data: 1997/04/21
Erantzulea: Gramatika batzordea
Baldintzazko perpausak
Galdera:
a) Baldintzaren aditza lehenaldia bada, ondorioak ere lehenaldia behar du?
b) Beti?
c) Ez dago beste aukerarik?
d) Honako esaldi hauetatik zein da zuzena?
Zuek dituzuen aukerak izan bagenitu, beste modu batera biziko ginateke orain.
Zuek dituzuen aukerak izan bagenitu, beste modu batera biziko ginatekeen orain.
Zuek dituzuen aukerak izan bagenitu, beste modu batera biziko ginen orain.
Urtean zehar gehiago ikasi (izan) bazenu, (datozen) oporretan ez zenuke hemen
geratu beharko.
Urtean zehar gehiago ikasi (izan) bazenu, (datozen) oporretan ez zenukeen hemen
geratu beharko.
Urtean zehar gehiago ikasi (izan) bazenu, (datozen) oporretan ez zenuen hemen
geratu beharko.
Erantzuna:
Gramatika batzordearen erantzunak:
a) Ez.
b) Ez.
c) Bai, ondorioa etorkizunekoa ere izan daiteke.
d) Adibide sail bakoitzean lehendabizikoa bakarrik da, gure ustez, ontzat ematekoa.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Honako hauek, beraz:
Zuek dituzuen aukerak izan bagenitu, beste modu batera biziko ginateke orain.
(Zuzena)
Urtean zehar gehiago ikasi (izan) bazenu, (datozen) oporretan ez zenuke hemen
geratu beharko. (Zuzena)
Gainontzekoak ez ditugu ontzat jotzen, ondorioko aditza iragana baita (biziko
ginatekeen, biziko ginen, ez zenukeen geratu beharko, ez zenuen geratu beharko)
eta adberbioa edo adberbio sintagma orainaldikoa (orain) edo etorkizunekoa
(datozen oporretan). Beraz, ez dira ongi ezkontzen aditzaren denbora eta aditzaren
ekintza gertatzen den unea. Horrenbestez, ondokoak ez lirateke zuzenak:
Zuek dituzuen aukerak izan bagenitu, beste modu batera biziko ginatekeen orain.
(Okerra)
Zuek dituzuen aukerak izan bagenitu, beste modu batera biziko ginen orain.
(Okerra)
Urtean zehar gehiago ikasi (izan) bazenu, (datozen) oporretan ez zenukeen hemen
geratu beharko. (Okerra)
Urtean zehar gehiago ikasi (izan) bazenu, (datozen) oporretan ez zenuen hemen
geratu beharko. (Okerra)
Data: 2000/07/19
Erantzulea: Gramatika batzordea
behar/beharko
Galdera:
Zuzena al da, adibidez, "konpondu BEHAR lukete" (-KOrik gabe) egitura?
Erantzuna:
Bai, zuzena da "konpondu behar lukete" perpausa (ikus datu-base honetako "behar
izan" sarrerak).
Data: 2002/01/14
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Bilakaera
Galdera:
Aditzen bilakaeran, zergatik dugu iragangaitzetan (trinkoetan) bilakaera osoa, eta
iragankorretan ez?
Dabil > zebilen > balebil > dabilke/lebilke >zebilkeen / bebil
Darama > zeraman > (balerama > deramaile/daramake > zeramakeen) / berama.
Zergatik hutsune hori?
Erantzuna:
Aditza erabaki zenean horrela geratuko zen, aditz paradigmak bere garaiko
erabakitik hartu ziren eta. Paradigma horietako hutsuneak bete beharraz hitz egin
dugu batzuetan. Aztertuko dugu.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
bizi izandako / bizitako
Galdera:
Bi forma hauek zuzenak badira "bizi izandako esperientziak / bizitako
esperientziak", biotatik zein da egokiena?
Erantzuna:
Biak zuzenak dira, eta bietatik egokiena "bizi izandako esperientziak" da,
zalantzarik gabe; euskal literatura-tradizioan askoz ere erabiliagoa baita egitura
hori.
Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, II liburukian,
aditzari eskainitakoan, "Tratamendu berezia duten aditzak" sailean sartu zuen
Gramatika batzordeak "bizi izan" aditza (ikus 161. or.), honako hau esanez:
"... aspektu-marka agerian jarri nahi delarik, etorkizuneko marka erabiltzen
dugunean izan ezik, beste bietan IZANen edo UKANen laguntza behar dute" (ikus
159. or.).
Kasu honetan, iraganeko burutua markatzeko erabiliko genuke "bizi izandako
esperientziak" forma. Hona adibide bat, erabileraren adierazgarri:
- Gipuzkoan bizi izandako bertsolari "Prantsesa"ri entzundako aldakuntza (Orixe,
Euskaldunak, 118. or.).
Data: 2001/10/17
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
dagokionean/dagokionez; dagokidanean/dagokidanez
Galdera:
Erabil al daiteke "dagokidanean" (adibidez, "niri dagokidanean") "dagokidanez"en
ordain gisa?
Erantzuna:
Ez, "niri dagokidanean" denbora-balioa duen kasuetan bakarrik erabili behar da,
perpaus nagusian adierazten dena NOIZ gertatzen den adierazteko. Beraz, ez da
bestearen baliokidea: ezin da "dagokidanean" erabili "dagokidanez"en ordain gisa.
Hona hemen adibide batzuk:
- Niri dagokidanean sartuko naiz azterketa egitera: alegia, irakasleak nire izena
esaten duenean. (ZUZENA)
- *Niri dagokidanez sartuko naiz azterketa egitera: alegia, irakasleak nire izena
esaten duenean. (OKERRA)
- Isabeli dagokionez, ez da etorri azterketa egitera. (ZUZENA)
- *Isabeli dagokionean, ez da etorri azterketa egitera. (OKERRA)
Data: 2001/10/19
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Deiki edo bokatiboak (ez kezkatu, emakume/emakumea;
irakurle/irakurlea!
Galdera:
Ondorengo adibideon artean, zein da zuzena?
a) Ez kezkatu, emakume!
b) Ez kezkatu, emakumea!
c) Zuk, irakurle, ondo dakizu...
d) Zuk, irakurlea, ondo dakizu...
e) Eta zuk, azeri, zer egingo duzu mahatsa ikusita?
f) Eta zuk, azeria, zer egingo duzu mahatsa ikusita?
Erantzuna:
Deiki edo sintagma bokatibo horiek denak zuzenak dira. Euskaltzaindiaren Euskal
Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I liburukian (ikus 225. or.) Gramatika
batzordeak dio bokatiboa bi eratara joan daitekeela: "-a" mugatzailearekin nahiz
gabe. Beraz, ezin esan daiteke, zenbait gramatikak dioen bezala, bokatiboak
nahitaez mugagabean joan behar duenik. Hortaz, bietara ager daiteke ("Ez, mutil!
(motel); Bai, gizona!"); eta euskalkiak zerikusia izan dezake forma bata ala bestea
aukeratzerakoan.
Badirudi, ordea, zenbait izenen kasuan mugatuan eman behar dela nahitaez: "Bai,
jauna!" (eta ez "Bai, jaun!").
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "Bai, gizona!" sarrera.
Data: 2001/06/14
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
-eN/-eLA: eskerrak etorri zarela/zaren/zarena
Galdera:
Zuzena al da "Eskerrak etorri zarena!" egitura? Hiztegi Batuan "eskerrak" hitza
begiratuz gero, "Eskerrak (...) -en!" eta "Eskerrak (...) -ela!" ageri dira; baina
"Eskerrak (...) -ena!" ez.
Erantzuna:
Bai, zuzena da (ikus Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, V, Mendeko
perpausak, 1 liburukiko 68. or.). Adibide bat ere ematen da horrelako egiturak
zuzenak direla azaltzeko:
"Eskerrak halakoren batean andra Adelaidak autua eteten ebana!" (E. Erkiaga,
Irribarrea galtzen denean, 129. or.).
Data: 20011017
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Eta nago (...)-(e)la
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Ustea edo iritzia adierazteko, zuzena al da "Eta nago (...)-(e)la" horrela erabiltzea?
Eta ordena horretan? Adibidez, "Eta nago ideologia jakin bateko bertsozalea hoztu
eta atzendu egin dela jokaera berri horrekin".
Erantzuna:
Bai, dagokion testuan ongi txertatuz gero, zuzena da "Eta nago (...)-(e)la"
erabiltzea, eta ordena horretan. Horrez gainera, ikus datu-base honetako "-(e)la"
sarrerak.
Data: 2001/06/13
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Euskara(z) hitz egin
Galdera:
"Hitz egin" aditzak onartzen al du (tradizioan, eta erabileran) "euskara" bezalako
osagarria absolutiboan? Zenbateraino dira ohiko/ezohiko euskararen tradizioan
"horrek euskara hitz egiten du" edo "zein hizkuntza hitz egiten dute?" bezalako
esaldiak?
Erantzuna:
Euskarazko tradizio idatzian ez da ohikoa zuk aipatzen duzun "euskara hitz egiten
du" egitura. Askoz ere erabiliagoa izan da "euskaraz mintzatu / berba egin / hitz
egin" egitura, izenondo bat duelarik inesiboan ("euskara ederrean mintzatzen da",
"euskara goxoan" ...).
Beste aditz batzuekin maizago gertatzen da kasu absolutiboa erabiltzea: "euskara
ikasi, jakin, irakatsi" eta abar. Adibidez, "bretona ikhasten dute frantsesa bezain
ongi", "frantseraren ikasterat", "euskara bera ikasi zuen", "euskara jakitez gainera",
"euskara ere irakatsi du" eta abar.
Hala ere, badira tradizioan "euskara hitz egin" moldeko adibide bakan batzuk:
- Etzauzkigu erdaran lokartu ezpainak, euskara baizik ez du mintzatzen artzainak
(Xalbador, Odolaren mintzoa, 111. or.).
- Eskolan ebilzanian, milla zemai ta agirakaz bere, ezin itxi eutseen euskera berba
egitiari (Mogel, Peru Abarka, 219. or.).
- Zuri entzuten deutsudazan izen, neuk eztakidazanak, iminiko ditut paperian,
euskera ondo berba egiteko (Mogel, Peru Abarka, 81. or.).
- Zuk lez, euskaldun guztiok erdera berba egingo bageunke, laster amaittuko litzake
euskaldun da euskal-erriaren izatea; zegaittik, euskera barik, ezin egon leitteke
euskaldunik ez euskal-erririk (Echeita, Josecho, 347. or.).
- Euskera itzegitea, aurreratzea, galaitzea, apaintzea, gordetzea, eta loretu-azitzea,
egoki, protxuzkoa ta onragarria da guztiz kanpoko jakintsuentzat, eta euskaldun
danentzat are geiago (Arana, S. Ignacioren bizitzea, 204. or.).
Data: 2001/11/22
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
ez (...)-t(z)ekotan, -tu ezean/ezik
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Baliokideak al dira "ez (...)-t(z)ekotan" eta "... ezean/ezik"?
Erantzuna:
Gramatika batzordeak Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, VII liburukian
aztertuko ditu aditz jokatu gabea duten mendeko perpausak. Oraingoz, Orotariko
Euskal Hiztegiko datu-baseko adibide batzuk emango ditugu, "ez (...)-t(z)ekotan"en
erabilera desberdinak azalduz.
A) "-tu ezean" egituraren ordain izan daiteke hemen:
- Gaxuxa ez uztekotan, oiñordekotza Mattini utzi bearrean naizela esan zidatek (Y.
Etxaide, Joanak-joan, 78. or.).
B) Ez, ordea, hemen:
- Uste dut halaz ere, urteekin ahalgea gutxitu ta eztala asarretuko belarrira esaten
badizut, zuk gero iñori ez esatekotan (Oskillaso, Kurloiak, 42. or.).
C) "-t(z)ekotan"en beste balio bat "-t(z)ekotan egon, -t(z)eko (asmo)tan egon"
egituraren bidez ematen da; eta ez da baldintzazkoa. Kasu horren ezezko forma ere
ez litzateke "-tu ezean"en bidez emango.
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "-t(z)eko" eta "-tzeko" sarrerak.
Data: 20011127
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Ikusi: ikusia dut, ikusiak ditut, ikusia naiz, ikusiak gara
Galdera:
Zuzenak al dira "ikusia dut", "ikusiak ditut" bezalakoak?
Erantzuna:
Zuzenak dira, bai. Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak, besteak beste,
adibide hauek dakartza:
- Ikusiak dauzkat zer modutan egiten diran mezklak (Jan-edanaren bertsoak, I, 28.
or.).
- Muthilaren arabera, ikusiak omen ditugu etxeko ikusgarri guziak (J. Etchepare,
Beribilez, 64. or.).
- Parisen izana naiz Txillardegirekin eta berak bidalirik ikusiak ditut prestatu
dituenak (K. Mitxelena, Mitxelenaren Euskal Idazlan Guztiak, 175. or.).
- Bi mendi oiek ezagutuak nola nituen antziña, len ikusiak nitun txokoak auxen da
aztu eziña (Uztapide, Noizpait, 68. or.).
Ez da ahaztu behar, ordea, hor ditugula "ikusia naiz", "ikusiak gara" eta gisako
egiturak ere. Hona hemen Orotariko Euskal Hiztegiak dakartzan erakusgarri
batzuk:
- Ikusia naiz zer bizimodu zailla dan nekazalgoa (Orixe, Euskaldunak, 202. or.).
- Horrelakorik ikusiak ginen lehenago ere, (K. Mitxelena, Mitxelenaren Euskal
Idazlan Guztiak, 195. or.).
- Asko ikusia naiz, geroztik, nere bizitza luzean (Tx. Agirre, Garoa, 209. or.).
Data: 2002/02/04
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Iruditu (dirudi + -t(z)ea/-t(z)eak)
Galdera:
Zein da zuzena, "Gezurra dirudi hain argal egotea" ala "Gezurra dirudi hain argal
egoteak"?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian bietariko adibideak aurkitu ditugu.
Ez dira oso ohikoak "iruditu" aditzak "-t(z)ea/-t(z)eak" erako osagarria hartuz
eratutako egiturak ("-ela"dunak askoz ere ugariagoak dira); idazle bakan batzuen
lanetan bakarrik aurkitu ditugu aditz jokatugabekoak, eta idazle horiek bi egiturak
darabilzkite: "-t(z)eak" nahiz "-t(z)ea". Ikus Orotariko Euskal Hiztegiak dakartzan
adibide hauek:
DIRUDI + -T(Z)EAK
- Erdal itzulpenik ez hori, ene iritziz, erdal hitzen faltaz izan da, baina bidezkoa
dirudi pentsaTZEAK (Koldo Mitxelena, Mitxelenaren Euskal Idazlan Guztiak, VII,
100. or.)
- Irakurleari ez zaio biderik gehiegi zabaldu behar, agian, baina arantzaz eta sasiz
iraurTZEAK ere ez dirudi egoki (Koldo Mitxelena, Mitxelenaren Idazlan
Hautatuak, 345. or.)
- Horretarako Madrila joTZEAK, izan ere, ez dirudi bidezko (Koldo Mitxelena,
Mitxelenaren Idazlan Hautatuak, 144. or.)
- Orrez geiago, zure geroko, azkeneko orduko, gerorengo denporako ondasun
emoTEAK dirudi guztiz gitxi balio dabela zuretzat (Añibarro, Geroko gero, 174.
or.)
- Beraz, gatxago dirudi zeruan sarTZEAK, onetarako mandamentu guztiak gorde
bear badira (Añibarro, Geroko gero, 309. or.)
- Kresala jaioterriko hizkeran, aski aldatuan, esan beharrik ez, idazTEAK berezko
dirudi (Koldo Mitxelena, Mitxelenaren Idazlan Hautatuak, 383. or.)
- Orain, berriz, gazte maltzurrak direla medio edo, itsuski xamar dirudi horrela
iharduTEAK (Koldo Mitxelena, Mitxelenaren Idazlan Hautatuak, 216. or.)
- Zuzenago dirudi, hain zuzen, "afari, alfer, Nafarroa" idazTEAK beste edozein
idazkerak baino (Koldo Mitxelena, Mitxelenaren Idazlan Hautatuak, 97. or.)
DIRUDI + -T(Z)EA
- Gatxa dirudi Jangoikoa ganako bidea ta bere agindu santuak gordeTEA (Añibarro,
Geroko gero, 314. or.)
- R samurrarekin bukatzen diren hitzak urri ditugularik, ordea, gehienak
bestelakoak baitira, merkeago dirudi, eta begientzat atseginago, "r" bakarra
erabilTZEA horietan ere (Koldo Mitxelena, Mitxelenaren Idazlan Hautatuak, 98.
or.)
- Betiko leloak utzirik, beraz, ez dirudi lan alferra dakarren mandatu horri
begiraTZEA (Koldo Mitxelena, Mitxelenaren Idazlan Hautatuak, 320. or.)
- Eskutitz ori berorrek egin ta bidalTZEA dirudi egokiena (Azkue, Ardi galdua, 77.
or.)
- Gezurra dirudi praille batek orrenbesteraiñoko gatza ta grazia eukiTEA (Bilbao,
Ipuin, 6. or.)
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "-tzea" eta "-t(z)ea" sarrerak.
Data: 2001/12/14
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Gramatika batzordea
Joan daiteke, joan ahal da, *ahal da joan?
Galdera:
Jakin nahi nuke zuzena ote den "Ahal da komunera joan?" horrela galdetzea.
Erantzuna:
Oso bitxia da perpaus hori. Beste aditz modal batzuek bezala, "ahal"ek ere
kokagune finko samarra du, lagun duen aditzaren ondoren, hain zuzen: "joan ahal,
etorri ahal" eta abar. "Behar"en kasuan ere, askoz egokiagoa da "Etorri behar
duzu?" galdetzea "Behar duzu etorri?" baino.
Beraz, hobestekoak beste egitura hauek genituzke:
- Komunera joan ahal da?
- Komunera joan daiteke?
Bestalde, "nahi izan"en kasuan onargarria da aurrera ekartzea ("Nahi duzu
komunera joan?"), nahiz aditzaren ostean uztea ("Komunera joan nahi duzu?").
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "ahal" eta "ezin" sarrerak.
Data: 2001/10/19
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Keinua, imintzioa egin: ondo jartzearena egin / ez ikusiarena egin
Galdera:
Ohikoak al dira "betaurrekoak ondo jartzearena egin" eta "ez ikusiarena egin"
egiturak?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian "ez ikusiarena", "ez entzunarena",
"ez ezagutuarena" eta gisakoak sarri aurki daitezke; baina erabilera horren ordain
gisa aditz izenean oinarritutakorik ("betaurrekoak ondo jartzearena egin" gisakorik)
ez dugu bat ere aurkitu euskararen literatura-tradizio osoan. Aski bitxiak diren
egitura horien aldean, askoz ere arruntagoak dira honelakoak:
"Betaurrekoak ondo jarTZEKO IMINTZIOA (KEINUA, PLANTA(K)) egin
z(it)uen".
Data: 2001/10/17
Erantzulea: Patxi Goenaga eta Jesus Mari Makatzaga
Komunztadura juntaduran: singularra ala plurala?
Galdera:
Bi esaldi hauetan zalantza sortu zaigu:
1. Frantsesa eta ingelesa ikasi nahi ditu.
2. Euskal literaturaren ospe eta entzutea ez da behar adinakoa.
Esaldi horiek biak zuzenak eta egokiak al dira?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Bai, zuzenak eta egokiak dira esaldi horiek biak.
Lehen esaldian (eta horren gisakoetan), ohikoena aditzak plural komunztadura
hartzea izaten da. Beraz, "frantsesa eta ingelesa ikasi nahi ditut" forma da egokiena,
zalantzarik gabe (ikus Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, IV, Juntagailuak
liburukiko 114. orrialdea).
Badira, ordea, juntadura pluraltzat hartzen ez den zenbait kasu: perpausak juntatzen
ditugunean eta juntagaiak sinonimoak edo erreferente berekoak direnean (edota
izen abstraktuak juntatzen ditugunean), orduan singularreko komunztadura
gauzatzen da, eta horixe da galderako bigarren esaldiaren kasua. Gramatika
batzordeak Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, IV, Juntagailuak liburukiko
49.-57. orrialdeetan aipatzen du gai hori, "Singularreko komunztadura juntaduran"
atalean. Zehazkiago, 53. orrialdean dator "Izen-sintagma abstraktuak" azpiatala; eta
han esana dago izen-sintagma juntatuak abstraktuak badira, ez dela nahitaez plural
komunztadura gertatzen, eta bi bideak (singularra eta plurala) zilegi direla.
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "komunztadura" sarrerak.
Data: 2001/07/23
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Nahi, behar: nahi nuke, nahiko nuke / beharko nuke, behar izango nuke
Galdera:
Zer alde dago "beharko nuke" eta "behar izango nuke"ren artean, "nahi nuke" eta
"nahiko nuke"ren artean?
Erantzuna:
Ez dago alderik: biak berdinak dira. Tradizioan "behar" eta "nahi" dira forma
nagusiak alegiazkoetan, baldintza ondoreetan. "Behar nuke" eta "nahi zenuke" dira
erabilienak tradizioan (bigarrenaren kasua zehazki ageri da Orotariko Euskal
Hiztegian).
Data: 2001/05/25
Erantzulea: Beñat Oihartzabal
Nahi: nahi ezta / nahi ezik
Galdera:
Besteak beste, "nahi"ren gerundialen artean "nahian" dago. Horren ezezkoa "nahi
ezta" da, baina "nahi ezik" erabil daiteke?
Erantzuna:
Bai, "nahi ezik" ere erabil daiteke, literatura-tradizioko adibide ugariek argi
erakusten duten bezala. Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak, besteak
beste, adibide hauek dakartza:
- Bañan ikusten zaitut erantzun nai ezik (Bilbao, 101. or.)
- Aitortu nai ezik ere, Iainkoak ezagutzen du giza-barrena (Orixe, Aitorkizunak,
244. or.)
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
- Esturasun gabe, arnas onean dijoa, orduz-leen iritxi nai ezik (Mokoroa, 11. or.).
- Esaten dute orain plazara jotzen duala jendeak,/ irabazirik ez dan tokian artu nai
ezik nekeak (Basarri, 92. or.).
Data: 2001/10/01
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Nahi: nahi izanez gero / *nahiez gero, *nahi ezkero
Galdera:
Zein da zuzena, "nahiez gero" ala "nahi ezkero"?
Erantzuna:
Ez bata eta ez bestea: "nahiez gero" eta "nahi ezkero" ez dira zuzenak; izan ere,
forma burutua erabili behar baita beti. Alegia, "nahi izanez gero" bakarrik da
zuzena.
Data: 2001/06/07
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Orain aspektugabea + "ba-/-(e)nean" (etor badadi, etor dadinean, etor
dadin baino lehen)
Galdera:
Zuzena al da "Patxi etor dadinean jai handia egingo dugu" erabiltzea etorkizunari
begirako denborazkoa egiteko?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, II liburukian jasoak
ditu Gramatika batzordeak era horretako adizkiak (ikus 423. or.), "Orain
aspektugabea + "ba-/-(e)nean": etor badadi, etor dadinean, etor dadin baino lehen"
atalean.
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiko corpusean ere oso ugariak dira "etor
dadinean/nadinean", "egin dezanean" gisako adizkiak; ez bakarrik literatura
zaharrean (Leizarraga, Axular...), baita autore berriagoetan ere (Añibarro, Azkue,
Iraizoz, Orixe, Mitxelena, Etxaide...).
Villasantek dio (ikus Sintaxis de la oración compuesta, 103. or.) forma horiek zera
dutela, "un cierto matiz de eventualidad, de acontecimiento un tanto hipotético".
Mitxelenak, ordea, ezetz dio: "se trata de un hecho futuro (no hipotético)".
EGLU, VI liburukian aztertuko ditugu denborazko perpausak, adizki horiek barne.
Data: 2001/06/14
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
orain bertan / oraintxe bertan
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Forma bi hauen artean "orain bertan / oraintxe bertan", zein da zuzena?
Erantzuna:
Biak dira zuzenak eta biak erabili izan dira literaturan. Euskaltzaindiaren Orotariko
Euskal Hiztegiak 25 adibide dakartza "orain bertan"enak (Beovide, Zaitegi,
Leizarraga, Alzaga, Etxaide, Berrondo, Villasante, Mitxelena...) eta 21 adibide
"oraintxe bertan"enak (Txomin Agirre, Labaien, Orixe, Kirikiño, Lardizabal,
Uriarte, Enbeita, Zaitegi, Lekuona, Nemesio Etxaniz...).
Kontuan izan behar da, bestalde, Ipar-Ekialdean "berean" forma erabiltzen dutela,
eta "orai" forma (batuan "orain", jakina); eta horri dagokionez, Orotariko Euskal
Hiztegiak 23 adibide dakartza "orai berean"enak (Joannateguy, Duvoisin, Barbier,
Larreguy, Elizanburu, Pouvreau, Zerbitzari, Jean Etxepare...); baina "oraintxe
berean", "oraixe berean" edo "oraitxe berean" egiturarik ez da ageri bertan.
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "oraintxe" sarrera.
Data: 2001/05/18
Erantzulea: Miren Azkarate
Partitiboa ezezko esaldietan
Galdera:
Arrunta al da (onargarria?) partitiboaren erabilera ezezko esaldietan, zenbatzaile
zehaztugabe batek laguntzen duen sintagman? Esaterako, EZ DUGU HAINBESTE
ARAZORIK IZAN / EZ DUGU HAINBESTE ARAZO IZAN.
Erantzuna:
Ez, ez da arrunta partitiboaren erabilera ezezko esaldietan; askoz ere erabiliagoa da
"Ez dugu hainbeste arazo izan" egitura.
Onargarria ala baztertzekoa den? Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiko
datuen argitan, zalantzarik gabe hobestekoa da partitiborik gabea: "Ez dugu
hainbeste arazo izan" egitura hori baita nabarmen nagusi bai hegoaldean eta bai
iparraldean. Baina badira bestearen adibide bakan batzuk, "Ez dugu hainbeste
arazorik izan" guztiz txartzat jotzen uzten ez digutenak:
- etzenuke zuk hainbeste minik (Archu, Fableac, 93. or.).
- Bat txikia eta bestea haundia izanik, ez da izango hainbeste kalterik (Koldo
Mitxelena, Mitxelenaren Euskal Idazlan Guztiak, I, 96. or.).
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "partitiboa" sarrera.
Data: 2001/11/16
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Partizipio burutugabea kontakizunetan
Galdera:
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Nola erabili behar da partizipio burutugabea kontakizunetan: Zenbat nahi duzu?
-galdetu dio, ala Zenbat nahi duzu? -galdetzen dio?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du araurik eman horretaz, eta Gramatika batzordeak ere ez du
oraindik gai hori sakon aztertu.
Data: 1998
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Partizipioa ala aditzoina: ibil naiteke ala ibili naiteke?
Galdera:
Subjuntiboan, ahaleran eta agintekeran partizipiodun formak euskara batukoak al
dira?
Hori dela eta, Euskaltzaindiak orain arteko araua aldatu egin al du, aditzoinaz gain
partizipioa ere zilegitzat joz?
Erantzuna:
Gai horri buruz Euskaltzaindiak ez du orain arte araurik eman; beraz, ibil naiteke
nahiz ibili naiteke, biak erabil daitezke.
Auzi honetaz Euskaltzaindiak erabaki duen gauza bakarra da aditzoina (ibil) erabili
nahi baldin badugu, zein forma izan behar duen horrek; eta ez besterik.
Ikus Euskaltzaindiaren 28. araua, Aditzoinen forma izenburua duena.
Data: 2000/07/19
Erantzulea: Gramatika batzordea
Subjuntiboaren erabilera: "ikus nezan / ikusteko"
Galdera:
Helburuzko esaldietan, subjektu berbera denean esaldi nagusian eta menpekoan,
subjuntiboa erabil daiteke? Adibidez, "leihora hurbildu nintzen, kalea ikus nezan".
Erantzuna:
Erabiliena (eta egokiena), nominalizazioa duen egitura da, "-t(z)eko"duna: alegia,
"leihora hurbildu nintzen kalea ikusteko".
Ez nuke esango gramatikala ez denik "leihora hurbildu nintzen, kalea ikus nezan"
esaldia, badira eta literaturan (gutxi izan arren) era horretako egituren adibideak.
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "subjuntibo", "-t(z)eko" eta "-tzeko"
sarrerak.
Data: 2001/06/14
Erantzulea: Miren Azkarate
-t(z)ea: ikasi/ikastea
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Zein da zuzena ondorengo esaldian?
- Egin behar dugun lehendabiziko gauza da ikastea/ikasi
Erantzuna:
Gramatika batzordean ez dugu epaitu gai hori, baina lehen emandako erantzuna
osatu nahi genuke (ikus datu-base honetako "-tzea" sarrera). Orduko hura "nahi
izan" aditzaren erabilerari zegokion, batez ere, ("nik lan egin nahi dut" / "zuk lan
egitea nahi dut nik" eta abar). Beraz, haren osagarri zehatzagoa duzu oraingo hau.
"Egin behar dugun lehendabiziko gauza da ikastea/ikasi" perpausei buruz, biak
ontzat ematekoak direlakoan gaude. Hala ere, Orotariko Euskal Hiztegiko
corpusean "-t(z)ea" aditz-izendunak dira erabat nagusi (hain nagusi, bestelakorik ez
baitugu ia aurkitu).
Ikus "-t(z)ea" dutenak:
- Lizardi: gure leenbiziko lana folleto txukun bat ateraTZEA izan da.
- Mitxelena: Azkuerentzat lehendabiziko kontua zen beste modu garbiago batean
ezin esan ahal izaTEA.
- Larreguy: Daviten lehenbiziko lana izan zen yabeTZEA Jerusalemeko Sion
zaritzon gazteluaz.
- J. Duvoisin: Laborarien lehenbiziko lana da aberetegira joaTEA
- Arradoy: lehen lana zuen katixima berri baten nolazpait moldaTZEA.
- Uztapide: gaia aukeraTZIA da nere eginkizuna.
- Mitxelena: etxean, familian bizirik iraunarazTEA dugu lehen zeregina.
Aldiz, bakarra da "-tu" duena:
- Idazlearen eginkizuna erraz da adierazten, gaitz betetzen: hizkuntzari bere burua
menderatuaz, hizkuntza menderaTU. (Mitxelena)
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "-tzea", "-t(z)ea" eta "nahi izan" sarrerak.
Data: 2001/06/13
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
zatoz/atoz/hatoz; zatozte/atozte/hatozte
Galdera:
Zein da zuzena "atoz" ala "hatoz"? "Atozte" ala "hatozte"?
Erantzuna:
Batasunerako, ez bata eta ez bestea; izan ere, "etorri" aditzak, agintaldian, "zatoz"
eta "zatozte" formak hartzen baititu euskara batuan.
Data: 20011016
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Zenbait euskalkitako "-a" partikula: dea, duguia, badakizuia...
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Galderak egiterakoan euskalki batzuetan erabiltzen den "-a" partikula nola idatzi
behar da? Adibidez, "Kepa etxean dagoa/dagoia/dagoea/dagoeia" edo nola bestela?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki gai horretaz. Beraz, "-a" partikula hori
erabiltzen den euskalkietako literaturan nola erabili izan den bakarrik esan
diezazuket oraingoz. Badirudi, oro har, "-a+-a = -ea" egin dela (dea, direa, zarea);
"-e+-a = -ea" (zaretea, ziretea); "-o+-a" bi eratara, "-oa" (dagoa) nahiz "-oia"
(diroia, zakoia, dakoia) eta "-u+-a" ere bi eratara, "-uia" (badakizuia, duguia,
dutuguia) nahiz "-ia" (dütüzia, dia).
Bestalde, "dagoia, dagoea" bezalako formarik ez da inon ageri.
Data: 2001/09/12
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Zenbakidun sintagmen komunztadura
Galdera:
Zenbakien komunztadura nola, singularrez ala pluralez: 10 urte du ala ditu?
Erantzuna:
Hauxe da Gramatika batzordeak esana: "Nola egiten dute komunztadura aditzekin
zenbatzaileren bat determinatzailetzat hartzen duten izen sintagmek? Ekialdean eta
mendebaldean joera desberdinak daudela esan dezakegu. Oro har, beldurrik gabe
esan daiteke mendebaldean singularrean nahiz pluralean egiten dela komunztadura,
zenbatzailearen arabera: bat baldin bada singularrean eta, bestela, pluralean.
Ekialdean ere horrela egiten dute hiztun eta idazle gehienek" (Euskal gramatika
Laburra: Perpaus bakuna, 101. orrialdea). Kontuan izanda, gainera, galdera
Bizkaiko euskaltegi batetik datorrela, 10 urte ditu irakatsi beharko litzaieke
ikasleei.
Data: 1998
Erantzulea: EGLkoaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
zenbat/zenbateko/zenbaten
Galdera:
Neurriak eta adierazteko, nola erabili "zenbat" eta "zenbateko"?
Erantzuna:
Euskaraz, zenbat hitza erabiltzen da neurriak-eta galdetzeko; baita zenbat erroari
–(e)ko atzizkia erantsita sortutako zenbateko izenlaguna ere. Lehenengoaren
erabilera, oinarrizko zenbat soilarena, tradizio handikoa dugu; baina, gaur egungo
testuak ikusita, ematen du zenbateko besterik ez dugula aukeran, hartaraino ari baita
baztertzen zenbat soilari dagokion moldea.
- Zenbat da karratu horren azalera, alde bakoitzak bi metro baditu?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
- Egizu kontu 5 m luze eta 26 cm zabal dela.
- Zenbateko azalera du karratu horrek, alde bakoitza 2 m-koa badu?
- Beraz, eman dezagun 5 m-ko luzera eta 26 cm-ko zabalera duela.
- Zazpi kilometroko aldapa latz hura oinez igo behar.
- Hamar kilometroko bide berri bat egiten ari gara.
- Zer alde atera dio bigarrenari? Bi minutu eta hiru segundoren aldea, zazpi tantoren
aldea, lau traineruren aldea, kana erdiko enbor baten aldea... [zenbaten aldea]
- Zenbat da aurrekontua? Aurrekontua 1.000 € da/dira. Mila euroren aurrekontua.
Azken adibideko molde horren ordez (zer aurrekontu), zenbateko ere erabiltzen da
sarri. Onargarria da, aldeak alde; baina zenbateko izenlaguna den kasuan. Bestela,
zenbat erabiltzea da egokiena. Beraz, hobe da azken adibide horretako moldea
erabiltzea ("Zenbat da aurrekontua? Aurrekontua 1.000 euro dira") eta ez
"Zenbatekoa da aurrekontua? Aurrekontua 1.000 eurokoa da".
Egoki da molde biak erabiltzea; izan ere, biak beharrezkoak baitira (eta hainbat
aldiz ezinbestekoak) neurketak zehazteko eta bereizteko. Jokaera horri esker saihets
daiteke, esate baterako, zenbateko formaren gehiegizko erabilera, sarritan nahasketa
eta okerra eragiten duena:
- Ekarri 3 euroko kafea! [kiloa hiru euroan saltzen dutena, bakoitza]
- Ekarri 6 euroren kafea! [kiloa hiru euroan saltzen badute, bi kilo kafe, guztira]
Auzi hau hobeto aztertu beharra dago eta dagozkion mugak eta ondorioak erabaki.
Bitartean, hona hemen Orotariko Euskal Hiztegiko corpusetik hartutako zenbait
adibide, –(e)ko atzizkirik gabeko erabilerarenak:
- 380 metro luze zan eta 290 metro zabal (Anabitarte)
- amabi-amalauna metro luze (Erkiaga)
- ogei bat metro luze / bazan hamasei metro luze (Munita)
- Zenbat legua bide egin biar dozak? (Otxolua)
- 24 ordutan 20 legua bide egin (Orixe)
- bost legua bide baizik etzegoan (Lardizabal)
- zortzi legua bide dagoelarik batetik bestera (Iztueta)
- hamar sosen zorra pagatzen duenak (Barbier)
- Zenbaten zorra dukezu? (Hiribarren)
Data: 20040302
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Zenbatzailedun sintagmekin aditzak egin behar duen numero
komunztaduraz
Galdera:
Nik neuk singularreko komunztadura hobesten dut eta gehiagotan erabiltzen.
Adibidez: Cavaillé-Coll organo ugari egin zen.
Zuzen ari al naiz?
Erantzuna:
Kontua da bi aukerak zilegi direla, bai singularrekoa bai pluralekoa:
Cavaillé-Coll organo ugari egin ziren
Cavaillé-Coll organo ugari egin zen
Zenbakiak direnean, ordea, askoz ere arruntagoa da pluraleko komunztadura,
singularrekoa ere ontzat eman behar den arren:
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Bi enpresa sortu ziren
Bi enpresa sortu zen (gutxiagotan)
Ikus Gramatika batzordearen Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), I
liburukia (1985), 205.-208. or. Bertan aipatzen da zenbatzaileekiko
komunztaduraren auzia. Ikus, gainera: Karmele Rotaetxe, "Numeral eta aditzen
arteko konkordantziaz", Fontes Linguae Vasconum, 32, 1979 (259.-267. or.).
Data: 2000/07/19
Erantzulea: Gramatika batzordea
Zubererazko aditzaren taulak
Galdera:
Non aurki ditzaket zubererazko aditzaren taulak?
Erantzuna:
Ene ustez, Bonaparteren edo Inchausperen, edo Gèzeren gramatiketan behatzea da
egokiena (hiruak XIX. mendearen bigarren partekoak dira). Bonaparteren taulak
Euskaltzaindiaren bilduma handian aurkituko dituzu. Inchausperen eta Gèzeren
gramatikak Hordago argitaletxeak faksimilean atera zituen (1979an edo), 27. eta
29. zenbakiekin. Taula ongi eginak dira hiruetan.
Oraiko moduan aurkezturik, aldiz, hor duzu Jean-Louis Davant euskaltzainaren
Euskal aditz laguntzailea zubereraz (ikus HABEren 2002ko agenda). Horrez
gainera, uste dut duela zenbait urte HABErentzat egina nuela neuk ere horrelako
lan bat, nonbait argitaratzeko; baina ez dakit batere nola gelditu zen kontua.
Data: 2002
Erantzulea: Beñat Oyharçabal, IKER sailburua
zugan/zutaz pentsatu
Galdera:
Zein erabili behar dugu, "zugan pentsatu" ala "zutaz pentsatu"?
Erantzuna:
Biak zuzenak dira: bi egiturak erabili izan dira euskararen tradizioan.
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak adibide hauek dakartza, besteak
beste:
ZUTAZ PENTSATU:
- Iñon ikusi gabe sei aste luziak / beti artaz pentsatzen negarrez pasiak. (Bilintx)
- Zutaz pentsatzen zenbat euskaldun on daude ezin egonak (Xalbador, Odolaren
mintzoa)
ZUGAN PENTSATU:
- Hau guztia egiteko nigan pentsatu dut bakarrik (Txillardegi, Leturia)
- Eta leengo burubide ta xedeak aldaturik, beste batengan pentsatzen asi (E.
Erkiaga, Arranegi)
- Bakarrik zugan pentsatuko dut (in , I. Sarasola; "pentsatu" sarreran).
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I liburukian (ikus
291. or.) instrumentala eska dezaketen aditzen artean sartzen da "pentsatu" ere.
NORENGAN kasu-markari buruz ari denean ez da ageri aditz hori, baina ez dirudi
kasu horretan erabili ezin denik horregatik, aditz guztiak ez baitira jasotzen
kasu-marka guztietan.
