GERNIKAKO BONBARDAKETA, 75 urte: 1937/2012

Transcripción

GERNIKAKO BONBARDAKETA, 75 urte: 1937/2012
GERNIKAKO BONBARDAKETA, 75 urte: 1937/2012
Gernikakoa ez zen Gerra Zibileko bonbardaketa bakarra izan, ez Euskal Herrian, ez estatuan ere. Ez lehena
eta, ziur asko, ezta latzena ere. Otxandiokoa etorri zen lehendabizi, Durangokoa gero… Baina Gernika
sinbolo garrantzitsua zen eta da Euskal
Herrian, Foru-eskubideen etxetzat
hartzen dena: Gernikako arbola. Era
guztietara, balio berezia zuena abertzaleentzat.
Bonbaketaren ondoren, Gernika ia erabat birrinduta geratu zen.
1937ko udaberrian Emilio Molak
zuzendutako
armada
frankistak
Iparraldeko kanpaina hasi zuen. Gernika
leku estrategikoa zen. Eibar erori berria
zen frankisten eskuetan. Molak,
Bilborako bidean, izuaren estrategia
erabili nahi izan zuen aurrera egiteko.
Errendizioa eskatzen zuten propaganda
orriak botatzen zituzten hegazkin
frankistetatik: Bizkaia osoa birrinduko
dugu, zioten paperetan.
Une horretan, Gernikak, bere bost bat mila bizilagunez gain, errefuxiatu asko ere hartuak zituen,
Gipuzkoatik heldutakoak asko. 1937ko apirilaren 26a astelehena zen, azoka eguna Gernikan. Ohikoa legez,
inguruko baserritar eta erosle asko foru-herrira joatekotan ziren salerosketak egiteko.
Egun horretan, Francoren aliatu
alemaniar nazien Kondor Legioko
eta italiar faxistaren Aviazione
Legionariako hegazkinek, Burgostik aireratuta, Gernikako
herria bonbardatu zuten. Lehen
bonbardaketa arratsaldeko lau
eta erdietan izan zen. Gero,
bigarren, hirugarren, laugarren,
bosgarren bonbardaketa-olatuak
etorri ziren. Hiru ordu eta erdiz,
Condor Legioak 30.000 kilo
Luftwaffe naziaren Junker Ju-52 hegazkin bonbaketariak. Horrelakoak jaurti zituzten
lehergailu jaurti zituen herri
30.000 kilo lehergailu herri zibilaren gainera Gernikan.
zibilaren eta defentsarik gabeko
biztanleen gainera. Mota askotako bonbak erabili zituzten, lehertzekoak eta su-eragileak tarteko. Lehen
kanpai-hotsak entzun eta babeslekuetara jo zuten herritar askok. Beste zenbaitek mendira ihes egin zuten.
Ehunka lagunek, ordea, ez zuten non ezkutatzerik izan. Gainera, amaitzeko, hegazkin naziek metrailetaz
tirokatu zituzten etsipenez ihes egiten saiatu ziren herritarrak.
75. ANIVERSARIO DEL BOMBARDEO DE GERNIKA
26 de abril de 2012: 75 aniversario del bombardeo de Gernika.
La agresión más atroz, criminal, premeditada e impune, que
haya sufrido Euskal Herria.
No fue la única, que sufrió nuestro pueblo durante la guerra
provocada por el alzamiento fascista en contra de la República
(ahí están los bombardeos sobre poblaciones civiles en
Otxandio y Durango), ni quizás la más sangrienta en todo el
Estado republicano; pero es que con este bombardeo en un día
de feria y en la cuna del foralismo vasco, junto a las bombas,
arrojaron sobre Gernika todo el odio y la bilis, de que eran
capaces, creyendo que de esta manera arrasarían las raíces de
nuestro pueblo.
Erasoaldiek ia Gernika osoa suntsitu zuten.
Eraikinen %70a guztiz hondatu zen eta beste
%20a nahiko minduta utzi zituen. Aldiz, bi
arma-fabrikak
eta
Errenteriako
zubia,
bonbardaketaren helburu ofizialak zirenak, ez