Liburuki berean, soziatiboaz ari denean (ikus 289. or.), esaten da zenbait tokitan
instrumentala gutxi erabiltzen dela, eta normalean instrumentala eskatuko luketen
zenbait aditz soziatiboarekin erabili ohi dela. Hala ere, adibideetan ("zurekin
gogoratu", "zurekin ahaztu"...) ez da "pentsatu" aditza agertzen; nahiz eta ahozko
erabileran badirudien "norekin pentsatu" egitura erabiltzen dela.
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "maitemindu" sarrera.
Data: 2001/11/07
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Data (Morfologia)
Noiz arte?
Galdera:
Zein dira Noiz arte? galderari erantzuteko forma zuzenak kasu hauetan: etzi arte /
etzira arte; ostiral arte / ostirala arte; azken unera arte / azken unerarte; mendera
arte / menderarte; urtera arte / urterarte; ordura arte / ordurarte, ordurarteko...
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delakoan, arte (postposizioa)
sarreran (ikus 58. or.), honako adibide eredugarri hauek aurkitzen dira, besteak
beste: bihar arte, orain arte, astelehena arte, hilaren 22a arte, datorren astera
arte, bederatziak arte, hiru eta erdiak arte, bostak arte...
Horren arabera, honela idaztekoak dira zure galderakoak eta gisakoak: etzi arte,
ostirala arte, azken unera arte, XX. mendera arte, datorren urtera arte, ordura
arte, ordura arteko...
Horrez gainera, ikus Euskaltzaindiaren 37. araua, ´´Data nola adierazi´´ izenekoa.
Data: 20130527
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Deklinabidea (Morfologia)
Herri-izenetako A itsatsia
Galdera:
Herri-izenetan A itsatsia erabiltzeko arau orokorrik ba ote dagoen jakin nahi
genuke, Azpeiti/Azpeitia, Ibarrangelu, Getaria, Iruñea, Plentzia eta horrelako
kasuetan.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Euskaltzaindiak argitaratutako Euskal Herriko Udalen Izendegian dator, artikulua
dela eta ez dela, zenbait herri-izenen artean sortzen den bereizkuntza.
Batzuk beti josirik daramate berezkoa duten A itsatsia. Horietakoa da Donostia
izena, eta hortik dator Donostiatik, Donostiako eta abar esan beharra.
Beste batzuk, aldiz, -a marka daramatenak, deklinatu egiten dira eta, deklinatzean,
galdu egiten dute artikulu hori. Horietakoa da Bizkaia, eta hortik dator-a kendu eta
Bizkaiko, Bizkaitik eta abar esan beharra.
Baina arau orokorrik ez dago eta banan-banan begiratu behar dira herri-izenak.
Euskal Herriko Udalen Izendegian begiratuz gero zuek galdetutako herri-izenak,
ikusiko duzue bi sailetakoak badirela bertan:
Plentzia eta Getaria markarik gabe datoz. Horrek esan nahi du beti josirik
daramatela berezkoa duten A itsatsia. Beraz, Plentziako, Getariatik eta abar esan
behar da.
Azpeitia, Ibarrangelua eta Iruñea, ordea, -a marka daramatenetakoak dira. Horrek
esan nahi du deklinatzean galdu egiten dutela artikulua. Beraz, Iruñeko, Azpeititik,
Ibarrangelura eta abar dira forma zuzenak.
Data: 2001/03/22
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
... eta abar
Galdera:
Hiztegi Batuan besteak beste, bi laburdura hauek ageri dira: "etc." eta "etab." Zer
esan nahi du horrek, horien ordezko "e.a." baino egokiagotzat jotzen direla? Zein
eta nola erabili behar dugu? Bestalde, "eta abar" deklinatu nahi dugunean ("eta
abarri, eta abarrentzat, eta abarretara...") laburdurak erabil daitezke?
Erantzuna:
Bai, Hiztegi Batuan orrialde berean datoz, "etc." laburduraz gainera, "eta abar" eta
"etab." laburdura. Beraz, aukeran daukazu hiru horietatik zein erabili, horien
ordezko "e.a." alde batera utzita. Bestalde, "eta abar" deklinatu behar denean ("eta
abarri, eta abarrentzat, eta abarretara..."), ez da batere egokia laburdurak erabiltzea.
Data: 2002/01/14
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
-ren- artizkia: aita(ren)gandik, aita(ren)gan; zu(re)gana
Galdera:
Zuzena al da aitagandik esatea aitarengandik esan ordez? Eta semeakin esatea
semearekin esan ordez? Deklinazioko atzizkiaren aurretik, zenbait kasutan, ez
baitakit -ren- artizkia noiz erabili eta noiz ez.
Erantzuna:
Lehen galderako forma horiek biak zuzenak dira, baina bigarren galderako
*semeakin forma okerra da (ikus Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Urratsak, EGLU, I liburukia).
Liburuki horretan, deklinabideko tauletan, oso ondo ageri da noiz erabili eta noiz ez
erabili -ren- artizkia: kasu-markarekin, esaterako, mugagabean eta mugatu
singularrean ez da nahitaezkoa.
Zuzenak dira, adibidez, forma hauek, parentesi arteko -ren- artizkia erabili ala ez:
aita(ren)gandik, aita(ren)gandik, aitengandik; aita(ren)gan, aita(ren)gan,
aitengan; Koldo(ren)gan, Koldo(ren)gana, Koldo(ren)ganako.
Zuzenak dira, adibidez, beste forma hauek ere, parentesi arteko -re- artizkia erabili
ala ez: gu(re)gan, gu(re)gana, gu(re)gatik, gu(re)ganako; zu(re)gan, zu(re)gana,
zu(re)gatik, zu(re)ganako.
Baina -(r)ekin kasu-marka beti genitiboarekin doa; beraz, semearekin bakarrik da
zuzena, eta ez *semeakin.
Data: 20151110
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
batzuez, *batzuetaz; arazoez, *arazoetaz
Galdera:
Zuzenak al dira arazo batzuetaz, arazoetaz egiturak?
Erantzuna:
Ez. Kasu instrumentalean, pluraleko atzizkia -ez da (arazoez, ez *arazoetaz), eta
batzuk zenbatzailearen plurala batzuez da, ez *batzuetaz. Ikus Euskaltzaindiaren 12.
araua: “Bat eta batzuk-en deklinabidea”.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako “batzuk” sarrera.
Data: 20100223
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Bidasoa, Bidasoa ibaia, Bidaso osoan, Bidasoko / Hondarribia,
Hondarribian, Hondarribiko, Hondarribi maitea...
Galdera:
Nola behar du: Bidasoa ibaia/Bidaso ibaia/Bidasoko ibaia? Izan ere, Andres Iñigo
euskaltzainak, gai hori lantzen ari dela, adibide hauek ematen ditu artikulu batean:
gure Bidaso hau eta Bidaso osoan. Eta Aranea ibaia?
Erantzuna:
Andres Iñigo zuzen dago. Hona zer dioen Euskaltzaindiaren 166. arauak:
´´Bidasoa ibai ezagunaren kasuan ere badago zer argitu. Alde batetik, euskal idazle
eta euskal hiztun jatorren artean erabilera aztertu ondoren, (-a) oharra gehitu zaio
ibai ezagun honen izenari. Horrek ez du ondoriorik mapen errotulazioan nahiz
seinaleztapen kontuetan. Bai, ordea, euskarazko erabileran, izenaren amaierako (-a)
horrek hitz arrunten mugatzailearen portaera bera izango duelako, hots, Bidasoa,
Bidasoak, Bidasoaz, Bidasoan, baina Bidasoko, Bidasotik, Bidasora... deklinatu
behar delako´´.
Bidasoa ibaia, hortaz, amaieran (-a) duten herri-izen guztien kasu berekoa da:
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
esaterako, Hondarribia (-a), eta hortik Hondarribian, Hondarribiarekin...; baina
Hondarribira, Hondarribiko, eta abar. Beste horrenbeste gertatzen da ondoan
determinatzaile bat (gure Hondarribi hura) edo adjektibo bat (Hondarribi maitea)
daramanean. Izan ere, herria, ibaia eta abar ez dira ez determinatzaileak ez
adjektiboak, izenak baizik. Beraz, Bidasoa ibaia ´´Xorroxin ur-jauzian sortu eta
Txingudin itsasoratzen da´´, Aranea ibaia, eta abar.
Data: 20120510
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Deklinabidea: Lurra, lur; Eguzkia, eguzki; Ilargia, ilargi
Galdera:
Nola deklinatu behar da Lurra (gure planetaren izena)?
Erantzuna:
Hauxe da Hiztegi Batuko sarrera: ´´Lurra iz. [mugatua] Astron.: gure planeta
Lurra da´´. Horrek ez du esan nahi -a berezkorik duenik edo deklinabide berezirik
duenik. Idazkerari dagokionez, lur arrunta letra xehez idatzi behar da, eta Lurra,
planeta, letra larriz hasita; baina biak berdin deklinatzen dira. Ikus, besteak beste,
ondorengo adibide hauek:
- Zenbat lur behar du landare horrek? / Zenbat Lur ote dira galaxia hartan?
- Oso garesti dago lurra. / Satelitetik ederki ikusten da Lurra.
- Luze-luze etzanda zegoen lurrean. / Milaka milioi lagun bizi gara Lurrean.
- Ur eske dago lurraren jabea. / Berotasun handia da Lurraren erdigunean.
- Hankaz gora bota zuen lurrera. / Suziria ezin da espaziotik Lurrera itzuli.
- Jaso ezazue haur hori lurretik. / Zenbat kilometro dago Lurretik Saturnora
Partitiboa dela eta, jakingarria da Xabier Kintanak egindako ohar hauxe:
- Partitiboarekin ez da hain erraza adibide ´´normalik´´ jartzea, era horretakoak
euskaraz gutxitan entzun eta erabili ditugulako. Halere, uste dut zuzena dela
honelakoak esatea: Kometa handi hark jo izan bagintu, orain Lurrik ere (edota,
Lurra bera ere) ez legoke. Bonba atomikoak bertan lehertuz gero, Bilborik gabe
geldituko ginateke esan genezakeen bezala. Zientzia fikzioaz mintzatuz, adibidez,
XWZ planetako erasoa jasan ondoren, agur betiko: gehiago Lurrik ez, eta abar. (X.
Kintana)
Beraz, Lurra, Eguzkia eta Ilargia izenak arrunki eta inolako berezitasunik gabe
deklinatzen dira eta letra larriz hasita idazten dira astronomiako edota astrofisikako
testuetan; baina letra xehez idazten dira testuinguru berezi horietatik kanpo.
Adibidez:
- Satelite bakarra du Lurrak: Ilargia. / Zerua hodeituta dago, eta ezin ikusiko dugu
ilargia.
- Merkurio da Eguzkitik gertuen dagoen planeta. / Gogotik berotzen du gaur
eguzkiak.
Data: 20120103
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
etxeko lanak, Bilboko autobusa, mendiko botak, mendirako
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Bota hauek mendirako dira zuzena dela uste dut, baina Mendiko botak garestiak
dira esan behar dela. Berdin, etxeko lanak, baserriko bidea, Bilboko autobusa
(baserrirako bidea, Bilborako autobusa) eta abar. Zuzen al nago?
Erantzuna:
Bai. Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 519.
or.), hauxe da, besteak beste, lan sarreran datorren adibidea: etxeko lanak.
Bota hauek mendirako dira zuzena da eta horrelaxe erabili behar da, eta Mendiko
botak garestiak dira ere bai.
Beste adibideetan ageri diren formak, -ko eta -rako, biak erabil daitezke, eta biak
dira baliokideak (erabilera horretan); baina ohiko erabileran egokiena da etxeko
lanak, mendiko botak, baserriko bidea, Bilboko autobusa eta abar erabiltzea.
Hona zer dioen Euskaltzaindiaren Euskal gramatika laburra: Perpaus bakuna
liburuak 6.2.2. eta 21.10.5. puntuetan:
Etxerako bezalako hitzak, dena den, tradizioan adizlagun bezala erabili izan badira
ere, ez dezagun ahantz etxeko, laneko eta betiko bezalako adizlagunak, inesiboaren
gainean sortuak alegia, aski hedatuak daudela ekialdeko euskalkietan.
(...) galdetzailea inesiboan oinarritu beharrean adlatiboan ere oinarritzen ahal da,
batez ere lekua eta ekintza adierazten duenean (ez hainbeste, bestela, denborarekin
loturik dagoenean).
Nongo, noizko eta zertako izenlagunak nahiz adizlagunak izan daitezke,
testuinguruaren arabera. Tradizio handia du euskarak honetan, eta egun ere hala
erabiltzen da euskara mintzatuan leku anitzetan, batez ere ekialdean.
Aldeak alde, Euskaltzaindiaren 20. arauak hauxe dio:
Idazleen erabilera eta deklinabideko egituratze formala kontuan hartuta, garbi dago
betiko dela [eta ez betirako] forma egokia Euskal Herri osoari begira eta
aditzondoa + ko forma dela hobetsi beharrekoa. Hortaz, gaurko, biharko...
bezalaxe, atzoko, etziko, sekulako, luzaroko eta betiko bezalako formak dira
aditzondoentzako hobesten direnak.
Horrez gainera, ikus datu-base honetako igoera sarrera.
Data: 20130603
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
eurotan, litrotan, ehunekotan
Galdera:
Zuzena al da Prezioak pezetatan ageri dira oraindik esaldia?
Erantzuna:
Bai. Batzuetan, unitate-izena bera deklinatu behar izaten da, zenbatzailerik gabe:
Prezioak pezetatan ageri dira oraindik, eta eurotara pasatu behar dira. Horietan,
mugagabeko atzizkia erabiltzea dagokio.
- Distantziak, kilometrotan (km-tan); prezioak, eurotan (€-tan); datuak,
ehunekotan...
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako “litro” sarrera.
Data: 20100217
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
gau: gautan, gautako, gautatik, gautara, gautarako
Galdera:
Zuzena al da gau hitza, mugagabeko leku kasuetan, gautan, gautako, gautatik,
gautara eta gautarako deklinatzea?
Erantzuna:
Bai. Euskaltzaindiaren 29. arauak dioenez (ikus 'Diptongoz bukatzen diren izenen
deklinabidea'), diptongoz bukatzen diren hitzak, orohar, bokalez amaitzen diren
gainerako hitz guztiak bezala deklinatuko dira (alde batera utzirik lau zenbatzailea).
Salbuespenak ere bertan aipatzen dira, eta horietakoa da gau hitza; baina honako
hiru kasu hauetan bakarrik: gauez, gaueko eta gauean.
Arau horren atarian dator azalpena: 'Gau hitzak deklinabide berezia du. Euskalki
guztietako jokabideari jarraituz, -e- bokala tartekatzen du mugagabeko
instrumentalean eta singularreko leku kasuetan, kontsonantez amaituek egiten duten
bezala: gauez, gauean, gaueko. Baina, bestalde, -r- tartekatzen du bokalez amaituek
horrela egiten duten kasuetan: gaurik, gauri, gauren. Beraz, honako paradigma hau
izango luke hitz honek: gauk, gaurik, gauri, gauren, gauez mugagabean eta
gauean, gaueko, gauetik, gauera singularrean'.
Hortaz, zure galderakoak 'singularreko' leku kasuko salbuespenak ez direnez,
gautan, gautako, gautatik, gautara, gautarako formak dira zuzenak mugagabean.
Data: 20130307
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
goizean, goizetan, *goizez / trenez, trenean
Galdera:
Goizez eta goizean desberdindu behar dira? Muga garbiak dituzte? Goizez egiten
dut lan ongi esana dago ohitura adierazteko?
Erantzuna:
Gramatika batzordeak 1994. urtean Okerrak zuzenduz izeneko lan bat argitara eman
zuen (ikus Euskera 39. zbkia., 1994, 3; 916.-919. or.). Lan horren barruan, honako
artikulu hau aurkitu daiteke: <<–z instrumentalaren zenbait erabilera oker>>,
eta hor aipatzen diren bi kontu ekarriko ditut hona:
- Goizez mugagabea da, eta goizean mugatua; lehenbizikoa inespezifikoa da, eta
bigarrena espezifikoa, zehaztua. Horrela, inespezifikotasuna markatzen da trenez,
autoz adberbioen bitartez, eta espezifikotasuna zazpietako trenean, nire autoan eta
abarren bidez. Beraz, alde horretatik, ez dira berdinak instrumental mugagabeko
forma eta inesibo mugatukoa.
- Bestalde, esaten da egunez, gauez, garaiz/tenorez modukoak badirela
(inespezifikoak hauek ere); haien kideko espezifikoak ere bai; hau, adibidez: gaur
gauean. Alabaina, esaten da zenbait kasutan ez dagoela tradiziorik intrumental
mugagabean; adibidez, asteko egunen izenak eta hilen izenak inesibo mugatuan
erabiltzen dira (astelehenean, martxoan, abuztuan / ?astelehenez, ?martxoz, ?
abuztuz…); “gauza bera gertatzen da arratsez, arratsaldez, goizez bezalakoekin
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
ere”, esaten da literalki artikulu horretan; “ahozko eta idatzizko tradizioan
arratsaldean, arratsean, goizean… adizlagunak erabili baitira”.
Adibide hau zuzentzen da artikulu horretan: *Astelehen goizez etxean egiten du
lan, *astearte arratsez kanpoan.
Horren ordez, beste hau ematen da zuzentzat: Astelehen goizetan etxean egiten du
lan, astearte arratsetan kanpoan.
Beraz, esan daiteke goizez formak ez duela tradiziorik, eta goizean/goizetan direla
erabiltzekoak, lehenbizikoa espezifikoa (inesibo mugatua, zehaztua: goizean izan
naiz gurasoen etxean) eta bigarrena ohitura-edo adierazteko (goizetan joaten naiz
mendi-itzulitxo bat egitera).
Data: 20120524
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
harekin, haiekin; berarekin, berekin
Galdera:
Zalantza daukat berekin hitzarekin. Ahozko erabileran, bera hitzaren singularreko
deklinazio moduan erabiltzen dut: berekin etorri naiz, berekin eraman du... Baina
ez dakit berekin hori ez ote den berarekin hitzaren laburdura. Horrela al da? Ala
zuzena da berekin erabiltzea singularrean?
Erantzuna:
Forma berretu edo indartuak berarekin eta berekin dira: bata singularrekoa
(berarekin) eta bestea pluralekoa (berekin), eta okerra da pluraleko berekin
erabiltzea singularreko berarekin erabili ordez.
Data: 20120123
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
hiru urtean/urtetan; urte askoko/askotako; hogei
urteko/urtetako/urteetako
Galdera:
Zuzena al da Kirolari horrek hiru urtetan irabazi irabazi du lasterketa: 2004an,
2008an eta 2012an esatea? Eta Zumetak urte askotako lana erakutsi du: azken 20
urteetakoa?
Erantzuna:
Bai, esaldi horiek biak zuzenak dira.
Euskaltzaindiaren 110. arautik hartutakoa da honako zati hau:
Inesiboko sintagma hauei dagokienez, mugagabea erabiltzea zilegi izanagatik,
mugatu singularra erabiltzea hobesten da honako kasu honetan: zenbatzailedun
sintagma horrek adierazten duen denbora etengabeko unitate bakar gisa hartzen
denean, hots, inesiboaren bidez prozesu edo gertaera baten iraupena adierazten
denean. Adibidez,
- Hiru astean asko hazi da haurra.
- Hiru urtean ikasi du euskara.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
- Lau urtean lan egin du Afrikan.
Hauetan denetan iraupena adierazten da.
Iraupenik adierazten ez denean, noski, mugagabeak ohiko lekua izango du. Hiru
urteko iraupena adierazi beharrean hiru urte desberdinetan gertatu den zerbait
adierazi nahi bada, mugagabea beharko da:
- Lau urtetan antolatu dute tanborrada.
Horraino arauaren aipamena. Horren arabera, hiru urte jarraian direnean, hiru
urtean da zuzena; baina hiru urte horiek jarraian ez direnean, hiru urtetan da
zuzena. Beraz, Kirolari horrek hiru urtetan irabazi irabazi du lasterketa: 2004an,
2008an eta 2012an da zuzena.
Bestalde, hona Euskaltzaindiaren 34. arautik hartutako beste zati hau:
Zenbaitetan -ko/-tako bikoteaz baliatzea ezinbestekoa izan dezakegu bereizketak
egiteko: zazpi urteko ardoa (botilan dagoen ardoak zazpi urte ditu), zazpi urtetako
ardoa (ardoa zazpi urtetan, ez zortzitan bildua izan da) eta zazpi urteetako ardoa
(aldez aurretik ezagutzen ditugun zazpi urte diferenteetan zehar bilduriko ardoa).
Horraino arauaren aipamena. Horren arabera, urte askotako lana (mugagabean,
asko tarteko delako) zuzena da eta azken 20 urteetakoa/urteotakoa (mugatu
pluralean, badakigulako zein diren urte horiek) ere zuzena da.
Data: 20150608
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Izen bikoteen deklinabidea: Bizkai-Gipuzkoetako, apiril-maiatzetan,
ekain-uztailetarako
Galdera:
Zuzena da 1909ko apiril-maiatzean, 1910eko urri-azaroko eta abar esatea edo
1909ko apirilA-maiatzean, 1910eko urriA-azaroko esan behar da?
Erantzuna:
Ez bata eta ez bestea. Euskaltzaindiak arautu gabeko kontua da hori; baina
eredugarria da Euskaltzaindiaren 151. arauaren izenburua: Espainia-FrantziETAKO
eskualdeen izenak, alegia.
Hortaz, nik dakidala, 1909ko apiril-maiatzETAN eta 1910eko urri-azaroETAKO da
erabilera egokia. Orobat, Azpeiti-AzkoitiETAKO bertsolariak, Bizkai-GipuzkoETAN
ibili, ekain-uztailETARAKO egitasmoak eta abar.
Adibide gehiago, hemen: Hitz elkartuen osaera eta idazkera, (53. or.), Mikel
Zalbide, Euskaltzaindia, 1992.
Data: 20150416
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Soziatiboa: -(r)ekin/-(a)z maitemindu, ahaztu, gogoratu, kezkatu,
nazkatu, aspertu, fidatu
Galdera:
Erabil al daiteke NOREKIN deklinabidea gogoratu, kezkatu, nazkatu, aspertu,
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
konturatu eta fidatu aditzekin? Zuzenak al dira zutaz maiteminduta nago eta
zurekin maiteminduta nago? Eta Beraz maiteminduta nago?
Erantzuna:
Bai, zuzenak dira zutaz maiteminduta nago eta zurekin maiteminduta nago.
Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I liburukiak '1.5.3.
Soziatiboa (-ekin)' atalean (ikus 289. or.) zera dio soziatiboaren erabileraz:
'Zenbait tokitan, instrumentala guti erabiltzen baita, normalean instrumentala
eskatuko luketen zenbait aditz soziatiboarekin erabili ohi da'. Eta adibide gisa
aipatzen ditu zure zerrendako konturatu eta gogoratu aditzak, baina konturatu
aditzaren erabilera hori ez du oso ontzat ematen.
Gainera, Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika Laburra liburuak dio
instrumentalaren ordez, zenbaitetan, bereziki instrumentalak tresna adierazten
duenean, 'soziatiboa ere erabiltzen ahal da lasai aski: mailuaz jo zuen, mailuarekin
jo zuen' (ikus 481.-486. or.).
Euskaltzaindiak ez du oraindik arautu instrumentalaren ordez soziatiboa onartzen
duten aditzen zerrenda. Nire ustez, zuk aipatzen dituzun gogoratu, kezkatu,
nazkatu, aspertu eta fidatu sail horretakoak dira; baita maitemindu eta ahaztu
ere. Besterik ere izango da, noski.
Bestalde, Gramatika batzordearen ustez, Beraz maiteminduta nago baino egokiagoa
litzateke Hartaz maiteminduta nago; izan ere, testuinguru horietan ez baita bera
erabiltzen instrumentala darabilten mintzoetan.
Data: 20140610
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Bahá-í
Galdera:
Zein da aukerarik onena ondorengo hauen bien artean?
1. Bahá'íak, Bahá'íei, Bahá'íekin, Bahá'íentzat
2. Bahá'ítarrak, Bahá'ítarrei, Bahá'ítarrekin, Bahá'ítarrentzat
Erantzuna:
Gramatika batzordearen ustez, eta hitzaren bukaerako -í atzizkia genitiboari
dagokiona denez, lehen aukera litzateke hobestekoa; hau da, -tar atzizkirik ez
daramana.
Horrez gainera, hitzaren eta kasu-markaren artean marra idaztea gomendatzen
dugu; baldin eta -í atzizkia mantendu nahi bada. Era honetara deklinatzea
gomendatzen dugu, beraz:
Bahá'í-ak, Bahá'í-ei, Bahá'í-ekin, Bahá'í-entzat eta abar.
Data: 1999/11/15
Erantzulea: Gramatika batzordea
zenbait, hainbat… mugatu pluralaren erabilera okerra
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Zenbait, hainbat + mugatu pluralaren erabilera okerra (batez ere -a berea duten
hitzetan) gero eta zabaltzenago ari da: zenbait animaliek, hainbat gauzek, zenbait
elizek…
Erantzuna:
Hala da. Gramatika batzordeak ere horixe aipatu zuen Okerrak Zuzenduz
txostenean, Leioako biltzarrean aurkeztu zuen hartan.
Data: 1996
Erantzulea: Gramatika batzordea
–(r)ik / -Ø / -etan / -en artean / -etatik / -etarik + adjektibo superlatiboa
Galdera:
Adjektibo bat superlatiboan jartzean, badira konplementua deklinatzeko molde
diferenteak. Irakasle gisa, badut nik partitiboa eta inesibo plurala bultzatzeko usaia
(esaterako, mutilIK xarmantena edo mutilETAN xarmantena, adibidez); baina nire
ikasleek ablatibo pluralera jotzen dute beti (demagun mutilETATIK xarmantena,
adibidez). Horiek denak zuzenak al dira?
Erantzuna:
Ez dugu uste txartzat ematekoa denik zure ikasleek egiten duten ablatibo pluraleko
erabilera hori (mutilETATIK xarmantena, alegia). Hala ere, zenbait zehaztapen egin
nahi genituzke erabileraren eta, batez ere, maiztasunaren gainean.
1. Zalantzarik gabe, gehien erabiltzen den kasua partitiboa da: mutilIK xarmantena.
2. Horretaz gainera Ø marka ere askotan erabili izan da: mutil xarmantena.
Sintagma mugatuak ditugunean, behintzat (perpaus erlatibo bat dugunean), oso
normala da: "gogoratzen ahal diren pixitegi ederrenak", "izan ditudan itz pozgarri ta
zintzoenak", "berari ezartzen dizkioten gertaera atsegin eta politenak" eta abar.
3. Inesibo plurala ere erabili izan da, baina gutxiagotan: mutilETAN xarmantena.
Hor ditugu "neskatxetan politena", "illobetan zintzoena", "neskañoetan ederrenak",
"filmetan onena" eta abar. Guzti eta denak agertzen direnean ere erabili ohi da:
"neska guztietan onena".
4. Postposizio-sintagma ere (gutxitan bada ere) erabili izan da: mutilEN ARTEAN
xarmantena. Batez ere guzti, erakusleak edo izenordainak erabiltzen direnean
agertzen da: "jostailu guztien artean onena", "zuen artean aundiena", "beren artean
aundiena" eta abar. Askoz gutxiagotan, izen arruntekin: "demonioen artean
politena".
5. Besteko mutilETATIK xarmantena ere erabili izan da; baina gutxitan, eta erabili,
batez ere, sintagma mugatuak direnean (erakusleak nahiz zenbatzaile mugatuak) eta
guzti agertzen denean: "bietatik onena", "damu bi onetatik onena", "aur oietatik
ederrenak", "aietatik onena", "otoitz guztietatik onena" eta abar. Askoz bakanago,
ordea, izen arruntekin: "zein da erreguetatik onena?".
6. Iparraldeko tradizioan erabili izan da mutilETARIK xarmantena; ez, hala ere, oso
sarri. Forma hori ere sintagma mugatuekin ("bost lagunetarik abilena", "aietarik
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
lehenak") eta, batez ere, guz(t)i agertzen denean: "guzietarik hotzena".
Beraz, ez zaigu iruditzen ablatiboaren erabilera hori gaitzestekoa denik; badirudi,
hala ere, tradizioan bestelako molde batzuek izan dutela nagusitasuna: ikus Euskal
Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I liburukia (1985eko argitaraldiko 279.-282.
or.).
Data: 2001/03/28
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
-an/-az
Galdera:
Badakit Urlia euskara batuan ari da hizketan zuzena dela, baina hizlari hori batuaz
ari da ala batuan ari da?
Erantzuna:
Biak ere zuzenak dira, baina adiera desberdina dute: lehena, ZERTAZ ari da;
bigarrena, NOLA ari da.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Aragoi leku-izena
Galdera:
Nola deklinatu behar da Aragoi NON kasuan: Aragoian, Aragoin edo nola?
Erantzuna:
Batasunerako, Aragoi forma hobetsi zuen Euskaltzaindiak; beraz, bokalez (nahiz
diptongoz) bukatzen diren izen berezien deklinabide-legez, Aragoin da forma
zuzena. Besteak beste, Orotariko Euskal Hiztegiko corpusean aurki daitezke hitz
horren forma deklinatuak: Aragoiko, Aragoin, Aragoira, Aragoitik eta abar.
Forma mugatukoak ere badira, baina batasunerako ontzat eman ez den forma
zaharraren gainean eratuak: Aragoan.
Data: 2001/03/28
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
asko-dun sintagmen komunztadura
Galdera:
Zuhaitz asko landatu genuen ala genituen?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Biak dira zuzenak.
Data: 1996
Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
bero, gogo, maitasun, gorroto... handia ala asko?
Galdera:
"Izen zenbakaitz eta neurgaitzek (bero, gogo, maitasun, gorroto...) handi edo luze
hartu behar dute, eta ez asko."
Hala dio Euskal Gramatika Laburrak; baina gogo gutxi zilegi al da, edo jaramon
gutxi?
Erantzuna:
Zilegi da, bai.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
bestek / besteek / beste batzuek
Galdera:
Zer alde dago bestek / besteek / beste batzuek formen artean? Esaterako, bestek zer
dioen esaldian, bestek forma erabiltzen da.
Erantzuna:
Zuk eman duzun bestek zer dioen adibidean, beste izenordaina da; beraz,
mugatzailerik gabe erabiltzekoa.
Gainontzeko kasuetan, beste determinatzailea da, eta izen bati edo izenordain bati
lagunduz agertzen da; beraz, kasu horietan determinatzaileren bat izango du
izen-sintagmak, mugatzailea nahiz zenbatzailea.
- Beste (gizon)ek ………… besteek
- Beste (gizon) batzuek ….. beste batzuek
Ez, ordea, beste izenordainak.
Zehaztapen gehiago nahi izanez gero, ikus Euskal Gramatika: Lehen Urratsak,
EGLU, I liburukiko 2.2.3. azpiatala, "Beste, izenordain" izenekoa.
Data: 2001/04/11
Erantzulea: Gramatika batzordea
denetik, denetarik, baina denetatik?
Galdera:
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Aztertuko dugu.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Euroa
Galdera:
Zein forma dira hobestekoak euro hitzaren idazkera eta erabilera batuan?
Erantzuna:
Gramatika batzordearen ustez, forma hauek hobetsi behar dira: txanponak eurotan,
txanponak euro(-)zentimotan, euro bat eta 5 zentimo, 10 euro(-)zentimo, 20
zentimo, 2 eurokoa, 5 eurokoa, 10 eurokoa, 50 eurokoa, 2 euro(-)zentimokoa, 2
zentimokoa, 5 zentimoko txanpona, 5 euro(-)zentimoko txanpona, 5 euroko billetea,
50 euroko billetea... Hala ere, txanponak eurotan/euroetan, salneurria
eurotan/euroetan forma biak dira onartzekoak.
Galderak egiteko, berriz, forma hauek onartzen ditugu: Zenbatean? (ez
*zenbatetan) edo Zenbat eurotan/euroan? (biak zuzenak). Jakina, ez dira
onargarriak *zein euroan, *edozein euroan eta gisakoak.
Erantzunak eta, honela: 3 euroan/eurotan dago ardoa, 100 eurora/eurotara igo da
salneurria, 500 eurotik/eurotatik gora ekarri (euroan, eurora, eurotik... zuzenak dira
diru-kopuruak kantitate osoak direnean).
Txanponak: 1 euro (ahoz, euro bat esan), 2 euro, 1 euro(-)zentimo (ahoz,
eurozentimo bat esan), 2 euro(-)zentimo, 5 euro(-)zentimo, 10 euro(-)zentimo, 20
euro(-)zentimo eta 50 euro(-)zentimo.
Billeteak: 5 euro, 10 euro, 20 euro, 50 euro, 100 euro, 200 euro eta 500 euro.
Jakina, 34. arauaren arabera, 10 euroko billetea eta abar hobesten ditugu.
Hitz elkarketaren bidez eman dugun euro(-)zentimo egituran, denboraren poderioz,
lehen osagaia galduz joango da seguruenik, eta 2 euro(-)zentimo esan beharrean 2
zentimo esango da. Hala ere, hitz elkartu osoa emango genuke, oraingoz.
Txekeen idazkeraz, berriz, Euskaltzaindiak ez du ezer berezirik erabaki, zenbakien
idazkera orokorraz araututakoaz besterik.
Data: 2002/03/01
Erantzulea: Gramatika batzordea
Dokumentua: EURO-A DELA ETA (irizpena ) http://www.euskaltzaindia.net/dok/jagonet/Euroa.pdf
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Dokumentua: 34. araua (araua ) http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0034.pdf
ezkerrean/ezkerretan
Galdera:
Zein da formarik egokiena, ezkerrean ala ezkerretan?
Erantzuna:
Biak erabili izan dira, ezkerrean eta ezkerretan. Batasunerako ez dugu oraindaino
Euskaltzaindiaren erabakirik; nahiz eta, Orotariko Euskal Hiztegiaren corpuseko
datuak ikusirik, ezkerrean gehiagotan erabilia izan.
Data: 2001/04/11
Erantzulea: Gramatika batzordea
gai, jai…
Galdera:
Instrumentalean, nola deklinatzen dira monosilaboak, gai, jai eta abar?
Erantzuna:
29. arauan azaldu zuen Euskaltzaindiak zein den diptongoz amaitzen diren izenen
deklinabidea. Eta arau horretan zehazten da monosilaboek instrumentalean edozein
gaiez edo jaiez jai behar dutela.
Data: 2000
Erantzulea: Araua
Hainbat litro ur
Galdera:
Kopurua mugagabea denean, nola deklinatu behar da neurri-unitatea? Adibidez:
Zenbat balio du hiru litro urak / hiru litro urek / hiru litrok ur?
Erantzuna:
Ergatiboan hiru litro urek behar du; beraz, Zenbat balio du hiru litro urek?
Data: 2001/03/28
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
inguru + ergatiboa
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Badakit "bost mila lagun inguru bildu ziren" zuzena dela; baina, NORK kasuko
ergatiboaren marka jarri behar izanez gero, zein hitz deklinatu behar da?
Erantzuna:
Gramatika batzordearen ustez, "bost mila lagun inguru" sintagma osoak hartuko
luke ergatiboaren marka; beraz, "bost mila lagun inguruk parte hartu zuten
lasterketan", adibidez.
Hala ere, esan behar da Euskaltzaindiak ez duela ezer adierazi, orain arte, egitura
horri buruz ; bestalde, Orotariko Euskal Hiztegiko corpusean ere ergatibodun
adibiderik ez da ageri. Bai, ordea, bestelako kasu batzuk. Hona hemen adibide bi:
- Arribildik lau legua ingurutik at.
- Laur mila urte ingururen buruan.
Data: 2001/04/11
Erantzulea: Gramatika batzordea
-ko / -ren mapa
Galdera:
Nola esan behar da: Euskal Herriko mapa ala Euskal Herriaren mapa? Agian
Euskal Herri mapa?
Erantzuna:
Egitura horien artean erabiliena, dudarik gabe, Euskal Herriko mapa litzateke. Hori
da erabili izan dena eta erabiltzen dena. Dena den, horrek ez du esan nahi Euskal
Herriaren mapa gramatikalki gaizki dagoenik.
Data: 1997/04/07
Erantzulea: Gramatika batzordea
-ko eta -ren izenlagunak
Galdera:
Zer-nola esan behar da:
ikastolako/ikastolaren zuzendari,
alderdiko/alderdiaren bozeramaile,
agiriak faltsutzeko delitua/agiriak faltsutzearen delitua,
nobela euskaratzeko lana/nobela euskaratzearen lana…?
Erantzuna:
Askotan, bi izenlagun-motak dira zilegi. Oso zaila da arau zehatza ematea.
Adibidez, badirudi nobela euskaratzeko lana zuzenagoa dela; baina nobela
euskaratzearen ondorioa erabat onargarria da. Ikastolako zuzendaria ere guztiz
onargarria da. Dena den, azterketa patxadazkoagoa eskatzen du auzi honek,
literaturako erabilerak aztertuaz.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
-ko/-zko
Galdera:
Nola da: kalitateko haragia ala kalitatezko haragia?
Erantzuna:
Erabaki gabe dago adibide konkretu hori. Bestela ere arazo korapilatsua da.
Nolanahi ere, argi dago izenondoa erantsiko bagenu ez litzatekeela zalantzarik
egongo: kalitate oneko haragia.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
kontuan/kontutan
Galdera:
Hauek guztiak kontutan hartu behar dituzu, ala kontuan hartu behar dituzu?
Erantzuna:
Kontuan hartu da Hiztegi Batuan jaso dena. Hori da, beraz, batasunerako forma
egokia.
Data: 2000
Erantzulea: Araua
nahikoa, hamaika eta abar: singularra ala plurala?
Galdera:
Nahikoa, hamaika eta horrelakoen komunztadura nola egin behar da: singularrean
ala pluralean? Hamaika buruhauste izan ditut ala dut?
Erantzuna:
Biak dira zuzenak.
Data: 1996
Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
Nirekin bizi den lagunarekin / Ni bizi naizen lagunarekin
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Zuzena da Ni bizi naizen lagunarekin joan naiz mendira perpausa ala nahitaez esan
behar da Nirekin bizi den lagunarekin joan naiz mendira?
Erantzuna:
Lehendabizikoa ere zuzena da, eta ez da nahitaez bigarrena erabili behar (ikus
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak, EGLU, V, (Mendeko perpausak, 1) liburukiko
184.-197. or., eta bereziki 189. orrialdean <<Kasu paralelismoa>> izeneko
azpiatala).
Data: 2001/03/ 12
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazkaria
Dokumentua: Erlatiboaz eta utzi eta debekatu aditzen erregimenaz (irizpena ) http://www.euskaltzaindia.net/dok/jagonet/Erlatiboaz1.pdf
nondik
Galdera:
"Nondik" deklinatzerakoan, nola jokatu behar da hitz arruntekin, bukaeran -n edo -l
duten hitzetan?
barrendik/barrenetik
ehundik gora / ehunetik gora
hurbildik/hurbiletik
urrungo, urrundik / urruneko, urrunetik
Erantzuna:
Bietako erabilerak aurki daitezke. Aztertuko dugu batasunerako araurik edo
gomendiorik ematea komeni den.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
-tzat/-tzako
Galdera:
Zuretzat ala zuretzako, zein da zuzena?
Erantzuna:
Biak zuzenak dira. Berez, -tzat da adizlaguna eta -tzako izenlaguna, baina oso
hedatua dago -tzako adizlagun bezala erabiltzea. Deklinabideko baturako formak
eman zirenetik ez da ezer esan auzi honetaz.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
–tzat atzizkia ts, tz txistukari afrikatuen ondoren
Galdera:
Nola erabili behar da -TZAT atzizkia ts, tz txistukari afrikatuen ondoren? Esaterako,
trakets gehi –tzat: trakestzat/traketstzat/trakets-tzat...? Eta-tz gehi –tzat?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du ezer esan, oraingoz, arazo morfofonologiko horretaz. Hala
ere, badirudi galderan ematen diren trakestzat/traketstzat/trakets-tzat formen artean
dagoela hautua. Aukera horien artean zein nagusitu den ikusteko, Orotariko Euskal
Hiztegia (OEH) aztertu dugu eta, OEHko corpuseko datuen arabera, honako
ondorio hauek atera:
1. Trakets-tzat, motz-tzat: hau da, marratxoa erabiltzea. Badirudi gaur egungo
idazleren batek edo bestek erabili izan duela baliabide hori; baina OEHko
corpusean ez dugu aurkitu horren aztarrenik.
2. Traketstzat, motztzat: hau da, txistukari afrikatua + txistukari afrikatua. Oso
erabilera urrikoa dugu baliabide hori ere. OEHko corpusean oso adibide bakanak
aurkitu ditugu: V. Mogelen utstzat, S. Pouvreauren motztzen eta pitztzen, eta J.
Duvoisinen botztzen. Horiek besterik ez.
3. Trakestzat, moztzat: hau da, txistukari frikaria + txistukari afrikatua. Nahiz eta
adibide gehiegi aurkitu ez OEHko corpusean, ezagun da forma hori nagusitu dela
tradizioan. Txistukari afrikatua frikari bihurtu da honako adibideetan: ustzat,
amestzat, arroztzat; eta aditzetan, zorrozten, pozten, orrazten, mozten, aberasten,
histen, pizte... Jatorriz txistukari afrikatua izan beharrean frikaria duten kasuetan ere
ez da arazorik izan kontsonante afrikatuz hasten den atzizkia hartzerakoan:
deustzat, eskastzat, espostzat, ezdeustzat, mesiastzat, apheztzat, arteztzat,
ezereztzat; eta aditzetan, ikusten, pozten, ezerezten, naasten eta beste.
Beraz, hirugarren baliabide horren alde daude tradizioko datuak.
Data: 2001/03/28
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
-tzat prolatiboa
Galdera:
Nola deklinatu hitzaren bukaera afrikatua denean? Adibidez, ardatz:
ardatz + tzat: ardaztzat, ardatzat… ardaztako…?
Euskaltzaindiak ez du deus esan honetaz, guk dakigula. Dena dela, Euskal
Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), I liburukian behin agertzen da kasu hori
idatzita. Zalantza dugu horrek berarekin ote dakarren gomendio-araua. Adibidea
(224. or.): Jende zenbakaiztzat hartua bait da (sic).
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du eman horretaz inolako araurik.
Data: 1996
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
-xe
Galdera:
Horrako -xe hori zer da, atzizkia ala tartekia? Alegia, zertan dira ezberdinak
atzeraxeago eta atzeragoxe?
Erantzuna:
Baliokideak dira. Esana dago Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU)
liburukian -xe- indartzailea bi lekuetan joan daitekeela.
Data: 1996
Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
-z/-(r)ekin
Galdera:
Zer ezberdintasun dago -(r)ekin soziatiboaren eta -z instrumentalaren artean? Noiz
erabili behar da bata eta noiz bestea? Labanaz hil zuen / labanarekin hil zuen.
Buruz errematatu du / buruarekin errematatu du
Erantzuna:
Euskalkien arabera, instrumentalaren lekua asko aldatzen da (ikus Euskal
Gramatika Laburra, 481.-486. or.).
Erabileraz, berriz, Euskal Gramatika Laburrak dio "soziatiboa ere erabiltzen ahal
da lasai aski". Hala ere Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki horretaz.
Literatura-tradizioa aztertu eta emango da erantzuna.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Adjektiboa nola deklinatu aditz kopulatiboekin: Ez, mutil! Bai, gizona!
Galdera:
Aditz kopulatiboekin atributo-funtzioa egiten duena adjektiboa bada, nola deklinatu
behar dugu: mugatuan ala mugagabean?
a) Andoni irakasle ona da / Andoni irakasle on da
b) Eta bokatiboekin? Ez, mutil! Bai, gizona!
Erantzuna:
a) Mugatua da hobestekoa: alegia, Andoni irakasle ona da. Beste egituraren
testigantza batzuk badira literaturan, baina aspaldikoak dira (XVI. eta XVII.
mendeetakoak). Orduz gero, mugatua nagusitu zaio mugagabeari, atributua (izena +
izenondoa) den kasuetan behintzat.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
b) Ezin esan daiteke, gramatika-liburu batzuetan esan izan den bezala, bokatiboak
nahitaez mugagabean joan behar duenik. Biak dira onartzekoak, Ez, mutil! eta Bai,
gizona!. Horixe diogu Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I liburukian ere
(ikus 1991ko argitalpeneko 225. or.). Gainera, mugatua nahitaezkoa da zenbait
izenekin (Bai, jauna!, adibidez). Bestalde, euskalkiak ere zerikusia izan dezake
bataren eta bestearen erabileran.
Data: 2001/05/08
Erantzulea: Gramatika batzordea
Deklinabidea: "n, l, s, z, tz" edo "r" letraz amaitzen diren leku-izenak:
Irun, Madril, Paris, Zarautz, Eibar...
Galdera:
Lekuzko kasuetan nola deklinatzen dira "n, l, s, z, tz" edo "r" letraz amaitzen diren
herrien izenak? Adibidez, Irun, Madril, Paris, Zarautz, Eibar...
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I liburukian dator
(ikus 412. or.) kontsonantez amaitutako leku-izen berezien deklinabidearen berri.
Hor ematen direnak Euskaltzaindiak batasunerako eskaini dituen erabakiak
liburuan ere (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila, 1992) ageri dira.
Honela da kontua, adibidez, Eibarren kasuan: Eibar, Eibarreko/Eibarko,
Eibarrera/Eibarra, Eibarrerantz/Eibarrantz, Eibarretik/Eibartik eta abar. Bi formak
(Eibarreko/Eibarko eta abar) zuzenak dira.
Kontsonante guztietarako balio du paradigma horrek, non eta ez dagoen
morfofonologiazko egokitzapenen bat egin beharrik (adibidez, bukaeran "-tz" duten
izenetan, ondoren kontsonantez hasten bada kasu-marka, bukaerako hori "-z" bilaka
daiteke: Zarautz, Zarauztik/Zarautzetik eta abar).
Beste kasu batzuetan, "-tik" ablatiboaren forma ahostundu egiten da (eta "-dik"
bilakatu), baldin eta aurretik daraman izena "-l" nahiz "-n" bukaeraduna bada:
Madril, Madrildik/Madriletik; Irun, Irundik/Irunetik eta abar.
Beste horrenbeste gertatzen da "-ko" kasu-markarekin ere: Madril,
Madrilgo/Madrileko; Irun, Irungo/Iruneko eta abar.
Data: 2002/01/08
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Deklinabidea: taulak edo eskema orokorrak.
Galdera:
Non aurki dezaket deklinabidea? Orokorrean, alegia: taulak edota eskemak.
Erantzuna:
Deklinabideari buruz, jakizu, oraingoz hauxe bakarrik daukagula Interneten:
"Euskaltzaindiaren Arauak" saileko 8.a ("Zenbakien deklinabideaz"), 12.a ("BAT
eta BATZUK-en deklinabidea") eta 29.a ("Diptongoz bukatzen diren izenen
deklinabidea"). Beraz, hortik aurrerakoa, eta bereziki zuk eskatzen duzun taula edo
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
eskema orokorra, paperezko argitalpenean begiratu beharko duzu: hain zuzen ere,
Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I liburukiko 405. orrialdetik
aurrerakoetan (1991ko argitalpenean).
Data: 2001/05/28
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Deklinabidea: zer edo zer, baten bat
Galdera:
"Zer edo zer" deklinatzekotan, zelan deklinatuko litzateke: "zerk edo zerk", "zeri
edo zeri"?
Erantzuna:
Ez, ez dira zuk diozun bezala deklinatzen; baizik eta "zer edo zerk" eta "zer edo
zeri".
Era horretako egiturak aipatzen dira Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen
Urratsak, EGLU, I liburukian (ikus 51. or.), baina NOR kasuan, bestelako
deklinabiderik gabe. EGLU horretan, "zer edo zerk" eta "zer edo zeri" horien
zentzukidea (eta egituraz ere antzekoa) den beste egitura bat ematen da ergatiboan:
"baten bat", alegia. Honela deklinatzen da: "baten batek lagunduko digu", "bat
edoren batek esango zion"...
"Zer edo zer"i dagokionez, ahozko hizkuntzari begiratu besterik ez dugu:
"zeoze(r)k kalte egin dio, zeoze(r)tan pasatu beharko dugu denbora" eta abar.
Literaturan ere baditugu adibideak:
- Yainkoarekiko zer-edo-zerk bultzatzen bainau (J. Zaitegi, Sopokelen antzerkiak,
149. or.).
- Beste zer-edo-zergatik (M. Lekuona, Santa Klararen kanta zahar bat, 117. or.).
Data: 2002/02/04
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Delkinabidea: buruz/buruzko
Galdera:
Birdeklinabidearen inguruko hainbat zalantza:
´´Zenbat liburu irakurri dituzu animaliei buruz?´´ ala ´´zenbat liburu irakurri dituzu
animaliei buruzkoak?´´ ; ´´komentario asko entzun dut gai horri buruz´´ ala
´´komentario asko entzun dut gai horri buruzkoa´´?. Beste esaldi honetan ez
daukagu inolako zalantzarik: ´´irakurri ditudan liburuak maitasunari buruzkoak dira
´´ eta ez ´´irakurri ditudan liburuak maitasunari buruz dira´´. Ez da hala?
Erantzuna:
- Zenbat liburu irakurri dituzu animaliei buruz? ala Zenbat liburu irakurri dituzu
animaliei buruzkoak? Biak ondo.
- Komentario asko entzun dut gai horri buruz ala Komentario asko entzun dut gai
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
horri buruzkoa. Lehendabizikoa ondo; bigarrenak buruzkoak behar du.
- Irakurri ditudan liburuak maitasunari buruzkoak dira ala Irakurri ditudan
liburuak maitasunari buruz dira. Biak ondo.
Era horretako perpausetan bi aukerak (buruz nahiz buruzkoak) ondo daude
Gramatika batzordearen ustez; hori bai, betiere izenlaguna atzeratzen zaion
izen-sintagma absolutiboan delarik. Ezinezkoa baita honako perpaus hau egitea:
*Liburu batean irakurri dut nazionalismoari buruz.
Absolutiboan doalarik, bai, ordea: Liburu bat irakurri dut nazionalismoari buruz.
Data: 2001/03/12
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazkaria
Dokumentua: BURUZ ala BURUZKOAK (irizpena ) http://www.euskaltzaindia.net/dok/jagonet/Buruz.pdf
Denbora adieraztekoak
Galdera:
Zortzi ordu egon naiz zure zain zuzena da ala zortzi orduan egon naiz zure zain
behar du?
Erantzuna:
Zortzi ordu egon zain bezalakoak ondo daude (ikus Euskal Gramatika Laburrak
absolutibo kasuaz dioena). Eta, horren ondoan, zortzi orduan egon naiz eta zortzi
orduz egon naiz ere zuzenak dira.
Data: 1996
Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
Ehunekoak (%)
Galdera:
Ehunekoak idazterakoan nola deklinatu behar ditugu: mugagabearen eta mugatu
singularraren artean zein hobetsi? Adibidez:
- Emakumezkoen %22k idatzi dute
- Emakumezko %22k idatzi dute
- Emakumezko %22ek idatzi dute
- Emakumezkoen %22ek idatzi dute
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du, oraingoz, ezer erabaki auzi horretaz; baina zuk emandako
adibideetatik lehendabizikoa bakarrik da zuzena: "emakumezkoen %22k". Izan ere,
"emakumezko" bezalako forma soilak ez dira zuzenak balio partitiboa emateko:
"emakumezkoen", "emakumezkoen artean/artetik", "emakumezkoetatik" edo
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
"emakumezkoetarik" (iparraldean) behar du.
Bestalde, azkenekoa ere ez da zuzena; zalantza, izatekotan, mugagabearen
(emakumezkoen %22k) eta mugatu singularraren (emakumezkoen %22ak) artean
izango litzateke; baina mugatu pluralarekin ez dago zalantzarik, okerra baita
(*emakumezkoen %22ek).
Data: 2001/10/16
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Horrez gain, horrezaz gain, horretaz gain
Galdera:
Zuzenak al dira "horrez gain", "horrezaz gain" eta "horretaz gain" hirurak?
Erantzuna:
Bai, forma zuzenak dira "horrez gain", "horrezaz gain" eta "horretaz gain". Hirurak
euskara batukotzat ematen dira Bergarako Biltzar ondoko erabakiak liburuan (ikus
Euskera aldizkaria, 1979koa).
Komeni da argi uztea, okerbiderako tentaziorik egon ez dadin, "horrez" forma
ontzat ematen dela "honez gain", "horrez gain" gisako erabileretarako bakarrik.
Alegia, ez dela esan behar "*etxe horrez mintzatu gara": Bergarako Biltzar ondoko
erabakiak liburuko 23. orrialdean dator zehaztapen hori.
Gramatika batzordeak behinola jakinarazi zidanez, euskara batukotzat ematen da
"horretaz guztiaz gain" forma ere. Beraz, zuzena da.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako -ez/-etaz atzizkiak sarrera.
Data: 2001/05/31
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Inoren
Galdera:
Zein da zuzena, "ez dio inoren aholkuari kasurik egiten" ala "ez dio inoren aholkuri
kasurik egiten"?
Erantzuna:
Zalantzarik gabe, mugatua dagokio "inoren" horri: "ez dio inoren aholkuari kasurik
egiten".
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak adibide hauek dakartza, besteak
beste:
- Enaiz, neronez, inoren aultasunak agertzen zalea (R.M. Azkue, Ardi Galdua, 117.
or.)
- Irugarrenian, inoren kaltiagaz esaten dirian guzurrak (Fray Bartolome,
Ikasikizunak, 2, 172. or.).
- Ez dira inoren barrena iharrosteko gai (K. Mitxelena, Idazlan hautatuak, 130. or.).
Jakina denez, batzuetan, testuinguruak hala eskaturik, partitiboan (beraz,
mugagabean) doan izenen batekin erabili behar da: "Ez dut inoren aholkurik
entzungo".
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Data: 2002/02/04
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Iraupena edo denbora-bitartea
Galdera:
Iraupena edo denbora-bitartea adierazten duten adizlagunak singularrean erabiltzea
gaizki al dago?
Handik hiru urtera, lau egunean egin zuen lana, denbora gutxian... Kantitateekin
eta magnitudeen unitateekin ere antzeko zerbait gertatzen da: 200.000 pezetatik
gorako soldatak, ni nengoen tokitik lau metrora zegoen.
Erantzuna:
Iraupena eta maiztasuna adierazten duten sintagma zenbatzailedunetan mugatu
singularra noiz erabil daitekeen izeneko arauan (110. arauan) hala esaten da:
"inesiboko sintagma hauei dagokienez (...) mugatu singularra erabiltzea hobesten
da honako kasu honetan: zenbatzailedun sintagma horrek adierazten duen denbora
etengabeko unitate bakar gisa hartzen denean (hiru astean, hiru urtean, lau
urtean)". Beraz, lau egunean edo denbora gutxian.
Ez da oraindik araurik eman -ra atzizkiaren erabileraz. Hala ere, ezer esaten ez den
bitartean, argi dago Hegoaldean tradizio handia dutela handik hiru urtera edo ni
nengoen tokitik lau metrora bezalako egiturek. Gomendio edo araurik ematen ez
den arte, beraz, guztiz zilegi da horrelakoak erabiltzea.
Data: 2000
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
-ko/-ren (etxeko jabea / etxearen jabea) NONGO/NOREN
Galdera:
Zein da forma zuzena, etxeko jabea ala etxearen jabea?
Erantzuna:
Zalantza hori argitzeko, esanahi bereizkuntza hauxe egin beharra dago:
Batetik, etxearen jabea da eraikuntza horren legezko jabea.
Bestetik, etxeko jauna, etxeko nagusia, etxeko nagusi jauna (edo etxekoandrea) da
egoitza horretan bizi direnen buru egiten duena.
Sarritan, gainera, biak pertsona berbera dira; maizterrak izan ezean.
Data: 2001/04/19
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Mugagabea eta aditza: singularrean ala pluralean?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
17 urte dut ala 17 urte ditut?
Erantzuna:
Biak dira zuzenak. Dena den gaur euskaldun gehienek 17 urte ditut esaten dute,
baita Iparraldean ere.
Data: 1996
Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
Mugagabean, udalerri eta kontsulatu
Galdera:
Errolda-agiri batean zein udalerriTIK eta zein kontsulatuTIK formak ikusi ditugu
eta, zalantza sortu zaigu mugagabearen erabileraz. Ez al luke behar zein
udalerriTATIK eta zein kontsulatuTATIK mugagabean?
Erantzuna:
Bai, inongo zalantzarik gabe. Bokalez bukatuak, mugagabean, -tatik (edo -tarik)
atzizkia hartzen dute, eta Euskaltzaindiak horrelaxe arautu du. Beraz, zein
kontsulatutatik eta zein udalerritatik dira forma zuzenak.
Data: 2001/03/21
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Mugagabearen erabilera: "bototan/botoetan galdu; urte
luzetan/luzeetan"
Galdera:
Oso maiz irakurtzen ditut "halakok galdu du bototan" gisako esaldiak; baina, nire
ustez, "botoetan" behar luke. Beste batzuetan zalantza gehiago egiten dut: adibidez,
"urte luzetan / urte luzeetan". Zein da egokiena?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I liburukian (ikus
78.-81. or.) azaltzen da mugagabearen erabilera. Gure ustez, "bototan galdu du" ez
da egokitzen han azaltzen den kasuistikara. Honako kasu hau litzateke gertukoena:
""-n" edo "-z" kasu-markak dituztenetan mugagabea erabil daiteke, adberbio
antzeko balioa hartzen dutenean: "elurretan, eguzkitan, sutan..."". Baina esapideen
gisako egiturak dira horiek, eta mugagabea ez da kasu honetan edozein izenekin
erabiltzekoa. Beraz, "botoetan galdu" da hobestekoa.
Ibon Sarasolak ere Euskara batuaren ajeak liburuan dio (ikus 119. or., "kontuan
izan" sarrera) oro har mugagabea ez dela burujabea, zenbatzaileren bat behar duela
edo, bestela, esapideetan baizik ez daitekeela erabili. Osterantzean, forma mugatuak
(singularra "taldean, kontuan, dudan" nahiz plurala "taldeetan") erabili behar direla.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Gaztelaniaren eraginari egozten dio Sarasolak mugagabeko egituren ugalketaren
errua: gaztelaniaz artikulurik gabe dagoena, euskaraz mugagabean. Neurri batean
ados gaude baieztapen horrekin.
Gu geu "urte luzeetan" eta "jai arratsaldeetan"en aldeko gara, nahiz eta
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian mugagabeko adibideak ere ugariak
izan kasu horietan.
Data: 2001/06/14
Erantzulea: Beñat Oihartzabal, J.M. Makatzaga
Norako?/Zertarako? (bizikleta + -tzako/-rako)
Galdera:
Zuzenak badira "bizikletentzako bidea" eta "bizikletetarako bidea", zein hobesten
duzue?
Erantzuna:
Bi horien artean, "bizikletentzako bidea" da hobestekoa. Berez, bizidunentzakoa da
destinatiboaren forma hori; baina erraz ulertzen da "txirrindularientzako bidea"z ari
garela.
Bestea ("bizikletetarako bidea") bitxia egiten da. Badirudi "-rako" kasu-marka
horren azpian NORAKO galdera dagoela gehientsuenetan, eta hori ez zaio ondo
egokitzen zuk emandako egiturari. Alegia, NORA adlatibo kasu-marka dagoela
horren azpian; hain zuzen ere, "bizikletetarako bidea" egituran inola ere ikusten ez
duguna. NORA adlatiboa, ordea, garbi asko ageri da "kalerako arropa" (kaleRA
eramateko arropa), "etxerako moduko laguna" (etxeRA ekartzeko moduko laguna)
bezalakoetan.
Bestalde, NORAKO kasu-marka erabili beharrean, ZERTARAKO erabiliko
bagenu, egokia litzateke egitura; beti ere ekintza bat (beraz, aditz bat) dugularik.
Adibidez, "bizikletaz IBILTZEKO bidea", ZERTARAKO BIDEAren erantzun
izango litzateke.
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "-tzako" sarrerak.
Data: 2001/10/03
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Plural hurbila (-ok)
Galdera:
Artikulu hurbila zein kasutan erabil dezakegu? Gure burua tarteko denean bakarrik?
Adibidez, "etxeok politak dira" zergatik da zuzena; nahiz eta "gu" ez izan "etxeak"?
Erantzuna:
Bai, zuzena da "etxeok politak dira" perpausa. Izan ere, plural hurbila ez da "gure
burua tarteko" denean bakarrik erabiltzen; baizik eta hurbiltasuna adierazi nahi
denean ere bai (adibide horretan, "honako etxe hauek" esango bagenu bezalatsu da).
Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I liburukian bi
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
adibideok jaso genituen (ikus 82. or.):
- Guk, irakasleok, geure biziko rolloak botatzen dizkiegu ikasle gizajoei.
- Zuek, funtzionariook, ez duzue kolperik jotzen.
Perpaus horien esanahia gorabehera, gramatika-formarekin konforme gaude.
Bigarrenean argi eta garbi ikusten da hiztuna ez dela tarteko, hurbil dituen
solaskideak baizik.
Data: 2001/06/07
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Zenbakien deklinabidea: lau, lauan/*lauean
Galdera:
Azkenaldi honetan irratian nahiz telebistan behin eta berriro entzuten ditut
"urtarrilaren lauEan, hilaren hamalauEan" eta antzekoak. Lehen ez nuen
hainbestetan entzuten edo ez nintzen konturatzen. Ez al zuen, bada, Euskaltzaindiak
"lauan" forma hobetsi, "lauEan" barik.
Erantzuna:
Bai, zuzen zaude: Euskaltzaindiak "urtarrilaren lauan" forma hobetsi zuen 29.
arauan, "Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea" delakoan. Beraz, okerra da
"*lauEan" forma.
Data: 2001/11/27
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Zer egin: judo, karate, aikido...?
Galdera:
"Zein kirol egiten du zure semeak/alabak?" galdetzean, "pilotan egiten du,
arraunean, futbolean..." erantzuten dugu; baina "judo, karate, aikido..." eta gisako
kirolen kasuan, zelan erantzun behar dugu?
Erantzuna:
Kirol horien tradizio idatzirik ez dugunez, hizkuntza-sena daukagu gidari bakartzat,
eta horren arabera, ez dira oso egokiak "judoan egiten du" edo "karatean egiten du"
egiturak. Horiek baino egokiagoak iruditzen zaizkigu "judoan aritzen da" eta "judoa
egiten aritzen da". Ez gaude horren ziur "judoa egiten du" egituraren egokitasunaz.
Data: 2001/11/16
Erantzulea: Patxi Goenaga eta Jesus Mari Makatzaga
Erdarazkoen ordainak (Morfologia)
"cara de ..." (-aurpegia / -ren aurpegia)
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Gaztelaniazko "cara de cansado, cara de tonto" eta abar euskaraz esateko, genitiboa
erabili behar al da? Ezin da esan "nekatu-aurpegia", besterik gabe, edo "nekatuaren
aurpegia" esan behar da nahitaez?
Erantzuna:
Bai, zuzena da "nekatu-aurpegia" egitura. Genitiborik gabeko forma horixe da,
gainera, egokiena; alegia, hitz-elkarketa bidezkoa: "nekatu-aurpegia,
gaizto-aurpegia, tonto-aurpegia...".
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak adibide hauek dakartza, besteak
beste: "urre-aurpegi, haserre-aurpegi, haur-aurpegi, lelo-aurpegidun,
aingeru-aurpegia, beldur-aurpegia, lapur-aurpegia...".
- ... bere izena eman zion Bak ardo-arpegi ta oiuzaleari. (Jokin Zaitegi, Sopokel-en
antzerkiak, 62. or.)
Baina genitiboduna ere erabil daiteke, batez ere sintagma luzeagoen kasuan. Hona
hemen literaturako adibide batzuk: "boxeadorearen aurpegiarekin, ihizi on baten
aurpegia, gixajo huts-hutsaren aurpegia, afrikatarren itxurako aurpegia, zedenak
jandako aurpegia, bakezko aurpegia, irribarrezko aurpegia...". Hala ere, esan
bezala, arruntenak eta ugarienak hitz elkartu bidezkoak dira.
Data: 2001/09/12
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Erdarazkoen ordainak: avispa asiática / asiar liztorra
Galdera:
Zalantza daukat gero eta sarriago aipatzen den avispa asiática intsektua euskaraz
izendatzeko orduan: Asiako liztorra, Asiako erlea, liztor asiarra, liztor asiatikoa,
erle asiarra, erle asiatikoa...? Zein da egokiena?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak oraindik arautu gabeko kontua da; baina, nire ustez, egokiena
izango da asiar liztorra izena erabiltzea.
Data: 20121217
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Euskarazko -kide atzizkia eta gaztelaniazko co- aurrizkia: cooficial,
corresponsabilidad...
Galdera:
Gaztelaniaz co- aurrizkia daramaten hitzak (cooficial, corresponsabilidad...)
euskaraz nola sortu beharko genituzke?
Erantzuna:
Hiztegi Batuan ez dugu halakorik aztertu modu sistematikoan, terminologiaren
mugako kasua baita. Ez dut uste osaera mota honetarako erregela argirik dagoenik:
erabilerak onartu ditu bizikidetasun/bizikidetza, agerkidetza, erreferentziakidetasun,
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
odol-ahaidetasun...; baita koofizial modukoak ere.
Euskalterm-en ikusi ditut: bizikidetza, lankidetza, gerrakidetza, agerkidetza
(kolokaziorekin batera), jabekidetza eta jabekidetasun, auzikidetza, etxekidetza,
erreferentziakidetasun, odol-ahaidetasun eta odolkidetasun, ardazkidetasun,
planokidetasun, lerrokidetasun (kolinealtasunekin batera). Hiztegi Batuak
kohabitazio eta koofizial ere onartu ditu, eta Elhuyar hiztegiak kogeneraziorekin
baterako sorkuntza modukoak jaso ditu, eta baterako inbertsio / aldi baterako
inbertsio (coinversión) modukoak.
Kasuan-kasuan hautatzen dira sartzen ari zaizkigun termino berriak; baina ez dugu,
guk behintzat, horretarako irizpide sistematikorik.
Gaztelaniako corresponsabilidad, adibidez, erantzunkidetasun eman du Elhuyarrek,
erantzukidetasun Adorez-ek; baina beste ohiko hiztegiek ez dute jaso. Eta
Lexikoaren Behatokian, 21na agerraldi du aldaera bakoitzak. Batasunik ez dago,
beraz.
Miriam Urkia
ERANTZUN OSAGARRIA
Oinarriz bat nator Miriamekin. Nik neuk -kide atzizkiaren erabilera batzuek baino
urrunago daramat eta, esaterako, ofizialkide hitza ere, adibidez, maiz erabili izan
dut. Euskaltzaindiak, ordea, ez du inoiz honetaz irizpide sendorik eman. Bistan da
-kide-rekin sorturiko hitz guztiak ez direla molde berekoak, baina hiztunongan jada
bada -kide-dun hitz guztiak era bereko esangura dutelako ustea, eta holakoetan
salbuespenetan hastea oso zaila gertatzen zaie askori. Dena den, Euskaltzaindiak
atzizki honen esangura eta erabilera erabat erabaki ez dituenez gero,
erabiltzailearen esku daude, neurri batean. Besterik ezin dezaket esan.
Xabier Kintana
Data: 20160223
Erantzulea: Miriam Urkia, Xabier Kintana
Merkealdia (gaztelaniazko Rebajas)
Galdera:
Zuzena da merkealdi hitza pluralean erabiltzea, gaztelaniazko Rebajas adierazteko
Merkealdiak idatziz?
Erantzuna:
Ez da zuzena, ez; izan ere, horrako merkealdi hori singularrean aipatzekoa da
aldian behin egiten denean, nahiz eta hainbat egun iraun.
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 577. or.),
hauxe da merkealdi sarreran datorren azalpena: 'Prezioen beheraldia; bereziki,
dendetan aldizka egiten dena. Merkealdian erosi.'
Beraz, gaztelaniazko Rebajas adierazteko, Merkealdia da zuzena, singularrean.
Data: 20141002
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
telefono mugikorra/mobila/sakelakoa...
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Nola esan behar dugu: telefono mugikorra, telefono mobila, sakelako telefonoa edo
segapotoa?
Erantzuna:
Hiztegi Batuaren bigarren itzulian horrelako galderei erantzuna eman nahirik,
lantalde berezia antolatu du Euskaltzaindiak teléfono móvil, ordenador portátil eta
beste hamaika hitzen ordaintzat dabiltzan formak aztertu eta proposamen bateratu
bat egiteko. Beraz, oraingoz ezin diogu erantzun zuk egindako galderari. Hala ere,
neure iritzia emanaz, segapotoa egokia izan daiteke nobelaren batean edo txisteren
bat kontatzerakoan; baina ez edozeinen eskuetan ikusten dugun telefono txiki
horren izen normaltzat hartzeko. Bestalde, telefono mugikor formari dagokionez,
-kor atzizkia ez da hor oso egokia, "(berez) mugitzeko joera duen telefonoa"
bailitzateke esanahia; egia da, osaera gora-behera, guztiz hedatua balego onartuko
genukeela. Baina forma berria izan eta beste hainbat formarekin lehian dabilenean,
ahal den formarik txukunena aurkitzeko ahalegina egin beharko genuke. Ni neu,
oraingoz, sakelako telefono edo esku(ko) telefonoren aldekoa naiz. Baina, berriro
esan, onena dugu horretarako antolatu den taldeak proposamena egin arte itxarotea.
Data: 20010411
Erantzulea: Miren Azkarate
Cerrojo o pasador de seguridad
Galdera:
Gaztelaniazko hitz hori adierazteko, egokia iruditzen al zaizue segurtasun-kisketa
hitza?
Erantzuna:
Bai, egoki ikusten dugu segurtasun-kisketa hitza erabiltzea horretarako.
Data: 1995/12/05
Erantzulea: Hiztegi Batuko lantaldea
echar en falta / mira egin
Galdera:
Hitz berri bat sortzeko proposamena dakarkizuet. Gaztelaniazko echar en falta
esateko (ingelesezko to miss, alegia), euskaraz norbaiten falta somatu edo norbait
faltan hartu omen dira egokiak. Nik proposatu nahi dizuedan hitza hauxe da:
gabetsi edota gabestu. Adibidez, Ander gabetsi egiten dugu, Ander gabesten dugu.
Zer deritzozue?
Erantzuna:
Hiztegi Batuan, mira sarreraren azpian, mira egin azpisarrera eman dugu (1.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
"harritu" / 2. "norbaiten edo zerbaiten falta nabaritu"). Beraz, gaztelaniazko "echar
de menos / echar en falta" adierazteko, mira egin, falta nabaritu (eta horren kide
den falta somatu) ditugu euskaraz. Proposatzen den gabetsik, berriz, ez du inolako
tradiziorik; galderan diozun bezala, sortu egin beharko genuke. Ba ote dugu hitz
berri bat sortu beharrik, lehendik euskal ordain tradiziodunak izanik? Bestalde,
osaerari dagokionez, bitxi samarra litzateke gabetsi; izan ere, lehen osagaia
postposizioa izango bailuke.
Nolanahi ere, Hiztegi Batuko lantaldeari eta Euskara Batuko batzordeari helaraziko
zaie zure proposamena, haiek ere azter dezaten.
Data: 2001/04/04
Erantzulea: Miren Azkarate
Haciendo la paz
Galdera:
Hori euskaraz adierazteko, zuzena al da Bakegintzan forma?
Erantzuna:
Bai, Bakegintzan zuzena da; baina nahikoa litzateke Bakegintza jartzea. Izan ere,
-gintza atzizkiak "zerbait egiten aritzea, mugimendua" adierazten du, eta ez legoke
hitzaren amaierako -n hori jarri beharrik.
Galdetutako forma hori izenburu bezala erabiltzeko dela ulertu dugu, eta ez esaldi
batean egon litezkeen bestelako kasu batzuetarako: bakea egiten, bakea eginez,
etab.
Data: 1997/10/17
Erantzulea: Hiztegi Batuko lantaldea
llamar al ascensor / igogailua(ri) deitu
Galdera:
Nola adierazi, euskara txukunean, llamar al ascensor?
Erantzuna:
Kontuan izanik gaztelaniaz llamar al ascensor dela eta frantsesez ere appeler
l’ascenseur, ez dago arazorik euskaraz ere kalkoaren bidetik jotzeko. Beraz,
igogailua(ri) deitu; aditz horrek erregimen bikoitza baitu (Ipar. du ad., Heg. dio
ad.).
Beste modu batzuetara ere esan daiteke, jakina: adibidez, igogailua
igoarazi/jaitsarazi.
Data: 2001/04/04
Erantzulea: Miren Azkarate eta Beñat Oiartzabal
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Necesitamos libertad y paz
Galdera:
Bateko askatasuna eta bakea behar dugu eta besteko askatasuna eta bakea da
behar duguna harturik, zein da egokiena?
Erantzuna:
Egokiena da askatasuna eta bakea behar ditugu (komunztadura, ditugu, pluralean).
Bestea, askatasuna eta bakea da behar duguna, aski traketsa eta gordina da: hobe
duzu alde batera utzi.
Data: 2001/03/28
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Gaztelaniaz "o" letraz bukatzen diren hitzak
Galdera:
Gaztelaniaz o letraz bukatzen diren hitzak nola bukatzen dira euskaraz: produkto
ala produktu?
Erantzuna:
Kasu konkretu honetan, produktu; baina ezin da esan gaztelaniaz o letraz amaitzen
diren hitz guztiak euskaraz -u behar dutenik. Ikus, Maileguzko hitz berriei buruz
Euskaltzaindiaren erabakiak, bereziki II. atala, "Hitz-bukaerak". Oro har, iturri
zaharra grekoa denean, amaierako -o gorde daiteke, mailegua bide arruntetik ez
datorrenean. Nolanahi ere, hiztegiek argitzen dituzte horrelako zalantzak.
Data: 2000
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
Gaztelaniazko me gustaría itzultzeko
Galdera:
Gaztelaniazko me gustaría ir a casa egitura itzultzeko aukeran jarri ditudanak
denak zuzenak ote diren jakin nahi nuke edota horien artean zein hobetsi behar
dudan.
Etxera joan nahi nuke.
Etxera joango nintzateke.
Etxera gustura joango nintzateke.
Etxera joango banintz...!
Etxera joatea gustuko nuke.
Erantzuna:
Horiek guztiak jatorrak eta erabilgarriak dira, Gramatika batzordearen ustetan.
Funtsean esanahi bertsua lukete guztiek, baina idazlearen estiloaren edo
beharrizanen esku legoke batzuen edo besteen aukeraketa.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Data: 1999/01/07
Erantzulea: Gramatika batzordea
Gaztelaniazko no pude ir
Galdera:
Nola esaten da no pude ir euskaraz: ezin izan nuen joan ala ezin nintekeen joan?
Euskaraz desberdintzen al dira hube podido eta gisakoak?
Erantzuna:
Ahalezko laguntzaileaz baliatuz gertatzen den adizjokoan ez dago iraganerako
forma bat besterik: ezin nintekeen joan nahiz ezin joan nintekeen. Hauek, jakina,
ezin dute eman aspektu burutuaren ñabardurarik. Beraz, no pude ir bezalakoetatik
urrun samar gertatzen dira.
Hala ere, badira zenbait perifrasi, behar bada hurbilagotik erantzuten ahal diotenak
gaztelaniazkoari: ezin izan nintzen joan, ezin joan ahal izan nintzen... (ez ezin izan
nuen joan, laguntzailea joan aditzaren araberakoa hautatu behar baita); edo baita
ere ez nuen joaterik izan.
Baina azken hori bezalakoak ezezkakoetatik kanpo ez dira gomendagarriak. Alegia,
izan nuen joaterik baino hobe joan ahal izan nintzen; bestalde, bazeukan joatea eta
horrelakoen ordez ere, hobe joan zitekeen esatea.
Data: 1996/04/17
Erantzulea: Gramatika batzordea
Gaztelaniazko por si viene
Galdera:
Gaztelaniazko por si viene forma honela eman al daiteke euskaraz?
Ohartxo bat utziko diot badaezpada etortzen bada.
Erantzuna:
Gramatika batzordekideok ez dugu ontzat hartzen galderan proposatutako forma.
Horren ordez, honako hauek izan daitezke gaztelaniazko adibidearen itzulpen
egokiak:
Ohartxo bat utziko diot badaezpada (ere).
Ohartxo bat utziko diot etortzen bada (ere).
Ohartxo bat utziko diot, etor daiteke eta.
Data: 1997/04/07
Erantzulea: Gramatika batzordea
Iragarkiak: "Hay caldo, Salda beroa"
Galdera:
Tabernako iragarki gisa, "Salda dago / Salda badago" aukeran, zein da egokia eta
zein ez, eta zergatik?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Luzeegi joko luke-eta, ez dizut zergatikoa azalduko; baina jakizu "Salda dago" ez
dela egokia. Bestea, "Salda badago", egokia da; baina, aukeran, egokiagoak dira
beste hauek:
- Salda badugu / Badugu salda / Salda ere badugu / Badugu salda ere
Hizkuntzaren ikuspegiaz gainera salgaiaren aldarriarena ere gogoan hartuz gero,
nik honela iragarriko nuke komunikazioaren mesedetan: "Salda beroa".
Data: 2002/01/03
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Izen-sintagmaren ingurukoak (Morfologia)
"baino ez", "baizik eta", "besterik ez" eta nominalizazioa
Galdera:
Nominalizazioa eskatzen al dute "besterik ez / baino ez" daramatenek? Ondorengo
hauetatik zein dira zuzenak?
1. Zure lana hori egin baino/besterik ez da
2. Zure lana hori egitea baino/besterik ez da
3. Zure egitekoa ez da hara joatea, baizik eta hemen geratu
4. Zure egitekoa ez da hara joatea, baizik eta hemen geratzea
5. Zure egitekoa ez da hara joatea, hemen geratu baino/baizik
6. Zure egitekoa ez da hara joatea, hemen geratzea baino/baizik
Erantzuna:
Lehen perpausa okerra da. Izan ere, "zure lana" predikatua bada (edo subjektua,
baina berdin da) predikatu horren subjektua "-t(z)ea" formakoa izan ohi da:
zure lana hori egitea da / *zure lana hori egin da.
zure lana da hori egitea / *zure lana da hori egin.
Horren arabera:
1. *Zure lana hori egin baino/besterik ez da OKERRA
2. Zure lana hori egitea baino/besterik ez da ZUZENA
3. Zure egitekoa ez da hara joatea, *baizik eta hemen geratu LEHEN ZATIA
ZUZENA DA ETA BIGARREN ZATIA OKERRA
4. Zure egitekoa ez da hara joatea, baizik eta hemen geratzea ZUZENA
5. Zure egitekoa ez da hara joatea, *hemen geratu baino/baizik LEHEN ZATIA
ZUZENA DA ETA BIGARREN ZATIA OKERRA
6. Zure egitekoa ez da hara joatea, hemen geratzea baino/baizik ZUZENA
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "baino ez" sarrerak.
Data: 20010607
Erantzulea: Patxi Goenaga
... baino ez / ... bakarrik
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Erabil dezakegu "bakarrik" forma "baino ez" erabiltzen den kasuetan? Horrela
bada, esaldiaren zein tokitan jarri beharko genuke?