ziren ez suntsitu, ezta ukitu ere. Kopuru-dantza
handia izan bada ere, egungo historialari
gehienek onartzen dute 400 hildako inguru izan
zirela.
Bonbardaketa eta hiru egun geroago, apirilaren
29an, matxino frankistek herria okupatu zuten.
Así fueron los acontecimientos: En la primavera del 37 el
general Mola emprende la marcha sobre Bilbao. Exige la
rendición total, con la amenaza de que, de no ser así, “arrasaría
toda Bizkaia”. Lo va a cumplir. Eibar cae en poder de los
militares sublevados. Gernika era el siguiente objetivo.
Día 26 de abril. Día de feria. Como de costumbre, se acercarían
a la Villa Foral muchos agricultores y compradores de los
pueblos de alrededor. Añadamoslos a los cinco mil habitantes,
que tenía Gernika.
Bueno pues. Ese día, hacia las cuatro y media de la tarde
comienza el bombardeo por parte de “la Legión Condor” nazi y
“la Aviación Legionaria” fascista italiana. Hasta cinco pasadas
efectuaron sobre la población civil, arrojando más de 30.000
kilos de bombas, tanto explosivas como incendiarias. Su
propósito estaba claro: arrasar Gernika. Al bombardeo se unió el
ametrallamiento desde los aviones de la población civil, que
huía.
Gernika quedó arrasada: más del 70 % de los edificios
destruidos; el 20 % con grandes daños; alrededor de 400 civiles
muertos. Y para colmo, las dos fábricas de armas de la
población y el puente de Errentería, objetivos oficiales del
bombardeo, no sufrieron desperfectos. Esta terrible masacre
inspiró a Picasso su famoso cuadro “Gernika”.
La participación de la aviación alemana en este ataque criminal
sobre la población civil, que no fue sino un ensayo de los
bombarderos masivos sobre ciudades efectuados por la
Luftwaffe en la 2ª guerra mundial, y posteriormente por los
aliados, fue reconocida en 1997 por el Presidente de la Rep.
Alemana R. Herzog, quien pidió públicamente perdón por la
participación de Alemania en aquel acto. Sin embargo ni Franco,
que lo achacó desvergonzadamente a las tropas “rojas y
separatistas”, ni sus sucesores jamás han dado muestra de
reconocimiento ni de reparación. Así nos va.
Picassoren Gernikak munduko kontzientzia asko ukitu
zituen eta ikur bihurtu zen Frankismoaren aurkako
borrokan.
Frankok beti ukatu zuen bonbardaketarekin
zerikusia izan zuenik eta Gernikakoa gorriek
eta separatistek egin zutela adierazi zuen.
Baina Gernikako bonbardaketa populazio zibila
helburu zuen eta munduak ezagutu zuen lehen
bonbardaketa izan zen, bonbardaketaterrorearen adibidea. Argi zegoen ekimen hura
Bigarren Mundu Gerrarako entrenamendua
izan zela Luftwaffe naziarentzat. Horrek
dardaratu eta izutu zuen Picasso. Horregatik
margotu zuen hain ospetsu bihurtu den
Gernika koadroa, gerraren aurkako sinbolo
bilakatu zena. Picassoren Gernikak munduko
kontzientzia asko ukitu zituen eta ikur bihurtu
zen Frankismoaren aurkako borrokan.
1997an, sarraskiaren 60. urteurrenean, Roman
Herzog presidente alemaniarrak ekitaldi
sinboliko batean, Gernikako bonbardaketagatik barkamena eskatu zuen bere
herrialdearen izenean, munduaren aurrean
Alemaniaren parte hartzea aitortuz. Frankistek,
aldiz, ez dute sekulan baietsi beraien
erruduntasuna.

Documentos relacionados