1. Hauxe baino ez diozu eman behar.
2. Hauxe bakarrik eman behar diozu.
3. Hauxe eman behar diozu bakarrik.
1. Larunbatetan baino ez da zabalik egoten.
2. Larunbatetan bakarrik egoten da zabalik.
3. Larunbatetan egoten da zabalik bakarrik.
Erantzuna:
Bai, erabil daiteke "bakarrik" forma "baino ez" erabili duzun kasu horietan, eta
"bakarrik" horren kokapen zuzena zure adibideetako bigarren esaldi horietakoa da:
- Hauxe bakarrik eman behar diozu.
- Larunbatetan bakarrik egoten da zabalik.
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "bakarrik" eta "baino ez" sarrerak.
Data: 2001/05/25
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
baina, baino, *bainan, *bainon
Galdera:
Zuzena al da baino, bainan, bainon esatea baina esan ordez?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan ageri dira baina eta baino; beraz, forma horiek
biak zuzenak dira, bakoitza bere esanahiarekin.
Bestalde, Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus
2012koaren 85. or.), baina eta baino sarreretan ez da ageri horiek biak elkarren
sinonimo edo baliokide direnik. Badirudi, beraz, batasunerako ez dela ontzat
ematen baino erabiltzea baina formaren ordez; nahiz eta erabilera horren lekuko
ugari aurkitu tradizioan. Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak adibide
hauek dakartza, besteak beste:
- Eskolarikan eztaukat bañon / esango ditut egiyak. Xenpelar
- Total egiña zegoen baño / alare ezurrak osorik. Xenpelar
- Zu bezelako damikan / agiyan izan liteke baño / ez det sinisten danikan. Bilintx
- Etzeduken alderdi gaiztoa! Baño ala ere ez etsitzen. Orixe
- Baño aldaketa oien ikararik ez zan Euskalerriraño iritxi. Joxe Migel Barandiaran
- Oso aundiak ez dira baño / arkaitza bezin gogorrak. Uztapide
- Irabazten dezute / bañon nekatuta. Uztapide
Euskara batuan, baina idatzi beharko litzateke adibideetako esaldi horietan
guztietan.
Data: 20151111
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
eguzkia eta ilargia amandre dira euskaraz, ez anaia, aita, arreba, ahizpa...
Galdera:
Asisko Frantziskoren Kantika euskaratzean, anaia eguzkia, arreba ilargia, anaia
sua, arreba ura, anaia haizea... erabili izan da. Egokiak dira izendapen horiek ala
gaztelaniazkoen kalkoak?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuak (ikus
2012koaren 34. or.), adibide hauek dakartza, besteak beste, amandre sarreran:
amandre eguzkia, ilargi amandrea...
Sarrera horretan argi geratzen da amandre hitzaren lehen esanahia ama dela, eta
hirugarren esanahia amona dela. (Jabier Kalzakorta euskaltzainak adierazi didanez,
amandre hitza, jatorrian, deikia zen, bokatiboan bakarrik erabiltzen zen: alegia,
amari berari dei egiteko bakarrik. Entzun, ama andrea! Hortaz, amona eta
gainerako esanahiak geroztik erantsitakoak ditu.)
Baina hiztegi nagusi horrek dakarren bigarren esanahia da hemen osorik aipatu nahi
dudana, 2012ko argitalpenean datorren bezalaxe:
amandre 2 Zenbait herri kantu eta esaeratan eguzkia eta ilargia aipatzeko
erabiltzen den hitza. Ilargi amandrea, zeruan zer berri?, zeruan berri ona orain eta
beti. Amandre eguzkia.
Gure Barandiaran jakintsuak herriaren ahotik jasotakoak dira ondorengo hauek:
Eguzki amandrea [= la abuela sol] / badoia amangana, / bihar etorriko da /
denpora ona bada. // Ilargia ere emakumezkoa da eusko mitolojian. Askok,
sortaldetik agertzen dan orduko, agur egiten diote, esanaz: Ilargi amandrea,
zeruan zer berri?
Hortaz, zalantzarik gabe, eguzkia eta ilargia amandre dira euskaraz; eta ez anaia,
arreba, ahizpa... Bestalde, suak, urak, haizeak eta gisakoek ez dute
ahaidetasunezko inolako aipamen zehatz objektiborik euskal tradizioan: izendapen
arrotzak zaizkigu horrako anaia sua, arreba ura, anaia haizea... horiek.
Gaztelaniaz ematerakoan, berriz, alderatu Barandiaranen ohar zientifikoa (eguzki
amandrea = la abuela sol) Orixe jakintsuak bere Euskaldunak poeman (euskarazko
testuaren alboan) plazaratutako bere itzulpen literarioarekin: amandre eguzkia = el
señor sol. Bata zientifikoa da (objektiboa), bestea literarioa da (subjektiboa); eta
itzulpen literarioan anaia eguzkia, arreba ilargia eta gisakoak agertu beharra izanez
gero, orduan, nire ustez, nahitaezkoa da ohar baten bidez adieraztea izendapen
horiek arrotzak zaizkigula euskaldunoi.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako ilargi sarrerak.
Data: 20151217
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
eta guzti: sustrai eta guzti, jantzi eta guzti
Galdera:
Zein da zuzena: sustrai eta guzti atera zuen arbola ala sustraiak eta guzti atera
zuen arbola?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delakoan (ikus 328. or.), hauxe
da, besteak beste, guzti sarreran datorrena:
- eta guzti. (Mugatzailerik ez duen izen sintagma baten eskuinean). Aipatzen
denarekin batera, aipatzen denaz horniturik. Jantzi eta guzti sartu zen ibaian. Ez
dugu guk hizkuntza hori, euskalki eta guzti, asmatu. Han agertu ziren beren akuilu
eta guzti.
Horren arabera, sustrai eta guzti da erabilera zuzena.
Data: 20131031
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
-gatik, -rengatik
Galdera:
Mila esker zure laguntzarengatik/laguntzagatik; eskaerarengatik/eskaeragatik;
konpromisoarengatik/konpromisoagatik. Mila esker horrengatik/horregatik.
Kalean biak entzuten dira eta, zein da erabilera zuzena euskaraz?
Erantzuna:
Erabilera biak zuzenak dira kasu askotan: laguntza(ren)gatik, eskaera(ren)gatik,
bate(n)gatik, alaba(ren)gatik, ni(re)gatik... Ikus kasu motibatiboa Euskaltzaindiaren
deklinabide-tauletan (Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I, 1991, 515. or.).
Batasunerako gehien erabiltzen diren formak laguntzagatik, eskaeragatik,
bategatik, alabagatik, nigatik eta abar dira; baina erakusleen deklinabiderako
araututakoa horregatik da (pluralean, horiengatik).
Data: 20141103
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Itxia, itxita
Galdera:
Gure etxepeko dendan, sarrerako atean, Zabalik egotearen kontrako adierazpen
bezala Itxia jartzen du. Zuzena da hori ala Itxita jarri behar du?
Erantzuna:
Biak zuzenak dira; baina ohikoena, hala ere, Itxita erabiltzea da.
Aditz-partizipioa bi modutan ager daiteke predikatu-osagarrian:
- izan eta ukan aditzekin -a(k) artikulua hartuz: nekatua naiz, ikusia dut...
- egon eta eduki aditzekin, ordea, -a(k) artikulua hartuz nahiz -ta/-(r)ik atzizkiak
hartuz: nekatua/nekatuta/nekaturik nago, ikusia/ikusita/ikusirik daukat,
itxia/itxita dago...
Data: 20120607
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
izena: Zer izen du? Nola deitzen da? Nola du izena?
Galdera:
Zein da norbaiten edo zerbaiten izena galdetzeko esaldi zuzena?
Erantzuna:
Hauek dira izena galdetzeko era zuzen-egokiak: Zer izen du? Nola du izena? Nola
deitzen da? Nola deritza? Nola deritzo? Zelan du izena?
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua begiratzen baduzu Interneten, hauxe da, besteak
beste, izen sarreran aurkituko duzuna:
izena izan: nola du haur honek izena? Xabier du izena.
Bestalde, Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuak (ikus
2012koaren 442. or.), adibide hauek dakartza, besteak beste, izen sarreran:
Senarrak Iñaki du izena. Sebastian du izena, ez dakit abizena. Bernabe izena eman
zioten. Xegundo izena hartu zuen. Hemendik aurrera Joan izango duzu izena. Izena
eta izengoitia.
Gainera, Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuak (ikus
2012koaren 172. or.), adibide hau dakar, besteak beste, deitu 2 sarreran: Izaskun
deitzen da, baina Ixaxkun deitzen diote.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako iritzi (deitu) sarrera.
Data: 20151201
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
bakarrik eta bakarra
Galdera:
Zein da bakarrik eta bakarraren arteko ezberdintasuna?
Erantzuna:
Bakarrik aditzondoa da, eta bakarra izenondoa. Beraz, bakarrik etorria da eta
bakarra aukeratu dut. Hala ere, galdera Nafarroatik datorrenez, gogoan izan behar
da hango euskalkian (eta ingurukoetan) bakarra aditzondo bezala ere erabiltzen
dela, eta geldi-geldia eta abar bezalaxe bakar-bakarra.
Data: 1998
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
benetazko, benetako
Galdera:
Benetazkoren ordez benetako erabiltzea, beste zein hitzetara zabal dezakegu?
Erantzuna:
Berez, araua ez dago pentsatua beste kasu batzuen eredutzat hartzeko. Baina
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
gertatuko balitz existitzen ez den benetaz bezalako forma batean oinarritzen den
izenlaguna sortzea, orduan berdin jokatu beharko genuke.
Data: 1998
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
besterik
Galdera:
Ariketak besterik ez dut egin ala Ariketak besterik ez ditut egin? Biak dira zuzenak?
Lau gizon besterik ez ditut ikusi.
Zuk esan zenituenak besterik ez nituen entzun.
Besterik honek egin dezake komunztadura pluralean, ala singularra baino ez du
onartzen?
Lau gizon ikusi ditut, besterik ez.
Zuk esan zenituenak entzun nituen, besterik ez.
Erantzuna:
Ez da araurik eman auzi horren gainean. Gramatika batzordeak Areatzako
txostenean aurkeztutako arau-proposamenak honela dio:
Besterikek ezkerretara daraman osagaia absolutiboan bakarrik joan daiteke,
"absolutiboa + besterik ez + aditza" egituran.
Horrelakoetan perpauseko aditzak besterikekin egiten du komunztadura, oro har:
a) Pertsonari dagokionez, dudarik gabe (zu besterik ez dut maite).
b) Numeroari dagokionez ere, hori da gomendioa (ez zegoen bakar batzuk besterik).
Gogoan izan "x + beste" bezalako egiturak kasu guztietan erabil daitezkeela eta bi
sintagmak kasu berean joango direla:
Zuk bestek ez dit esan.
Gertaturikoa ez diot zuri beste inori esango.
Asteburuetan ez omen zara mendira beste inora joaten.
Data: 1999
Erantzulea: Gramatika batzordea
bustita/bustia
Galdera:
Zein da zuzena: bustita dago ala bustia dago?
Erantzuna:
Bustita/bustia dago: biak daude ondo. Lehena, aditzondoa denez, pluralean ere ez
da aldatzen ("bustita daude"); bigarrenak, adjektibo-sintagma denez, plurala hartzen
du ("bustiak daude").
Data: 1998
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
dena/guzti
Galdera:
Zein da dena eta guztiren arteko ezberdintasuna?
Erantzuna:
Literatura tradizioa aztertuaz ikusten da ez dagoela ezberdintasun nabarmenik.
Araurik ere ez da eman batasunerako. Beraz, onena bakoitzak bere tradizioaren
arabera erabiltzea izango da.
Data: 1998
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
gure/nire
Galdera:
Egoki egina al da ondorengo adibideokin egin dugun "zuzen/oker" sailkapena?
Gure andreak, gure amak, gure senarrak dioenez… (zuzen)
Nire andreak, nire amak, nire senarrak dioenez… (oker)
Gure amak esan dit bazkaltzera goiz joateko (zuzen)
Batzuetan, erdararen eraginez, posesibo eta determinatzaile gehiegi erabili ohi
dugu, ezta?
Erantzuna:
Beharbada, bai. Askotan genitiboaren beharrik ez dugu euskaraz. Dena den,
Euskaltzaindiak ez du gomendiorik eman horretaz. Hala ere, ausarta da nire
andreak edo nire amak oker dagoela esatea; esan daiteke, nahi bada, euskaraz
hainbat lekutan, behintzat, gure erabiltzeko ohitura dutela (edo izan dutela).
Data: 1999
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
hobe/hobeto
Galdera:
Realak gaizki jokatu du; hobe esanda, Zaragozak ondo jokatu du (oker)
Realak gaizki jokatu du, hobeto esanda, Zaragozak ondo jokatu du (zuzen)
Erantzuna:
Hobe izenondoa denez, okerra da lehen perpausako hobe esanda delakoa.
Gramatika batzordeak Leioako biltzarrerako prestatutako txostenean argitu zuen
kontu hori (ikus II.12. puntua).
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Data: 1999
Erantzulea: Gramatika batzordea
inolako, inongo
Galdera:
Jakina denez, Ez dut inongo ariketarik egin esaten da; baina nola da ondorengo
hau:
Oporretan ez naiz inongo lekura joan ala inongo lekutara joan?
Erantzuna:
Ohikoena, Oporretan ez naiz inora joan dela esango nuke. Bestela, mugagabea
erabili behar genuke.
Data: 1998
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
inor gutxi, nor gehiago eta zenbat gehiago
Galdera:
Nola deklinatu behar dira:
inor gutxi: inork gutxik, inork gutxi, inor gutxik?
nor gehiago: nori gehiago, nor gehiagori, nori gehiagori?
zenbat gehiago: zenbati gehiago?
Erantzuna:
Forma horien deklinabideri buruzko xehetasunik ez zen eman ez Euskal
Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), I liburukian, ezta Euskal Gramatika Laburra
delakoan ere. Aztertuko dugu auzia.
Data: 1998
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
-ko/-en, nongo/noren
Galdera:
Nola esan behar da ikastolako iritzia ala ikastolaren iritzia? Euskaltegiko/aren
zuzendaria? HABEko/ren zuzendaria?
Erantzuna:
Askotan bi izenlagun-motak dira zilegi; baina oso zaila da arau zehatza ematea,
Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), I liburukian eta Euskal Gramatika
Laburra delakoan esanaz haratago. Beraz, ikastolako iritzia / ikastolaren iritzia
bikotean, "iritzia" pertsonena izaten den neurrian normalagoa dirudi ikastolaren
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
iritzia beharko lukeela esatea; baina "(gure) ikastolan dagoen iritzia" adieran,
esaterako, ikastolako iritzia onargarria izan daiteke. Euskaltegiko/-aren zuzendaria,
HABEko/-ren zuzendaria; biek izan dezakete lekua.
Data: 1998
Erantzulea: EGLUkoaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
luzaro, luzaroan; sarri, sarritan
Galdera:
Inesibo-marka erabili behar al da horrelakoetan?
Erantzuna:
Bietara ageri dira literaturan. Ez dago inesibo-marka erabili beharrik.
Data: 1998
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
nahinora, nahinon, nahinor
Galdera:
Onartzen al dira forma horiek?
Erantzuna:
Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegian azaltzen dira, Bizkaikoak direla esanez, eta
gutxi erabiliak. Beraz, literaturan tradizioa duten neurrian ezin da esan erabil ez
daitezkeenik, baina euskara batuan erabiltzerakoan, kontuan hartu behar da
hedadura urrikoak direla. Hiztegi Batuan, orain arte, ez dira sartu;
Euskaltzaindiaren Gramatikan ere ez dira orain arte aipatu (besteak beste perpaus
bakunaren zatia egin zenean Orotariko Euskal Hiztegiaren corpusik ez genuelako).
Hiztegia zabalduz doan neurrian, ikusiko da zein leku ematen zaien.
Data: 2000
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
noizko, norako
Galdera:
Bostetarako? Bostetako? Biak erabil daitezke?
Bilboko autobusa ala Bilborako autobusa? Zein da onargarriagoa? Biak? Noiz bata
eta noiz bestea?
Erantzuna:
Galdera horietan ageri diren formak, -ko eta -rako, biak erabil daitezke, eta biak
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
dira baliokideak (erabilera horietan). Honetaz, Euskal Gramatika Laburrak zer
dioen ikus daiteke, bereziki 6.2.2. eta 21.10.5. puntuetan. Azpimarratzekoak dira,
nik uste, honako hauek:
"Etxerako bezalako hitzak, dena den, tradizioan adizlagun bezala erabili izan badira
ere, ez dezagun ahantz etxeko, laneko eta betiko bezalako adizlagunak, inesiboaren
gainean sortuak alegia, aski hedatuak daudela ekialdeko euskalkietan" (171.
orrialdea).
"(...) galdetzailea inesiboan oinarritu beharrean adlatiboan ere oinarritzen ahal da,
batez ere lekua eta ekintza adierazten duenean (ez hainbeste, bestela, denborarekin
loturik dagoenean)" (494. orrialdea).
"Nongo, noizko eta zertako izenlagunak nahiz adizlagunak izan daitezke,
testuinguruaren arabera. Tradizio handia du euskarak honetan eta egun ere hala
erabiltzen da euskara mintzatuan leku anitzetan, batez ere ekialdean" (495.
orrialdea).
Data: 1998
Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
nornahi, nonahi, non-nahi
Galdera:
Euskaltzaindiaren 10. arauak dioenez, bi dira "edozein-ek" esateko modu zuzenak:
hain zuzen ere, nornahi ("k" gabe) eta nork-nahi. Nahasgarria da lehendabiziko
adibidea. Gaizki emana ote dago araua?
Erantzuna:
Presaka-edo irakurriko zenuen araua, ez baitu inon esaten nornahi behar duela
ergatiboan. Hauxe da 10. arauak dioena:
"Lehen osagaia n-z, t-z edo k-z bukatzen bada (hau da non, nondik edo zenbat
bezalakoetan), hitz batean (nonahi, zenbanahi, nondinahi, nonahitik), edo marratxo
baten bidez bereziak (non-nahi, zenbat-nahi, nondik-nahi, non-nahitik) idatz
daitezke."
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
-raino/arte
Galdera:
Aski mugatuak al daude -raino eta arteren eremuak?
Erantzuna:
Benetako erabileran, ez, Euskal Gramatika Laburra delakoan (476.-478. or.) esaten
den bezala. Erabilera nagusia, -raino lekua adierazteko erabiltzea izan arren,
batasunerako oraindik ez da ezer hobetsi edo arautu.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Data: 1998
Erantzulea: EGLkoaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
-tzat/bezala (prolatiboa)
Galdera:
Egoki egina al da ondorengo adibideokin egin dudan "zuzen/oker" sailkapena?
Bizitzari zentzua emateko, fedea hartu zuen oinarri (zuzen)
Bizitzari zentzua emateko, fedea hartu zuen oinarritzat (oker)
Zure erabakia ontzat eman dugu (zuzen)
Zu zinen, beraz! Bada, nik Olegiko Patxitzat utzi zintudan (zuzen)
Maisutzat hartu eta apaiza izaki (zuzen)
Txomin hartu dugu musika-irakasletzat (oker)
Txomin hartu dugu musika-irakasle (zuzen)
-TZAT prolatiboa sarri askotan oker erabiltzen ote dugun susmoa daukat. Gauza
segurua eta ziurra denean, uste dut ez dela prolatiboa erabili behar, beti ez
behintzat, ustea edo iritziarekin baizik.
Bestalde, hemen sartu dut hurrengo zalantza ere, predikatu osagarriei baitagokie
hau ere:
Mariaje hartu dugu laguntzaile bezala (oker)
Mariaje hartu dugu laguntzaile (zuzen)
Erantzuna:
Euskal Gramatika Laburra hartuz gero (491.-493. or.), prolatiboa aditz jakin
batzuei loturik doan predikatu osagarriak hartzen duen atzizkia dela esango genuke,
eta ez ziurtasunari edo usteari. Orotariko Euskal Hiztegiko adibideek erakusten
dute, EGLUko interpretazioa zuzena dela. Beraz, kriadu hartu / kriadutzat hartu
kontuan hartuz, ezin da esan okerrak direnik galderako Txomin hartu dugu
musika-irakasletzat edo fedea hartu oinarritzat. Ikus Orotariko Euskal
Hiztegikoak:
Nik Martin hi Joanna hartzen haut neure alarozatzat eta hik har nazan hire esposotzat
Bere etxean hartu legian kriadutzat (Kapanaga)
Zorigaiztoan hartu hindudan neure etxean kriadu (Irazusta)
Ni naiz erregeren andregaia, nahi banauzu maitetzat hartu, gidatuko zaitut haren
ikustera (Pouvreau)
Esaten zuten Jesus bera (...) beren erregetzat hartu behar zutela (Mendiburu)
Lahirigoien-Garat hartu du suhitzat (Hiribarren)
Nogez sarjanta, gizon galanta / hartu du kontseilari (Zerbitzari)
Gizonaren semea hartu behar duzue exenplutzat (Larreguy)
Meditazioneko geitzat edo sujetzat hartu behar du bat bederak bere beharrei
dagokoten egia (Duhalde)
Egia da, hala ere, adibide batzuetan argi ikusten dela "ustezko" izaera hori:
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Badira kristinau (...) hartu daruezanak pekatutzat pekatu ez dirianak (Mogel)
Horrela bizi dena ez da gizon, ametsezko gaztelua egiazkotzat hartu du-eta
(Villasante)
Anbiguotasuna ere gerta daiteke zu erregetzat hartu zaitut bezalakoetan, bi esanahi
izan baititu "errege zarela uste izan dut (baina ez da hala)" eta "errege izateko
asmotan hartu zaitut".
Bestalde, bezala dela eta, Euskal Gramatika Laburrak hauxe dio:
"Erabilera dela eta, gero eta zabaltzenago ari da bezala, legez, gisa eta antzeko
elementuez osaturiko esapideren bat erabiltzeko joera -tzaten ordez: Sorgin bezala
hartu ninduten
Askoz ere zuzenago ematen du beste honek: Sorgintzat hartu ninduten."
Data: 1999
Erantzulea: EGLkoaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
Besterik ez, baino ez, baizik ez
Galdera:
Zein da egitura zuzena?
- Liburuak besterik ez dut erosi / liburuak besterik ez ditut erosi
- Liburuak baino ez dut erosi / liburuak baino ez ditut erosi
- Liburuak baizik ez dut erosi / liburuak baizik ez ditut erosi
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du ezer arautu horretaz, baina badirudi "besterik" alde batetik
eta "baino" eta "baizik" beste batetik aztertzekoak direla; ez baitute berdin jokatzen.
Izan ere, "besterik"ek joera handia du (baina joera, nolanahi ere) singularreko
komunztadura egiteko eta, pertsonari dagokionez, hirugarren pertsona erabiltzeko.
Beste biek, ordea, singularreko nahiz pluraleko komunztadura onartzen dute.
Pertsonari dagokionez, hirugarren pertsona dute ohikoena ("zu baizik ez dut
maite").
Edozein kasutan, gogoan izan badela beste egitura bat aukeran, inongo zalantzarik
gabekoa:
Ez dut INOR maite zu baizik
Ez dut BESTE INOR maite zu baizik
Ez dut BESTE EZER erosi liburuak baizik
Argibide gehiagotarako, ikus Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen
Urratsak, EGLU, IV liburukia (217.-218. or.). Horrez gainera, ikus datu-base
honetako "besterik" sarrera.
Data: 2002/01/08
Erantzulea: Gramatika batzordea
Erakuslea + mugatzaile hurbila
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Egoki egina al da ondorengo adibideokin egin dugun "zuzen/oker" sailkapena?
Honako erabakiekin (oker?)
Honako erabakiokin (zuzen)
Honako erabaki hauekin (zuzen)
Erantzuna:
Hirugarren graduko erakusletik datorren artikulua, -a, aspaldi gailendu zitzaien
gainerakoei, eta gogorregia da honako erabakiekin oker dagoela esatea. Besterik da
beste egitura batzuk ere badirela irakastea (hor ageri diren biak, esaterako) edo
honakorekin askotan lehen graduko erakuslea erabiltzen dela esatea. Beste hitz
batzuetan esanda, honako erabaki hauekin hobets daiteke, lehena okerra dela esan
gabe.
Data: 1999
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
-i/-t(z)ea besterik ez / baino ez (irakurri/irakurtzea besterik ez duzu)
Galdera:
Forma hauek guztiak zuzenak dira?
a) -Irakurri besterik ez duzu
b) -Irakurtzea besterik ez duzu
c) -Irakurri besterik ez duzu egin behar
d) -Irakurri baino ez duzu
e) -Irakurtzea baino ez duzu
f) -Irakurri baino ez duzu egin behar
Erantzuna:
Bai, zuzenak dira guztiak. Hala ere, zehaztapen batzuk egin behar dira: Batetik, "a"
eta "b"ren artean, "a" (partizipioduna) ugariagoa da Orotariko Euskal Hiztegiko
autoreetan, "b" baino.
Bestetik, "a", "b" eta "c" gisakoak ("besterik" daramatenak, alegia) ugariagoak dira,
"baino" daramaten "d", "e" eta "f" gisakoak baino.
Bestalde, "d" gisako partizipiodunak erabiliagoak dira "e" gisako aditz-izendunak
baino.
Egitura horiez gain, beste bi hauek ere zuzenak dira:
- Irakurtzea besterik ez duzu egin behar
- Irakurtzea baino ez duzu egin behar
Azkenik, "-t(z)ea" formakoen erabileraren alde eman daitekeen beste arrazoi bat ere
bada: "garaiz etortzea dauka" esaten bada, "garaiz etortzea baino/besterik ez dauka"
esan daitekeela dirudi.
Esanahiari dagokionez, berriz, ez dago alde handirik honako hauen artean:
- Irakurri besterik ez duzu / Irakurri besterik ez duzu egin behar
Bietan eginkizun bat aipatzen da: eginkizun bat eta bera.
Horrez gainera, ikus datu-baseko "–tzea (egin/egitea)".
Data: 20010613
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Patxi Goenaga
Inor/norbait
Galdera:
Badakit "Ba al dator beste inor?" galdera zuzena dela, baina "Ba al dator norbait
gehiago?" ere zuzena al da?
Erantzuna:
Zuzena da, bai. Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I
liburukian ageri da gai hori (ikus 1991ko argitaraldiko 54. orrialdea, izenordain
zehaztugabeena).
Hor "uste" kontua dago jokoan: izan ere, "norbait" erabiliz galdetzen duenak baietz
uste du; baina "inor"en bidez galdetzen duenak ez du halako usterik. Beraz,
"Norbait etorri da?" eta "Inor etorri da?" ez dira berdin-berdinak. Lehena dioenak
"norbait etorri dela" uste du; baina "Inor etorri da?" dioenak, ez. Zure galderan,
berdintsu.
Data: 20010525
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Izenlaguna / adizlaguna
Galdera:
EGA Ikaslearen liburukia II (IKA) liburukian, 171. orrialdean, honako galdera hau
agertzen da:
9. ________________ gorrotoa mantentzen dutenekoa naiz
a) Heriotzeraino
b) Heriotzegandiko
c) Heriotzerainoko
Onartzen den erantzuna hirugarrena da (c). Zergatik dago gaizki a) erantzuna?
Horren antzeko galderak agertzen dira EGA edo IHErako Aukera anitzeko
galdekizunak delakoan, eta beti toki horretan, hau da, izenlagunaren tokian, -ko
duena izaten da hautatu behar dena, -rako, -rentzako, -rekiko, -rengatiko... bertzeak
txartzat jotzen baitira. Zer arrazoi dago -ko gabekoak gaitzesteko?
Erantzuna:
Hain zuzen ere, izenlagunaren tokian doazelako dute beharrezko -ko. Ariketa
horren kasuan berez a) aukera ere posible da, baina orduan esanahia aldatzen da:
heriotzerainoko gorrotoa osagai bakarrean joatekotan nahitaezkoa da -ko ematea
("Nolako" gorrotoa? Heriotzeraino irauten duena). Beste aukerak, gorrotoa,
heriotzeraino mantendu azterketa dakar berarekin. Baina hori ere aukera zuzena
izango litzateke.
Data: 1998
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Izenlagunaren lekua
Galdera:
Nola behar du:
Barakaldoko nire laguna ala Nire Barakaldoko laguna?
Patxi nire lehengusuarekin ala Nire lehengusu Patxirekin?
Erantzuna:
Bi egiturak dira zuzenak eta erabil daitezkeenak. Zehazkiago aztertu eta
gomendioren bat ematea komeni dela ikusiko balitz, hala egingo litzateke.
Data: 1998
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Izen-sintagmen arteko juntadura
Galdera:
Sintagmen arteko juntadura dela eta, nahikoa arautua gelditu da nola jokatu behar
den izenordeekin, nola sintagma singularrekin eta nola sintagma pluralekin. Baina
izen bereziak direnean juntatu nahi ditugunak nola jokatu behar dugu? Zuzenak al
dira hauek guztiak?
- Leirek eta Enekok garbitu dute autoa.
- Leire eta Enekok garbitu dute autoa.
- Leire eta Enekoren artean garbitu dute autoa.
- Leireren eta Enekoren artean garbitu dute autoa.
Erantzuna:
Bai, zuzenak dira horiek guztiak. Egia aitortzeko, 111. arauaren lehendabiziko
bertsioan (arau gisa argitaratu ez zen bertsioa, baina bai arauaren lehen aurkezpen
gisa 1998ko Gramatika jardunaldietan, Areatzan egin zirenetan, jende aurrean
aurkeztu zena) ematen ziren izen berezien juntaduraren adibide batzuk; hala ere,
ondorengo bertsioetan eta azkenengoan (araua denean), ez naiz oroitzen zergatik, ez
dira ageri (ez behintzat bietako bat txartzat ematen genuelako edota zalantzak
genituelako). Aurreneko bertsio hartan bi adibide ematen ziren izen berezien
juntaketetan aukera biak onak zirela agertarazteko:
- Pelloz eta Maddiz mintzatu zara.
- Pantxika eta Urkori kantatu diet.
Bi egiturak zuzenak dira, beraz.
Horrez gainera, ikus 111. araua.
Data: 2001/12/17
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Leku-denborazko kasuak
Galdera:
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
A) Bi metroko aldea dago hemendik hara, baina bi metrotara/metrora aurkituko
duzu?
Era berean, hurrengo hauetatik zein aukeratu:
Handik bost urtera ala urtetara?
Handik bost kilometrora ala bost kilometrotara?
Hiru urtetan ala hiru urtean?
Hiru kilometrotara ala hiru kilometrora?
Hiru egunetan ala hiru egunean?
B) Nola esan behar da: hirutik bat, hirutatik bat edo hiruretatik bat? Denak erabil
daitezke?
C) Bi egunez, bi egunetan edo bi egun egon gara? Astebetez, astebetean edo
astebete egon gara?
Erantzuna:
A) Iraupena eta maiztasuna adierazten duten sintagma zenbatzailedunetan mugatu
singularra noiz erabil daitekeen izeneko 110. arauan hala esaten da:
"inesiboko sintagma hauei dagokienez (...) mugatu singularra erabiltzea hobesten
da honako kasu honetan: zenbatzailedun sintagma horrek adierazten duen denbora
etengabeko unitate bakar gisa hartzen denean (hiru astean, hiru urtean, lau
urtean)". Beraz, hiru urtean edo hiru egunean.
Ez da oraindik araurik eman -ra atzizkiaren erabileraz. Hala ere, ezer esaten ez den
bitartean, argi dago Hegoaldean tradizio handia dutela handik bost urtera edo
handik bost kilometrora bezalako egiturek. Gomendio edo araurik ematen ez den
arte, beraz, guztiz zilegi da horrelakoak erabiltzea.
B) galderari dagokionez, Orotariko Euskal Hiztegia hartu eta hiru sarreran hauxe
aurkituko dugu:
Hiruetarik bat (L, BN, S); hirutatik bat (G-goi-to); hirutik bat (V-m-gip,
G-azp-goi), Euskal Herriko Atlas Etnolinguistikotik jasotakoa.
Euskalkien arabera guztiak dira tradiziodunak. Batasunerako ez da orain arte ezer
hobetsi.
C) Gramatika batzordearen txostenean ikusten den bezala, guztiak dira zilegi. Egon
aditzarekin instrumentala, inesiboa nahiz absolutiboa erabil daiteke: zortzi orduz /
zortzi orduan / zortzi ordutan / zortzi ordu egon da zure zain.
Data: 2000
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
Leku-denborazko kasuak: metrora/metrotara
Galdera:
Nola esan behar genuke: Beasaindik hiru kilometrora dago Ataun ala Beasaindik
hiru kilometrotara dago Ataun?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak adlatiboaren erabilera horri buruz ez du orain arte araurik eman;
-ko atzizkiarena da erabaki den bakarra zenbatzailedun sintagmetan (hiru
kilometroko bidea, bi urteko haurra, eta abar). Inesiboarena, berriz, bidean da (lau
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
urtean bizi izan da Afrikan).
Horrezaz gain, jakinarazi nahi dizuegu hegoaldeko literatur tradizioko erabileran
–ta– gabeak izan duela ia erabateko nagusitasuna (Beasaindik hiru kilometrora).
Iparraldeko hizkeretan, berriz, ez dute adlatiboa erabiltzen era horretako egituretan
(inesiboa gehiago). Hala ere, haietan mugagabea hegoaldean baino gehixeago
erabiltzen dela dirudi leku-denborazko kasu-marka duten zenbatzailedun
sintagmetan. Horregatik eta azken urteotan hedatua izan den erabilera -ta- duena
izan delako, ez zaigu iruditzen baztertzeko egitura denik hori ere.
Beraz, goiko bi egiturak, hegoaldean nagusi den –ta- gabea eta iparraldean eta
azken urteetako euskaran erabili izan den –ta-duna, biak, ontzat ematen ditu
Gramatika batzordeak. Hegoaldeko erabilerarako, ordea, -ta- gabeak dirudi
arruntagoa.
Bestalde, literatur tradizioko lekukotasuna begiratu dugu Orotariko Euskal
Hiztegian. Ikus zer aldea dagoen bataren eta bestearen maiztasunean:
10 metrotara: 2 adibide / 10 metrora: 21 adibide
10 kilometrotara: adibiderik ez / 10 kilometrora: 6 adibide
10 zentimetrotara: adibiderik ez / 10 zentimetrora: 12 adibide
Data: 2000/03/27
Erantzulea: Gramatika batzordea
Mugatzailea/bat
Galdera:
Aitak auto berria erosi du (zuzen)
Aitak auto berri bat erosi du (oker)
Normalean auto bakarra izaten dugu, beraz bat, sarriegitan, batere beharrik gabe
erabili ohi dugu. Baina, halabeharrez, bigarren automobila balitz, Aitak beste auto
bat erosi du izango litzateke esaldi zuzena, ezta?
Erantzuna:
Hala da. Ikus Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), I, 173.-183. orrialdeak.
Data: 1999
Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
NORK edo NORI ezkutuan duten perpausak
Galdera:
Zuzenak al dira ondorengo egitura hauek?
Penizilina asmatutako gizona...
Plaza Barria eraikitako pertsona...
Bere zortzi emazteak hildako erregea...
Erantzuna:
Gramatika batzordearen iritzia da horiek denak, dagozkien aditz jokatuzko
erlatiboak bezala, zuzenak direla; nahiz eta testuetan ez den adibide gehiegirik
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
atzematen. NORK sintagma isilpean duten era horretako perpausak zuzenak ote
diren galdetzen da. Datiboaz, NORI sintagmaz, ez da galdetzen; baina hona hemen,
batzorde honetako kideentzat gramatikaltasun osoa izango lukeen adibide hau:
Non da nik jaten emandako mutila? Esan nahi baita nik jaten eman diodan mutila.
Data: 1996/12/03
Erantzulea: Gramatika batzordea
Predikatu sintagmak
Galdera:
Gaur bero dago, bai; baina: Zopa bero dago ala beroa dago? Babarrunak eder
daude ala ederrak daude?
Erantzuna:
Bietako adibideak ageri dira Orotariko Euskal Hiztegian:
Siku dago?
Hain daude ederrak, gozoak
Motela dago ardoa
Sustraia samur dago
Erbia gozo egon zen ala?
Gazia dago zopa
Hegoaldean behintzat guztiz normalak dira predikatu sintagma mugatuak (beroa,
ederrak…).
Data: 1999
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Zenbakiak (Morfologia)
% ehunekoa adierazteko
Galdera:
Portzentaiak nola deklinatu behar dira: %1ak ala %1ek?
Portzentaien deklinabide markak. Mugagabean deklinatu behar diren arren,
zenbaitetan singularra dagokio: %25ekoa. Hala ere, ondoko hauetan zein da araua:
%25etik ala %25etatik? %25era ala %25etara?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du oraindik ehunekoen deklinabideaz araurik eman.
Data: 1999
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Kopuruak: izena + "gehiago"
Galdera:
Zuzenak al dira ondorengo esaldiak?
1. Mila urte baino gehiagoan, euskaldunak balearen arrantzan aritu ziren.
2. Mila eta gehiago urtean, euskaldunak balearen arrantzan aritu ziren.
3. Mila urte eta gehiagoan, euskaldunak balearen arrantzan aritu ziren.
Erantzuna:
Lehenbizikoa eta hirugarrena zuzenak dira. Zalantza gehiago dut bigarrenarekin;
izan ere, bitxia dirudi zenbatzailea ("gehiago") izenaren aurrean duela ematea.
Egitura hori ez du Euskaltzaindiaren gramatikak jasotzen, eta ondo aztertu
beharreko kontua da.
Beste biak arruntak dira, bai lehenbizikoa ("mila urte baino gehiagoan/gehiagotan";
eta horrekin batera, Gramatika batzordekook ohikoagotzat jotzen dugun hau: "mila
urteAN baino gehiagoan"; ikus Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, V
liburukiko 420. or.) eta bai hirugarrena, hori ere EGLU horretako 419. orrialdean
aipatua: "200 orrialde eta gehiago ditu", adibidez. Literaturan ere normalak dira
horrelako adibideak ("40 urte eta geiagoan" Orixe, "illabete eta geiagoan" Tx.
Agirre, "17 urte eta geiagoan" Lardizabal, eta abar).
Data: 2002/01/08
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Zenbakiak
Galdera:
Bi milioi zazpiehun mila pezeta tokatu zaizkit idaztean, koma jarri beharra dago
milioien eta milakoen artean?
Erantzuna:
Horrelako zenbakiak ematen direnean, eta ipini behar da: bi milioi eta zazpiehun
mila pezeta (edo bi milioi, zazpiehun mila eta bostehun pezeta, etab.).
Data: 1999
Erantzulea: Araua
Zenbakiak eta proportzioak: hirutatik bi, lautik hirutan...
Galdera:
Zenbakien erabileraren inguruan, proportzioak ematerakoan, bada esapide gisako
molde bat euskaraz: "lautik hiruk", "hirutik bitan", "bostetik hirutan", "seitik
bostean" eta abar. Horrelakoetan:
- Lehen terminoaren erabilera singularrean egiten al da?
- Bigarren terminoari dagokionean beti mugagabean ematen al da?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Ez dago araurik ez gomendiorik egitura horien erabileraz, baina Euskaltzaindiaren
Orotariko Euskal Hiztegiko datuek agerrarazten dutenez:
- Lehen terminoaren erabilera ez da beti singularrean egiten: "lautatik" (6 aldiz
ageri da); "lautik" (4 aldiz); "hirutatik"(17 aldiz); "hirutik" (behin); "seitatik" (2
aldiz); "seitik" (3 aldiz); "hamarretatik" (6 aldiz); "hamarretik" (7 aldiz);
"ehunetatik" (5 aldiz); "ehunetik" (2 aldiz), eta abar. Kopuruak ez dira altuak eta
nahiko paretsu ageri dira, oro har.
- Bigarren terminoari dagokionez, egitura hori erabiltzen den kasu bakanetan,
"lautik hirutan", "seitik bostetan" aurkitu dugu inesiboan. Mugatuko kasurik ez
dugu aurkitu. Beste kasuetan, "seitatik bostek", "bostetatik lau", "hirutatik bi",
"lautatik bat"... mugagabekoak aurkitu ditugu.
Data: 2001/11/19
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Zenbatzaileak
Galdera:
Irratian entzundako adibidea:
Hiru kidetik bik jaso zituzten tratu txarrak.
Ez al da Hirutik bi kidek… Zergatik? Zein da egokia?
Erantzuna:
Irratian entzundako horrek guztiz zuzena dirudi. Hala erakusten dute, behintzat,
Orotariko Euskal Hiztegitik hartutako adibideok:
Bi hitzetarik bat (Hiriart Urruty)
Etsaien hirurogei ontzietatik hiruk baizik ez zuten ihes egin (Mendiburu)
Begiztatuak zeuzkaten lau zezenetarik hirurak atzemanik... (Iztueta)
Ehun artzainen artean laurogeita hamar gutarrak izan ohi dira (Azkue)
Badira hirutik bi kidek egituraren parekoak ere, baina askoz gutxiago erabiltzen dira:
Hamarreti hiru bidar ez diriala etxean sartuten... (Fray Bartolome)
Izan ere, halako egituretan, izena bi zenbatzaileei dagokie, eta badirudi errazagoa
dela ulermenerako ezkerrekoarekin agertzea (hau da, lehen aipatzen den
zenbatzailearekin), eta eskuinekoan uztea aipatu gabe. Oro har, joera, elementu
guztiak lehen aldian azaltzea da (beraz, ezkerrean), eta gero, errepikatzen direnak,
aipatu gabe utzi.
Data: 1999
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Zernahi (Morfologia)
AZPI postposizioa: zero azpitik, 20 urte azpitik, 20 urtez azpiko
Galdera:
Zein da egokiena, 2 gradu zero azpitik edo 2 gradu zeroz azpitik?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian, azpitik sarreran, azpi
postposizioaren erabilera horien bien adibideak ageri dira (baita -ren azpitik ere);
baina ohikoena zero azpitik, 20 urte azpitik eta abar erabiltzea dela esango nuke,
zeropetik ahaztu gabe. Beraz, egokiena bi gradu zero azpitik dela esango nuke.
Bestalde, Orotariko Euskal Hiztegian, azpiko sarreran ageri dira beste adibide
hauek: hogei urtez azpikoentzako, bi urtez azpiko oilorik ez da txitan ezartzen, 17
urtez azpiko bizpahiru mutiko... Denak ere urte + azpiko egiturari dagozkionak.
Badira bestelako egitura zuzen batzuk ere: 10 urte baino gutxiagoko umeak, 10
urtera arteko umeak eta abar.
Data: 20121212
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
-eN/-eNA + konparazio morfema: nahi nuen bezain merkea / nahi nuena
bezain merkea
Galdera:
Bi esaldi hauek 1. Auto hau nahi nuen bezain merkea da / 2. Auto hau nahi nuena
bezain merkea da esanahi berekoak dira? Ezezkotan, zer alde dago bien artean?
Erantzuna:
Ez, ez dira esanahi berekoak. Hona zer alde dagoen bien artean:
1. Auto hau nahi nuen bezain merkea da (auto hau nahi nuen nik = auto bera da).
2. Auto hau nahi nuena bezain merkea da (beste auto bat nahi nuen nik = bi auto
dira).
Euskaltzaindiak argitaratutako Euskal Gramatika. Lehen Urratsak, EGLU, V,
Mendeko perpausak, 1 liburuko 281. orrialdean, hauxe dator, besteak beste:
´´Perpaus konparatiboak, mendekoak, -eN menderagailua izango du aditzari
itsatsia. Jakina, perpaus horretako aditza agerian badago, atzizki hori ere agerian
izango da. Eta aditz hori isilarazia bada –maiz gertatzen dena, bestalde–, atzizki
hori ere aditzarekin batera isilarazia izango da:
a. Alberditarrek erosi dituzteN baino etxe gehiago erosi ditu udalak berak.
b. Alberditarrek baino etxe gehiago erosi ditu udalak berak.
Gaur egun zenbaitek -eN atzizkia ez ezik -eNA eransten diote perpaus horri.
Horrelakoak zenbait autorerengan aurki badaitezke ere, badirudi aski bazterrekoa
dela jokabide hori eta, gainera, nekez justifikatzen dela gramatikaren ikuspegitik.
Hortaz, -eN atzizkia izango da gomendatuko duguna era honetako perpausetan,
salbu zenbait esamoldetan (ik. 3.1.6.4)´´.
Liburu bereko 299. orrialdean eta hurrengoetan, hauxe dator, besteak beste:
´´Konparazio morfemaren ezkerretara ageri den perpauseko aditzak, agerian
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
badago, -eN atzizkia eskatzen du eta honek ez du -A mugatzailerik behar.
Hots: ...-eN baino...; ...-eN adina...; ...-eN bezala; ...-eN bezain... dira esapide
jatorrak eta ez, -eNA baino...; -eNA adina...; ...-eNA bezala etab. (...) Jakina, -eNA
forma erabat zuzena da erlatibodun izen sintagma absolutiboa badugu
konparatiboaren barnean:
(77) Nik erosi dudana baino hobea da zure konputagailua.
Honen azpian, nolabait, honako hau genuke:
(77´) Nik erosi dudan (konputagailu)a (den) baino hobea da zure konputagailua.
Horregatik, (78a) eta (78b) ere erabat esanahi desberdinekoak ditugu:
(78) a. Auto hau ez da nahi nuen bezain merkea baina hartuko dut.
(78) b. Auto hau ez da nahi nuena bezain merkea baina hartuko dut.
Lehenbizikoan, (78a)n, autoa merkeagoa izatea nahi zenuen, baina, hala ere, auto
horixe hartuko duzu. Bigarrenean, (78b)n, berriz, beste auto bat nahi zenuen,
merkeagoa zena, baina, azkenean, auto hau hartuko duzu. Lehenbizikoan, (78a)n,
auto beraz ari gara. Bigarrenean, (78b)n, bi auto dabiltza tartean. Kontua da (78a)n
esan nahi dena esateko horixe dela bidea eta ez (78b). Honek beste zerbait esan
nahi du.
Horregatik, testuetan zehar agertzen diren zenbait esapide, -eNA + baino gisa eman
beharra dago nahitaez, erlatibo argia baitute:
(80) Nor, beraz, horri gogor egitera ausartzen dena baino ausartagorik? (K.
Mitxelena, Euskal Idazlan Guztiak 1, 150)´´.
Liburu bereko 301. eta 302. orrialdeetan jarraitzen du azalpenak, helbide honetan
ikus dezakezunez Interneten bidez:
www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/37035.pdf
Data: 20121105
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
hark/berak; haren/bere
Galdera:
Zuzena al da berak izenordainaren erabilera bi esaldi hauetan?
- Amak denok maite gaitu, eta berak maite gaituen bezala elkar maita dezagun
nahi du.
- Amak denok maite gaitu, eta berak bezala maitatu nahi nuke.
Erantzuna:
Bigarrena ez da zuzena; izan ere, zuzena izateko, berak izenordainak aipatzen duen
pertsona edo izakia esaldiko NORK osagaia izan behar du, esaldiko NORK
sintagmaren erreferentziakidea. Beraz, hauek dira erabilera zuzenak:
- Amak denok maite gaitu, eta berak maite gaituen bezala elkar maita dezagun
nahi du. (nahi du amak, berak=amak)
- Amak denok maite gaitu, eta hark bezala maitatu nahi nuke. (nahi nuke nik,
hark=amak)
- Amak denok maite gaitu, eta amak bezala maitatu nahi nuke.
Erreferentziakidetasun horren lekuko, hona Euskal Gramatika Laburra liburuko 72.
orrialdetik hartutako adibide hauek:
- Miren bere etxera joan da. (Mirenen etxera)
- Miren haren etxera joan da. (beste norbaiten etxera)
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Data: 20140318
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Izenordainak: bakoitza, bera, norbera, norberaren, norbere, nor bere,
nork bere, nork geure, nori berea
Galdera:
Euskara batuan erabiltzekoak dira norberaren eta norbere? Edo nor bere erabili
behar da? Euskaltzaindiak arautua du norbera-ren deklinabidea?
Erantzuna:
Bai, euskara batuan erabiltzekoak dira norberaren eta norbere formak (bai eta nor
bere, nork bere, nork geure, nori berea eta abar ere). Euskararen tradizioak ere hala
erakusten du.
Norbere eta norberaren trukagarriak dira, adibidez, literaturako adibide hauetan:
- Bakoitzak norbere arrazoi, zio ta zuztarrak erakusten daki.
- Bakoitzak norbere taldeko kontuak esango dizkigu.
- Danak saiatzen dira bakoitza norbere alde.
- Bakoitzak norberaren mediku izaten ikasi ez badu, ez daki ezer.
Baina lau adibide horietatik bakoitza hitza kenduz gero, orduan nor(k) bere erabili
behar da:
- Nork bere arrazoi, zio ta zuztarrak erakusten daki.
- Nork bere taldeko kontuak esango dizkigu.
- Denak saiatzen dira nor bere alde.
- Nork bere (buruaren) mediku izaten ikasi ez badu, ez daki ezer.
Eskuratu Euskaltzaindiak argitaratutako Euskal Gramatika: Lehen Urratsak,
EGLU, 1 liburukia, 1991koa
(http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/6844.pdf), eta ikus
ondorengo orrialde-zenbakiok:
bakoitz: 58., 59., 72. eta 136. or.
norbera: 58., 72. eta 97. or.
nor bere: 58. or.
Euskaltzaindiak ez du norbera-ren deklinabide taularik eskaini, baina bai
bera-rena. Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, 1 (Eranskina) liburukiko
136. orrialdean esaten da bera-ren genitiboko formak izan daitezkeela beraren,
bere, beren nahiz beraien.
Data: 20080910
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
urte + buru
Galdera:
Zuzenak al dira ondorengo esaldi hauek?
Urten buruan horrek sagar asko jaten du.
Urteren buruan horrek sagar asko jaten du.
Urteen buruan horrek sagar asko jaten du.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Aurreneko biak ez dira zuzenak euskaraz; hirugarrena, bai.
Urten buruan horrek sagar asko jaten du. (Okerra)
Urteren buruan horrek sagar asko jaten du. (Okerra)
Urteen buruan horrek sagar asko jaten du. (Zuzena)
Bestalde:
Urte bete buruan (Okerra)
Urtebeteren buruan (Zuzena)
Urte beteren buruan (Okerra)
Urteren buruan (Okerra)
Urteburuan (Zuzena, urtemugaren erabilera berean).
Data: 2000/03/02
Erantzulea: Gramatika batzordea
arazi
Galdera:
23. araua dela eta, beharbada komeni da osatzea -t- har dezaketenen zerrenda:
sortarazi eta agertarazi bakarrik agertzen dira; ez da besterik?
Erantzuna:
23. arauak dio "bi hautakizunak -t-dunak eta -t- gabeak zilegi utzi behar direla",
aditz-erroaren forma nolakoa den erabaki arte. Auzi hori 28. arauan ebazten da,
aditzoinen forma erabakitzean. Eta, hain zuzen ere, galderan aipatzen diren bi kasu
horiek -t- gabeak dira: agerrarazi eta sorrarazi.
Data: 1996
Erantzulea: Araua
bat eta batzuken deklinabidea
Galdera:
Bat bakarrik agertzen denean eta beste hitzaren agerraldi baten eraginpean
dagoenean, gaur egun ere forma mugatuan gertatzen da, batez ere Hegoaldean, eta
badirudi horrelakoak gomendatu behar direla euskara baturako (batarengan eta
bestearengan, batari nahiz besteari...).
Kasu absolutiboan, agian, ez da hain arrotza gertatzen, baina beste kasuetan
urrunegi doa.
Adibideak: Batek (batak!) ostikoa eman dit eta besteak masailekoa. Bati (batari!)
ezetz esan diot eta baietz besteari. Bi lagunen etxeetan izan naiz; batenean
(batarenean!) hamaiketakoa egin dut eta bazkaria bestearenean. Batekin
(batarekin!) badakit zer egin, baina bestearekin ez. Batengana (batarengana!)
pozik joaten naiz, ez ordea bestearengana.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
12. araua, dagoen-dagoenean, gogorregitzat jo dute batzuek. Orotariko Euskal
Hiztegiaren lekukotasuna ere aipatu dute. Hona, ordea, kontrakoa erakusten duten
adibide batzuk:
Naikua zan batak eguna zala esatia, bestiak gaba zala esateko (Kirikiño)
Au da, ez batak eta ez besteak ez zioten egun onik eman (Fernando Amezketarra)
Baiña gero ongi ori era askotara ikusten eta asmatzen dute batak eta besteak
(Villasante)
Hizkuntza hori berez baitzetorren ahora batarekin eta bestearekin mintzatzeko
(Mitxelena)
Data: 1996
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
batez beste / bataz beste
Galdera:
Bietatik zein erabili behar dugu: batez beste ala bataz beste?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan dator erantzuna: batez beste.
Data: 2000
Erantzulea: Araua
berezko, geurezko, neurezko / berekoi, geurekoi, neurekoi
Galdera:
3. pertsonari dagokionean berezkoa esaten den bezala, zuzena al da nerezkoa
erabiltzea 1. pertsonan? Adibidez: bertsolariak etorria berezkoa duen bezalaxe, nik
hori nerezkoa dut.
Erantzuna:
Zuzena da, bai; baina neurezko forma litzateke egokiena batasunerako. Hortik
aurrera, berekoi, neurekoi, geurekoi eta abar erabiltzen diren bezalaxe, horren
egokiak dira berezko, neurezko, geurezko eta abar ere.
Hala ere, praktikan, hona zer dugun Orotariko Euskal Hiztegian:
a) nerez forma 32 aldiz agertzen da: hain zuzen ere, Orixe, Lardizabal, Lizardi,
Duvoisin, Xenpelar, Xalbador, Salbatore Mitxelena, Mendiburu, Kardaberaz,
Gerriko, Uztapide eta Koldo Mitxelenaren testuetan.
b) nerezko eta nerezkoa formek bina agerraldi dituzte OEHn.
c) neurez formak bederatzi agerraldi ditu: Lauaxeta, Kirikiño, Arrese Beitia,
Eusebio Azkue, Txomin Agirre, Etxeberri Ziburukoa eta Orixerenak.
d) neurezko forma ez da behin ere ageri OEHn.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Beraz, egia izan arren berezkori neurezko dagokiola 1. pertsonan, praktikan
badirudi forma arruntak gehixeago erabili izan direla.
Data: 2001/05/14
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
betiko eta gisakoak
Galdera:
Etziko eta etzirako, datorren urteko eta datorren urterako, geroko eta gerorako,
betiko eta betirako bereiztearen aldeko iritziak azaldu dira, bi forma-sailak
desberdinak direlakoan, eta biak ondo daudelakoan. Zuzenak al dira iritzi horiek?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak 20. arauan emanak ditu ez bereiztearen aldeko arrazoiak: hain
zuzen ere, idazleen erabilera eta deklinabideko egituratze formala. Hala ere, arauak
dio aditzondoa + ko; beraz, hortik kanpo geratzen da datorren urteko,
izen-sintagma baita (edo adizlaguna, nahiago izatera). Araua adizlagunetara ere
hedatu behar den ala ez, aztertu gabe dago.
Data: 1996
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
hau guz(t)ia
Galdera:
Hau guztia deklinabide guztietan erabili beharko genuke? Horietan guztietan,
horiengan guztiengan, horienganako guztienganako…".
Erantzuna:
Biak deklinatu behar dira, 4. arauan erakusten den bezala: bide hartan guz(t)ian,
horiekin guz(t)iekin.
Data: 1996
Erantzulea: Araua
hiru kiloko haurra...
Galdera:
a) 34. araua dela eta (hiru kiloko haurra eta abar), galdera egitean ere horrela
erabili beharko genuke? Esate baterako: zenbat denborako/denboratako? Zenbat
kilometrora/kilometrotara? Bost egunean/egunetan?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
b) Sei urteko ez da berdin sei urtetako (ardoaren kasuan ulertzen da, baina
bestelakoetan ez da hain argi suertatzen).
Erantzuna:
a) Bi galdera desberdin daude hor: batetik, -ko izenlagunari dagokiona, zenbat
denborako? Beste bi kasuetan, aldiz, -ra eta -n adizlagunez egiten da galdera.
Iraupena adierazten duen -n inesiboaz, 2000ko maiatzean eman zuen
Euskaltzaindiak araua. Horren arabera, bost egunean hobesten da, beti ere bost
egun horiek etengabeko unitate gisa hartzen badira, jakina. Egun desberdinez, bata
bestearen ondoren ez doazenez, ari bagara, nahitaez bost egunetan esan beharko
dugu.
Bestetik, -ra kasu-markari dagokionez, ez dago araurik. Bi erabilera-modu daude,
euskalkien arabera: zenbat kilometrora eta zenbat kilometrotara; biak dira zilegi,
baina gaia xehekiago aztertu ondoren ikusiko da araurik eman behar den ala ez
batasunerako.
b) Adibidez, noiz ez da hain argi?
Data: 2000
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
Hori gezurra esatea bezala/bezalakoa da
Galdera:
Zuzena al da Hori gezurra esatea bezala da esaldia ala Hori gezurra esatea
bezalakoa da behar luke?
Erantzuna:
Hori gezurra esatea bezala da perpausa zuzena da. Eta horren esanahia da Hori eta
gezurra esatea antzeko gauzak dira. Perpaus horretan ez zaio erantzuten Hori
nolakoa da? galderari, Hori zer da? galderari baizik.
Bidezkoa da nobela bat nolakoa den galdetzea, baina ez nobela bat idaztea nolakoa
den. Hor dago erantzunaren gakoa, eta horixe dio Gramatika batzordeak ere (ikus
Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, V, 384.-385. or.).
Beraz, Hori gezurra esatea bezalakoa da ez da zuzena. Aipatutako EGLU
liburukiak dioenaren arabera, -t(z)ea moduko perpausetan ez da oso itxurosoa
nolako galdera erabiltzea. Eta, horrenbestez, ezta bezalakoa erabiltzea ere.
Data: 2001/05/10
Erantzulea: Patxi Goenaga
nirekiko / nire ustez
Galdera:
Inoiz, ondorengo honen antzeko esaldiak aurkitu izan ditugu: Nirekiko, horrek ez
dauka ez hankarik ez bururik. Gure zalantza da nirekiko hori nire ustezen
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
baliokidetzat har ote dezakegun. Liburuetan begiratu, eta adibide bakarra aurkitu
dugu (Plazido Muxikaren hiztegian, 1.193. or.):
nirekiko = a mi ver, a mi juicio, para mis adentros; zurekiko = a tu juicio, etc.
Erantzuna:
Bai, badira erabilera horren agerpenak han eta hemen. Batetik zuk diozun hiztegian,
-kiko sarreran (eta nerekiko sarreran ere bai: hor ANG oharra dakar, goinafarreraren
eta gipuzkeraren esparrukoa dela adierazteko). Bestetik, Orotariko Euskal
Hiztegiko datu-basean ere badira horrelakoak, asko-asko ez badira ere; erabiliagoa
baita nirekiko pentsatu, jardun, esan... gisako moldea.
Hona hemen -kiko hori –(r)en ustez esanahiarekin, OEHn aurkitutako adibideotan:
- Nerekiko, urrengo auxe da egia, ta auzi ontako iltzea. (Lizardi)
- Erokeri andia oi dek, nerekiko, akulloa jotzea bortizki ostiko. (Iturriaga)
- Gizon aundi bat etorri zaigu mai ontara, nerekiko; / bestela nere aorik ez nuen
onela irikiko. (Uztapide)
Hortaz, badirudi ontzat har daitekeela -kikoren erabilera hori.
Data: 2001/05/10
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Ongi etorri!
Galdera:
Ongi etorri, baina Zaretela ongi etorriak. Lehenengoa esaten denean, ez al dago
ulertzerik beti dagoela "elidituta", azpian "ezkutatuta" zaretela…delakoa?
Erantzuna:
Beharbada, bai. Baina 33. arauan argi ikusten den bezala, literatura-tradizioak
erakusten du Ongi etorri! dela erabiliena, esplikazio logikoak gorabehera.
Data: 1996
Erantzulea: Araua
51. araua: Ameriketara/*Amerikatara
Galdera:
Zein da zuzena "Ameriketara" ala "Amerikatara"? 51. arauan biak ageri baitira
(azken oharretan).
Erantzuna:
Biak ageri dira, bai; baina "Ameriketara" bakarrik da zuzena (hiru aldiz ageri da
zuzen, behin bakarrik oker).
Eskerrik asko ohartarazteagatik.
Data: 20010607
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Aditzoina gehi -tu
Galdera:
Aditzoin gisa erabil al daitezke burutu ezazu, areagotu ezazu, landu ezazu?
Erantzuna:
Bai, 28. arauan esaten denaren arabera, hirurak dira-eta aditz eratorriak.
Data: 1998
Erantzulea: Araua
Aditzoinen forma
Galdera:
a) Aditzoina jartzerakoan zailtasunak daude arauen arabera. Memoria erabili behar
da?
b) Nola idatzi behar dira -t letraz amaitzen diren aditzoinak: ert, ohart…?
Erantzuna:
Ez da memoria kontu hutsa. Bada aditzoin-moten sailkapena 28. arauan, hartu diren
erabakiak zergatik hartu diren ulertzeko lagungarri izan beharko lukeena.
-t letraz amaitzen diren aditzoinak horrelaxe idatzi behar dira: laket, ohart, ezagut,
hant, ert.
Data: 2000
Erantzulea: Araua
Aditzoinen forma: lotu, ohartu, ezagutu, ausartu, batu, oroitu, landu,
handitu, erditu
Galdera:
Zein da aditz horien aditzoin forma?
Erantzuna:
Aditz horien aditzoin forma zein den jakiteko, ikus Euskaltzaindiaren 28. araua.
Hiztegi Batuan ere kontsulta daiteke aditz bakoitza, han baitatoz guzti-guztiak.
Data: 2000/03/02
Erantzulea: Gramatika batzordea
Aldaketak arauetan
Galdera:
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Arauak erabakitzean, zergatik aldatu dira lehendik finkatuak zeuden egitura edo
idazkera batzuk? Adibidez: berrogehi eta hamar / berrogeita hamar,
elkartea/erkidegoa, eritzi/iritzi, bait naiz / bainaiz, bapatean/bat-batean, guzti hau /
hau guztia...
Erantzuna:
Arau bakoitzean ematen da, besteak beste, literaturako erabileraren berri, eta hor
argi eta garbi ageri da kontuak ez zeudela hain finkatuak, ezta azken urteotan ere.
Datuak ikusirik, gaurkoak eta lehengoak, batasunerako egokientzat jo dugun bidea
markatu dugu.
Beste kasuren batean (ikus elkarte/erkidego), zehazki azaldu da zergatik ez den
egokia elkarte izena "comunidad" adierazteko.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Arauak, aldakor?
Galdera:
«Zergatik aldatzen dira arauak?» galdetzen digute ikasleek. «Guk ikastaroa
amaitzen dugunerako, arau berri gehiago agertuko da?».
Nik ulertu egiten dut beraien jarrera. Askotan ez dakizu gauza bat ondo azaltzen ari
zaren ala ez. Zurekin lan egiten duten beste irakasleekin elkartu eta ikusten duzu
elkarri galdetzeko gero eta zalantza gehiago dugula. Zer gertatzen da? Gero eta
gutxiago dakigu ala genekiena ez da orain jakin behar duguna?
Erantzuna:
Euskara, oraindik ere, estandarizazio bidean da: batasunerako eredua ez da guztiz
amaitua. Egunero heltzen zaizkigun galderek berek adierazten dute oraindik
badugula zer arautua (edo honelako edo halako egitura batasunerako onargarri den
ala ez erabaki beharra). Eta arauak emateko, Euskaltzaindiak literaturako erabilera
hartzen du batik bat oinarri; baina literatura-tradizioa ezagutzeko datu-baseak ez
ditugu oraintsu arte eskuratu (eta oraindik ere, euskarri erosoagoetan izan beharko
genituzke). Horrek guztiak denbora eskatzen du. Baina bitartean ezin gara mutu
geratu: liburuak eta egunkariak egunero argitaratzen dira, irrati-telebistek beren
eguneroko lanean jarraitzen dute... Eta forma jakin batzuk hedatzen dira.
Euskaltzaindiak kontuan hartzen du zein den azken urteotan nagusitu den erabilera;
baina ezin dio azken urteotakoari bakarrik begiratu. Arauak ematerakoan, tradizio
osoa izan behar dugu kontuan, iraganaren eta etorkizunaren artean eten handiegirik
gerta ez dadin.
Data: 1999
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Arauak, iraunkor?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Euskaltzaindiak ematen dituen arauek ez al dute izango, gutxienik ere, lau-seiren
bat urteko iraupenik? Besteak beste, idazkerari dagokionean, aldatu egin ditu,
esaterako, batezbeste / batez beste, herriska/herrixka, gutxi gora-behera / gutxi
gorabehera, bait gara / baikara...
Erantzuna:
Euskaltzaindiak ez du inoiz erabaki, esate baterako, bait gara edo herriska idatzi
behar dela. Besterik da zein forma nagusitu den azken urteotako testuetan, eta, gai
jakin baten gainean araua ematean, zenbateraino hartzen den kontuan idazkera jakin
baten edo forma jakin baten hedadura. Alde horretatik, Euskaltzaindiak ez du
zalantzarik tradizio osoa hartu behar dela kontuan, ez azken urteotakoa bakarrik
(hori bera ere ez baita, askotan, uste izaten dugun bezain bateratua eta bakarra).
Data: 1998
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Arautu gabeko kontuetan zer-nola jokatu
Galdera:
Zer-nola jokatu behar dugu aukera bat baino gehiago dugunean edota arautu gabeko
sintaxi-egituren kontuan?
Erantzuna:
Euskaltegietan, komunikabideetan, administrazioan eta, oro har, euskalgintzan
diharduten langileek, behin baino gehiagotan, arauaren aldeko kezka larriegia dute.
Komeni da ardura izatea, bai, entzuten eta erabiltzen dugun euskara zuzena ote den,
egokia ote den. Baina ardura horrekin batera, normaltzat hartu beharko genuke,
aukerakoetan, aukera bat eta bestea, guztiak onargarri izatea euskara batuan,
guztiak erabilgarri.
Baztertu egin behar dira, hala ere, gramatikalak ez diren egiturak eta, ondoren,
batasunerako hain gomendagarri ez direnak, eremu urri batean baino erabiltzen ez
direnak (baina horiek ere erabil daitezke leku jakin bateko ñabardura eman nahi
bazaio testuari).
Oro har, beraz, sintaxi-egituren kontuan ere, Hiztegi Batuko irizpide berak izan
beharko genituzke gogoan.
Data: 1999
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
arazi: haserrearazi
Galdera:
Hiztegi Batuak haserrarazi dakar sarrera batean, baina narratatu sarrerarekin
batera haserrearazi dio. Bietatik zein dago oker?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Euskara batuan haserrearazi behar du (ikus haserrealdi ere). Bestea, haserrarazi,
inprentako huts egitea da.
Data: 2001/04/11
Erantzulea: Miren Azkarate
Denbora sintagmak
Galdera:
5 kilometrora aurkituko duzu ala 5 kilometrotara?
3 metrotik 5 metro bitartera ala 3 metrotatik 5 metro bitartera?
5 minutuan egin du lana ala 5 minututan egin du?
Zenbat urtetik zenbat urtera ala zenbat urtetatik zenbat urtetara
Azken hiru urtetik hona ala azken hiru urtetatik hona
Ezkerretara jo ala ezkerrera jo?
Azken zortzi urte hauetan ala azken zortzi urte honetan?
Erantzuna:
Aurretik zenbatzailea duen unitatearekin denbora adierazteko, instrumentala
erabiltzen denean, beti doa mugagabean: Hiru orduz hitz egin. Bi urtez behin
elkartzen dira.
Inesiboan, mugatua erabiltzea hobetsi da denbora etengabeko unitate bakar gisa
hartzen denean (hiru astean); baina denbora ezberdinetakoa adierazteko mugagabea
erabili behar da soilik: hiru egunetan etorri izan da herrira (hiru egun
ezberdinetan).
Inesiboaz gain, absolutiboa ere erabil daiteke egon aditzarekin: zortzi orduan /
zortzi orduz / zortzi ordu egon da zure zain.
Maiztasunaren kontzeptua adierazteko zilegi da ondorengo edozein forma
erabiltzea: lau urtez behin / lau urterik behin / lau urtetarik behin / lau urtetik
behin elkartzen dira. Lau urtetarik lau urtetara / lau urtetik lau urtera. Euskalkien
arabera, forma bat edo beste nagusitzen da.
-ra atzizkiaz ez da araurik eman, beraz, ez da gomendiorik eman ezkerretara ala
ezkerrera behar lukeen euskara batuan.
Erakuslea erabiltzean, singularrean ere erabil daiteke, denbora unitatea osotasun
bezala hartzen bada: azken zortzi urte honetan.Dena den ez da araurik eman bietatik
(azken zortzi urte hauetan / azken zortzi urte honetan) zein den hobestekoa. Eta ez
da aztertu batak eta besteak zein hedadura duten ere.
Data: 1998
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
Esapideak. Bai horixe! Horixe baietz!
Galdera:
Nola behar dugu esan?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Bai horixe! Ez horixe! Bai, jakina! Ez jakina! Horiek dira tradizioa dutenak.
Besteak, Horixe baietz! Horixe ezetz!, etab. berriagoak dira; nahiz asko ari diren
hedatzen. Hiztegi Batuan ez da horrelako azpisarrerarik eman horixe sarreran.
Data: 1998
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Esapideak. Bai, ba! / Ba, bai!
Galdera:
Maiz entzuten diren Ba, bai! Ba, ez! horiek onartu behar ditugu jatorragoak
diruditen Bai, ba! Ez, ba! formen ordezko?
Erantzuna:
Gauza desberdinak dira (ikus Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), III,
153.-154. orrialdeak).
Data: 1998
Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
Esapideak. beti legez / betiko legez
Galdera:
Zein da bizkaierazko legez postposizioaren erabilera zuzena?
Beti legez ala betiko legez?
Atzo legez ala atzoko legez?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), V,
(Menderakuntza-I) liburukiak honela dio 358. orrialdean:
"Denborazko aditzondo bat baldin badugu, berriz, -KO atzizkiaz horniturik
agertuko zaigu.
Nik lanian jardun det betiko moduan (Txirrita, Bertsoak I, 159. or.)
Zenbait euskaldunek, beharbada analogiaz, legez hitzari ere aplikatzen diote arau
hori: nire legez, ni legezen ondoan, atzoko legez, atzo legezen ondoan, etab. Baina
jokabide honek berria ematen du, horrelakorik ez baita literaturan ageri,
dirudienez."
Gramatika batzordearen hautua, beraz, beti legez eta atzo legezen aldekoa da.
Data: 2001/02/06
Erantzulea: Gramatika batzordea
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Dokumentua: ..ezta / ez da? / beti(ko) legez (irizpena ) http://www.euskaltzaindia.net/dok/jagonet/Ezta-beti_legez.pdf
Euskalkiak nahastea
Galdera:
Euskalki desberdinetako hitzak nahastea zilegi al da batasunean?
Engoitik alferrik da eta ez dut ezer galdetu gura. (oker)
Horrezkero alferrik da eta ez dut ezer itaundu gura. (zuzen)
Honezkero alferrik da eta ez dut ezer galdetu nahi. (zuzen)
Engoitik alferrik da eta ez dut deus galdetu nahi. (zuzen)
Apika, ur handiegitan sartu gara hemen; baina koherentzia testualak eta lexikalak
ez ote dute euskalkiekin txukun antzean jokatzera behartzen?
Erantzuna:
Behin baino gehiagotan eztabaidatu da auzi hori; baina Euskaltzaindiak ez du ezer
erabaki, eta euskaltzaleen iritziak bereiz dabiltza. Batzuen iritziz, benetako
batasuna hango eta hemengo hitzak eta egiturak nahasi erabiliaz lortzen da. Beste
batzuen ustez, ostera, hobe litzateke euskalkiak ez nahastea.
Data: 1999
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Euskara batua, lagunarterako?
Galdera:
Baturako erabaki diren formak berriketan jardutean ere erabili behar al dira? Esate
baterako, ohizko/ohiko, guzti hau / hau guztia eta abar.
Erantzuna:
Beti esan izan da euskara batua zein eremutarako den: alegia, euskara landua,
zaindua, erabili behar denerako. Beraz, lagunartean, kalean, etxean... egoera
informaletan euskalkiak erabiltzea zilegi bakarrik ez, gomendagarria ere bada.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Gomendioak, derrigorrezko?
Galdera:
Derrigorrez betetzekoak al dira Euskaltzaindiaren gomendioak eta hobespenak?
Erantzuna:
Ez. Gomendio edo hobespen diren neurrian, argi dago Euskaltzaindiak ez dituela
betearazi nahi; baina gomendioen bidez erakutsi nahi du bide horretatik egin behar
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
dela batasuna. Hala ere, askatasuna utzi nahi du eta, bidea markatu ondoren,
jendeak onartzen duen ala ez ikusi.
Data: 1998
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Hitanoaren formak
Galdera:
Zergatik baztertu dira hitanoa gehien erabiltzen den inguruetako formak?
Erantzuna:
Hitanoa ez da Gipuzkoan bakarrik erabiltzen, Bizkaian eta Iparraldean ere badu
indarra. Alde bateko eta besteko formak konparatuz, aditz laguntzailearen
batasunerako erabili ziren irizpide berak aplikatzeko ahalegina egin da. Gaiari
dagokion 14. arauan ageri dira irizpide horiek.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Iragarkietako egiturak
Galdera:
Jaietako karteletan egitura hauek erabiltzen ditugu:
JAIAK ANDRE MARIA ZURIAREN OHORETAN
JAIAK
ANDRE MARIA ZURIAREN OHORETAN
JAIAK, ANDRE MARIA ZURIAREN OHORETAN
Ontzat ematen al dituzue?
Erantzuna:
Bai, Gramatika batzordeak ontzat ematen ditu era horretako egiturak. Hain zuzen
ere, izenburuetan eta perpausean txertatu gabeko egituretan dira ontzat ematekoak;
baina ez perpaus barruan. Adibidez:
OMENALDIA BASARRIRI (Zuzena)
OMENALDIA BASARRIRI IKUSGARRIA IZAN ZEN (Okerra)
Beste auzi bat litzateke egitura hori baino arruntagoak erabil daitezkeen,
gaztelaniazko ereduei hertsiegi jarraitu beharrean. Adibidez:
ANDRE MARIA ZURIAREN JAIAK
Data: 2000/01/25
Erantzulea: Gramatika batzordea
Irudi korporatiboaren antolaketa: Durango
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Nola antolatu behar genuke Durangoko Udalaren irudi korporatiboa?
Erantzuna:
Gramatika batzordearen ustetan, isolaturiko egiturak dira hor irudiaren hiru
osagaiak:
a) DURANGO, b) Udala eta c) Ayuntamiento
Esan bezala, era isolatuan ematen denerako bakarrik litzateke baliagarria (paper
ofizialetako menbrete gisa edo izenburu gisa, adibidez). Ezin liteke erabil, ordea,
testu edo perpaus batean txertatua. Ondorengo hau, beraz, baztertzekoa litzateke:
DURANGO UDALAK erabaki duenez, ...
Horren ordez DURANGOKO UDALAK behar litzateke, zalantzarik gabe, euskal
gramatikaren arauek agintzen duten bezala.
Azkenik, gogorarazi nahi da ontzat eman den goiko ereduaren ondoan badela
euskal eta erdal gramatikei atxikiagoa den bat, hitz bat gehiago eman behar bada
ere molde horretan. Ondoko hau litzateke:
DURANGOKO UDALA (armarria) AYUNTAMIENTO DE DURANGO
Data: 1999/01/07
Erantzulea: Gramatika batzordea
Izenordainak: ber(a) erakuslea / izenordaina, instrumentalean
Galdera:
Zuzena al da beraz formaren erabilera ondoko esaldiotan?
Gai beraz hitz egin du.
Ez nintzen beraz oroitu.
Erantzuna:
Zuzena da, bai.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Izenordainak: bera, berak, beraiek, berek
Galdera:
Zuzenak dira esaldi hauek?
Langile bera etorri da.
Langile berak kotxea ekarri du.
Langile beraiek etorri dira.
Langile beraiek kotxea ekarri dute.
Langile berak etorri dira.
Langile berek kotxea ekarri dute.
Langilea bera etorri da.
Langileak berak kotxea ekarri du.
Langileak beraiek etorri dira.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Langileek beraiek kotxea ekarri dute.
Langileak berak etorri dira.
Langileek berek kotxea ekarri dute.
Bera etorri da.
Berak kotxea ekarri du.
Beraiek etorri dira.
Beraiek kotxea ekarri dute.
Berak etorri dira.
Berek kotxea ekarri dute.
Erantzuna:
Langile bera etorri da: BAI
Langile berak kotxea ekarri du: BAI
Langile beraiek etorri dira: ZALANTZAZKOA
Langile beraiek kotxea ekarri dute: ZALANTZAZKOA
Langile berak etorri dira: BAI
Langile berek kotxea ekarri dute: BAI
Langilea bera etorri da: BAI
Langileak berak kotxea ekarri du: BAI
Langileak beraiek etorri dira: BAI
Langileek beraiek kotxea ekarri dute: BAI
Langileak berak etorri dira: BAI
Langileek berek kotxea ekarri dute: BAI
Gogoan izan Hiztegi Batuan auto, automobil, beribil hobetsi direla, eta ez kotxe.
Bera etorri da: BAI
Berak kotxea ekarri du: BAI
Beraiek etorri dira: BAI
Beraiek kotxea ekarri dute: BAI
Berak etorri dira: BAI
Berek kotxea ekarri dute: BAI
Azken hauek denak daude ongi euskara batuan, Euskaltzaindiak oraingoz ez baitu
hauturik egin izenordain horien artean.
Hurrengo baterako, eskertuko genizuke bidali behar dituzun egiturak testuinguru
zabalagoan, luzeagoan bidaliko bazenizkigu; errazagoa izango da hartara horien
gainean iritzia ematea.
Data: 1999/05/05
Erantzulea: Gramatika batzordea
Izenordainak: bera eta berdin
Galdera:
Zein da egokiagoa?
Kolore bera dute bi kotxe horiek / kolore berdina dute bi kotxe horiek; ideia bera
izan dugu / ideia berdina izan dugu…
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Euskal Gramatika Laburra liburuan ageri denez, kolore bera, ideia bera.
Data: 1996
Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
Izenordainak: edozer gauza, edozein gauza, edozer
Galdera:
Hiru horietan, zein da zuzena?
Erantzuna:
Hirurak dira zuzenak.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Izenordainak: elkar / bata bestea
Galdera:
Zein da zuzena: Elkar maite dute / Bata bestea maite dute / Batak bestea maite
dute…?
Erantzuna:
Aztertzeko auzia. Nolanahi ere, batak bestea maite du behar du izan.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Izenordainak: geure eta gisako indargarriak
Galdera:
Genitiboa eta aditza subjektu berekoak badira (Geure kotxean joango gara,
adibidez), genitiboa indartu behar omen da. Hori beti egin beharra dago? Gure
kotxean joango gara gaizki al dago?
Erantzuna:
Ez, ez dago gaizki. Ikus zer dioten Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU)
liburukiek horretaz.
Data: 1996
Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Izenordainak: berdin eta bera
Galdera:
Nola argitu bien arteko aldea?
Erantzuna:
Ikus Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), I, Euskaltzaindia, Iruñea, 1985:
149. orrialdeko 3.1.2.3.4. "bera" / "berdin" atala (1991ko argitalpenean, 92.
orrialdean dago).
Data: 2000/07/19
Erantzulea: Gramatika batzordea
Menderagailuak: -(e)no/-(e)ino, deno/deino, gareno/gareino,
duguno/duguino
Galdera:
Ezin izan dut inon argitu den bitartean formaren esanahikide den deino forma
horrela idatzi behar ote den ala, gaurko idazle batzuk egiten duten bezala, deno
idatzi behar ote dugun. Berdin beste adizlagunekin: gareno/gareino,
duguno/duguino eta abar. Ba al da horren gainean zerbait erabakirik?
Erantzuna:
Menderagailu horretaz ez dago ezer erabakirik. Hala ere, Gramatika batzordea
orain ari da aztertzen, besteak beste, aditz jokatudun denborazko perpausak, eta atal
hori jasoko duen Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), VI, (Menderakuntza,
2) liburukian honelako zerbait esango dugu:
"Batez ere iparraldeko euskalkietan erabiltzen den forma hau -eNO eta –eINO
aldaerekin ageri da lehengo autoreetan. Gaur egun, ordea, -eNO aldaera nagusitu da
eta hori da erabiltzen den bakarra. Hegoaldean –eINO forma darabilten autore
bakanak dira salbuespen".
Beraz, gaur egungo erabilerarako, -eNO hobesten du Gramatika batzordeak.
Data: 2001/04/11
Erantzulea: Gramatika batzordea
Orduak nola esan
Galdera:
Hona hemen zenbait zalantza:
a) Erdia adierazteko, bi modu aipatzen dira oro har, sei t´erdiak (Hegoaldean),
seiak eta erdiak (Iparraldean). Laburpenean, ostera, Hegoaldeko forma baino ez da
ageri.
b) Ordu bat eta erdiak ala ordu bat eta erdia?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
c) "Orduen" adibideetan ez dira agertzen honelako kasuak: 13,45tan (?).
d) Nola idatzi, 12.10 ala 12:10? Orain arte aurrekoak erabili ditugu.
Erantzuna:
a) 35. arauak, datuen eta azken laburpenaren artean, proposamena dakar. Eta honela
dio:
"Erdia adierazteko, pluraleko marka bigarren osagaian bakarrik ezartzea
gomendatzen da batasunerako (...). Oren ezartzen denean, berriz -Iparraldean maiz
egiten den bezala- bi osagaietan emango da pluraleko marka."
b) Arauaren laburpenean ordu bat eta erdiak ematen da.
c) Arauan hauxe esaten da: "orduei pluraleko kasu-marka ezarriko zaie, eta
minutuei singularrekoa". Beraz, 13:45ean.
d) Nazioartekoa konbentzioa bi puntu ezartzea da; beraz, 12:10 idatzi.
Data: 1996
Erantzulea: Araua
Orduak nola esan
Galdera:
Orduetan erraten du idatzi behar dela bi ordu eta erdiak, baina anitzetan ikusten da
kilo t´erdiko patata etab. Orduetan ematen den araua hedatzen da bertze
erabileretara ala orduetako araua orduetako bakarrik da?
Bestetik, Ordua nola esan delako arauak erakusten du arazo bat komunztadurarena
dela; baina gero ez du aipatu ere egiten. Arazoa konkretuki gertatzen da ordu
bataren kasuan, adibidez: ordu bata eta hamar da/dira, ordu bat eta erdiak
dira/da? Zein hobetsi behar da kasu bakoitzean?
Erantzuna:
Orduen arauan, eta osorik idaztea gomendatu zen, oro har, erabilera idatzi zainduan
egokiena forma osoa idaztea delakoan.
Bestetik, arauan ez da ezer aipatzen, adibiderik ere ez genuelako aurkitu Orotariko
Euskal Hiztegiko corpusean. Badirudi ordu bat eta erdiak den neurrian, hau da,
plural marka ezartzen zaion neurrian dira izango litzatekeela, baina onena
bakoitzaren euskalkiko erabilera gordetzea izan daiteke.
Data: 1998
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
Orduak nola esan: 00:30, 01:00, 01:01 eta 01:02
Galdera:
Nola esan behar dira ordu horiek?
Erantzuna:
00:30 = Gauerdiko (edo gaueko) hamabi eta erdiak.
01:00 = Goizeko ordu bata.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
01:01 = Goizeko ordu bata eta bat dira (edo goizeko ordu bata eta minutu bat
dira).
01:02 = Goizeko ordu bata eta bi dira (edo goizeko ordu bata eta bi minutu dira).
Horrez gainera, Gramatika batzordeak jakinarazi nahi du ordu bata eta (minutu)
bat dira bezalakoak ez direla erabili izan euskaraz (ordua oso zehazki eman behar
denean izan ezik, kiroletan-edo), eta bai ordu bata pasea da edo ordu bata da
formak.
Data: 1997/12/02
Erantzulea: Gramatika batzordea
Orduak nola esan: laurden
Galdera:
Euskaltzaindiaren arauetan ontzat ematen dira hirurak eta laurden eta hiru eta
laurdenak, biak. Era berean, hirurak eta laurdenetan eta hiru eta laurdenetan ere.
Gaizki esana al dago hirurak eta laurdenean, minutuekin egiten den bezala?
Eta hamarrak laurden gutxian forma gaizki al dago?
Erantzuna:
Kontua da, minutuak erabiltzen direnean ez bezala, laurden hitza erabiltzen denean
mugagabean erabiltzen dela normalean. Alegia, hirurak eta laurden esatea da
usadio hedatena, mugagabean. Beraz, mugagabeko beste sintagma guztiei bezala,
-(e)tan hondarkia eransten zaio. Horrek ez du esan nahi, leku desberdinetan
erabiltzen den neurrian, gaizki dagoenik hirurak eta laurdenean, Euskaltzaindiak
batasunerako mugagabeko formak hobetsi nahi izan dituela baizik.
Horren ondoren, galdetzen diguzu ea hamarrak laurden gutxian forma gaizki
dagoen. Ez dugu uste esan daitekeenik gaizki dagoela, forma hori ere erabiltzen
baita. Hala ere, batasunerako, hamarrak laurden gutxitan (mugagabeko forma)
bultzatzea erabaki du Euskaltzaindiak kasu honetan ere, mugagabeko erabilera
[hamarrak laurden gutxi d(ir)a] izaki forma hedatuena.
Data: 1997/12/02
Erantzulea: Gramatika batzordea
Partitiboaren erabilera okerra
Galdera:
Partitiboa baiezko perpausetan, noiz eta nola erabili? (15. eta 30. arauak).
Txostenari zertxobait falta zaiola dirudi. Hau da, hizkuntza-erabiltzaile berri
gehienen kasuan, arazorik nagusiena ez da partitiboa baiezko perpausetan nola
erabili; baizik eta ez dutela erabiltzen ezezko perpausetan. Kalkoak eginez, eta
kasurik gehienetan ezezkotasunak daraman orokortasun mugagabe kutsua galtzen
da: edo plurala barra-barra erabiltzen da, edo singular mugatua. Horixe gertatzen
da, batez ere, eskolako testuetan.
Beraz, ongi dagoelarik baiezko perpausez esaten dena, goraki esan behar da ezezko
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
perpaus gehien-gehienek dutela partitiboa, eta, agian, argitu noiz den ezezko
perpausetan beharrezkoa partitiboa.
Erantzuna:
30. arauaren amaieran esaten dena nahikoa argigarria da.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Zenbatzaile orokorrak: denok, guztiok, oro
Galdera:
Zuzenak dira ondorengoak?
Ana, Mikel, Jon, Carlos eta ni joan gara.
Ana, Mikel, Jon, Carlos eta bostok joan gara.
Ana, Mikel, Jon, Carlos eta denok joan gara.
Ana, Mikel, Jon, Carlos eta guztiok joan gara.
Ana, Mikel, Jon, Carlos eta orok joan gara.
Erantzuna:
Azkenekoa izan ezik, beste guztiak zuzenak dira; eta azkeneko horrek, zuzena
izateko, oro behar du:
Ana, Mikel, Jon, Carlos eta ni, oro joan gara.
Data: 1999/05/05
Erantzulea: Gramatika batzordea
Leku-izenak (Onomastika)
Bakio udalerria, Bakioko udalerria; Bilbo hiria, Bilboko hiria
Galdera:
Zuzena al da Bakio udalerria, Bilbo hiria eta abar esatea, edo Bakioko udalerria,
Bilboko hiria osorik esan behar da beti?
Erantzuna:
Aukera biak dira erabili izan dira euskaraz, eta biak zuzenak dira. Larramendik,
esaterako, Gipuzkoako probintzia idazten zuen. Hala ere, azken urteotan aposizioa
Bakio herria, Bilbo hiria zabaldu eta nagusitu egin da, deklinatzea errazteko eta
izena bere osotasunean gordetzeko.
Data: 20150423
Erantzulea: Mikel Gorrotxategi, Onomastika zerbitzua
Bilbo/Bilbao, Areatza/*Arenala
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Zein da euskal hiri nagusiaren izena euskaraz: Bilbo ala Bilbao? Bestetik, jakin
nahi nuke Bilboko San Nikolas elizaren ondoan dagoen pasealekuari zelan deitu
behar zaion, "Arenala" ala "Areatza".
Erantzuna:
Biak euskarazko izenak dira: "Bilbo" eta "Bilbao". Hala ere, "Bilbao" ere euskal
izena izan arren, Euskaltzaindiak erabaki zuen "Bilbo" dela gure hiri nagusiaren
arauzko euskal izena, eta horrelaxe eman zuen argitara bere Euskal Herriko udalen
izendegia delakoan, 1979an. Euskaltzaindiak "Bilbo" erabaki izana zertan oinarritu
zen jakiteko, ikus Euskera aldizkaria (1983-1 alea, 125.-129. or.).
Horiek horrela izanik ere, Bilboko udalak, dirudienez, "Bilbao" erabiltzea erabaki
zuen hiri horren izena euskaraz aditzera emateko ere (baina deklinatzerakoan
"Bilbo" erabiltzekotan). Hauxe da, beraz, Bilboko udalak bere eskubidez erabaki
omen duena: "Bilbao, Bilboko, Bilbotik, Bilbora, Bilbon" eta abar erabiltzea
euskaraz.
Bestetik, "Areatza" izena bildu zuten bai Azkuek eta bai Uribarrik, eta horixe da
Euskaltzaindiko Onomastika batzordeak hobetsi eta Bilboko udalak ofizialki
erabiltzen duen izena: "Areatza". Izen hori deklinatzean, “Izurtza” edo “Gaintza”
bezala deklinatu behar da (azken ikerketek erakutsi dutenez, amaierako “a” hori ez
baita artikulua). Hortaz, "Areatzako, Areatzatik, Areatzan..." formak sortzen dira,
eta horixe da erabilera zuzena.
Data: 20120905
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Errenteria, Orereta, Fanderia...
Galdera:
Zein da nire herriaren benetako izena, Errenteria ala Orereta? Nik beti Errenteria
aditu dut, baina iragarki bat dago testu honekin: Orereta da gure herriko izena. Egia
al da hori?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak aspaldi arautu zuen zure herriaren izena Errenteria dela, eta hala
jakinarazi zion zure herriko udalari 1995ean.
Bestalde, egia da Orereta zure herriko izena dela; eta egia da, gainera, Fanderia
zure herriko izena dela, Alaberga zure herriko izena dela, Pontika zure herriko izena
dela...; izan ere, Orereta, Fanderia, Alaberga, Pontika eta abar zure herriKO izenak
dira, bai; baina zure herriaREN izena Errenteria da.
Koldo Mitxelena, hizkuntzalari bikaina, errenteriarra zen, eta haserretu egiten omen
zen norbaitek bere jaioterriari Orereta deituz gero bere aurrean. Xenpelar bertsolari
bikaina ere errenteriarra zen, eta zalantzarik gabe kantatu zuen Errenterian bizi
naiz eta / egin zaidazu bisita.
Data: 20160121
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Leku-izenak, zehar-marra eta marratxoa: Trucios / Turtzioz,
Abanto-Zierbena
Galdera:
Abanto y Ciérvana euskaraz idaztean zehar-marra (/) jarri behar dugu?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren 141. arauan zehazten da zeinu grafikoen erabilera. Leku batek
euskaraz eta erdaraz izen desberdinak dituenean, eta izen biak aipatu behar
direnean, zehar-marra erabili behar da: Vitoria / Gasteiz edo Trucios / Turtzioz;
baina arau hori 2004koa da, eta bertan aipatzen diren izenak 2004a baino lehen egin
ziren ofizial.
Euskaltzaindiaren webgunean, euskaltzaleei laguntzeko, BOEn ageri diren bezala
idatzi ditugu izen ofizialak; nahiz eta zenbaitetan izena gaizki idatzita ageri BOEn.
Zuk aipatzen duzun Abanto y Ciérvana / Abanto-Zierbena izenak zehar-marra eta
tarteko gidoiak beharko lituzke: zehar-marra hizkuntzen artean, eta marratxoa udala
osatzen zuten herrien artean. Hala ere, ez da izen egokia; izan ere, Abanto eta
Zierbena herriek osatzen zuten elkartea aspaldi desegin baitzen.
Data: 20120307
Erantzulea: Mikel Gorrotxategi, Onomastika batzordeko idazk.
Bidania
Galdera:
Bidania herri izenak -a organikoa al du?
Erantzuna:
Bai.
Data: 1996
Erantzulea: Onomastika batzordea
Buenos Aires
Galdera:
Buenos Airesetako ala Buenos Airesko?
Erantzuna:
Usadio zaharra pluralean ematea bazen ere euskal amerikanoen artean, azken
urteotan singularra nagusitu denez, hobe singularrari lehentasuna ematea, plurala
zilegi bada ere.
Data: 1996
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Onomastika batzordea
Deustu
Galdera:
Zein da Bilbo handiak irentsitako udalerri horren izena, Deustu ala Deustua?
Erantzuna:
Herri horren euskal izena Deustu da (oraingo erdaraz Deusto izan arren).
Data: 2007/09/24
Erantzulea: Mikel Gorrotxategi, Onomastika batzordeko idazkaria
Ermua
Galdera:
Herriaren izena Ermua ala Ermu ote den jakin nahi nuke.
Erantzuna:
Bizkaiko herri horren euskal izena Ermua da, baina -a ez du berezkoa (ikus
Euskaltzaindiaren Euskal Herriko Udalen Izendegia argitalpena); beraz, Ermutik,
Ermura, Ermuko eta abar deklinatu behar da.
Data: 2001/04/02
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Haga / La Haya
Galdera:
Nola da euskaraz gaztelaniazko La Haya hiriaren izena?
Erantzuna:
Herbeeretako bigarren hiriburuaren euskal exonimoa Haga da.
Data: 1998/07/23
Erantzulea: Euskaltzaindiaren erabakia
Igaratza
Galdera:
Aralar mendian bada Igaratza izeneko leku bat eta Euskaltzaindiaren
pertsona-izendegian ere azaltzen da Igaratza izena; baina dendari batek Igaratz
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
okindegia darabil, eta jakin nahi nuke Igaratza izena horrela erabil daitekeen:
alegia, bukaerako -a hori berezkoa (organikoa) duen ala mugatzailea.
Erantzuna:
Igaratza izenak -a organikoa du eta, beraz, Igaratza okindegia da forma zuzena.
Data: 2001/03/28
Erantzulea: Mikel Gorrotxategi, Onomastika batzordeko idazk.
Iruña/Iruñea
Galdera:
Iruña ala Iruñea, bietarik zein erabili behar dugu?
Erantzuna:
Arazoa absolutiboan baino ez da agertzen; izan ere, deklinatzean, udalak berak ere,
Iruña hobetsi arren, Iruñeko, Iruñean eta abar erabiltzen baitu. Onomastika
batzordeak bi maila desberdin daudela ikusten du; baina argi du euskal izen jatorra
Iruñea dela, Iruña erdaldunek erabilitako izena izanik. Besterik da udalak edo foru
administrazioak zer erabaki duten, irizpen akademikoari jaramonik egin gabe.
Data: 1996
Erantzulea: Onomastika batzordea
-rena, -ena, -(r)en etxea
Galdera:
Nola adierazi behar genuke, hitz bakarrean, norbaiten etxearen izena: Joxeren
etxea, adibidez, Joxena ala Joxerena?
Erantzuna:
Onomastika batzordeko idazkariaren ustez, bigarrena da egokiena: alegia, -rena
amaiera duena; baina forma hipokoristikorik gabe (ez Joxerena, nahiz eta hitz
egiterakoan horrela ahoskatu, zilegi den bezala). Beraz, Joserena.
Izena kontsonantez amaitzen denean, -ena hartzen du: Mikelena, adibidez. Hala ere,
amaieran bilakaera izan duen etxe izenik balego inguruan (Arotzenea, Petrinea, ...),
hobe da inguruko izenen arabera jokatzea; lekuan lekuko erabilerari eman behar
baitzaio lehentasuna.
Data: 1998/10/27
Erantzulea: Onomastika batzordeko idazkaria
Sopela
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Zein da herriaren euskal izena, Sopela ala Sopelana?
Erantzuna:
Euskaltzaindiak argitaratutako Euskal Herriko Udalen Izendegian ageri denez,
Sopela da Bizkaiko herri horren euskal izena.
Data: 2001/03/28
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Arabako Izki mendia
Galdera:
Jakin nahi nuke zein den Arabako mendi horren izena, Izkiz mendia ala Izki
mendia.
Erantzuna:
Arabako mendi horren euskal izena Izki da eta, oker ez banago, hango parke
naturalak ere izen ofizial horixe du (Euskaltzaindiak hala proposatuta). Bestea,
Izkiz forma, ezaguna bada ere, azken urteotako aldaera okerra da. Beraz, Izki
mendia da zuzena.
Data: 2001/03/22
Erantzulea: Mikel Gorrotxategi, Onomastika batzordeko idazk.
Enkarterri, Enkartazioak
Galdera:
Zelan da ENKARTERRI ala ENKARTERRIAK?
Erantzuna:
Euskaltzaindiko Onomastika batzordeak "Enkarterri" izena hobetsi zuen,
tradiziozko "Enkartazioak" izenaz gain erabiltzeko (Enkartazioetatik,
Enkartazioetara eta abar deklinatzen da izen zaharra). Erabaki horren azalpen
zehatza gure Euskera aldizkarian irakur dezakezu (1999ko 2. alea, 1.205. or.).
Data: 2001/05/04
Erantzulea: Mikel Gorrotxategi, Onomastika batzordeko idazk.
Geografia hitzen zerrenda: Arrate=mendilepoa
Galdera:
Eibarko Andramariren izena da Arrate, baina egia al da izen horrek paso entre
montes esan nahi duela?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Egia da, bai: esanahi berekoak dira arrate eta mendilepo, eta Euskaltzaindiak
mendilepo (paso entre montañas) hobetsi du batasunerako (ikus Geografia hitzen
zerrenda, 2001ekoa) eta harrarte (haitzen arteko igarobidea) ere arautu du (ikus
Hiztegi Batua).
Data: 2008-02-04
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Dokumentua: Geografia hitzen zerrenda (irizpena ) http://www.euskaltzaindia.net/dok/jagonet/Geografiahitzak.pdf
Dokumentua: Hiztegi Batua (araua ) - http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua
Nafarroako herrien izenak
Galdera:
1990ean Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren artean landutako
Nafarroako herri izendegian "N.t.e.e.c." oharrarekin utzi diren kasuetan bi
interpretazio sortu dira euskalgintzako langileen artean: gaztelaniazko forma
aukeratu (Viana, esaterako) edo Euskaltzaindiak 1979an ateratako Euskal Herriko
Udalen izendegiak zekarrena hartu (Biana eta abar).
Erantzuna:
1990ean egindako Nafarroako Herri Izendegia zaharkituta zegoenez,
Euskaltzaindiak berriro aztertu ditu bertako izen guztiak, eta behar dituenaren
irispidean jarri erabakiak. Bertan, besteak beste, Viana hobetsi du.
Data: 1996
Erantzulea: Onomastika batzordea
Toponimia txikia: herriko kale, baserri eta abarren izenak
Galdera:
Herriko kale, baserri eta abarren izenak biltzen ari naiz. Badakit ez direla idatzi
behar ahoz esaten diren bezala, baina ez dakit zein den idazkera zuzena. Nora jo
behar dut horri buruzko informazio bila? Zein liburutan aurki dezaket?
Erantzuna:
Horretarako egokiena Euskaltzaindiak argitaratutako Toponimia txikia arautzeko
irizpideak liburukia duzu (ikus Euskaltzaindiaren Euskera aldizkariaren 2000ko
iraileko separata).
Data: 2001/10/25
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Pertsona-izenak eta deiturak (Onomastika)
Gartzia (Garzia, García) euskal deitura dela eta
Galdera:
Egia al da Gartzia/Garzia euskal deitura dela? Izan ere, García omen da Espainiako
deiturarik ugariena.
Erantzuna:
Bai. Euskaraz idatziriko liburuetan, Arnaut Oihenarten Les proverbes Basques
obrako 182. atsotitzean azaltzen da: ´´Garzea, gaxto batak diazaguk bertzea´´, hau
da, ´´Garzea, gaixto batak ezagutzen dik bestea´´. Lehenago ere, bai latinezko eta
bai erromantzezko testuetan, izen hau maiz ageri da aipaturik, non eta Nafarroako
erresuman, euskaraz mintzatzen zen tokian, lehenik 789. urtean eta Nafarroa
Beherean, hain zuzen.
Gaurko euskalarientzat hitzak etimologia argia du: Alfonso Irigoyen euskaltzainak
bere garaian idatzi bezala, Garzea edo Garcia antzinako ´´garzea´´ hitzetik datoz,
hots, ´´gaztea´´ esan nahi zuen berbatik. Hor, berze, borz, ortzadar eta hertze toki
batzuetan beste, bost, ostadar eta heste bilakatu diren bezala, antzeko eboluzioa
gertatu da garze/gazte hitzen artean.
Ramon Menéndez Pidal eta Antonio Tovar jaunek ere deitura horren etimologia
euskaran aurkitu behar zela uste zuten; baina, datu hoberik ezean, iturria hartz
bernan zetzala pentsatu zuten, beharbada Otsoa deituraren hurbiltasunagatik.
Nolanahi ere, arazo larriak genituzke Garzea hartz-etik eratorri nahi bagenu, baina
ez dago arazorik garzea-tik abiatuz gero.
Kopiatzeko tentazioa ez da gaurkoa, eta ezin ahantz dezakegu antzinatean ere auzo
herrietako modak eta ohiturak imitatzeko joera izaten zela. Egia esan, Gartzea edo
Gartzia euskal izenok Europako beste hizkuntza batzuetan aurkitzen diren antzeko
izenen baliokideak ditugu. Horretara, latinezko Iuvenis, frantsesezko Lejeune,
italierazko Giovane, ingelesezko Young edota alemanezko Jung deituren parekoak
dira. Bide batez, derragun Gasteiz izena, gure Euskal Autonomia Erkidegoaren
hiriburuaren deitura, dirudienez, garze/gazte hitz horretan oinarritua dela.
Gartzea edo Gartzia euskal izena, Erdi Aroan nafar erresumak izandako garrantzi
eta eraginaren ondorioz, bere inguruko gaztelar eta aragoitar herrialdeetara ere
hedatu zen, eta horrexen ondoan Semeno, Santxo eta Eneko bezalako euskal izenak
ere, horietatik erdarazko Jimeno, Sancho eta Iñigo ezagunak sortu arte.
Data: 20140506
Erantzulea: Xabier Kintana
lezamar/lezamatar
Galdera:
Zein da forma zuzena Lezamako jendea aipatzeko: lezamar ala lezamatar?
Erantzuna:
Elizate horretako herritarren izena, alegia, gentilizioa, lezamar da eta ez lezamatar,
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
eta horrela ageri da EAEko Biztanle Entitateen Izendegian.
Hizkuntza Akademia honek Udal Izendegia prestatu zuenean, galdera horixe egin
zion, hain zuzen, herri horretako seme eta euskaltzain urgazle zen Mikel Zarateri,
eta lezamar izan zen erantzuna. Geroztik, oraintsu ere, lezamar euskaldun zaharrei
galdetu zaie, eta erantzuna argia izan da: "familian, lezamarra esaten dogu beti".
Besterik da belaunaldi berriak eta euskaldun berriak lezamatar formara lerratzea,
baina hori ez da inondik inora egokia.
Data: 1998/06/04
Erantzulea: Onomastika batzordea
Izen hipokoristiko edo txikigarriak: Xanti/Santi, Joxe/Jose
Galdera:
Ni Iñaki naiz, Iñigoak ere badira; Iruñea eta Oñatiren kasuan Euskaltzaindiak
onartu egin zuen izen horien bustidura. Hortaz, zergatik ez du onartzen Xanti, Joxe
eta halako izenak ofizialki ezartzea? Badakit legeak debekatu egiten duela izenen
aldaera txikigarriak ofizialki erabiltzea; baina Xanti, Joxe eta iparraldeko Xarles,
Xan eta horrelakoak euskal izenak dira eta horrela ahoskatzen dira.
Erantzuna:
Lekeitio herri-izena ahoskatzeko Leketxo edo esan ohi da, baina Euskaltzaindiak ez
du horrelakorik onartu ofizialki; onartu dituen bakarrak aspaldian finkatutakoak
dira, eta Markiñe esan arren, Markina normalizatu da. Gizonezkoen izenetan,
Txomin ere hipokoristikoa edo txikigarria zen; baina onartua da izen ofizial moduan
erabiltzea, Patxi edota Pello onartu diren bezalaxe.
Santi edo Xanti izenari dagokionez, Euskaltzaindiaren Euskal Izendegia (2001ekoa)
hartuz gero, hor ikusiko duzu ez dela ez bata eta ez bestea agertzen; izan ere,
Santiagoren hipokoristikoa baita Santi. Gure artean oso erabilia bada ere, Santiago
erdal izena da, Migel edo Pedro bezalaxe. Argi dago aurreko gure argitalpenetan
Santi agertzea okerra izan zela: dagoeneko zuzendu dugun huts egitea.
Joxe, berriz, Gipuzkoako zati batean bakarrik erabiltzen da, eta ez Malerrekan ez
Bizkaia osoan ez da Joxerik erabiltzen: lehenengoan José esaten da eta bestean
Jóse. Izan ere, Joxe (hipokoristiko nabarmena) azpieuskalki bati dagokion aldaera
da, ez hizkuntza osoarena (nahiz eta azken urteotan Gipuzkoa aldean izen izaera
hartu).
Iparraldekoei dagokienez, Karlos eta Jean izenen euskal ordainak ez dira Xarles
(hipokoristikoa edo, agian, euskal itxurako frantses izena) eta Xan; baizik Txarles
eta Joan.
Data: 2001/10/17
Erantzulea: Mikel Gorrotxategi, Onomastika batzordeko idazk.
Zernahi (Onomastika)
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
San Tomas; sanjoanak, sanferminak, santakatalinak
Galdera:
Zelan eman behar dugu euskaraz abenduaren 21eko santuaren izena: San Tomas
edo Santo Tomas? Eta zein da euskarazko idazkera zuzena, San Migel festak, San
Migelak edo sanmigelak?
Erantzuna:
1. Euskaltzaindiak San Tomas forma arautu zuen batasunerako (ikus 125. arauaren
8. puntua).
2. Euskarazko idazkera zuzena San Migel festak edo sanmigelak da.
Hona zer dioen Euskaltzaindiaren 125.arauaren 9. atalak: 'Leku askotan erabiltzen
diren sanferminak, santakatalinak, sanprudentzioak eta beste ontzat hartzen dira
auzo, herri edo hirietako jaiak adierazteko garaian. Adibideetan ikusten den bezala,
letra xehez idatziko dira honelakoak, eta pluralean deklinatuko'.
125. arau horren arabera, sanmigelak, herriko jaiak sanmigeletan izaten dira,
sanmigeletako bazkaria eta abar dira zuzenak. Orobat, San Joan jaiak, sanjoanak,
sanjoanetan, sanjoanetako bazkaria eta abar.
Data: 20140708
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Toponimia: Kordoba, A Coruña / La Coruña, Viana, Goizueta...
Galdera:
a) Nola idatzi behar dira izen hauek?
Córdoba?
La Coruña?
Viana/Biana
Bilbao/Bilbo
b) Antonio de Urrutia de Avellaneda bezalako izenak, pertsonaia historiko
aspaldikoei dagozkienak, nola eman behar dira euskaraz?
c) Azterketa historiko bat egiten ari garenean, toponimoak (batik bat herrien izenak)
gaur egun duten izen ofizialarekin jarri behar al dira? Zalantza sortzen zaigu,
batzuetan egungo izena ez baitator bat hitzez hitz transkribitutako pasarteetan azal
daitekeenarekin.
Erantzuna:
a) Kordoba (ikus 32. araua, Espainiako erresumako probintzia eta elkarte
autonomoen izenak)
A Coruña / La Coruña (biak aukeran).
Viana; izan ere, Euskaltzaindiak Biana eman zuen Euskal Herriko Udalen
Izendegian, baina gerora berraztertu egin du bere irizpena eta Viana hobetsi.
Bilbo da Euskal Herriko Udalen Izendegian emandakoa.
b) Exonomastika batzordeak gaia aztertuko du eta batasunerako proposamenak
egin, egoki baderitza. Oro har, erdal izenak erdaraz dagokien idazkeran eman behar
dira, eta euskal izenak, euskarazko idazkera arautuan.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
c) Oro har, egungo euskal idazkera arautuan ematen dira. Hala ere, testu zaharretan
ageri bezala ere eman daitezke (baina jatorrizko idazkera ukitu gabe): Goizubieta
(Goizueta).
Data: 1998
Erantzulea: Onomastika batzordea
Britainiar Museoa / Britainiako Museoa
Galdera:
Erantzuna:
Atlantiko itsasoa ez bezala, Museo Británico ez da jatorriko izena, gaztelaniaz
egindako itzulpena baino, eta munduko gainerako hizkuntzek ere itzuli egiten dute.
Beraz, itzulpena egin nahi izanez gero, zuzen egin behar da ingelesetik (British
Museum), eta Britainiar Museoa erabili.
Data: 1996
Erantzulea: Onomastika batzordea
Euskotren
Galdera:
Euskotren izen propio bezala erabiltzeko oztoporik badago ala Eusko Tren hobetsi
behar dugu?
Erantzuna:
Euskotren izen propio bezala erabiltzeko, gramatikaren aldetik ez dago oztoporik
(Tximist, Piper, Indar eta hainbat marka- eta enpresa-izen, lekuko). Siglekin
gertatzen denaren antzeko zerbait litzateke hau.
Baina izen propiotzat hartzeak badu beste ondorio bat, izen propio gisa deklinatu
beharra, alegia. Mugagabean, hortaz, agian marra batekin:
Halakok Euskotren-en egiten du lan.
Euskotren-i sari bat eman diote.
Euskotren-ek arazo larriak ditu.
Hobe, halaber, deitura hori hitz bakar batean idatzita: Euskotren.
Data: 1996/07/11
Erantzulea: Gramatika batzordea
Portale/Portalea/Portalekoa
Galdera:
Eibarko kultura etxeari ezarri nahi zaion izenak artikulurik behar du ala ez?
Portalek ez luke eramango, baina Portaleak nahiz Portalekoak, bistan denez, bai.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Jakina da izen arruntek artikulua eskatzen dutela. Toponimiako hainbat izen berez
arruntak izan ohi dira. Portaleren kasua ere horrelakoa da. Hala ere, toponimian, bi
jokabideak aurki ditzakegu. Urruti joan gabe, hor ditugu Arrate bera, Errekatxo,
Etxebarri, eta beste hainbat, artikulurik gabe, gainerako artikuludunen ondoan.
Gauzak horrela, gramatikaren ikuspegitik, berez, lehian dauden hiru deiturak zilegi
izango lirateke kultura etxearen izen gisa.
Berez, zilegi da izen arrunt batetik izen propiora pausua ematea. Hori da hainbat
erakunderekin gertatzen dena. Kasu honetan ere etxearen izena izen propiotzat har
liteke. Arazoa, ordea, praktikoa da. Portale hautatzen bada, izen arrunt hori izen
propio gisa erabiltzera beharturik egongo ginateke, deklinabidean bereziki. Orduan,
honelakoak esatera bortxatuak izango gara: Portalen izango da hitzaldia, Portalek
itxura ederra du etab. Beldur gara, ordea, berez zilegi litzatekeen jokabide horrek
eibartar euskaldunen belarriei min emango ez ote liekeen. Kasu hauetan ere
jendeari entzun behar zaio. Eta jendearen usadioa bestelakoa bada -eta hala dela
pentsa daiteke- gramatikaren aldetik Portale zilegi izan arren, beste bi deiturak
egokiago direla uste izatekoa da. Hauetako edozein hautatuz gero, azken -a hori
artikulua denez, izen mugatu singularrean deklinatu beharko da beti: Portalea,
Portaleak, Portalean, Portaletik (ez Portaleatik), Portaleko (ez Portaleako) etab.;
nahiz Portalekoa, Portalekoak, Portalekoan, Portalekotik, Portaleko (ez
Portalekoko, jakina) etab.
Deklinatzeko modu hori seguruenik guztiz ohikoagoa gertatuko zaie hiritarrei,
Portale oinarritzat hartuta ateratzen diren deklinabide formak baino.
Horiek horrela izanik, Gramatika batzorde honen iritzia Portalea nahiz
Portalekoaren aldekoa da.
Data: 1996/10/11
Erantzulea: Gramatika batzordea
Zaraitzu-Erronkari mankomunitatea
Galdera:
Nola erabili behar genuke Zaraitzu eta Erronkari biltzen dituen mankomunitatearen
izena? Zaraitzu-Erronkarietako mankomunitatea ala Zaraitzu-Erronkari
mankomunitatea?
Badirudi Koldo Mitxelena lehendabiziko horren aldekoa zela, tradizioko hainbat
lekukotasunek erakusten duten legez.
K. Mitxelena, Mitxelenaren Euskal Idazlan Guztiak VIII - 116: Erronkari-Zuberoetan
izan ezik
KM MEIG VII - 97: Araba-Gipuzkoetako eremuetan batipat
KM MEIG VI - 69: Bilbo-Donostietako burgesak
KM MEIG V - 90: Bizkai-Gipuzkoetako burdingintza
Erantzuna:
Milesker, oso ongi dokumentaturik azaldu baituzu auzia. Nolanahi ere, Mitxelena
ez da pluraleko formak erabiltzen dituen autore bakarra. Ikus:
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Bizkai-Gipuzkoetan Olentzaro (Orixe, Euskaldunak, 139. or.).
Bizkai-Gipuzkoetan, Santagedaz (Orixe, Euskaldunak, 141. or.).
Mundaka-Bermeoetan kalietan kantaten ebezan (Echeita, Josecho, 135. or.).
Mundaka-Busturietako gazteak (Echeita, Josecho, 208. or.).
Dena den, zure galderaren oinarri den egiturarako honako beste egitura hauetako bat
erabiliko genuke:
Zaraitzu-Erronkariko mankomunitatea
Zaraitzu-Erronkari mankomunitatea
Horrela erabiltzen ditugu honakook ere:
Baionako hiria
Baiona hiria
Pluralekoa (Zaraitzu-Erronkarietako mankomunitatea) zilegi litzateke, plurala den
kontzeptuak baliatzekotan. Horrelakoak dira goiko adibideak: Afrika-Asietako
herriak dira Afrikako herriak eta Asiako herriak, ez bietakoak diren herriak; gauza
bera Araba-Gipuzkoetako eremuak egituran: Arabako eremuak eta Gipuzkoako
eremuak alegia, eta ez bienak diren eremuak edo bien artean dituzten eremuak.
Erakundeak (maiz bi edo gehiago batuz osatzen diren entitate banakoak diren
neurrian) izen berezi gisa erabili beharko dira. Beraz,
Busturia-Mundaka-Bermeoko partzuergoa
*Busturia-Mundaka-Bermeoetako partzuergoa
Zaraitzu-Erronkariko mankomunitatea
Zaraitzu-Erronkari mankomunitatea
*Zaraitzu-Erronkarietako mankomunitatea
Baina bai Busturia-Mundaka-Bermeoetako itsasgizonak eta
Zaraitzu-Erronkarietako biztanleak.
Data: 2000/03/01
Erantzulea: Gramatika batzordea
Arabako Cuadrilla hitza
Galdera:
Erantzuna:
Cuadrilla hitza adierazteko Taldea ere erabili izan da, baina izen hori generikoegia
da. Beraz, Kuadrila, Koadrila, Kuadrilla eta Koadrilla formak dauzkagu aukeran.
Badirudi Kuadrilla dela lau aldaki horietatik aukerakoena, eta Hiztegi Batua
osatzeko bigarren itzulian horrela arautzea gomendatuko omen du Hiztegi Batuko
lantaldeak.
Data: 1999/03/04
Erantzulea: Onomastika batzordea
Asturiasko/Asturietako
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Nola da, "Asturietako Printzerriko Gobernua" ala "Asturiasko Printzerriko
Gobernua"?
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren 32. arauak, "Espainiako erresumako probintzia eta elkarte
autonomoen izenak" delakoak dioenez, "Asturias" singularrean deklinatu behar da:
"Asturiasen, Asturiasko" eta abar.
Baina 32. arau bereko "Izen historikoak" atalean, hitzez hitz aipatzen da
"Asturietako Printzerria", eta horixe dugu erabiliko beharreko forma; izan ere,
Asturiasen izen historikoa hartu baitu bertako gobernuak. Beraz, "Asturietako
Printzerriko Gobernua".
Data: 2001/07/23
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Espainiako erresumako probintzia eta autonomia erkidegoen izenak
Galdera:
32. arauaz gainera, kontuan harturik Frantziako Errepublikako eskualdeen izenak
(36. araua), Munduko estatu izenak, hiriburuak eta herritarren izenak (38. araua)
eta Munduko geografiako zenbait izen (52. araua), hona bizpahiru zalantza-edo:
a) Zergatik Murtzia; baina Cadiz, eta ez Kadiz?
b) Espainiako Erresumako probintzia eta elkarte autonomoen izenak atalean, ez ote
zen komeni bidea erraztea: Kordoba, Eivissa…?
c) Eguneroko lanean oinarriturik eta, ustez, aplikazio egoki bati begira, honako
bereizketa egitea proposatzen dut:
- Izen ofizialak: legez duten izena (Iruña, Marcilla, Tudela…).
- Izen kulturalak: ofizialak ez izanagatik, gure esparruan izen propiotzat hartzen
ditugunak eta, nolarebait, guztiok "onartuak" direnak (Iruñea, Martzilla, Tutera…).
- Kanpoko izenetan ere argi utzi beharko litzateke zein den izen horien euskal
ordain ofiziala, hau da, jatorrizko izena (Madrid, Barcelona, Valencia, Cordoba…)
eta zein kulturala. Izugarri sinplifikatuko genuke arazoa. Agian izenaren "izaera
kulturala" heda liteke euskaldunontzat harreman handikoak diren herri izenetara
(Paris, Madril, Bartzelona…), baina izen kultural gisa.
Erantzuna:
a) Zerrenda horietako izenak erabakitzean, kontuan izan zen euskaldunek nola
erabili dituzten, zer tradizio duten gure artean. Batzuetan, euskal fonologiaren
arauetara egokiturik erabili izan dira (zati batean, behintzat): Valentziaren kasuan,
argi eta garbi. Ez hainbeste, agian, Murtziarekin; baina analogiaz jokatu zen.
Cadizen kasuan ez dago bestelako tradizio nabarmenik, eta bere horretan utzi da.
b) Gure tradizioa eta beste hizkuntzetako izen ofizialak kontuan izanik, egokienak
iritzi dizkiegun arauak eman ditugu.
c) Euskaltzaindiak ez du ikusten "izen ofizial / izen kultural" bereizketaren
beharrik. Inguruko hizkuntzek ere, hizkuntza horretan hiriburu eta hirien izen
ofizialak ematean, ez dute beti errespetatzen jatorrizko izen ofiziala
(Londres/London).
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Data: 1996
Erantzulea: Onomastika batzordea
Europar Batasuna
Galdera:
Erantzuna:
Gainerako erakunde politikoen izenentzat Euskaltzaindiak proposamenak egin
dituen bezala, Europan sortzen ari den batasuna izendatzeko orduan dagoen
anabasari aurre egin beharra ikusi du Onomastika batzordeak. Aurkeztu diren
aukerak bi dira: Europako Batasuna eta Europar Batasuna. Euskara Batuko
batzordearen iritzia erdibitua ageri omen da: lau kide europaren alde, hiru
Europakoren alde. Zenbait euskaltzainek beren iritzia eman dute eta, azkenean,
botoetara jo da. Hona hemen emaitza: hamar euskaltzain Europar Batasunaren alde
eta zazpi, Europako Batasunaren alde. Boto zuri bat ere izan da. Horrenbestez,
Europar Batasuna deitura onartu da. Ikus Euskera, 1999, 2 (1.125. or.).
Data: 1999/05/28
Erantzulea: Euskaltzaindiaren adierazpena
Ez dok amairu
Galdera:
Non aurki dezaket Ez dok amairu ipuina?
Erantzuna:
Zu bila zabiltzan ipuinak "San Martinen estutasuna" du izenburu eta
Euskaltzaindiak argitaratutako Euskalerriaren Yakintza-Literatura Popular del País
Vasco izeneko bilduman dago, bigarren liburuan, Cuentos y leyendas izenekoan,
312.-314. orrialdeetan. Hor aipatzen da, ipuinaren bukaera aldera, gerora horren
ospetsu egin zaigun "Ez dok amairu" esaldia.
Ipuin-bilduma horren egilea, biltzailea, Resurrección María de Azkue dugu, eta
"San Martinen estutasuna" delako ipuin hori Bizkaian ikasi zuen, Ermuan.
Data: 2001/07/23
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Herri-izena eta deitura
Galdera:
Zergatik ez dira biak berdin idazten?
Erantzuna:
Espainiako lege-prozedurak eskubidea ematen dio herritarrari bere deitura euskal
grafian jartzeko (edo katalan grafian nahiz galizierakoan), baina herri-izenak eta
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
deiturak ez dute zertan era berean joan: esate baterako, Yanci, Yabar, Yaben eta
Yurreren kasuan.
Deiturak eta herri-izenak, izan ere, bilakaera historiko ezberdinen emaitza dira.
Data: 1996
Erantzulea: Onomastika batzordea
Herritarren izenen atzizkiak: "-ar, -tar, -dar, -oztar"
Galdera:
Bizkaiko herritarren izenak direla eta, "sopeloztarra" (Sopelakoa) eta "getxoztarra"
(Getxokoa) entzutea egokitu zait. Herritarren jentilizioa osatzerakoan, zein irizpide
dira zuzenak "-tar, -dar" edo "-ar" erabiltzeko?
Erantzuna:
Oso erantzun zaila du galdera horrek; izan ere, joera batzuk nagusi izan arren, ez
dago lege zehatzik. Esaterako, Bizkaiko Uriberen mendebaldean "-oztar" erabiltzen
da: "berangoztar, dimoztar, sopeloztar" eta abar.
Orokorrean "-ar" amaiera dela nagusi esan genezake, nahiz eta XX. mendean asko
zabaldu zen "-tar" atzizkiaren erabilera.
Inguruko hizkuntzetan ere berdintsu gertatzen da: esaterako, gaztelaniaz "Valencia"
eta "Palencia" oso antzekoak izan arren, hango herritarrek jentilizio desberdinak
dituzte: valenCIANO/palenTINO.
Zuhurrena herriz herriko zerrenda osoa eskuratzea da, eta bertatik ikastea.
Horretarako, jo ezazu EUDELek 2001ean argitaratu duen Euskal Autonomia
Erkidegoko Biztanle-Entitateak izeneko liburukira (Bizkaiko herritarren izenak 87.
orrialdetik aurrera dauzkazu).
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "-tar" sarrera.
Data: 2001/11/11
Erantzulea: Mikel Gorrotxategi, Onomastika batzordeko idazk.
Juntagailuak (Sintaxia)
"baita ere" lokailua
Galdera:
Komunikabideetan sarritan entzuten da "Baita ere esan digute (...)" egitura. Zuzena
al da? Ez al du behar "Baita (...) ere" zuzena izateko.
Erantzuna:
Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, III, Lokailuak
liburukiko 48. orrialdean ageri denez, ez da erabat txartzat ematen "Baita ere (...)"
egitura (Mitxelenak berak baditu, adibidez, horrelakoak); baina Gramatika
batzordeak nolabait markatutzat dauka. Arruntena, zalantzarik gabe, "Baita (...) ere"
egitura da, EGLU, III, Lokailuak liburukiko 50. orrialdeko eskeman ikus
dezakezunez.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Batzuetan, ordea, lokailua perpaus guztiari dagokionean eta ez sintagma bati,
perpausaren hasieratik eman nahi izaten da emendio kutsua, eta hortik dator
perpaus hasieran "Baita ere" erabiltzeko nolabaiteko beharra. Hori dela eta, gogoan
izan hor ditugula zeregin horretarako arruntagoak eta egokiagoak diren beste
lokailu batzuk: "halaber", "orobat", "era berean" eta abar.
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "ere" sarrerak.
Data: 2002/01/08
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
"ere" lokailuaren erabilera
Galdera:
Ondoko esaldian zuzen erabilia dago "ere" lokailua?
- Lurrak bi higidura mota ditu: errotazioa eta translazioa, biak ERE
biraketa-higidurak.
Erantzuna:
Bai, adibide horretan zuzen erabilia da "ere" lokailua.
Euskaltzaindiaren EGLU liburukietan aurkituko duzu lokailu horren berri zehatzik:
ikus Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, III, Lokailuak liburukiko 2.1. atala
(35.-51. or., 50. orrialdeko laburpen eta guzti) eta Euskal Gramatika: Lehen
Urratsak, EGLU, IV, Juntagailuak liburukiko 73.-83. or.
Data: 20020107
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
edo eta ala
Galdera:
Noiz erabili behar da ala eta noiz edo juntagailua?
Erantzuna:
Galde-perpausetan nahiz adierazpenezkoetan erabiltzen da ala juntagailua.
Galderazkoetan, elkar baztertzen duten aukerak (bai ala ez edo hil ala bizi
gisakoak) juntatzen ditu alak: adibidez, Zer nahi duzu, ardoa ala sagardoa?;
Zinemara joango gara ala nahiago duzu etxean gelditzea? Adierazpen-perpausetan
(batez ere Ipar-Ekialdean) berdintsu zaizkigun aukerak juntatzen ditu alak,
nolabaiteko orobatasuna adierazteko: adibidez, Berdin zait nire lagunak aberats ala
pobre izan.
Bi erabilera horietan edo ere berdin-berdin erabil daiteke (bigarren erabileran nahiz
eta zein ere bai). Kontua da zenbait euskaldunek edo bakarrik ezagutzen edota
erabiltzen dutela. Beste batzuek, biak: edo eta ala. Azken horientzat, Gramatika
batzordearen iritziz, normalagoa da ala hautatzea. Zehaztapen gehiago nahi izanez
gero, ikus Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, IV
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
(Juntagailuak) liburukia. Han aztertzen dira, xeheki aztertu ere, edo (120. or.) eta
ala (155. or.) juntagailuak.
Data: 2001/04/04
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
edo, ala
Galdera:
Komeni da edo-ren eta ala-ren erabileraz ahal den guztia argitzea. Eta, ahal bada,
salbuespen gutxirekin.
Erantzuna:
Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), IV, Juntagailuak liburukian, ahalegina
egin da.
Data: 1996
Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
ere lokailua
Galdera:
Zein da ere, baita ere, ere bai eta horrelakoen erabilera zuzena?
Erantzuna:
Zure galderari erantzun luzea dagokio, nik hemen ager dezakedana baino erantzun
luzeagoa eta jantziagoa. Beraz, jo ezazu Euskal Gramatika: Lehen Urratsak,
EGLU, III liburukiko 2.1. atalera (35. or.). Hor aurkituko duzu erantzun betea (ikus
50. orrialdean dakarren laburpena ere).
Data: 2001/05/02
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
eta
Galdera:
Etarekin elkartutako izen sintagmetan noiz ken diezaiokegu lehenengo parteari
deklinabide-atzizkia? Noiz ez? Zergatik?
Erantzuna:
Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), IV liburukian azaldua dago hori.
Labur esanda, oro har, pluraleko sintagmetan dugu aukera guraso eta lagunekin
nahiz gurasoekin eta lagunekin esateko. Singularrean, kasu-sintagmak elkartzen
dira oro har: etxean eta kalean. Baina ezkerrean izenlaguna, edo eskuinean
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
izenondoa egoteak, erraztu egiten du singularrean ere izenak juntatzea: bere emazte
eta alabarekin, etab. Ikus 111. araua.
Data: 2000
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Gramatika batzordearen argitalpena
eta
Galdera:
Gramatika auzietan: esaldi koordinatuetan, eta erabiltzen denean, zeinekin
komunztatu behar da subjektua, bi esaldietako aditzen erregimena ezberdina bada.
Esate baterako:
Jon etorri eta afaldu du ala Jonek etorri eta afaldu du?
Jon afaldu eta joan egin zen ala Jonek afaldu eta joan egin zen?
Erantzuna:
Esan, bietara esaten da, entonazioaren arabera. Idatzirako, aztertu egin behar da.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
ta/eta, edo
Galdera:
a) Agur t´erdi ala agur eta erdi?
b) 15 urte edo izango nituen ala 15 edo urte izango nituen?
Erantzuna:
a) 35. arauan, Orduak nola esan izenekoan, eta osorik idatzi behar dela esaten zen
(hiru eta erdiak eta abar). Hala ere, ez da ezer esan agur t´erdi esapideaz; beraz,
horretaz araurik ematen ez den arte, zilegi da agur t´erdi erabiltzea.
b) 15 urte edo izango nituen da zuzena; bestea, ez.
Data: 1998
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Juntagaiak bi baino gehiago direnean
Galdera:
1.) Juntagailuei buruzko azken gomendioen artean, hau agintzen da hitzez hitz: "ez
da onartzen juntagaia kasu markarik gabeko izen sintagma izatea eta bigarren kasu
markaduna izatea". Hori dela eta, lehenik jakin nahi genuke gomendio-erabaki
horrek ere indarra ote duen juntagaiak bi baino gehiago direnean. Alegia, nola
idatzi behar genuke: Toki Entitateen Antolakuntzari, Funtzionamenduari eta
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Araubide Juridikoari buruzko legea ala Toki Entitateen Antolakuntza,
Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Legea?
2.) Delako arauak, bertzalde, juntagaia izena + adjetiboa + adjetiboa denean ere
balio du? Erran nahi baita: Sección de Gestión Técnica y Administrativa izenekoa
zer da, Kudeaketa Tekniko eta Administratiborako Atala ala Kudeaketa
Teknikorako eta Administratiborako Atala?
3.) Araua betetzeak, bertzalde, arazoak sortzen dizkigu izenlagunak elkarren
ondoan pilatu behar ditugunean; izan ere, testuak ilun samarturik gelditzen
baitzaizkigu. Konparazione, emandako arauari jarraituz: Langileriaren
Kudeaketarako eta Administraziorako Atala berdin izan daiteke: Sección de
Gestión de Personal y Administración edo Sección de Gestión y Administración de
Personal. Aldiz, Langileriaren Kudeaketa eta Administraziorako Atalak zilegia
balitz, ordain bakarra izanen luke erdaraz: Sección de Gestión y Administración de
Personal.
4.) Berdintsu gertatzen da kasu honetan: Segurtasuneko Ikerketaren eta Ikasketen
Atala. Hala behar luke, behintzat, Euskaltzaindiaren azken erabakien ariora.
Alabaina, nola jakin kasu horretan "segurtasuneko" hori "ikerketari" soilik
dagokion ala "ikasketei" ere? Modu bakarra erdarazko izenari begiratzea da:
Sección de Estudios de Seguridad y Formación.
Erantzuna:
1.) Juntagaia kasu markarik gabeko izen sintagma izatea ez dela onartzen esatean,
hauxe esan nahi da: artikulua bai, baina kasu markarik ez duena. Beraz, gaitzesten
dena, Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendua eta Araubide Juridikoari
buruzko legea da.
Bestalde, izenak juntatu ala kasu sintagmak juntatu hautatzean, Euskal Gramatika:
Lehen Urratsak (EGLU), IV liburukian esaten den bezala, ezkerrean izenlaguna
eramateak asko errazten du izenak juntatzea, eta ez kasu-sintagmak. Beraz,
aipatutako bi aukerak dira zilegi.
2.) Hor ere, eskuinean doazen izenondoak zuzenean junta daitezke. Beraz,
Kudeaketa Tekniko eta Administratiborako Atala erabat zuzena da.
3.) Lehen esan bezala, Langileriaren Kudeaketa eta Administraziorako Atala
zuzena da euskaraz. Baina ohart gaitezen, erdaraz ere Sección de Gestión y
Administración de Personal esatean ere badela anbiguotasuna; ez baitago jakiterik
"de Personal" izenlaguna bi izenei dagokien (Gestión y Administración) ala
bigarrenari bakarrik dagokion (Administración). Baina erdaraz ohituak gaude eta ez
dugu anbiguotasunik ikusten. Euskaraz ere berdin jokatzen ikasi beharko genuke.
4.) Segurtasuneko Ikerketa eta Ikasketen Atala jartzeak ez luke konponduko hemen
azaltzen den zalantza. Bestalde, erdal izena ere anbiguoa da: nola ulertu behar da,
Estudios de Seguridad y (de) Formación ala Sección de Estudios de Seguridad y
Sección de Formación? Anbiguotasunak hizkuntza guztietan daude. Erdaraz, izena
eta izana, biak batera hartzen ditugu, eta hasieratik ohitzen gara modu bakar batean
ulertzen.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Data: 1996
Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
Singularra ala plurala?
Galdera:
Komunztadura, emendiozko perpaus juntatuetan: Euskal Gramatika: Lehen
Urratsak (EGLU), IV liburukian hauxe dator:
"Emendiozko juntadurak aditza plural komunztadura hartzera behartzen duela esan
daiteke oro har".
Hala ere, salbuespen batzuk egiten dira, horien artean izen-sintagma abstraktuak
juntatzen dituzten perpausak (2.4. atala).
Abstratuak soilik? Bazkaria geuk egingo dugu, zuek ogia eta ardoa ekarri behar
duzue, besterik ez esaldia zuzena al da? Deskribapenetan, adibidez: Serafin
hartza... ugaztuna, 16 cm inguru luzeko gorputza eta 20 cm-ko isats orakorra
duena. Horrelakoetan, singularra nahiz plurala erabil al daiteke?
Erantzuna:
Bai, biak erabil daitezke. Komunztadura singularrean eginez gero, entonazioa
desberdina izango litzateke, etena eginaz: 16 cm inguru luzeko gorputza / eta 20
cm-ko isats orakorra duena. Beste modu batean esanda, juntagaiak, erlatiboko
perpausak direla ulertuko genuke, baina lehenengoan aditza isilpean utzi dela: 16
cm inguru luzeko gorputza (duena) eta 20 cm-ko isats orakorra duena.
Data: 1996
Erantzulea: Patxi Goenaga (iritzia)
Zernahi (Sintaxia)
"-(e)z gero", baldintza-perpausetan
Galdera:
Nola berridatzi behar dugu "-(e)z gero": alegia, ez alegiazko ala alegiazko bezala?
Adibidez, "Talibanek ez digute ikasten uzten, ikasiz gero aurre egingo diegulakoan"
esaldia nola berridatzi, "ikasiko bagenu aurre egingo geniekeelakoan" ala "ikasten
badugu aurre egingo diegulakoan"?
Erantzuna:
Berridazketa: "Talibanek ez digute ikasten uzten, ikasten badugu, aurre egingo
diegulakoan."
Aditz jokatu gabean oinarritzen den baldintzazko forma horrek, berez, bietarako
balioko luke; aditzaren forma jokatu gabeak ez baitigu era horretako informaziorik
ematen: ez digu adierazten alegiazkoa ala ez alegiazkoa den. Hori da forma ez
jokatuek duten alde ona (edo alde txarra, nondik begiratzen diogun).
Kasu honetan izan dezakeen balioaren aztarna bakarra, pista bakarra,
baldintza-perpauseko apodosiko aditzak (DIEGULAKOAN formak) eman
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
diezaguke: "Talibanek ez digute ikasten uzten, ikasiz gero, aurre egingo
DIEGULAKOAN".
DIEGULAKOAN aditza erabiltzen badugu, "-(e)z gero" forma "ikasten badugu"ren
baliokide izan daiteke.
Data: 2001/10/23
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
"ea" partikula zehar-galderetan
Galdera:
Badirudi zehar-galderetan "ea" partikularen erabilerak badituela bere mugak,
zalantza baten ordez objektu bat adierazten denean zehar-galderaren egiturarekin.
Esaterako: "Ez dakit nor etorri den" bezalako batek ez du onartzen "ea" partikula
zalantzazkorik. Gauza bera "Ikusi dut nork egin duen" edo "Aitortu diot zer ikusi
dudan" itxurakoetan. Kontua da ez dudala inon aurkitu halako debekurik. Non
begira dezaket?
Erantzuna:
Ikus Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, V, Mendeko
perpausak, 1 liburukiko 101. or. eta hurrengoak. Hor aurkituko duzu "ea" partikula
horren erabilerari dagokion azalpenik zehatzena.
Data: 2002/09/17
Erantzulea: Pello Salaburu
... eta gero, hori eta gero / ...-(r)en ondoren, horren ondoren
Galdera:
Zuzenak al dira "aurkikuntza eta gero," edota "hori eta gero," gisakoak?
Erantzuna:
Ez, ez dira zuzenak. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan esana dago, "gero" sarreran,
"gero" hori partizipioaren ondotik erabili behar dela, ez izenaren ondotik. Beraz,
"*aurkikuntza eta gero," izan beharrean, "aurkikuntza egin eta gero," beharko
genuke. Edo, izenari edo izen-sintagmari eutsi nahi badiogu, beste era honetara:
"aurkikuntzaren ondoren," edota "horren ondoren,".
Data: 2001/10/19
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
-(e)tik gora: 80 lagunetik gora, 6 ordutik gora…
Galdera:
Zein da zuzena 80 lagunetik gora / 80tik gora lagun; 6 ordutik gora / 6tik gora
ordu; 14 urtetik gorakoentzat / 14tik gora urtekoentzat eta gisako bikoteetan?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Horrelakoetan, “zenbatzailea + izena +-(e)tik gora” da joskera zuzena. Hortaz, 80
lagunetik gora, 6 ordutik gora, 14 urtetik gorakoentzat, hiru mila lagunetik gora
elkartu ziren eta abar.
Horren lekuko dira Orotariko Euskal Hiztegian (ikus VIII. lib. 724. or.) ageri diren
ondorengo hauek: berrogei urtetik gora dago hori; berrogeitik gora bildu ziren;
hogei urtez gora zuenik; bi milatik gora ziren; bederatzi mila laurlekotik gora;
hogei mila pezetatik gora eman; laurogei milioitik gora diren horientzat...
Data: 20090514
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
-(e)z gero, ezkero: noiz nola idatzi eta ahoskatu
Galdera:
Nola idatzi behar dira, adibidez, jo ezkero, igo ezkero, etorri ezkero, edan ezkero,
hamarrak ezkero...? Eta nola idatzi eta ahoskatu behar da, adibidez, esan duzun
ezkero?
Erantzuna:
Idazkerari dagokionez, 26. arauak dio 'orduekin, eta oro har denbora postposizio
gisa, ezkero ere idatz daiteke'. Baina 'kasu guztietan -(e)z gero idatz bedi'. Bestalde,
Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak delako liburuan (ikus 264. or.),
hauxe da, besteak beste, ezkero sarreran datorrena:
- ezkero -z gero. (Orduekin-eta denbora postposizio gisa erabiltzen da). Atzo
ezkero: atzoz gero.
Hiztegi Batua zorrotzagoa da, ordea (eta arau-emailea, Euskaltzaindiaren 26.
arauan oinarrituta):
- ezkero (eguerdiko hamabiak ezkero moduko esapideetan bakarrik erabiltzekoa).
Beraz, joz gero, igoz gero, etorriz gero, edanez gero da idazkera zuzena. Baita
hamarrak ezkero ere; baina esan duzunez gero da idazkera zuzen-egoki bakarra.
Ahoskerari dagokionez, 87. arauak X. puntuan dio, esan duzunez gero idatzi behar
dena esan duzun ezkero ahoskatzea guztiz onargarria dela.
Data: 20141118
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
baino gehiago: batek baino gehiagok, bati baino gehiagori
Galdera:
Zein da zuzena hamar mila pertsona baino gehiagok parte hartu dute ala hamar
mila pertsonak baino gehiagok parte hartu dute?
Erantzuna:
Horrelakoetan, bi osagaiek deklinabide-atzizki bera eramaten dute: batek baino
gehiagok, bati baino gehiagori, zazpi etxek baino gehiagok... (ikus Euskal
Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, V, Mendeko perpausak-1 liburukiko 420. or.).
Beraz, hamar mila pertsonak baino gehiagok parte hartu dute da zuzena.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Izenlagunetan, ordea, gehiago hitzari bakarrik eransten zaio -ko atzizkia: 30 ikasle
baino gehiagoko ikasgelak, 200 bizilagun baino gehiagoko herriak.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako 'gehiago' sarrera.
Data: 20131201
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
ez ezik, ezezko esaldietan
Galdera:
Zuzena al da ez ezik ezezko esaldietan erabiltzea? Adibidez, Ikusleek ez ezik,
jokalariek ere ez dute parapentea ikusi jokalekura erori den arte esaldian.
Erantzuna:
Bai. Euskaltzaindiak arautu gabeko kontua da hori; baina hona hemen
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegia delakoan aurkitu ditudan erabilera
horren zuzentasunaren aldeko bi lekuko, biak Koldo Mitxelenarenak:
- Zimenduetan ez ezik, ez zen paretetan artesiturik ageri.
- Euskaldunek (...) ez dituzte orain arte honen legeak bete; bete ez ezik, bai
baitirudi haien berririk ere ez dutela izan.
Hortaz, zuzentzat daukat erabilera hori.
Data: 20140929
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
ezta ... ere: ez zaitut ezta ikusi ere egin
Galdera:
Zuzena al da ez zaitut EZTA ikusi ERE egin esaldia?
Erantzuna:
Ez da oker larria. Era horretako egiturak testuinguru enfatikoetan eta erregistro
lagunartekoetan gertatzen dira, oro har, eta halakoetan, enfasiaren lagungarri egiten
dira horrelako arau-hauste ez bereziki larriak:
- Ez zaitut EZTA ikusi ERE egin.
- Ez zaitut EZTA ikusi ERE egin nahi.
EZTA … ERE horrek, entonazio, isilune eta tonu berezi batek lagunduta, indar eta
enfasi berezia ematen dio jardunari, nire ustez, eta horregatik sartzen da, modu
bortxatuxean. Berez, idatzizko jardun zuzen eta akademikoan ez luke beharbada
lekurik, eta beste egitura hau litzateke hobestekoa:
- Ez zaitut ikusi ere egin (nahi).
- Ikusi ere ez zaitut egin (nahi).
Hona ERE lokailuari buruzko kontsulta zehatzagoak egiteko liburua: Euskal
Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, III, Lokailuak (35.-50. or.), Euskaltzaindia,
1990.
Interneten ere aurki dezakezu helbide honetan:
http://www.euskaltzaindia.eus/gramatika
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Data: 20130520
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
gehiago: x eta gehiago, x baino gehiago
Galdera:
Zalantza hauxe sortu zaigu: 4.000 gizon eta gehiago / 4.000 eta gehiago gizon. Zein
da zuzena? Eta beste honetan 4.000 gizon baino gehiago / 4.000 baino gehiago
gizon zein da zuzena?
Erantzuna:
1. Ohiko erabilera lau mila eta gehiago gizon da. Hona hemen, horren lekuko,
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegitik hartutako adibide hau (ikus OEH,
VIII. lib., 470. or.): “sin incluir aquí los ejemplos con numerales, del tipo mila eta
gehiago gizon” dio, hitzez hitz, orrialde horretan.
Beraz, mila eta gehiago gizon aipatzen du eredu gisa. Kontuan hartzekoak dira,
halere, aurreraxeago dakartzan adibideak (ikus OEH, VIII. lib., 474. or.),
“gehiagoko (con numerales)” atalean: mila egun eta gehiagoko barkamenak; bost
mila eta gehiagoko bilera; edukirik ehun zaldiren baino gehiagoko indardun
burtarina; hogei kilometro eta gehiagoko bidean; zabaleran, metro bi eta
gehiagokoak...
2. Ohiko erabilera lau mila gizon baino gehiago da. Ikus Euskaltzaindiaren
Orotariko Euskal Hiztegitik hartutako adibide bakar hau (OEH, VIII. lib., 474. or.):
hiru kilometro baino gehiagoko zabalera.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako “gehiago” sarrera.
Data: 20090514
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
inguru: hamar urte inguru
Galdera:
Zalantza hauxe sortu zaigu: hamar urte inguru / hamar inguru urte. Zein da
zuzena?
Erantzuna:
Ohiko erabilera hamar urte inguru da. Hona hemen, horren lekuko,
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegitik hartutako adibide hauek (ikus OEH,
IX. lib., 382. or.): laurogei pezeta inguru; hamalau legoa inguru; hogei urte
inguru; hamar minutu inguru; hogei metro koadro inguru...
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako “inguru” sarrera.
Data: 20090514
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Lokailuak: alegia, alegia + -(e)la
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Zuzena al da alegia lokailuari -(e)la menderagailua ez eranstea?
Erantzuna:
Bai, testuaren arabera. Askotan -(e)la menderagailuarekin batera agertzen da, baina
gabe ere ager daiteke:
- Hemengo ipuin eta bertsoek iturri bera dute: Gesaltzako aitona, alegia.
- Eskutitz sail bat zen: karta sail bat, alegia.
Azaldu nahi denari sarrera ematen dionean, -(e)la menderagailuarekin batera
erabiltzen da:
- Zera adierazio dio, alegia, ez dadila hemendik aurrera bere andregaiarekin joan.
- Esan dit, alegia, hauek gaztetxoak direla.
- Esan nahi dut, alegia, aukera izan banu, bide horretatik joko nuela.
Data: 20111123
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Lokailuak: ezen (ezen, ezen + bait)
Galdera:
Beharrezkoa al da ezen lokailuari bait eranstea?
Erantzuna:
Kausazko zentzua duenean, ezen lokailua menderagailurik gabe erabiltzen da.
- Zu behar zaitut laudatu, ezen gauza guztiak zuregandik heldu dira.
- Adinak burua flakatu bide dio, ezen hasia da bere aldeko ez dituen gizonik
aipatuenen preso ematen eta hilarazten.
Ondoriozkoa denean (non-en baliokide), orduan bai, orduan bait edo -(e)n
menderagailua eramaten du berekin:
- Hain begiluzea zen, ezen herriko berri guztiak jakiten baitzituen.
- Hain begiluzea da, ezen herriko berri guztiak jakiten dituen.
- Hainbeste diru galdu zuen, ezen ez baitzekien emazteari zer esan.
- Hainbeste diru galdu zuen, ezen ez zekien emazteari zer esan.
Gogoratu ondoriozko perpausetan txartzat emandakoak -ela atzizkidunak direla:
alegia, *hain begiluzea zen, herriko berri guztiak jakiten zituela eta horren gisakoak
okerrak direla.
Horrez gainera, ikus JAGONETeko datu-base honetako “ondoriozkoak” sarrera.
Oharra: ezen lokailua ahozkoan ze esaten da sarri.
Data: 20110912
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
zein/zeinak (...) bait-/-en
Galdera:
Erlatibozko esaldietan, ondorengo kasuetatik, zein dira zuzenak?
- Irakasleak, ZEIN oso ondo bizi BAITira, ezin dira kexatu.
- Irakasleak, ZEINAK oso ondo bizi BAITira, ezin dira kexatu.
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
- Irakasleak, ZEIN oso ondo bizi direN, ezin dira kexatu.
- Irakasleak, ZEINAK oso ondo bizi direN, ezin dira kexatu.
Erantzuna:
Galderan ematen diren esaldi guztiak zuzenak dira. Ez da Euskaltzaindiaren araurik
kontu honetan. Dagoena da tradizioko erabilera, bi eratakoa:
- Erabilera mugagabea: Irakasleak, ZEIN oso ondo bizi BAITira, ezin dira kexatu.
- Erabilera mugatua: Irakasleak, ZEINAK oso ondo bizi BAITira, ezin dira kexatu.
Aditzaren menderagailuari dagokionez, nagusiki BAIT- erabiltzen bada ere, -eN ere
erabil daiteke halako egituretan. Beraz, galderako beste bi esaldiak eta gisakoak ere
zuzenak dira:
Hona egitura horri buruzko kontsulta zehatzagoak egiteko bi liburu:
- Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, V, Mendeko perpausak, 1, (266. or.),
Euskaltzaindia, 1999.
- Euskal estilo libururantz, (208. or.), X, Alberdi & I. Sarasola, UPV/EHU, 2001.
Data: 20140410
Erantzulea: Jesus Mari Makazaga, Gramatika batzordeko idazk.
ikusiz ala ikusiaz?
Galdera:
Erantzuna:
Literaturan biak erabili izan dira, eta batasunerako ez da erabakirik hartu.
Bestalde, Gramatika batzordea ez da hasi mendeko perpaus jokatugabeak aztertzen.
Errazago izango da galdera horri erantzuna gero ematea.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
-(e)nean / -(e)larik
Galdera:
Gurasoak etorri direnean, alde egin duzu.
Gurasoak etorri direlarik, alde egin duzu.
Ontzat ematen al dira horiek biak?
Erantzuna:
Bai, biak ontzat ematen ditugu. Izan ere, ez dago inongo eragozpenik ekintza
burutuetan -elarik erabili ahal izateko.
Data: 2000/03/02
Erantzulea: Gramatika batzordea
baizik, baizik eta
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Zuzena al da ondoko esaldi hau?
Ez gara horretara bakarrik etorri, baizik eta…
Erantzuna:
Zuzena da, bai (ikus Euskal Gramatika: Lehen Urratsak EGLU, IV, Juntagailuak),
nahiz oso erabilera urrikoa izan. Askoz gehiagotan aurkituko dugu baizik soila.
Data: 1999
Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
bezala, bezain, hain…
Galdera:
Zer dira horiek? Kategoria-arazoak.
Erantzuna:
Adberbioak dira.
Data: 1996
Erantzulea: Patxi Goenaga (iritzia)
bina maleta / maleta bina
Galdera:
Badakit bina maleta zuzena dela, baina maleta bina ere zuzena al da?
Erantzuna:
Bietara esan daiteke, maleta bi nahiz bi maleta. Hortaz, zure galderako adibide biak
ere zuzenak dira: bina maleta eta maleta bina.
Begira zer adibide dakarren Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegiak (151. or.):
- Kutxak, aldareak eta mahaiak alboetan urrezko eraztun bina zituzten.
Data: 2001/03/28
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
-elako/-en/-enaren gehi izena
Galdera:
Zalantzarik ez dut forma hauen zuzentasunaz: ezkondu delako berria, hori gaizki
dagoelako ustea oso zabaldua dago; baina ez dakit beste hauek zuzenak ote diren:
zerbait larria gertatu den susmoa dut, ordainduko ez didaten beldur naiz,
hemengoa den seinale…
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Hor aipatzen diren adibide guztiak zuzenak dira. Ikus Euskal Gramatika: Lehen
Urratsak (EGLU), V, (145.-158. or.). Baliteke, gainera, laster arau bilakatzea iritzi
hau; izan ere, Gramatika batzordeak oraindik orain prestatu du gai horri buruzko
txostena, arau izatera iristeko helburuarekin.
Data: 2000
Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
-eneko
Galdera:
Batzuek diotenez, -eneko delakoa baztergarria da. Horrela bada, zergatik sartu da
forma hori? Ez da inondik ere beharrezkoa? Beti da gaitzesgarria? Ez al dago ondo
gogoratzen duzu ni uretara erori nintzenekoa esaldia?
Erantzuna:
Bai, esaldi hori ondo dago erori nintzen momentu/une/garaikoa esan nahi baitu.
Bestalde, -(e)neko beharrezkoa da erlatiboaren ondoko izena (gehienetan, denbora
adierazten duena) isilpean uzten denean. Baina, oro har, ez da beharrezko liburua
erosi dudaneko denda bezalakoetan; hor nahikoa da liburua erosi dudan denda.
Hala dio Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), V liburukiak (196. or.):
"Badirudi halere, tradizio zabalduenaren arabera deusetan ez dela beharrezko -eKO
atzizkiaren eranste hau".
Data: 2000
Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
jakitera eta jakin izatera
Galdera:
Biak berdin erabil daitezke? Ba al dute ezberdintasunik?
Erantzuna:
Gramatika batzordea ez da hasi mendeko perpaus jokatugabeak aztertzen. Datuak
ondo aztertu gabe ezin da erantzun zehatzik eman.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
-kotan
Galdera:
Erabilera argitu. Negua izatekotan, hotzak egongo ginateke = negua izanez gero?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Erabilerarik zabalduenean, zerbeza edatekotan, edan ezazu holandesa bezalako
perpausak dira ohikoak. Hau da, -kotan = etorkizunari buruzko baldintza ("zerbeza
edan nahi baduzu" edo horrelako zerbait).
Dena den, Gramatika batzordea ez da hasi mendeko perpaus jokatugabeak
aztertzen.
Data: 1996
Erantzulea: Patxi Goenaga (iritzia)
-la, -larik
Galdera:
Moduzkoetan -larik erabil daiteke?
Erantzuna:
Orain ari da Gramatika batzordea horrelako egiturak aztertzen. Laster izango gara
gai, beraz, zerbait esateko.
Data: 2000
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
-n eta -la
Galdera:
Subjuntiboko adizkiek -n atzizkia hartzen dute, batzuetan, eta beste batzuetan, -la.
Noiz erabili -n eta noiz -la? Etor dadin ala etor dadila? joan zaitezen esan dit /
joan zaitezela esan dit. Biak onartzen dira? Noiz bata eta noiz bestea?
Erantzuna:
Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), V liburukian aurki daiteke galdera
horren erantzuna (136.-145. or.). Labur esanaz:
-eN da menderagailu nagusi eta orokorki erabiltzen dena.
-eLA erabiltzen da Hegoaldean eskaera eta agindua adierazten dutenetan; baita
Iparraldean ere, zenbaitetan, agindua adierazten duten predikatuekin.
-eLA erabiltzen da oro har, mendeko perpausa, perpaus nagusitik "bereiz" denean
edo lokabe itxura duenean: horixe nahi dugu, ondo senda dadila.
Nolanahi ere, hori guztia deskribapena da, erabilera nolakoa izan den eta den. Ez da
araua.
Data: 2000
Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
-nez geroztik
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Gramatikalki okerrak al dira ondorengo bi perpaus hauek?
(1) Etorri denez geroztik ez da bisitan etorri.
(2) Orain dela hiru urte etorri denez geroztik ez da bisitan etorri.
Erantzuna:
Galderako perpausak, berez, ez dira gramatikalki okerrak:
(1) Etorri denez geroztik ez da bisitan etorri.
(2) Orain dela hiru urte etorri denez geroztik ez da bisitan etorri.
Baina perpaus horiek baino egokiagoak dira denbora-erlazioa edo
aldi-komunztadura gordez egindakoak; erabiliagoak eta neutroagoak baitira. Hona
hemen:
(3) Etorri zenez geroztik ez da bisitan etorri.
(4) Orain dela hiru urte etorri zenez geroztik ez da bisitan etorri.
Horiez gainera, denbora-erlazioa gordez egindako beste hau ere egokia da:
(5) Gaur goizean etorri denez geroztik ez da isildu.
Data: 1997/06/20
Erantzulea: Gramatika batzordea
-nez, -nez gero
Galdera:
Argitu.
Erantzuna:
Gramatika batzordeak esku artean duen liburukian, mendeko perpausei dagokien
bigarrenean, aztertuko ditu egitura horiek.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
nola ez naizen etorri...
Galdera:
Zuzenak ote dira nola ez naizen etorri bezalakoak?
Erantzuna:
Gramatika batzordearen erantzuna ahobatekoa da: nola ez naizen etorri bezalakoak
ongi daude. Bestelako ordainak ere baditu, jakina: etorri ez naizenez (gero),
adibidez. Nolanahi ere, errejistro desberdinen kontua ere bada hemen.
Data: 1996/12/03
Erantzulea: Gramatika batzordea
nola... -(e)n/bait-
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Ondoriozko egitura onargarria al da? (Orotariko Euskal Hiztegiak adibiderik
badakar).
Erantzuna:
Gramatika batzordeak orain arte aztertu dituen egituretan, nola ... -en egitura bildu
du, adierazpen-perpausak eratzen dituena (Euskal Gramatika: Lehen Urratsak,
EGLU, V: 77.-78. or. eta 96.-98. or.):
Ikusiko duzu nola ahaztuko zaion Mireni dirua ekartzea.
Horrelakoek badute tradizioa. Liburuki horretan bertan aztertzen dira ondorio perpausak
ere, eta horiek adierazteko erabiltzen diren lokailu eta menderagailuak: hain...
non... bait-/-en eta hain... ezen... bait-/-en ageri dira jasoak, baina ez nola. Hortik
aurrerakoak aztertu gabe ditugu oraindik.
Data: 2000
Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
nukeenean, lukeenean
Galdera:
Idia adar eta guzti jango nukeenean nago (zuzen)
Etxea salduko lukeenean dabil (zuzen)
Forma horiei eta antzeko esaldiei buruzko argibiderik ez dugu aurkitu inon.
Erantzuna:
Geuk ere ez dugu horrelako egituren berririk. Orotariko Euskal Hiztegian, egon
aditzari buruzko informazio luzean ere ez dator egitura horren lekukotasunik. Ez
dirudi, beraz, forma hedatuegiak direnik, literaturan behintzat. Lagungarri izango
litzaiguke non erabiltzen diren jakitea, etorkizunean argibideren bat eman ahal
izateko.
Data: 1999
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
-tearren, -tzearren, -teagatik, -tzeagatik
Galdera:
Atzizki horien erabilera, helburua adieraziz, gogorra egiten da. Azaldu, adibideak
emanez.
Erantzuna:
Gramatika batzordea ez da hasi mendeko perpaus jokatugabeak aztertzen. Mogelek
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
nola erabili zituen, Adolfo Arejitak aztertu du horretaz egin duen doktore-tesian,
(Deustuko Unibertsitatean aurkeztu zuen tesi hori).
Data: 2000
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
-z gero (eta baliokideak)
Galdera:
Etorri zealazkoa, eamazu zeorrek (zuzena, Gipuzkoako Goierrin).
Etorri zarelazkora, eraman ezazu zerorrek (zuzena, batuan).
Etorri zarenez gero, eraman ezazu zerorrek (aurrekoaren esanahia).
Esamodu hori herriko zaharren artean sarritan entzun izan dut. Agian, lokalismo
hutsa da. Bestalde, fonetika aldetik, baliteke hiztun alfabetatu gabeen ahozko
aldaketa izatea. Beharbada, zarenez gero horren eboluzio-dejenerazioa da goiko
hura: zarenez gerora?… zarenezkora?… etab. Beste probabilitate bat ere bada:
zarelako-tik eratorri izana.
Horrez gainera, jakin nahi nuke -z gero egitura erabiltzerakoan, noiz erabili behar
den -(e)z gero. Kontsonantez bukatzen denean bakarrik? Hartuz gero ala hartuez
gero?
Erantzuna:
Eskualde jakin batekoak diren neurrian, zaila izaten da, askotan, literaturan
lekukotasunak aurkitzea. Areago, zaila izaten da, batzuetan, ahoz sarri erabiltzen
ditugun egiturak nola idatzi behar diren jakitea. Baliteke horrelakoa izatea kasu hori
ere. Dena den, aztertzeke dago.
Bestalde, partizipioa kontsonantez amaitzen denean erabili behar da-ez gero; beraz,
hartuz gero.
Data: 1999
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
zeinen eta
Galdera:
Zeinen eta bizkorra zaren, ni ez nauzu zure zepo horretan harrapatuko (zuzen).
Bizkorra bazara ere, ni ez nauzu… (zuzen).
Esaldiok, gure ustez, biak dira zuzenak; baina lehenengo horri buruzko aipamenik
ez dugu aurkitu gramatiketan.
Erantzuna:
Egitura horien hedadura, zein leku duten tradizioan... aztertu gabe dugu oraindik
(lehenengo egitura hori, zeinen eta, ezezaguna zaigu).
Data: 1999
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
zenbat eta... hainbat eta...
Galdera:
Zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta hobeto / hainbat eta hobeto / hobeto / gero eta
hobeto…
Onartu egin behar al dugu azkeneko forma hori?
Erantzuna:
Gramatika batzordeak, 1997ko ekainean, honela erantzun zion antzeko galdera bati:
"zenbat eta ... -ago, orduan eta ... -ago
zenbat eta ... -ago, hainbat eta ... -ago
zenbat eta ... -ago, hainbat ... -ago
Gramatika batzordearen iritziz, horiek hirurak ontzat jotzekoak dira. Beraz,
ondorengo hau da ontzat hartzen EZ dugun bakarra:
zenbat eta ... -ago, gero eta ... -ago"
Data: 1999
Erantzulea: Gramatika batzordea
zergatik... -(e)n
Galdera:
Edo -(e)n gabe, onargarria al da? EGLU III lanean, literaturako adibideak agertzen
dira, menperagailu zein lokailu gisa. Egitura horrek duen "debekua" eta fama txarra
desagertzea komeni da? Euskaltzaindiak EGLU III liburukian azaltzearekin
nolabaiteko "onespena" eman diola dirudi. Hala bada, argiago esaterik merezi al
du?
Erantzuna:
Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), III liburukian, horrelako egiturak
literaturan badirela besterik ez da adierazi nahi izan. Hortik aurrera,
Euskaltzaindiak ez du esan batasunerako gomendatzekoak diren ala ez. Aztertuko
da.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Aditzaren ingurukoak. Aditza perpausaren hasieran
Galdera:
Noiz da zilegi eta noiz ez Diot nik, aditza aurrean jarrita inolako partikularik gabe?
Azkenean onartu egin beharko al ditugu Da arront ona; Dago etxean; Diot nik eta
horrelako erabilerak?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Aditz sintetikoa (edo trinkoa), inolako partikularik gabe, hasieran jartzea ez da oso
ohikoa, baina badira adibideak literaturan. Batasunerako ez da bereziki
gomendiorik eman, baina badirudi egitura hedatuenak hartu beharko genituzkeela
eredu.
Data: 1998
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Aposizioak
Galdera:
Ondorengo aukera hauek guztiak zilegi al dira?
Axularrek, nafar idazle fina, iragarri zuen…
Axular, nafar idazle finak, iragarri zuen…
Axularrek, nafar idazle finak, iragarri zuen…
Axular nafar idazle finak iragarri zuen…
Denak zilegi badira, batasunerako zein hobetsi behar da?
Eta hurrengo adibide honetan?
Nire lagunak, zuek ezagutzen duzuenak...
Nire lagunak, zuek ezagutzen duzuena...
Erantzuna:
109. arauan azaldu du Euskaltzaindiak zein komunztadura mota eskatzen duten
aposizioek euskara batuan:
1. Aposizioa izen sintagmaren barneko izenen artean egiten denean ez da
komunztadura arazorik sortzen:
Unibertsitateko errektoreorde Edurne Mendiluzek aurkeztu du txostena
Edurne Mendiluze Unibertsitateko errektoreordeari aurkeztu diote txostena
Aposizioa sintagmen artean gertatzen denean, komunztadura egitea da ohikoena,
mugatzailea eta hondarkiak sintagma bietan ipiniz, hala dagokien neurrian:
Mariasun Landak, haur literatura hain ongi ezagutzen duenak, beste liburu bat
kaleratu du egun hauetan
Laurogei urteko gizon bati, munduaren berri ondo dakienari, ez zaio ia ezer
harrigarri gertatzen
2. Komunztadurarik gabeko aposizioak lekukotasun urriagoa du tradizioan, batez
ere perpaus barruan kokatua dagoenak, eta, hortaz, ez dirudi gomendatzekoa denik:
Nire lagun Ferminek, piano(-)jotzaile trebea, kontzertu asko eman ditu aurten.
Beraz, bi aukera izango genituzke:
Axularrek, nafar idazle finak, iragarri zuen...
Axular nafar idazle finak iragarri zuen...
Bigarren kasuan, berriz, aukera bakarra:
Nire lagunak, zuek ezagutzen duzuenak...
Data: 2000
Erantzulea: Araua
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Aposizioak ziurtagirietan
Galdera:
Ziurtagirietan, sintagma barruko aposizioaren eta sintagma aposatuaren erabilera
dela eta, lasai erabil ditzakegu ondorengo forma biak ala bigarren aukera hobetsi
behar dugu?
a) Pello Urzelai Gabiola Eusko Legebiltzarraren Mahaiko Lehen Idazkari naizen
honek ziurtatzen dut...
b) Pello Urzelai Gabiolak, Eusko Legebiltzarraren Mahaiko Lehen Idazkari naizen
honek ziurtatzen dut...
Erantzuna:
Gramatika batzordearen iritziz, ziurtatzen dut lehen pertsonan erabiltzeak zailago
bihurtzen du kontua. Ziurtatzen du erabili ahal izateak, berriz, ikaragarri erraztuko
luke auzia, hirugarren pertsonarekin aukera biak lirateke-eta egokiak.
Baina ziurtatzen dut lehen pertsonan eman behar izanez gero, bi aukerak ontzat
emanda ere, bigarrena hobesten dugu:
Pello Urzelai Gabiolak, Eusko Legebiltzarraren Mahaiko Lehen Idazkari naizen
honek, ziurtatzen dut...
Agian egokiagoa litzateke bigarren hori nik izenordaina aurrean erantsita:
Nik, Pello Urzelai Gabiolak, Eusko Legebiltzarraren Mahaiko Lehen Idazkari
naizen honek, ziurtatzen dut...
Data: 2001/02/02
Erantzulea: Gramatika batzordea
Dokumentua: Ziurtagirietan nola erabili sintagma barruko aposizioak eta sintagma
aposatuak (irizpena ) - http://www.euskaltzaindia.net/dok/jagonet/Ziurtagiriak1.pdf
Armarriko testua
Galdera:
Berastegiko udaleko armarriko idazkunak gaztelaniazko testu hau dakar: Nobleza
con Libertad. Horren euskal ordain jatorra zein ote da: Leialtasunez askatasuna edo
Askatasunez leialtasuna?
Erantzuna:
Gramatika batzordearen ustez, eta kasu honetan bi izenen arteko erlazioa nagusiki
kopulatiboa dela kontuan harturik, honako hau izan daiteke ordain egokia Nobleza
con Libertad adierazteko armarrian:
Leialtasuna eta Askatasuna
Eta, horrekin batera, egokitzat joko genuke ondoko hau ere:
Leial eta Aske
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galderan proposatutako egiturak (Leialtasunez askatasuna eta Askatasunez leialtasuna)
ez dira, batzordearen ustez, tradiziokoak.
Data: 1997/06/20
Erantzulea: Gramatika batzordea
Baldintzak
Galdera:
Ezeren okerrik ez duela, pilotari bikaina aterako da (zuzen)
Ezeren okerrik ez baldin badu, pilotari bikaina aterako da (zuzen)
Horiek biak elkarren sinonimoak dira. Kontua da, gure eskuetatik hamaika liburu
eta gramatika pasa arren, oraindik ez dugula aurkitu baldintzazko "-ela"ri buruz
ezertxo ere.
Bigarren zalantza:
Ikasi behar zenuenean estudiatu izan bazenu gaur egun hobeto… "biziko zinen" ala
"biziko zinateke"?
Kasu horretan zinen ere onartzen da ala zinateke erabili behar dugu derrigorrez?
Bestalde, joatekotan (baldintza) eta joango bagara esanahi berekoak al dira?
-tzekotan baldintza?
-tzekotan = -z gero noiz?
-tzekotan: nahia ere adierazten du?
Erantzuna:
Baldintza-egiturak Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), VI liburukian
aztertuko ditu Gramatika batzordeak. Ezeren okerrik ez duela bezalako egiturak
kontuan hartuko ditu Gramatika batzordeak.
Bigarren galderari dagokionez, batasunerako gomendiorik edo araurik ematen ez
den bitartean, argi dago hobeto biziko zinen bezalakoak sarri askotan erabiltzen
direla, baita literaturan ere.
Hirugarren galdera-sortari erantzuna emateko ere gramatikako hurrengo liburukian
datuak aztertu beharko dira. Dena den, joatekotan eta joango bagara ez dira
baliokideak. Bigarrena "xedezkoa" da (joango bagara, autoa utzi beharko digute).
Data: 1999
Erantzulea: EGLUkoaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
Bi ezeztapenen itzulpena
Galdera:
Bi ezeztapen dituen egitura baten itzulpenak eragin digu zalantza; izan ere,
gaztelaniazko de no comparecer al juicio ni alegar causa justa que se lo impida,
euskaraz honela eman baitugu: eta bidezko arrazoirik eman gabe judizioan
agertzen ez bazara...
Zuzen jokatu al dugu?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Egia da perpaus batean bi ezeztapen ditugunean esanahia ez dugula ongi ulertzen
kasu asko eta askotan (adibidez, dirurik gabe etortzen ez bazara, ez duzu liburua
erosiko); azkenean ez baita erraza zer esan nahi izan den jakitea). Hala ere, galdetu
duzuen kasuan ez dirudi zailtasun berezirik dagoenik ongi ulertzeko (ulergarriak eta
egokiak lirateke zuek egindako itzulpena bezalakoak: eta bidezko arrazoirik eman
gabe judizioan agertzen ez bazara...).
Arazo hori saihesteko eman izan den agertu ezean bidezko arrazoirik alegatzen ez
bada... egitura baino egokiagoa da, gure ustez, zuek eman duzuena. Hori bai, agian
ordena aldatuta erraztu liteke kontua: judizioan agertzen ez bazara bidezko
arrazoirik eman gabe...
Bestalde, Gramatika batzordearen ustez, beste egitura batzuk ere izan litezke kasu
honetarako baliagarri. Hala nola, judizioan agertzen ez bazara bidezko arrazoirik
ematen ez duzula...edo koordinazioaren bidez: bidezko arrazoirik (eman) ez eta
judizioan agertzen ez bazara...
Data: 1998/11/02
Erantzulea: Gramatika batzordea
Bizkaierazko "hau mutilau, honek mutilak..."
Galdera:
Batasunerako onargarriak al dira bizkaierazko molde hauek: "hau mutilau; honek
mutilak esan du; hauek mutil guztiak; honek gizon guztiok"?
Erantzuna:
Gai honetaz dagoen batasunerako erabaki bakarra 4. arauan jasotzen da, "Hau
guz(t)ia"ri dagokion arauan. Besteak beste, 4. arau horretan esaten da "hau
guz(t)iau" eta "hori guz(t)iori" oso bidezkoak direla, baina ez ordea "*gizonau"
modukoak.
Gatozen galdetutako kasuak banan-bana aztertzera:
- "hau mutilau": Ez dago erabakita horrela idatz daitekeen.
- "honek mutilak esan du": Ez dago ezer erabakita, baina goikoaren egitura berari
buruz ari bagara, izatekotan "honek mutilonek" beharko luke.
- "hauek mutil guztiak": "Mutil hauek guztiak" erabili behar dela dio 4. arauak.
- "honek gizon guztiok": "Gizon hauek guztiak" egitura dago onartuta. "Honek"
forma ez da zuzena euskara batuan pluraleko erabileretarako; lehen graduko
ergatibo singularrari bakarrik baitagokio.
Data: 2001/10/22
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Galdegaiari buruzko bibliografia
Galdera:
Adieraziko al didazue galdegaiaz dagoen bibliografia?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Hona hemen zerrenda aski osatua:
ALTUBE, Sebero (1975): Erderismos, Bilbo, Indauchu.
ALTUBE, Sebero (1956): "Literatur - Euskera", in Euskera, I. (2. aldia): 3-13.
ESNAL, Pello (2003): "Hitzaurrea", in Loiolako San Ignacioren Gogojardunak
[Patxi Alunaren itzulpena], Bilbo, Klasikoak.
EUSKALTZAINDIA (1987): "Hitz ordena", in Euskal Gramatika: Lehen urratsak,
EGLU, I (Eranskina), Bilbo, Euskaltzaindia: 19.-46. or. (Bigarren argitalpena:
EUSKALTZAINDIA (1991): Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I, Bilbo,
Euskaltzaindia: 355.-379. or. Laburpena: EUSKALTZAINDIA (1993): "Osagarrien
ordena perpausaren barnean: mintzagai hanpatua eta galdegaia", in Euskal
Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, Bilbo, Euskaltzaindia: 22.-31. or.)
GARZIA, Juan (1997): Joskera lantegi, Gasteiz, Euskal Autonomia Erkidegoko
Administrazioa. IVAP.
HIDALGO, Bittor (1994): Hitzen ordena euskaraz, Doktore-tesia (EHU / UPV).
HIDALGO, Bittor (1995): "Ohar estatistiko garrantzitsuak euskararen hitz
ordenaren inguru. Euskara S.V.O.?", in Fontes Linguae Vasconum, 70.
HIDALGO, Bittor (1996): "Hurbiltze bat euskal hitz-ordenaren tradizioari", in
Fontes Linguae Vasconum, 71.
HIDALGO, Bittor (1996): "Euskal joskeraren mito kaltegarriak (I). Nola idatzi
euskaraz modu arin, ulergarri eta aberats batean", in Zutabe, 35: 39-51.
HIDALGO, Bittor (1996): "Euskal joskeraren mito kaltegarriak (II). Euskararen
hitz-ordena librea", in Zutabe, 36: 21-27.
HIDALGO, Bittor (1996): "Euskal joskeraren mito kaltegarriak (III). Aditza maiz
euskaraz esaldi hasieran", in Zutabe, 37: 23-31.
HIDALGO, Bittor (1998): "Baina zer da euskal joskera", in Administrazioa
euskaraz, 21: 18-19.
HIDALGO, Bittor (2002): "Hitzen ordena esaldian", in Senez.
IRIGOYEN, Alfonso (1980): "Sebero Altube eta euskal hizkuntzaren pleguak", in
Euskera, XXV. (2. aldia): 325 - 353.
KALTZAKORTA, Mitxel (2003): "Galdegai-lekua testu hastapenetan (I)", in
Hizpide, 54: 39-56.
KALTZAKORTA, Mitxel (2004a): "Galdegai-lekua testu hastapenetan (eta II)", in
Hizpide, 55: 43-59.
KALTZAKORTA, Mitxel (2004b): "Galdegai-lekua testu osoetan (I)", in Hizpide,
56: 61-79.
MITXELENA, Koldo (1988b): "Galdegaia eta mintzagaia euskaraz", in Euskal
idazlan guztiak VI: Hizkuntzalaritzaz I. Euskal Editoreen Elkartea: Klasikoak, 26:
137.-167. or.
ORIXE (ORMAETXEA, Nikolas) (1918): "Acento vasco" in Revista Internacional
de Estudios Vascos, IX. Liburukia: 1-15.
ORIXE (1991): "Uno de los eslabones perdidos de la fraternidad universal", in
Idazlan guztiak, III: Artikuluak eta saiakerak: 883.-894. or., Donostia, Eusko
Jaurlaritza; Etor.
OSA, Eusebio (1990): Euskararen hitzordena komunikazio zereginaren arauera,
Leioa, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitarapen Zerbitzua.
RIJK, Rudolf de (1969): "Is Basque an S.O.V. Language?", in Fontes Linguae
Vasconum, 1: 319-351.
VILLASANTE, Luis (1952): "Literatur-euskara laphurtar klasikoaren gain eratua",
in Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País, año VIII, Cuaderno
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
1º: 91-119, Cuaderno 2º: 259-298.
VILLASANTE, Luis (1956): "Comunicación del P. Villasante sobre la réplica del
Sr. Altube al Sr. Michelena acerca de la sintaxis vasca", in Euskera, I: 14-18.
VILLASANTE, Luis (1975): "Hitzaurre gisa", in ALTUBE, Sebero: Erderismos:
V-XII.
Data: 2004/12/14
Erantzulea: Pello Esnal, Jagon sailkidea
geroago eta gehiago, gero(ago) eta ...-ago
Galdera:
Zuzena al da "geroago eta zera gehiago dago" egitura?
Erantzuna:
Bai, zuzena da. Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, V,
Mendeko perpausak, 1 liburukian ageri da egitura hori (ikus 436.-437. or.),
"Gero(ago) eta ...-ago" izenburua duen azpiatalean. Han esaten da bi aukerak direla
zuzenak:
- Gero eta hobeto ikusiko dituzu zenbakiak.
- Geroago eta ederrago dago gure herria.
Literatura-tradizioko adibideak ere (bietarikoak) badatoz aipatutako orrialde
horietan.
Data: 2001/11/05
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Gerundioaz
Galdera:
Musika entzunez ikasten da lezioa (zuzen)
Zigarroa errez sartu da gelan (zuzen)
Txurroak salduz ateratzen du bizimodua (zuzen)
Kolpeak hartuz ikasten da oinez (zuzen)
Hegazkina erori da, ehun pertsona hilez (oker)
Hamarna kopa hartu genituen, egundoko mozkorra harrapatuz (oker)
Hegazkina erori eta ehun pertsona hil dira (zuzen)
Hamaika kopa edan genituelarik, egundoko mozkorra harrapatu genuen (zuzen)
Gure ustez aldi berean gertatzen diren bi ekintza, eta instrumentaltasuna adieraz
daitezke "-z"rekin, baina ondoriorik ez. Horrela al da?
Erantzuna:
Gramatika batzordeak oraindik ez ditu aztertu egitura horiek. Hala ere, argi dago
galdera egin dutenek zuzentzat eman dituzten egiturak zuzenak direla. Bestalde,
badirudi okertzat eman direnak berri samarrak direla, eta erdal gerundioaren
erabileraren kalkoz-edo sortuak. Baina gomendio zehatzagoak eman ahal izateko,
berariaz aztertu behar da gaia. Beti bezala, hobe dugu egitura seguruak erabili eta
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
irakastea; izan ere, ondorengo egitura hauek oraindik aztertu gabe ditu Gramatika
batzordeak.
Data: 1999
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Joskera bereziak
Galdera:
Txirritaren bertso batean alde batera pena artzen det / zu modu hortan uztia;
lastima egiten zuen / nere ikustea. Perpaus horietan bi nor sintagma daudela dirudi;
zuzenak al dira?
Erantzuna:
Zuzenak dira, bai. Besterik da euskara zainduan lekurik izan behar duten ala ez;
hori aztertzeko dago.
Data: 1996
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Konparaziozkoak
Galdera:
Erlijioa norbanakoaren barruko joera izan dadila, gizartearena baino (oker).
Erlijioa norbanakoaren barruko joera izan dadila, gizartearena ez baino (zuzen).
Erantzuna:
Hala dio Gramatika batzordeak, Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), V
liburukian:
"Esamolde hauek osorik ematea askoz egokiago eta gomendagarriagoa dela esan
behar.
Telebistak urdailera zuzendu behar du burura baino areago/gehiago.
Hemen bi baieztapenen egiatasuna jartzen da erlazioan: bata bestea baino egiago
dela, nolabait. Perpaus hauek guztiz egokiak gertatuko lirateke baino-ren ordez
barik ezarrita ere, Bizkaiko moldea erabiliz.
Telebistak urdailera zuzendu behar du burura barik
Baina hauetan ez dira bi baieztapenak onartzen eta bata bestea baino egiago dela
esaten: A barik B diogunean, A ez, baizik B esaten dugu eta ez, A baino areago B.
Data: 1999
Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
Konpletiboak: -(e)la/-(e)na
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Galdera:
Non eta nola erabiltzen da -(e)na? Adibidez: Badakit etorri dena.
Erantzuna:
Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), V liburukiak (136.-145. or.)
dakarrenez, -(e)na batik bat Bizkaian erabiltzen da. Bestalde, ez da edozein
testuingurutan agertzen. Horregatik, Gramatika batzordeak, zein motatako aditzekin
erabiltzen den aipatzen du (aditu, aitortu, erakutsi, ezagutu, gogoratu, gomutatu,
igerri, ikusi, jakin, sinetsi, susmatu...), zaila baita hortik aurrera joatea. Beste
predikatu hauekin ere erabili izan da -(e)na menderagailua: egia izan, ezagun izan,
gezurra izan, itxura ukan, jakina izan, seguru egon/izan, zer esanik ez, zalantzarik
gabe, bistan egon…
Adibideak:
Ikusi dugu kristaua zarena
Erakuts dezagun geure berba guztietan, egiaren semeak garena
Ezagun da gaztea zarena
Data: 1998
Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
Konpletiboak: -(e)la/-(e)na + subjuntiboa
Galdera:
Subjuntiboko adizkiek batzuetan -n atzizkia hartzen dute eta beste batzuetan -la.
Noiz erabili -n eta noiz -la? Etor dadin ala etor dadila? Joan zaitezen esan dit /
joan zaitezela esan dit. Biak onartzen dira? Noiz bata eta noiz bestea?
Erantzuna:
Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), V liburukian aztertu da auzi hau ere
(69.-76. or.). Laburbilduz:
Hegoaldean erabiltzen da menderagailu hau uste izan, iritzi, iruditu eta horrelako
predikatuen osagarrietan, ezezka edo galdera erretoriko moduan emanak direnean.
- esan, entzun, ikusi, jakin eta horrelakoekin -eLA nahiz -eNIK gisakoak erabiltzen
dira. Aldea ezetzaren esparruan eta presuposizioei uzten zaien lekuan egon daiteke:
ez du esan egin duela
ez du esan egin duenik
ahaztu, duda egin, egia izan eta horrelakoek -eLA gisako osagarria izaten dute: ezin
duda egin daiteke horrela dela
Data: 2000
Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
Konpletiboak: -(e)la/-(e)nik
Galdera:
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Konpletiboetan esaldi nagusia ezezkoa denean, zein lotura erabili behar dugu
-ela/-enik? Esate baterako: ez dut uste joanen direnik / ez dut uste joanen direla.
Noiz bata eta noiz bestea? Zein tokitan bata eta zeinetan bestea?
Ezezkoetan beti -enik erabili behar al da? Ohartu naiz etorri zarela. Ez naiz ohartu
etorri zarela ala Ez naiz ohartu etorri zarenik?
Erantzuna:
Gramatika batzordeak aurkeztutako Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), V
(Menderakuntza-1) liburukian azaltzen dena labur bilduz:
-(e)nik menderagailua, erabiltzekotan, perpaus nagusia ezezkoa nahiz galderazkoa
denean erabili behar da, -(e)la menderagailua erabiltzea ere zilegi da (hala egiten
dute ekialdean eta mendebaldeko zenbait euskalkitan):
Ez dut uste hori horrela denik
Nork esan dizu Zinkunegi italianoa denik?
Hala ere, perpaus nagusia ezezkoa edo galderazkoa izan arren, ez da beti -(e)nik
erabiltzen. Salbuespenak hauek dira:
a) egia da, gezurra da eta horien kidekoekin:
Ez da egia gaupasa egin dudala
b) jakina da, nabari da, bistakoa da, bistan izan/egon edo antzeko esapideekin:
Denentzat ez da gauza jakina lurra eguzkiaren biran dabilela
c) ez A, B baizik bezalako egitura duten perpausetan:
Ez zizun esan Bilbon bizi zela, Bilbon bizi nahi zuela baizik
d) ahaztu, ukatu eta orohar esanahi ezezkorra duten aditzekin:
Ukatu egin zuen hilketaren egunean anaia ikusi zuela
Data: 2000
Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
Konpletiboetan, zehargalderak nola azaldu?
Galdera:
Konpletiboak azaltzerakoan, nola azaldu behar ditugu zehargalderak: konpletiboen
barnean ala bereiz?
Erantzuna:
Gramatika batzordekideok, Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, V
(Mendeko perpausak, 2) liburukian, perpaus osagarrien artean (konpletiboen
artean) sartu genituen zehargalderak. Horretarako, osagarritasunaren
(konplementazioaren) nozioa hartu genuen irizpide: aditz bat edo predikatu bat (edo
izen bat) konplementatzen edo osatzen duten perpausak bildu genituen perpaus
osagarrien barruan. Eta, jakina, horien artean zehargalderak (galderazkoak diren
perpaus konpletiboak). Eta, horiekin batera, bestelako perpaus konpletiboak ere bai:
adierazpen perpausak, subjuntibozkoak eta perpaus izenlagunak.
Hona hemen zehargalderen adibide batzuk, EGLU V-etik atereak:
- Gogoratu zaio [nork eman dion]
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
- Ez dago garbi [nork hil duen]
- Jakin nahi nuke [Baskoniak irabaziko duen]
Data: 2001/05/14
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Menderakuntza: -(e)ino
Galdera:
Bizi naizeino ala bizi naizeneino?
Erantzuna:
-(e)ino forma bakarrik ageri da Villasanteren Sintaxis de la Oración Compuesta
liburuan. Gramatika batzordeak aztertu gabe du oraindik puntu hori.
Data: 1998
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Menderakuntza: -(e)n/-(e)la
Galdera:
Uste dut etorri den edo ez dut uste etorri den bezalakoak onargarriak dira?
Erantzuna:
Gramatika batzordeak landutako Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), V
liburukian bi bider aipatzen dira horrelakoak:
Lehenik, -(e)nik menderagailua, -(e)la nahiz -(e)n menderagailuen ordez erabiltzen
dela esatean, adibide hau emanaz:
Ez dut uste hori etorri den/denik
Bigarrenik, ondorengo aipamenak dioenez: "Ekialdean eta mendebaldeko zenbait
euskalkitan, beraz, nahiz eta perpaus nagusia ezezkoa edo galderazkoa izan,
perpaus osagarrietan -(e)la menderagailua (kasuren batean -(e)n atzizkia) erabili
izan da eta erabiltzen da."
Data: 2000
Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
Menderakuntza: -(e)n/-(e)lako + izena
Galdera:
EGA. Ikaslearen liburua, I liburuan ageri diren ariketak direla eta, honako galdera
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
egin digute:
"Noiz -(e)n eta noiz -(e)lako?"
Norgehiagoka irabaziko __________________ itxaropenaz zelairatu ziren
a) zutelaren
b) zutenaren
c) zutelako
Mamua etorriko _______________________ aitzakiaz ez nintzen oheratzen
a) zen
b) zelaren
c) zenaren
Azterturik dago kontu hori?
Erantzuna:
Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), V liburukian aipatzen da kontu hori,
aukeran, -(e)n eta -(e)lako daudela esanaz, nahiz badirudien -(e)n izen jakin
batzuekin ageri dela: ... -(e)n ustea, esaterako.
"Kontua da ea modu hauek beti aukeran ditugun ala ez. Behar bezalako erantzuna
emateko perpaus osagarri hauek gobernatzen dituzten izenak banan-banan aztertu
beharko dira eta jokabide nagusiak aztertu:
Euskara Afrikatik datorrelako hipotesia defendatu dute batzuek.
Bazuen laguntza emango zioten ustea.
Bi horiez gain, bada beste egitura bat ere, predikatu egituretan ageri dena (sospetxa
ukan, erabakia hartu, berria hedatu, berria ekarri...):
Herriko etxeak hartu zuen erabakia, kaperak behar zirela berritu."
Data: 1998
Erantzulea: EGLUkoaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
Neurri sintagmak: baso bat ur
Galdera:
a) Zenbatean dago azukre kiloa / kilo azukrea? Zenbat balio du azukre kiloak / kilo
azukreak?
b) Baso bat ur: baso bat urek, baso bat uri, (al vaso de agua se le añaden dos
cucharadas...) edo ur basoari?
Erantzuna:
a) Gramatika batzordeak aztertuko du.
b) Baso bat uri beharko luke, berez; baina aztertuko da ea literaturan zer ageri den.
Data: 1998
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Noiz erabili ba- eta noiz ez
Galdera:
Noiz ez da erabili behar aditz multzoko ba- osagaia? Adibidez, EGA azterketa
prestatzeko ateratako liburu batean esaten da ba- ez dela erabili behar menpeko
esaldi zenbaitetan, hala nola erlatibozkoetan edo moduzkoetan. Beraz, okerrak dira
badiozun guztia, badakizun bezala eta gisakoak. Horiek txarto daude, zalantzarik
gabe. Baina konpletiboetan edo zehargalderetan erabil daiteke? Adibidez, zuzenak
dira ondorengo bi esaldi hauek?
1. Badator. Badatorrela esan du.
2. Badaukazu boligraforik? Boligraforik badaukazun galdetu dizu.
Erantzuna:
Badirudi ba- erabil daitekeela mendeko perpausetan ere. Euskaltzaindiko
Gramatika batzordeak Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, V liburukian
aztertu zituen, besteak beste, aditz jokatudun perpaus erlatiboak eta osagarriak edo
konpletiboak (horien artean, zehargalderak): ikus 202. eta 217. or. (perpaus
erlatiboak) eta 109.-112. or. (zehargalderak).
"Badatorrela esan du" perpausa zuzena da. Perpaus konpletiboetan ba- erabil
daitekeela dirudi, baldin eta mendeko perpausean aditzaren baiezkotasuna bada
galdegai.
"Boligraforik badaukazun galdetu dizu" perpausa ere zuzena da (ikus EGLU, V,
109.-112. or.), besteko "Boligraforik daukazun galdetu dizu" ere zuzena den
bezalaxe.
Bestelako mendeko perpausak (kontzesiozkoak, denborazkoak, kausazkoak eta
abar) orain ari da aztertzen Gramatika batzordea, eta EGLU, VI liburukian epaituko
da auzi hori. Azterketa horren ondoren ikusiko da zer gomendatu edo zer hobestu
kasu bakoitzean, edota zer gaitzetsi.
Oraingoz esan daitekeen gauza bakarretakoa da ba-dunak iparraldeko literatura
tradizioan direla nagusi, eta badirela adibideak kontzesiozkoetan ("nahiz bertze
lanik baduen"), kausazkoetan ("zeren ogi-buruaren itxura baduen") eta
denborazkoetan ("baden bitartean zenbait trabu).
Data: 2001/04/02
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Nominalizazioez: hobe gelditu/gelditzea
Galdera:
a) Hobe duzu hor gelditu ala hobe duzu hor gelditzea?
b) Ingelesa ikastea besterik ez duzu. / Aitonari galdetu besterik ez duzu.
Erantzuna:
a) Gramatika batzordeak oraindik ez du aztertu; batasunerako ez da ezer hobetsi.
Biek dute tradizioa, Sarasolaren Euskal Hiztegiko adibideek erakusten dutenez:
Hobe da ez izatea, gaizki izatea baino. Hobe duzu ezkondu, moja joan baino.
Badirudi hobe izan aditzaren subjektua eta nominalizazioarena bat datozenean
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
erabiltzen dela partizipio burutua, baina ezin da esan hori denik aukera bakarra.
Hobe da inpertsonalean, aldiz, -tze forma erabiltzen dugu.
b) Biak daude ondo.
Data: 1998
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
Ondoriozkoak: "hain...ezen/non; hainbeste...non/ezen"
Galdera:
Zuzenak al dira "hain da handia, ez baita atetik sartzen" moduko esaldiak?
Erantzuna:
Zuzenak dira, bai; nahiz eta egitura hori ez izan erabiliena. Euskaltzaindiaren
Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, V liburukian (ikus 457. or.) esana
dugu, literaturako erabileran oinarrituz, molde hori ere erabil daitekeela.
Ondorio perpausetan txartzat emandakoa "-ela" atzizkiduna da: alegia, "*hain
nekatua nago, ez naizela kalera irtengo" eta horren gisakoak.
Liburuki bereko 450. orrialdean zortzi esaldi jator hauek aurkitzen dira:
a) Hainbeste diru galdu du, non ez baitaki emazteari zer esan.
b) Hainbeste diru galdu zuen, ezen ez zekien emazteari zer esan.
c) Hainbeste diru galdu du, non ez dakien emazteari zer esan.
d) Hainbeste diru galdu zuen, ezen ez baitzekien emazteari zer esan.
e) Hain begiluzea zen, non herriko berri guztiak jakiten baitzituen.
f) Hain begiluzea da, ezen herriko berri guztiak jakiten dituen.
g) Hain begiluzea da, non herriko berri guztiak jakiten dituen.
h) Hain begiluzea zen, ezen herriko berri guztiak jakiten baitzituen.
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "ondoriozkoak" sarrera.
Data: 2001/05/18
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Ondoriozkoak: hain... -(e)la
Galdera:
Ondoriozko egitura onargarria al da?
Erantzuna:
Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), V liburukian aztertu dira ondorio
perpausak eta horiek adierazteko erabiltzen diren lokailu eta menderagailuak:
hain... non... bait-/-en eta hain... ezen... bait-/-en ageri dira jasoak.
-eLA atzizkiaz, ostera, hauxe esaten da (450. or.): "-eLA atzizkiak ez du lekurik
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
perpaus kontsekutieboetan (...) Esamolde hauek, Hegoaldean eguneroko hizkeran
oso hedatuak badaude ere, ez dute tradiziorik eta ez dira gomendagarriak. -eLA
atzizkiak ez du euskal tradizioan inoiz balio hori izan".
Data: 2000
Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
Ondoriozkoak: hain... bait
Galdera:
Egitura hori onargarria al da?
Erantzuna:
Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), V liburukian aztertu dira ondoriozko
perpausak. Hauxe dio hain ... bait- egituraz (457.-458. or.): "non-en pareko
elementurik gabe ere osa daiteke perpaus kontsekutiboa. Hala ere, ez da hau itzuli
arruntena:
Giza semeak (...) hain eder ziren, haiengana Maitagarriak maiteberotu baitziren.
Beraz, onargarria da, hedadura handiegirik izan ez arren.
Data: 2000
Erantzulea: Gramatika batzordearen argitalpena
Perpaus osagarriak: -eN / -eLA
Galdera:
Atariko proba batean hau agertu zen:
Behin eta berriz agindu dizut…
- a. …
- b. Ixilik egon zaitezen
- c. Ixilik egoteko.
Baztertzekoa al da b) aukera?
Bestalde, askotan entzun dut zenbait euskalkitako tradizioan subjuntiberako
esaldietan -(e)n forma dela nagusi, eta -(e)la apenas agertzen ote den. Egia al da
hori?
Erantzuna:
Ez, b) aukera ez da baztertzekoa. Beste kontu bat da maizago erabiltzea perpaus
jokatugabea (-tzea, -tzeko) subjuntiboko laguntzailea baino.
Bigarren galdera dela eta, Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), V
liburukian, hau esaten da laburpen gisa:
"Jarrera adierazten duten perpausetan eta nahia edo guraria adierazten dutenetan
-eN da ohikoena, azken hauetako batzuetan -eLA ere agertzen den arren,
mendebaldean batez ere.
Eskaera eta agindua adierazten dutenetan, berriz, kontuak bana dabiltza:
Hegoaldean -eLA da ohikoena eta Iparraldean -eN, azken honetan aginduetan-eta
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
inoiz -eLA ere agertzen den arren.
Aditz nagusitik bereziz bezala perpaus lokabeen antza hartzen dutenetan, berriz,
-eLA da ohiko menderagailua".
Data: 1999
Erantzulea: EGLUkoaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da
Sintaxia. Esaldiko hitzen ordena (bibliografia)
Galdera:
Esaldi bat osatzean erabili beharreko ordenari buruzko informaziorik ba al dago?
Erantzuna:
Bai, informazio ugari dago. Ezin hasiko gara gai hori aztertzen duten lanen
zerrenda oso-osoa egiten. Hala ere, hona hemen aipamen batzuk:
Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I liburukian eta
Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I, Eranskina liburukian hortxe duzu
atal oso bat, "Hitz ordena" izenekoa.
Gramatika-lanetan ere ageri da gai hori: adibidez, Sebero Altuberen Erderismos
liburuan eta Pierre Lafitteren Grammaire basque liburuan.
Lan berriagoetan, era monografikoan aztertu zuen Eusebio Osak bere
doktore-tesian (ikus Euskararen hitzordena komunikazio zereginen arauera,
EHU/UPV, 1990); estilo-liburu batzuetan ere ematen dira hitz ordenari buruzko
azalpenak (ikus J.R. Zubimendi eta P. Esnalen Idazkera-liburua, 1993) eta
gramatikako beste batzuetan ere bai (ikus Juan Garziaren Joskera lantegi, 1997).
Data: 20010525
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
Zehargalderak: Jainkorik baden / Jainkorik den
Galdera:
Liburu batean hauxe irakurri dut: Guztiaren ondoren, Jainkorik baden jakin nahi
nuen. Zuzena da Jainkorik baden hori edo Jainkorik den behar du?
Erantzuna:
Bai, Jainkorik baden jakin nahi nuen guztiz zuzena da. Ikus Euskal Gramatika:
Lehen Urratsak, EGLU, V liburukian zehargalderei eskainitako atala.
Data: 2001/04/19
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
Zenbat?/Noiz? Hainbat + "inguru" (orain hogei bat urte inguru)
Galdera:
Zuzena al da "orain hogei bat urte inguru" egitura? Ez al da guztiz erredundantea?
JAGONET. Galde-erantzunak
Noiz eguneratua: 2016-03-17
Erantzuna:
Horrelako egiturak ez dira txartzat ematekoak; nahiz eta ez izan beharrezkoa "bat"
eta "inguru" biak batera erabiltzea. Baina egitura "bikoiztu" askotxo dago euskaraz,
eta beste hizkuntzetan ere bai. Eta erruz erabiltzen dira, bai ahozko hizkuntzan eta
bai idatzian.
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak adibide hauek dakartza, besteak
beste:
- K. Mitxelena: "ehunen bat inguru bilduko genituzke"
- I. Munita: "landaretik landarera metro erdi bat inguru"
- I. Munita: "lau bat milla inguru aldatu"
- N. Alzola: "orain irurogei bat urte inguru"
- Uztapide: "ogei bat urte inguru dira olakorik etzegola"
Horrez gainera, ikus datu-base honetako "inguru" sarrera.
Data: 2001/06/13
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.

Documentos relacionados